Page 1

2012ko abenduaren 20a, osteguna oarso bidasoko hitza V

‹ Oarso Bidasoa

Indarkeria sexistari aurre egiteko bidea batasuna izan da Ehunka lagun elkartu ziren azaroaren 25ean, eta autodefentsa eta salaketa garaia dela nabarmendu zuten Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen azaroaren 25ean, eta, inoiz baino gehiago, batasuna izan da Bidasoa eta Oarsoaldeko herritarrak tratu txarrekin eta bestelako bortizkeriekin nazkatuta daudela esateko erakutsitako modua. Egun hori, urtean zehar eraso bat izan den bakoitzean bildu diren bezala, indarkeria hori salatzeko baliatu zuten. Bidasoan lehen aldiz egin zuten sexismoaren kontrako martxa, Irun eta Hondarribia artean, eta herritarren erantzuna bikaina izan zen. Eguerdiko hamabietarako ehundik gora lagun elkartu zen San Juan plazan, Bidasoko hamazazpi elkartek osatzen duten Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak egindako deiari erantzunez; batzuek ibilbide osoa egiteko asmoa zuten, beste zenbaitek zati bat soilik, baina denek bat egin zuten emakumeenganako indarkeriaren kontrako aldarrikapenarekin. TASeko partaide diren elkarteetako ordezkariek ireki zuten martxa, Aski da. Indarkeria sexistarik ez lelopeko pankarta eskuetan zeramatela. Irungo erdialdea zeharkatu zuten, Mendeluraino. Bidean gehiago izan ziren martxara gehitzen zirenak, uzten zutenak baino. Hala, multzo polita osatu zuten Hondarribiko Amuten txalapatariek harrera egin zietenerako. Ordurako, Hondarribiko San Pedro kalea kolore morez betetzen hasia zegoen, Emeki emakume elkarteko kideek puxikak banatzen aritu baitziren. Gazte eta politikari gutxi Irundik abiatutako martxaren zain herritar asko bildu zen Emekiren egoitzan. Ordezkari politikoak ere bazeuden, Hondarribiko udal gobernukoak (EAJ) eta bi herrietako Bildu koalizioaen hautetsiak. Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Maite Pelaez gazteekin lan egiteko beharraz mintzatu zen, «etorkizuna direlako». Bere hitzetan, «Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuan asko lan egiten ari dira, baina

udaleko arlo guztietan landu beharreko gaia da». Irungo udaleko oposiziotik, berriz, Berdintasun Arloa sortzea eskatu zuen Bilduko Oinatz Mitxelenak. «Irungo Udalak ez ditu gai honi aurre egiteko behar diren baliabide guztiak jartzen, eta horregatik joan den astean gu abstenitu ginen adierazpen instituzionalaren bozketan», esan zuen. «Maskulinitate programa bertan behera geratu da eta aldundiak antolatzen duen Saiatu programa ere ez da burutuko Irunen», kexu zen Mitxelena. Hondarribiko Emeki elkarteko kideak harrituta zeuden ekitaldiak izandako arrakastarekin, baina asko dagoela egiteko gogoratu zuten. Lezon, Pasaiako barrutietan, Errenteria-Oreretan eta Oiartzu-

Irun eta Hondarribiko elkarteak azaroaren 25ean batuta agertu diren lehen aldia da. ASIER PEREZ-KARKAMO

G Zenbakia

224 pIrunen eta Hondarribian tratu txarrengatik jarritako salaketak. 2012an, abenduaren hasiera arte, 224 salaketa jarri dituzte tratu txarrengatik Irunen eta Hondarribian. Datu hori nabarmendu zuten martxan.

nen ere elkarretaratzeak egin zituzten, bakoitza bere kabuz. Bakoitzean hamarnaka lagun elkartu ziren emakumeen aurkako indarkeriari ezetz esateko. Elkarretaratzeak bukatuta, Errenteria-Oreretako Zumardian zuten hitzordura abiatu ziren, eta hor, Oarsoaldeko Mugimendu Feministako kideek hartu zuten hitza. «Emakume guztiak» izaten direla erasotuak nabarmendu nahi izan zuten.

Datu esanguratsu bat ere eman zuten: «Mundu mailan, indarkeria matxista da 15-44 urte bitarteko emakumeen heriotza arrazoi nagusia, minbizia edo trafiko istripuen aurretik. Hiru emakumetik bat erasotua izan da». Autodefentsa eta salaketa garaia dela nabarmendu zuten Oarsoaldeko Mugimendu Feministako ordezkariek, eta eraso bat dagoen bakoitzeko kalera aterako direla hori salatzera.

Irudia qHondarribia

EMAKUNDE SARIA PAREKIDETASUNARI Emakundek 2011ko Berdintasunerako Saria Hondarribiko Jaizkibel konpainiari eta Irungo Alarde Parekideari eman zion apirilaren 24an. Jaizkibel konpainiak nahiz Irungo Alarde Parekideak hama-

bost urtean egindako lana goraipatu zuen Emakundek. Emakume eta gizonek jaietan parte hartzeko aukera berdinak izateko beti «bide baketsuak» erabili dituztela ere nabarmendu zuen. A.P-K.

u005_urtekaria  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you