Page 1

IV oarso bidasoko hitza 2012ko abenduaren 20a, osteguna

Bidasoa ›

Hendaiako itsas etorbidea itxura berria hartuz doa Ekainaren bukaeran inauguratu zuten lehen zatia; pasealeku berriak 200 aparkaleku gutxiago izanen ditu San Juan bezperan ireki zuten ofizialki Itsas etorbide berriko lehen zatia. Zailtasun teknikoak eta aurrekontua oso handiak izanik, berriritartzea zatika egiten ari dira, etorbidearen mendebaldetik hasita, Zokoburutik. Pasealeku berriak ordaindu beharreko 200 aparkaleku gutxiago izanen ditu. Horregatik, ordainpeko aparkatze eremua zabaltzea eta prezioak igotzea erabaki du Herriko Etxeak. Hiri-txartela dutenentzako hainbat abantaila izanen dira, udaletik esan dutenez, «erabakiak hendaiarrak faboratu nahi dituelako». Itsas etorbideko aparkalekuen jaistea orekatzeko, Florida portuaren eta Badiako etorbidearen artean ibilgailuak uzteko eremua sortu dute, baina orain arte ikusitakoaren arabera, herritik kanpo datozenak ez dira leku berria maiztasun berarekin erabiltzen hasi, eta aparkatzeko ordainpeko eremua zabaltzea erabaki dute. Prezioak igo dituzte ere, eta moldaketa hori baliatu dute siste-

ma errazteko. Lau eremu beharrean, bi eremu izanen dira aurrerantzean: urdina hiri barnean eta geltokian (1,20 euro), eta gorria hondartza aldean (1,40 euro). Proiektu estrategikoa Itsas etorbidea berrantolatzeko egitasmoa proiektu estrategikoa da Hendaian; duen kostu altuagatik eta zailtasun teknikoengatik urte asko eman dituzte obrak hasteko zain. Hiru proiekturen arteko lehiaketa publikoa ere egin zuten, eta herritarrek hiru horietako bat hautatu bazuten ere, ezin izan zuten gauzatu, garestiegia zelako. Trinketea ere inauguratua Urriaren 26an Hendaiako lehen trinketea inauguratu zuten, Beltzenian. Daniel Ugarte ezker paretaren ondoan eraiki dute eta 1,5 milioiko aurrekontua izan du. Horau arkitekto hendaiarrak diseinatu du, 100 lagunentzako harmailak barne. Amets Arzallus eta Sustrai Colinak azpiegitura berriari bertsoak jarri zizkioten. Jean Baptiste Salaberri auzapezak Laida pilotaria kantatu zuen, Baigorriko Lehen Pilotarien Biltzarrean entzundako doinua. Nola ez, pilota erakustaldiarekin amaitu zen Hendaiako trinketearen bataiatze ekitaldia.

25 urte eta gero Henry Bengoa agertu da ‘Henry Bengoa Inventarium’emanaldi poetiko-musikala taularatu zuten Hendaian Maiatzean Henry Bengoa Inventariumemanaldi poetiko-musikala taularatu zuten Varietes gelan, herriko Mugati euskaltzaleen elkartearen eskutik. Momentuz Hendaian soilik plazaratu dute duela 25 urte herriz herri eramandako ikuskizuna; gainera, lehen aldia da Henry Bengoaren istorioa Ipar Euskal Herrian entzuteko aukera izan dela. Atxaga eta Iturralde izan ziren saioan, Xabi Strubell Hondarribiko musikariarekin batera. Mugatiko kideek beraiek jo zuten Bernardo Atxagarengana proposamenarekin. Henry Bengoa Inventarium laneko testuez

gain, Atxagak eta Iturraldek ordura arte irakurri gabeko testuak errezitatu zituzten ere, Aitormena goiburuko testua, besteak beste. Elkarlanean 1986an abiatu zuten Henry Bengoa Inventarium ikuskizuna. Elkarlanean prestaturiko emanaldia zen, Bernardo Atxaga eta Joxemari Iturralde idazleen testuen errezitaldia, Ruper Ordorika eta Alberto eta Nando de la Casa anaiek sortutako musikaz osatzen zen. Garaian berritzaile izan zen, eta bi urtez bidaiatu zuen antzokiz antzoki. Mugatiko kideek beraiek jo zuten Bernardo Atxagarengana proposamenarekin. Hendaian bizi diren zenbait euskaltzalek iaz sortutako elkartea da Mugati, euskara erabiltzeko eta sustatzeko ekimenak antolatzeko xedea duena.

Portu auzoko hirugarren faseko hasierako lanak: Itsasargi kaleko biribilgunea mozten ari dira. ASIER PEREZ-KARKAMO.

Soroeta eta Portu inguruko lanak nagusitu arren, obren urtea izan da aurtengoa Zaharberritze lanekin erabat murgilduta ibili da aurten Hondarribiko Udala; batzuk 2013an bukatzea aurreikusi du Berriritartze lanen urtea izan da aurtengoa Hondarribian. Portu eta Soroeta auzoetako berritze lanak dagoeneko garatzen ari diren proiektuak dira. Kultur Etxea eta Olazabal parkearen gaineko lana, inaugurazio ofizialik gabe gelditutako proiektua izan zen azkenean. Maiatzean Itsas Etxeko osasun zentroa inauguratu zuten. San Marko parkearen kasuan, onartutako proiektua den arren, bere horretan segitzen du. Soroeta auzoan azken faseari ekin zioten hil honen hasieran. Auzoko zenbait lekutan ari dira obretan, baina lan handiena kirol eremuan eta Eguzkiloren dago. Juan Mari Altuna alkateorde eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu zuenez, «kirol zonaldearen eraikuntza oso erritmo onean doa. Azpiegitura berria Amuten dagoenaren oso antzekoa izango da». Udaberrian hasi ziren Soroetako lanak eta 2013ko maiatzean bukatzea aurreikusi dute. Guztira, bost milioi euroko aurrekontua onartu zuten horretarako. Portukoa, beste lan handia Portuko lanen lehenengo zatian Almirante Alonso kalea eta horren hiru perpendikularrak berritu zituzten: Domingo Egia, Irailak Zazpi eta Beleztarren Markes kaleak. Bigarren fasean, Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak berriritartu zituzten, bigarrena

Soroeta auzoko lanak maiatzean bukatzea aurreikusi dute. A. PEREZ-KARKAMO

autoentzako ireki zutelarik. Bigarren zati hori uda garaia hasi aurretik bukatu zuten, 2,7 milioi euroko inbertsioa egin ondoren. Portu auzoko lanen hirugarren faseari ekin zioten uda bukatzean, eta Itsasargi eta Zuloaga kaleak berritzea zen xedea. Euri uren eta ur zikinen hodiak banatu, eta bi kaleak berritzea da plan nagusia. Oinezkoari lehentasuna emateko espaloi zabalagoak, eserleku berriak eta kontsumo txikiko argiak jarriko dituzte bertan. Zuloaga kaleak oinezkoentzako lehentasun handiagoa izango du aurrerantzean, baina hala ere, errepideak, espaloiak eta aparkalekuak kota berean mantenduko dira. Guztira, 2,9 milioi euroko aurrekontua du. Osasun Zentro berria Itsas Etxeko Osasun Zentroa maiatzean ireki zuten. Biteri kalean kokatutako behin-behineko anbulatorioa itxi, eta Patxi Lopez lehendakariak, Rafael Bengoa Osasun sailburu ohiak eta Aitor Kerejeta alkateak eraikin berria

inauguratu zuten. Itsas Etxeko Osasun Zentro berriak 1.328 metro koadroko azalera du guztira. Polemikak Hondarribiko Udalak aurrera eramandako berritze lanen artean, Kultur Etxea eta Olazabal parkekoa polemika handienetakoa sortu duena izan da. Bizilagunak maiz kexatu ziren, eta gainera, ondoko eraikinetan eragina eduki zuten lanek: pitzadurak, lur mugimenduak... Azkenean proiektua egitea lortu zuen udalak, eta inaugurazio ekitaldia gerturatu zenean, Patxi Lopezek hauteskundeak deitu eta bertan behera gelditu zen azpiegituraren ongietorri ekitaldia. Izan ere, Hauteskunde Legeak ez du inaugurazio ekitaldirik baimentzen bozen emaitzak eduki eta hurrengo egunera arte. San Marko parkearena ere, bertan behera gelditu den proiektua izan da. Gabarrari kalea eta ingurua egokitzeko eta bidegorria luzatzeko eraberritze lanak, aldiz, gaur onartu dituzte.

u004_urtekaria