Page 1

TXIRRINDULA RITZA

1


AURKIBIDEA

TXIRRINDULARITZA ..................................................... ..................................................... 1 

ERREPIDEKO TXIRRINDULARITZA.....................3 Modalitateak:........................................................................................................................................... 3

TXIRRINDULARITZA DENBORALDIA 2014 ....... 4    



PARIS-NIZA: ............................................................4 Talansky eta Van Garderen ................................................................................................................ 5

TIRRENO-ADRIATIKO: ...........................................5 FRANTZIAKO TOURRA: ........................................6 ALBISTEAK .............................................................7 Paris-Niza 1.etapa................................................................................................................................... 7 Paris-Niza 2.etapa.................................................................................................................................. 7 Paris-Niza 3.etapa.................................................................................................................................. 8 Paris-Niza 4.etapa.................................................................................................................................. 8

2014-KO ARGAZKI ESANGURATSUENAK .........8

2


 ERREPIDEKO TXIRRINDULARITZA Errepideko txirrindularitza txirrindularitzaren barnean hau praktikatzeko modu bat da. Errepideetan ospatzen da errepideko bizikleta bat erabiliz. Errepideko Txirrindularitza praktikatzeko ohitura mundu osoan dago, baina bereziki Europako hainbat herrialdetan, Italia, Belgika, Herbehereak, Espainia, Frantzia edo Alemania esate baterako, nahiz eta azken hamarkadetan

Amerika, Asia eta Afrika txirrindularitzak gorako joera duen. Lasterketan parte hartzen duten txirrindularien helburu nagusia, aurretik adostutako ibilbidea ahalik eta azkarren egitea, hau da, helmugara iristen lehena izatea. Ibilbideak mota ugarikoak izan daitezke, luzeak, motzak, lauak, menditsuak, goi mendikoak, mendi koxkorrekoak etab.

Modalitateak: Txirrindularitza, kirol moduan, modalitate anitz biltzen ditu, hainbat bizikleta motarekin, hala nola errepideko txirrindularitza, erlojupekoa, ziklokrosa eta pistako txirrindularitza, gehienetan lasterketa moduan.

3


Txirrindularitza denboraldia 2014 Hasi da jada 2014ko txirrindularitza denboraldia, harbideetako klasikoak inaguratu dute denboraldi berri hau urtero bezala baina bertan ditugu aste bateko bi buelta garrantzitsu, ParisNiza eta Tirreno-Adriatiko.

 PARIS-NIZA: Porte (SKY) gailendu zen iazko Paris-Niza ekitaldian. Lehia polita ikusi genuen irabazlea eta Talanskyren (GRS) artean. Azken bi urteetan Skykoak gailendu dira Nizan, baina aurtengoan ere berdin izango al da? Portek arerio Nibali, Van Garderen, Rui Costa eta Chavanel bera izan ditzake arerio aurtengoan. Gure apostua Van Garderen da, Estatu Batuarra oso ondo dabil denboraldi hasiera hontan eta ibilbidea asko egokitzen zaio. Gauza bat argi dago, lehia bizia izando da nahiz eta aurtengo ibilbidea nahiko xamurra izan. Sky taldeko Portek irabazi zuen 2013ko Paris-Niza, Talansky eta Perauden aurretik. Ez dut ondorengo lerrootan Paris-Nizaren kontakizuna egiteko asmorik. Bai, ordea, irabazleari buruzko lau zertzelada eman, bi urtez itzalpean egon ostean berpiztu dela baitirudi. Duela hiru urte, 2010ean, inork gutxi ezagutzen zuenean, zur eta lur utzi gintuen Giroan Portek. L’Aquilako bidean sorturiko ihesaldian sartu, alde handia lortu eta

maglia arrosa ere jantzi zuen zenbait etapatan. Monte Grappa eta Zoncolan bezalako aldapatzarrek garaitu zuten, baina hala eta guztiz ere, itxuroso bukatu zuen Giroa: zazpigarren. Denboraldi hartan, gurean, Donostiako Klasikoan borrokan ibili zen eta hamargarren postuan bukatu. 25 urte besterik ez zituen. Hori horrela, ikuskizun zegoen Tazmaniako txirrindulariaren inguruan. Hurrengo bi denboraldietan, aldiz, morrontza lanak egin zituen batik bat. 2011n Contadorren Saxo Banken eta 2012an Wiggins eta Froomeren Skyn. Aurten Skyn jarraitzen du, eta litekeena da nola Giroan hala Tourrean bere

taldeburuen mesedetan lan egin behar izatea. Hala ere, Paris-Nizako garaipena ez da lorpen makala. Konfiantza emango dio, eta itzuli handietan ez bada, txikiagoetan –erne, Tropelazaleak, Euskal Herriko Itzulian parte hartuko baluburua erakuts dezake, Eguzkiaren Lasterketan – hala esaten diote ParisNizari- egin duen bezala. Erakustaldia emanda irabazi baitu. Hirugarren eguneko ihesaldian sartu zen, mendiko etapan garaile atera zen eta azken eguneko erlojupekoan jaun eta jabe izan da. Talansky eta Lastima etapa garaipenak ihes egin izana –hirugarren sailkatu zen Talanskyk irabazi zuen egunean eta 18. postuan bukatu du-.

4


Talansky eta Van Garderen Porte alde batera utzita, aipatzekoa da, nola ez, Gorka Izagirre ormaiztegiarraren lana. Lastima etapa garaipenak ihes egin izana – hirugarren sailkatu zen Talanskyk irabazi zuen egunean eta 18. postuan bukatu du-. Horrekin batera ezin aipatu gabe utzi bi estatubatuarrek egindako lana: Talanskyrena eta Van Garderenena. Bigarren eta laugarren sailkapen nagusian, hurrenez hurren. 24 urte dituzte biek ala biek. Van Garderen zailduago dago: bosgarren iazko Tourrean eta bigarren aurten bertan San Luiseko Tourrean, Argentinan. Nire ustez, ez dago dudarik. Van Garderen izango da, gauzak ondo, BMCko liderra Tourrean, Evans beteranoaren gainetik. Garmin-Sharpeko

Talansky mantsoago doa, baina erne: joan den urteko Espainiako Vuelta menditsuan zazpigarren postuan bukatu izanak zerbait esan nahi du.

 TIRRENO-ADRIATIKO: Aurtengo Tirreno-Adriatiko lasterketa izango da Tropelan antolatuko dugun lehena. Azken bi urteetan Nibalik (AST) irabazi zuen baina aurten Paris-Niza lehiatzera doa eta Scarponik (AST) beteko du bere lekua. Aipatzeko izen nagusien artean Froome (SKY), Quintana (MOV), Talansky (GRS), Mollema (BEL), Contador (TCS)... izango dira. Ibilbidea iazkoaren oso antzekoa izango da: taldekako erlojuaren kontrako saioa izango dute lehen etapan, etapa menditsuak 4. eta 5.ak izango dira eta 6. eta azken etapan

bakarkako erlojuaren izango dute.

kontrako

saioa

Sprinak: badirudi aurten ere sprinterrak lehen etapetan protagonista izango direla, seguruenik urez blai. Sagan, Cavendish, Greipel eta gure faboritoa Kittel izango dire gertutik jarraitzeko gizonak etapa lauetan.

.

5


 FRANTZIAKO TOURRA: Frantziako Tourra (frantsesez eta ofizialki: Le Tour de France) munduko txirrindularitza lasterketa garrantzitsuena edo garrantzitsuenetako bat da. Itzuli Handien sailaren barnean dago eta hiru aste osoz Frantziako hiri eta herriak zeharkatzen ditu, uztailean. Lehen ekitaldia

Frantziako Tourra L'Auto egunkariak (Gaur egun L'equipe) sortu zuen, 1903. urtean, Paris-BrestParis eta Bordele-Paris lasterketei lehia egiteko asmotan. L'Auto egunkariak 1903ko Urtarrilean aurkeztu zuen lasterketa, eta hala, Frantziako Tourraren promozioari esker 25.000 egunkari saltzetik 65.000 saltzera igaro zen, 1908. urterako salmentak 250.000koak ziren eta 1923an 500.000ra iritsi ziren. Saldutako egunkarien errekorra 1933 urtean lortu zen, 854.000 alerekin. Gaur egun, Frantziako Tourra Amaury Sport Organisation(ASO)k antolatzen du eta antolatzaile talde haren jabea L'Equipe egunkaria da.

1903. urtean ospatu zen, eta harrezkeroztik urtero ospatu da Lehen Mundu Gerra eta Bigarren Mundu Gerra gertatu zirenean izan ezik. Frantziako Tourra urtero-urtero kirol ospakizun arrakastatsuena da mundu osoan, ikusle kopuruari bagagozkio. Jakina, urteko lasterketa garrantzitsuenean parte hartzeko, munduko talderik onenak hautesten dituzte bakarrik.

Tourra etapa lasterketa da eta egunero etapa bat jokatu ohi da. Txirrindulari guztiek lortutako denboren arabera egiten den sailkapenak Sailkapen Nagusia izena hartzen du. Lasterkari bakoitzak etapok amaitzeko behar izan duen denbora kontutan hartzen da sailkapen nagusia eratzeko. Beraz, Tourreko irabazlea sailkapen

nagusiko lehenbizikoa izango da, hau da, etapa guztiak amaitzeko denbora gutxien eman duen txirrindularia. Hortaz, baliteke sailkapen nagusian garaile ateratzea

etapa bakar bat bera ere irabazi gabe, hala egin zuen Greg Lemondek 1990. urtean, esate baterako. Tourreko etapa bat irabaztea edozein txirrindulariren lorpen handietako bat bezala jotzen da, norberaren sailkapen nagusiko postua kontutan hartu gabe. Nahiz eta lehen Tourreko etapa kopuruak desberdinak izan ziren, gaur egun Tourra 20 etaparen buruan jokatzen da, guztira 3.000 eta 4.000 kilometro arteko ibilbidea korrituta. Sailkapen nagusiaz gain, badaude beste hainbat sariketa Tourraren beraren barruan, eta lehiaketa haietako aurreneko lasterkariek kolore desberdinak dituzten Maillotak janzten dituzte. Tourra gaur egun taldeka (berauek babesleek finantzatuta) korritzen da, baina lehenago banaka korritzen zuten eta ez zegoen talde-taktikarik gaur egun bezala. 50 eta 60ko hamarkadetan ere taldeka korritzen zen,

6


baina taldeok herrialdeen arabera osatzen ziren. Tourreko etapa gehienak Frantzian izaten dira, baina badira Frantziatik kanpo jokatzen diren batzuk ere, Espainian, Italian, Belgikan, Herbehereetan, Erresuma Batuan... Tourrak bi atseden egun dauzka, eta normalean bidaia luzeak egiteko erabiltzen dira, trenez edo hegazkinez. Azken urteotan, aurreneko etapa 5-15kmko banakako erlojupekoa izan ohi da, eta sarrerako etapa izena hartzen du. Tourraren amaiera, ostera, Parisko ChampsElyseesetan izaten da beti. Tourreko hiru asteetan, etapa menditsuak, banakako erlojupekoak, eta taldekako erlojupekoak jokatzen dira. Beste etapa guztiak

lauak edo ez hain menditsuak izaten dira, horrela, sprinter deritzen txirrindulariek etapak irabazteko aukera izaten dute. Hala ere, sailkapen nagusiko irabazleak halabeharrez oso ondo moldatu beharko da, bai mendian gora bai erlojupean. Tourreko ibilbidea urtez urte aldatu ohi dute, urte batean erlojuaren orratzen norabidean egiten da eta hurrengoan alderantziz; hala, urte batean Alpeak lehenengo igarotzen dira eta hurrengoan Pirinioak. Alpeetako eta Pirinioetako mendi asko ia urtero-urtero agertzen dira ibilbidean, eta gogorrenak Hors Categorie izena hartzen dute (Kategoriaz Kanpo), Col du Tourmalet, Mont

Ventoux, Col du Galibier, Alpe d'Huez-ek..., esate baterako, Hors Categorie izena hartzen dute. 1984 urteaz geroztik emakumeentzako tourra ere korritu izan da, Le Grande Boucle Feminin izenarekin ezaguna, nahiz

eta, Emakumeen Italiako Giroa garrantzitsuagoa izan.

 ALBISTEAK Paris-Niza 1.etapa Bouhanni gailendu zen azkarrenen hartean, Boasson Hagen ezin izan zen lehiatu eta Van Garderen erretiratu egin behar izan zen. TOP 5 1. N.BOUHANNI 2. J.DEGENKOLB 3. G.MEERSMAN 4. J.J.ROJAS 5. T.FARRAR

Paris-Niza 2.etapa Moreno Hofland izan zen irabazlea eta berriz ere gure faboritoetako bat, Boasson ez zen esprinean sartu. Meersman erretiratu egin zen

TOP 5 1. M.HOFLAND 2. J.DEGENKOLB 3. N.BOUHANNI 4. A.KRISTOFF 5. T.HUSHOVD

7


Paris-Niza 3.etapa Degenkolbek irabazi zuen F1-eko zirkuituan amaitzen zen etapan, lan bikaina egin zuen bere taldeak au lortzeko TOP 5 1. J.DEGENKOLB 2. M.GOSS 3. J.J.ROJAS 4. B.BOZIC 5. T.BOONEN

Paris-Niza 4.etapa Slagter izan zen irabazlea eraso gogor baten ondorioz eta gero G.Thomas (lider berria) sprinean irabazi ondoren. TOP 3 1. T.J.SLAGTER 2. 2.G.THOMAS 3. W.KELDERMAN

 2014-KO ARGAZKI ESANGURATSUENAK

ROMA MAXIMA

8


STRADE BAINCHE

HET NIEUWSBLAD

9


TOUR OF OMAN

TOUR OF QATAR

10

Aldiizkaria txirrindularitza pdf  

txirrindularitzari buruzko aldizkaria.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you