Page 1

II oarso bidasoko hitza 2012ko abenduaren 20a, osteguna

Irun ›

Etxe kaleratzeen aurkako mozioa aho batez onartu zuen Udalbatzak Prozedurak mantentzen dituzten bankuetatik diru funtsak atera eta gordailurik ez egitea aho batez erabaki zuten Etxe kaleratzeak aurrera eramaten dituzten banku eta aurrezki kutxetatik diru funtsak ateratzea eta gordailurik ez egitea aho batez erabaki zuen azaroan Irungo Udalbatzak. Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformaren ekimenez Bildu, EB-Berdeak eta EAJren taldeek mozioa aurkeztu behar zuten arren, azkenean, alderdi guztiek hitzartutako mozio bateratua aurkeztu eta onartu zuten. Bidasoko Stop Kaleratzeak elkarteak eta Irungo udal taldeek onartutako mozioaren arabera, etxebizitza hutsak etxerik gabe gelditu diren herritarren eskura jartzea eskatu zion Irungo Udalbatzak finantza erakundeei, eta hori, alokairu sozialen bidez egitea. Halaber, «gutxieneko etika» edukitzea eta desjabetze prozedurak bi urtez eten ditzala exijitu zieten udal alderdiek bankuei. Hipoteka Legearen aldaketa sakona egitea ere galdegin zion Udalbatzak Espainiako Gobernuari. Alokairua «oso positiboa» Bidasoko Stop Kaleratzeak mugimenduko kideak kontent agertu ziren Udalbatzak hartutako neu-

rriekin, eta kaltetuei alokairu sozialak eskaintzea «irtenbide oso positibo eta garrantzitsutzat» jo zuen Miren Olaetxea taldeko kideak. Hala, gaia udalbatzarrean landu izana «etxe kaleratzeen aurkako mobilizazioen ondorio» zela aipatu zuen. Hala ere, hipoteka ordaintzeko arazoak dituzten lagunei «lehenbiziko ordainketa egiten ez duten unetik gurekin, Irunvirekin edota Etxebiderekin» harremanetan jartzeko eskatu zien. Horiek horrela, Irungo bi herritarren kasuen gainean ohartarazi zuen: «Bata, urtarrilaren 18an etxetik kaleratzekoak dira, eta bestea, prozedura penalean sartzeko arriskuan dago». Eta bide batez, Manolo Reguera Donezteben (Nafarroa) bere buruaz beste egindako herritarraren omenezko isilunea gorde zuten. Bestalde, Jose Antonio Santano alkateak jakinarazi zuenez, handik gutxira finantza erakundeen ordezkariekin biltzekoa zen, Udalbatzak hartutako erabakien berri emateko. Infanteren aurrekaria Barakaldon etxetik kaleratu behar zuten Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen egunean, protesta egin zuten Kutxabankek Irungo Colon pasealekuan duen sukurtsalaren parean. Bertan, Juan Carlos Infante gaztearen egoera salatu zuten. Bidasoko Ka-

Ez ohiko irudia: Irungo alderdi guztiek aho batez onartu zuten mozioa. REBEKA PARRAS

leratzeei Stop elkartearen arabera, «Kutxabankek ez du inongo negoziaketarik onartu» gazte irundarraren egoera aztertzeko.

Lanik gabe geratu zenean Infantek hipoteka ordaintzeari utzi zion, eta Kutxabankek desjabetze prozedura abiatu zuen. Ondoren,

gazteak beste lan bat lortu eta ordaintzen jarraitzeko asmoa adierazi zuen arren, bere etxea enkantean jarri zuen Kutxabankek.

Errenteriako Udalbatzak ere aho batez onartu zuen PSEren mozioa Stop Kaleratzeak taldeak neurri zehatzak eskatu zizkion udalari, hala nola, etxebizitza hutsen errolda egiteko PSE-EEk aurkeztutako mozioa aho batez onartu zuen Udalbatzak azaroan. Espainiako Gobernuari hipoteken araudia aldatzeko eskatu zioten, eta etxebizitza ordainean ematearen figura kon-

tuan hartzeko. Horrekin batera, etxe kaleratzeak bi urteko epean eteteko galdegin zioten. Epe berean etxe kaleratzeak geratzeko eskatu zien finantza erakundeei. Stop Kaleratzeak taldeko kideek ere udalbatzarrean parte hartu zuten, eta Espainiako Gobernuak araudi aldaketa onartuko ez balu, Gasteizko legebiltzarrak etxebizitza eskumena eskatzea proposatu zuten. Halaber, kaleratzeen ondorioz hutsik geratu diren etxebizitzen errolda egiteko

proposatu zion eta etxea galdu dutenei alokairu sozialean eskaintzea. Horrez gain, herrian kaleratzeak egin dituzten eta egiten ari diren bankuetatik funtsak kentzea, eta udaltzainek eta ertzainek etxe kaleratzeetan ez parte hartzea proposatu zuten. Hala ere, Kutxabank gezurretan ari zela esan zuen gutxira elkarteak. Izan ere, herriko bizilagun bat etxetik kaleratzeko prozedura mantendu duela salatu zuen taldeak.

Irudiak q

SAN JUAN BERRIARI, ONGI ETORRIA Hiru urteko lanen ondoren maiatzean inauguratu zuten San Juan-Etxeandia eremu berria. Dozenaka elkartek parte hartu zuten ekitaldian, haurrentzako tailer guztiak gainezka egon ziren, gazteek

erantzun ona eman zioten koadrilen olinpiadari, luntxean 1.400 paella eta patata tortila razio banatu zituzten, eta ia 400 lagunek bisitatu zuten San Juanen historia iruditan erakusketa. A.P-K.

BIXERA EZERREZEAN Martxoaren 13an, asteartea, eraitsi zuten Bixera. Hamarnaka belaunaldik izandako erreferentzia hautsa bihurtu eta ezerezean gelditu zen. Horren ordez eraikiko duten lau izarreko hotela izango da hurrengo belaunaldien erreferentzia San Juan plazan. A.P-K.

u002_urtekaria  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you