Issuu on Google+

2012ko abenduaren 20a, osteguna oarso bidasoko hitza III

‹ Irun

Maiatzaren 15an bai, egun horretan abiatu zituzten hainbeste itxarondako linea berriak. Berritasun nagusiek Meaka eta Kateako auzotarrengan eragina izango zuten. Batetik, Meakatik erdialdera taxibusa martxan jarri zuten, Meakako autobus geltoki zaharretik Fermin Calbetoneko geltokira. Bestetik, Kateatik Bidasoko Ospitalera antzerako zerbitzu bat jarriko zuten martxan, programa pilotu bezala.

Maiatzetik Irunbuseko hiru lineek bat egiten dute Jenaro Etxeandian. Bide bat egokitu dute, mikrobusak norbidez aldatu dezan. ASIER PEREZ-KARKAMO

Hilabetetan bueltaka aritu eta gero, autobus linea berriak adostu dituzte Irunbuseko linea berriak Mugikortasun Mahaian adostu dituzte; Ekialdebusek ere aldaketak egin ditu Aurtengoa, autobusen urtea izan da Irunen. Hasteko, udalak hiri autobusak aldatzeko proposamena egin zuen iazko abenduan, baina ez zuen babesik lortu. Ondoren, Ekialdebusek linea berriak ezarri zituen eta Irunbusek bereak moldatu behar izan zituen, baina herritarrak eta oposizioko alderdiak horren aurka altxatu ziren. Martxoan alde guztiak elkarrekin eseri ziren eta inor ez zen aulkitik altxatu adostasun batera iritsi arte. Maiatzaren 15ean abiatu zituzten linea berriak. Iaz hasi zen guztia. 2011ko azken osoko bilkuran udal gobernuak hiri autobus linea berrien proposamena egin zuen, baina ez zuen babesik lortu eta oposiziotik linea berriak diseinatzeko prozesu parte hartzailea bideratzeko galdegin zioten gobernuari.

Gero, martxoaren 1ean Ekialdebusen autobus linea berriek egin zuten lehen ibilbidea. Irundar zein hondarribiarrentzat zerbitzu berriak onurak zituen: linea gehiago, maiztasun handiagoa… baina baita ibilbideetan zenbait aldaketa, eta horiek erabiltzaile askorentzat atzera pausuak ziren. Finean, udal bakoitzak bere aldetik negoziatu zuen aldundiarekin, eta komuneko zerbitzuetaz ahaztu ziren. Hondarribia kexu zen E25 linea ez zelako San Juan plazara iristen —Larreaundira jaisten zen, Gipuzkoa eta Euskal Herria etorbideetatik—, baina arazo gehiago zeuden Irunen, eta udalak egindako moldaketek ez zituzten konpondu, baizik eta kasu batzuetan areagotu. Zenbait eragilek eta oposizioko alderdiek bultzatuta, Mugikortasun Mahaia urgentziaz bildu zen Ficoban, eta denen ahotsa entzun eta gero ahobateko akordio bat itxi zuten. Lanean hasi ziren adostutako zerbitzu berrien diseinua prestatzeko. Hartutako erabakien artean bat iraultzailea zen, lehen aldiz hiru autobus lineek geltoki bat parte-

katuko zutelako, Bixera inguruan. Horrek intermodalitatea bermatuko luke eta Irungo edozein auzotik beste edozeinera autobusez joateko aukera ematen zuen, autobusez aldatzeko oinez ibili gabe. Bestela, hiru lineetan zeuden berritasunak: L1a Jaizubiraino iritsiko litzateke. L2a Kateatik San Juanera iritsiko litzateke eta orduro hiru bidai egingo lituzte, bat Txingudi merkatalgunetik eta bestea Belaskoeneatik. L3ko mikrobusak ere San Juanen geldialdia izango luke, bi norabideetan. Horretarako, Jenaro Etxeandian bide bat egin behar zuten, norabidez aldatzeko. Zerbitzu berriak maiatzean Bitartean, martxoaren 14an autobus berri bat martxan jarri zuten, Erdialdetik Araso eta Txingudi Merkatalgunera zihoana. Ekialdebusen E22 linea berria erdialdetik pasatzen ez denez, hutsune hori betetzeko udalak eta AUIF konpainiak zerbitzua jarri zuten, maiatzean linea berriak abiatu arte. Hori gutxi balitz, maiatzaren 3an abiatu behar ziren linea be-

rriak eguraldiagatik atzeratu behar izan zuten. Apirilaren erdialdetik botatako euriak ezinezkoa egin zuen Jenaro Etxeandiako lanak bukatzea, eta horiek gabe, ezin zituzten zerbitzu berriak abiatu. Izan ere, linea berriek komunean izango zuten geltokia Jenaro Etxeandiakoa zen, hain justu. Hortaz, maiatzaren 14an aldatu zituzten informazio panelak. Autobus linea berriek iraultzaileak izan behar bazuten, erabiltzaileei informatzeko moduak ere berria behar zuen izan. «Intermodalitatea bultzatu nahi izan dugu, horretarako komunikazioa erabiliz», azaldu zuen Cristina Laborda Mugikortasun zinegotziak. Hala, maiatzetik hiriko markesina eta zutabeetan Irunbus, Ekialdebus eta EuskoTreneko informazioa ageri da. «Datorren urtean tarifen bateratzea eta txartel bakarra iritsiko dira, baita Adif eta EuskoTrenerako ere, eta hiritarrak egoera horretara moldatzen joateko informazioa bateratu dugu, hiritarrek geltoki bakoitzean zein intermodalitate aukera dituzten jakin dezaten», azaldu zuen Labordak.

Erabiltzaile kopurua hazi da Aldaketak aldaketa, hiri autobusen linea berriak erabiltzaileen gustukoak izan direla esan daiteke. Lehen berritasunak aurkeztu arte Irunbusen erabiltzaileen kopurua hilabetetik hilabetera jaisten zihoan, eta zerbitzu berriekin joera aldatu da. Azken datuak urrikoak dira, udalak azaroan emandakoak dira: aurtengo urrian 133.681 pertsonak bidaiatu dute Irungo hiri autobusetan, iazko hilabete berean baino %15,89 gehiago. Baina beste datu bat esanguratsuagoa da, izan ere, adostutako linea berriak martxan jarri zirenetik, maiatzetik goranzko joera hilabetero mantendu da, hutsik gabe. Linea guztiek izan dute hazkundea: Zaisa-Ospitalea lineak 102.851erabiltzailerekin itxi zuen urriko ekitaldia; hau da, %13ko gorakadarekin, 2011arekin alderatuta. L2 San Juan-Katea autobusari dagokionez, erabiltzaileen kopuruak %30eko hazkundea eduki zuen iazko datuekin alderatuta. Olaberria, San Juan eta Artigako L3 autobusaren kasuan ere, gorakada %13,7koa izan zen. Katea-Ospitalea eta Meaka-San Juan taxibusek 30 eta 80 erabiltzaile eduki zituzten hurrenez hurren. Zerbitzu horiek aurten ezarri direnez, ezin dira datuak iazko zenbakiekin alderatu. Urteko azken erabakia urriaren 15ean hartu zuen Ekialdebusek. Irun eta Hondarribiko udal arduradunekin elkartu eta gero, bi herrien arteko E25 linearen ibilbidea moldatu zuten orduan. Irunek eskatuta, Gipuzkoa eta Euskal Herria etorbideetatik Larreaundiraino iritsiko litzateke, eta hondarribiarrek nahi bezala, San Juan plazaraino. Hala, erabaki salomoniko batekin bukatu ziren autobus lineetan eman diren aldaketak.


u003_urtekaria