Issuu on Google+

gazteria, lana eta prekarietatea gazte prekarietatearen argazki bat eta alternatibarako proposamen orokorra


Euskal Herrian, 2014ko otsailean Eskerrak lan hau osatzeko laguntza eta aholkularitza eskeini diguzuen guztioi. Karlos, Joseba, Amaia, Xabi, Nekane

http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/


gazteria, lana eta prekarietatea gazte prekarietatearen argazki bat eta alternatibarako proposamen orokorra


GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

aurkibidea hitzaurrea

7.orr

1. prekarietatea arazo estrukturala

9.orr

2. gazteon prekarietatearen argazkia

10.orr

2.1. gazteon bataz besteko diru-sarrerak

10.orr

2.2. gazteon langabezia

11.orr

2.3. soldatapeko lanak ere prekarietatea dakar

14.orr

2.3.1. autoenplegua

16.orr

2.3.2. ezkutuko lana; zaintza lanak eta lan merkatu beltza

17.orr

2.3.3. lan erreforma berriak ekarriko diguna

17.orr

2.4. enplegu plan publikoei kritika

18.orr

2.5. hezkuntza eta lan merkatua

20.orr

3.ondorioak

22.orr

3.1. emantzipatzeko ezintasunak

22.orr

3.2. migrazioa

23.orr

gazte alternatibarako proposamen orokorra

25.orr

25.orr

egoera honen aurrean zer...

bidea

26.orr

printzipioak

27.orr

29.orr

lan ildoak

bibliografia eta lanerako erreferentziak

34.orr

5


6

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

HITZAURREA Txosten honetan Euskal Herriko gazteon prekarietate egoera aztertzen da, lan merkatuaren egoeran eta honek gazteongan dituen eraginetan zentratuz batez ere. Ez dira asko Euskal Herriko zazpi lurraldeak kontuan hartuta gazteon egoera ekonomikoari buruz egin diren azterketak, nahiz eta lurralde eremuka egin izan diren. Lurralde guztiak barnebiltzen dituzten datuak biltzen saiatu garen arren, gure herriaren errealitate instituzional zatitua dela-eta, ezinezkoa izan zaigu datu guztiak biltzea. Hala ere, partzialak izan arren, hemen bilduta daude gazteon prekarietateari buruzko argazki osoago bat izateko baliagarriak direlakoan. Datu guztiak iturri ofizialetatik jasoak dira. Sistemari ez zaio interesatzen errealitatea agerian geratzea eta hortaz, datuak errealitatea distortsionatu eta ezkutatzeko erabiltzen dituzte. Datuak bildu eta aztertzerakoan bi gauza izan behar ditugu kontutan: Batetik, aztertzen diren indikadore edo neurgailuak sistemaren beharretara diseinatuta daude. Langabeziaren indizeak esaterako ez du barnebiltzen benetako errealitatea, ikasi eta lan egiten dutenak, ezkutuko ekonomia, oso ordu gutxi lan egiten duena (astean 3 ordu adibidez), lan erreproduktiboa... beraz lanaren inguruko azterketak egiteko benetako errealitatea ezkutatzen da. Eta bestetik datuen gabezia, indikadore edo neurgailuak ideia orokor bat egiteko baliagarriak izan badaitezke ere oso zaila da datu zehatzak aurkitzea, eta are zailago konkretuki analisia egiteko beharrezko zaizkigunak, inoiz ez ditugu nahi ditugun datuak aurkituko. Aitzitik, ez dugu errealitatearen argazkian soilik geratu nahi izan, gazteok jabetzen baikara bizi dugun egoera larriaz txostenak irakurri gabe ere. Egoera honek gure bizitzetan dituzten ondorio kolektiboak azaleratu nahi izan ditugu eta horrekin batera, Ernaik egoera honi aurre egiteko egiten duen proposamen praktikoa azaltzen dugu. Hau da gure ustez garrantzitsuena. Txostenak lau atal nagusi biltzen ditu beraz: prekarietatearen definizioa arazo estruktural eta ez koiuntural gisa; errealitatearen argazkia zenbait datu interesgarriren bildumarekin; egoera horrek gazteon bizitzetan dituen ondorio nagusiak eta azkenik alternatibarako oinarrizko proposamena. Zinez espero dugu lan xume hau gazteriarentzako lanerako tresna baliagarria izango dela. Eguneroko borrokaz soilik lortuko baitugu egoera hau iraultzea eta gazteon ahalduntzean baitago eraldaketarako gakoa.

7


8

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

1.PREKARIETATEA ARAZO ESTRUKTURALA Krisi hotsak dira nagusi 2007az geroztik. Egoera orokorrak nabarmen egin du okerrera ordutik, baina krisi deituriko hau iruzurra eta lapurreta baino ez da. Neoliberalek duela 40 urte abiatutako ofentsibaren azken kapitulua baino ez da hau. Gutxi batzuen mesederako sistema ankerra ari dira garatzen shock-aren doktrina aplikatuz, klase eta jendarte sektore zapalduok eremu guztietan pobretuz. Ofentsiba neoliberal honek ordea, munduan egun ditugun arazo larrienak konpontzetik urrun, hauetan gehiago sakondu besterik ez du egiten, zapalkuntza eta esplotazioa maila guztietan areagotuz: prekarietatea sistematizatuz eta iraunkortuz. Zertaz ari gara prekarietateaz hitz egitean? Egonkortasun eta segurtasun faltaz gure bizitzako eremu guztietan. Gure bizi proiektua ahalbidetzen duen garapen pertsonalerako behar dugun egonkortasun eta segurtasun faltaz ari gara. Proiektuen garapen naturalerako kortozirkuitoez. Prekarietateaz mintzatzen garenean sarri bizi baldintza jakin batzuez jardun ohi gara. Eta gazteok asko dakigu horretaz, krisi aurreko urte “loriatsuetan� ere prekarietatea izan baita gazteon eguneroko ogia. Baina prekarietatea zerbait koiunturala baino estrukturala da: kapitalismo patriarkala prekarietatea da. Sistemaren egungo eskeman, merkatua dago erdigunean. Ez dugu prekarietatea inoiz erabat gaindituko hori irauli ezean. Jendartea eta komunitatea jarri behar dira erdigunean, merkatua zein gainontzeko aparatu estrukturalak honen mesedera jarriz. Horretarako herritarrak politikan eragin behar dute, politikak ekonomian eragiteko. Ez da zuzena beraz, bizi baldintza txar batzuen ondorio soila dela prekarietatea. Ideal kapitalista eta patriarkalaren ondorioa da prekarietatea. Ondo bizitzearen eta bizitza onaren arteko dikotomia dago soluzio bidean: sistema kapitalista patriarkalean, lortu genezake bere idealari jarraituz ondo bizitzea, ustezko baldintza duinetan: lanpostu bat izan, dirua izan, etxebizitza bat erosi, familia izan... Baina adabakia baino ez da. Etxebizitza bat izan genezake baina hipotekatuta biziko gara. Lana izan genezake baina baldintza prekarioetan eta langabezian geratzeko uneoroko arriskuarekin. Ondo bizi garelakoan edozein unetan prekarietatea azaltzen da: ezegonkortasuna eta segurtasun falta. Hein batean prekarietatea zerbait inkontzientea da, ondo bizitzeak ilusio faltsua sortzen baitu. Ohartu gabe bizitzako esparru batzuetan sinestarazi diguten duintasunaren langa harrapatzeak (ondo bizitzea) ez du bizitza ona dugunik adierazi nahi eta beraz, bizitza prekarioa izaten jarraitzen dugu.

9


10

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

Ez gara gure buruaren jabe. Nagusiak, irakasleak, gurasoek, poliziak, bankuak... agindu eta erabakitzen dute gugatik. Gure bizitza kapitalaren mesedetara ezarriz eta ilusio faltsuak eraikiz. Honek ez du esan nahi bizitza txuria edo beltza denik. Kolorez betea dago eta gure eskuetan dago neurri batean urratsez urrats balore ez-kapitalista eta ez-patriarkaletan oinarritutako bizitza ona eraikitzea. 2.GAZTEON PREKARIETATEAREN ARGAZKIA 2.1.Gazteon bataz besteko diru-sarrerak Euskal Herria garapen ekonomiko handia duen lurraldea da, bere sare industrialari eta oro har bere ekonomia dibertsifikatuari esker besteak beste (nahiz eta egun gainbeheran dagoen). Garapen honek ordea, eragina du gure bizi mailan eta bizi ereduan: Espainiako Estatuko errenta altuenetakoa dugu, kontsumo basatiaren ereduan erabat murgilduta gaude eta, etxebizitzaren eta oinarrizko elikagaien prezioak ere estatuko altuenetakoak dira. Zein da beraz Euskal Herrian dugun pobreziaren muga? Europako zenbait ikerlari sozialen arabera pobreziaren muga kalkulatzeko lurralde bakoitzean, biztanleko BPGren (Barne Produktu Gordinaren) eta diru-sarreren arteko erlazioa hartu behar da kontuan. Biztanleko BPG Per Capitaren %37,5a baino txikiagoak badira diru -sarrerak, pertsona hori pobreziaren mugan bizi da. Kalkulu horren arabera, 2013an Euskal Herrian oinarrizko bataz besteko soldata 937 €koa da1. Zentzu horretan, biztanleen %28,8 pobrezian bizi da gaur egun Euskal Herrian, 900.000 pertsona (zoritxarrez ez dugu gazteon pobreziaren daturik). Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko gazteon %72a baino gehiago ez da 937€-ko diru sarreretara iristen. 16 eta 29 urte arteko kontratudun gazteon bataz besteko soldata 1.100 eurokoa da2. Gazteon bataz besteko soldata 30 urtetik gorakoena baino txikiagoa da, 30 urtetik gorako emakumeena 1.422 euro eta gizonezkoena aldiz 1.922 euro3. Pentsatu beraz gaztea eta emakumea izatearen eragina. Baina bataz besteko soldata horrek ez dio erantzuten gazteen gehiengoaren errealitateari. Gazteon %35a baino ez baikara kontratua dugunak. Eta kontratuen artean, Formazio kontratua deiturikoa dagoela gogoratu behar da (gazteon %2), kasu hauetan 500 € soldatarekin egon gintezke 33 urte bete arte. Gainontzeko gazte guztiok (%65a) bestelako diru sarrerak ditugu: gurasoen paga, beltzean (kontraturik gabe) egindako lana edo diru laguntza publikoen bidez (bekak, RGIa, eta abar). Adierazgarri da beraz gazteriaren pobrezia maila, gutxieneko diru sarrerak errealitatean ditugun diru sarrerekin alderatuz. Pobrezia maila ikusita ezinbestean familia bilakatzen da sustengu ekonomiko gazte askorentzat. Iturria: Pobrezia eta bazterketa soziala Euskal Herrian, txostena. Gaindegia, 2013 Iturria: Observatorio de emancipación núm.3 (3. trimestre 2013). CJE 3 Iturria: Emakunde 1

2


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO DIRU SARRERAK

Iturria: CJE (Consejo de la Juventud de España)

Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako gazteon bataz besteko errenten daturik ez dago. 2.2.Gazteon langabezia4 Langabezi maila aztertzean kontutan hartu behar da langabezia tasa ofizialak zer barnebiltzen duen. Sistemak jendartea ekonomikoki “aktibo” eta “ez-aktibo” bezala banatzen du, guretzat aktiboak guztiok garen arren. “Aktiboen” baitan, batetik, kontratudun soldatapeko lana duten pertsonak (ofizialki langileak), eta bestetik, ez dutenak baina lan bila modu aktiboan dauden pertsonak (ofizialki langabetuak)5 barnebiltzen dituzte. “Ez-aktiboetan” aldiz gainontzeko guztiak. Kontraturik gabe lan egiten dutenak zein lan erreproduktiboa (ezkutuko lana), lan bila modu “ez-aktiboan” daudenak eta ikasleak besteak beste. Beraz langabezia datuek, gazte “aktiboen” artean kontratudun soldatapeko lanik ez duten gazteei egiten die erreferentzia, kasu honetan ere errealitatea distortsionatuz. Hala ere datu hauek langabeziaren bilakaera eta joera orokorra aztertzeko baliagarriak dira. Hau da, nahiz eta kuantitatiboki jende masa bat ez den barnebiltzen joerak zein diren ikus daitezke.

4 5

Iturria: Lan merkatuaren egoera. Euskal Herria. Txostena. Gaindegia, 2013 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE www.ine.es/inebaseDYN/epa30308/docs/resumetepa.pdf

11


12

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

Euskal Herriko gazteon langabezia goraka doa krisia hasi zenetik. 2007tik 2012ra bitartean 23 puntu egin du gora 15 eta 24 urte arteko langabetu kopuruak (%16,1etik %39,3ra). Hau da gainera adin tarte guztien artean langabezia tasa altuena pairatzen duen jendarte sektorea. Adin tarte bereko emakumeon langabezia %41era iristen da. Ondoren datoz 25 eta 34 urte arteko gazteon langabezia datuak: %18,6. Europar Batasuneko proportzioetatik oso gora gabiltza hemen. Langabetuen %58,5 gazteak gara. Hain justu prestakuntza akademiko handiena duen belaunaldia gara langabezia gehien pairatzen ari garenak. Euskal Herriko biztanleon %43 inguruk goi mailako ikasketak ditu. Inmigrante gazteen kolektiboaren daturik ezin izan dugu eskuratu.

Eskualdeka berriz, Nafarroa Garaiko hegoaldea eta ekialdea dira eskualde kolpatuenak gazteon langabeziari dagokionean Sakanarekin batera. Bizkaian Bilbo handiaren inguruak, Arabar Errioxa eta Aiaraldea Araban, Gipuzkoan Bidasoa eta Lapurdiko kostaldea dira eskualde kolpatuenak. Aipatzekoak dira Ipar Euskal Herriko barnealdeko, Nafarroako Pirinioetako eta Araba hegoaldeko %6tik beherako langabezia tasa. Horren arrazoia ez da ordea lana dagoela. Justu kontrakoa; lan faltan, urteetan zehar migrazio estrukturala jasan duten hustutako eskualdeak dira.


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

GAZTEON LANGABEZIA ERREGISTRATUAREN PROPORTZIOA (% 16-24 bizt.). EUSKAL HERRIKO ESKUALDEAK, 2012 URTEA Iturria: Gaindegia

13


14

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

2.3.Soldatapeko lanak ere prekarietatea dakar Baina bada beste arrazoi bat ere: kontratu motak. Neoliberalismoak, bere ofentsibarekin, bere biziraupenerako helburu handiena lortu du: jendartearen pobretze orokorra zabor kontratuen bidez. Gazteak merkantzia edo enpresako kapitalaren pieza bat baino ez bagina bezala (makinen pare jarriz), lan ezegonkortze orokorra eta soldaten jaitsiera eragin dute, bizitzak are gehiago prekarizatuz. Aldi baterako kontratuek gorakada ikaragarria izan dute krisialdia hasi zenetik, ezegonkortasuna eta segurtasun eza areagotuz. 2013ko azken hiruhilekoan, Hego Euskal Herrian 16 eta 29 urte arteko gazteoi egin dizkiguten kontratuen %95,5a aldi baterako kontratuak izan dira (tartean formazio kontratuak eta ekintzaileentzako kontratu prekarioak). %4,5 baino ez dira izan kontratu mugagabeak.6 Lan kontratuen iraupenari dagokionez bataz besteko iraupena EAEn 31 hilabete dira. 33 Nafarroa Garaian.

6

Iturria: Observatorio de emancipaci贸n n煤m.3 (3. trimestre 2013). CJE


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON LAN KONTRATUEN BATAZ BESTEKO IRAUPENA

Iturria: CJE (Consejo de la Juventud de Espa単a)

Patronalak hitzetik hortzera darabil malgusegurtasuna kontzeptua, eredu berritzaile gisa eta lanpostuak sortuz krisitik ateratzeko gako gisa salduz. Eredu horren arabera langileon kaleratzeak eta kontratazioak (kontratu prekarioen bidez) erraztu behar dira lehiakorrak izan ahal izateko. Langabezia aldian sistema publikoak mantendu beharko ditu kaleratutako langileak. Ezegonkortasunaren orgasmo horrek prekarietatea areagotu besterik ez du egiten. Batetik, kotizazioa zailtzen du, etorkizunean pentsio duina kobratzea zailduz. Bestetik, nahiz eta eredua Europako herrialde aberatsenetatik datorrela esan, hemengo sistema publikoa ezin da inondik inora konparatu haiekin. Iraupen luzeko langabezia tasa gora doa gainera etengabe eta langabezia saririk gabeko langabetu kopurua %17 dira jada.7 Oso erraza zaio patronalari malgusegurtasuna aipatzea, baina eredu hori mantentzeko sektore-zerbitzu publiko indartsu bat bermatu beharko litzateke eta horretarako zerga politika sendo eta progresiboa, hain zuzen ere beraiek nahi ez dutena. Beraz aho handiz aldarrikatzen badute ere agerikoa da zein den benetako interesa. Azken lan erreformekin malgutasun guztia eskuratu du patronalak eta orain artekoa gutxi balitz malgutasun gehiago eskatzen dute, besteak beste sindikatuen eraginkortasuna behin betiko desagertarazteko Adegiren azken proposamenekin. Segurtasunik ez dago ordea inondik inora: lanpostu berriak sortzetik urrun, lana suntsitzen ari da kontratazio berriak egitea zailduz eta diru laguntza publikoen menpe dauden langileen kopurua gora doa. Lanaldi partzialak ere gora egin du.8 Hau nahiz eta ona izan daitekeen norberak hala nahi duenean, kasu gehienetan behartua dela baieztatzea ez da astakeria. Lanaldi partzialean dabilen sektore handiena emakumeak gara gainera. Egoera larri honen ondorioz, 16 eta 29 urte arteko gazteon %49ak familiaren sostengu ekonomiko oso edo partziala behar du.9

Iturria: Lan merkatuaren egoera. Euskal Herria. Txostena. Gaindegia, 2013 Nahiz eta gazteon lanaldi partzialaren daturik ez izan, guztizkoen %20 dira. Kasuen %81,4an emakumeon lan eskua da. Iturria: Gaindegia 9 Iturria: Gazteen enplegua EAEn txostena. Gazteen Euskal Behatokia, 2012 7

8

15


16

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

2.3.1. Autoenplegua Lan merkatuan dagoen egoera beltzaren ondorioz, autoenplegu kolektiboa gora egiten ari den joera da, datu oso apalak badira ere. Kooperatibak eta lan elkarteek gora egitearen arrazoia izan liteke, soldatapeko lanarekiko konpromisoa, Elkarte Anonimoetan ez bezala. Izan ere, patroiari lan zuzenbideak eskaintzen dizkien tresnei esker, langileak erraz kaleratu ditzake, soldatapeko lana enpresaren kostu huts gisa tratatuz, langileak merkantzia huts gisa tratatuz, enpresako kapitalaren aldagai gisa. Kooperatibetan kontrakoa gertatzen da; lanak du lehentasuna, kapitala aldagaia. Alta, kooperatibetan aurki dezakegun autoesplotaziorako joerari arreta erreparatzea ezinbestekoa da. Maiz, proiektuen bideragarritasuna lehenetsiz lan orduak luzatu, oporrak gutxitu zein orokorrean lan baldintzak gogortzen baititugu. Hala ere adierazgarria da 15 eta 29 urte arteko EAEko gazteon arteko %66,9k ez duela inoiz planteatu ere egin autoenpleguaren ideia. Gaia planteatu dutenak %22,3 baino ez dira. EAE-ko 15 ETA 9 URTE BITARTEKO GAZTEOK AUTOENPLEGUARI BURUZ DUGUN JARRERA, LANBIDE EGOERAREN ARABERA10 2008 Ez dut inoiz pentsatu Ez dut inoiz pentsatu baina etorkizunean beharrezkoa izan daiteke Benetan pentsatzen ari naiz Pentsatu dut baina ez egitea erabaki dut Autonomoa izan nintzen baina jada ez Jada autonomoa, profesional liberala edo enpresaria naiz Ed/Ee

2011

guztira

ikasle

lanean

ikasten/lanean

langabezian

beste bat

62,9

72,5

54,8

60,4

60,4

68,6

10

11,2

7,8

14,9

12,3

0

9,6

8,4

10,7

7,8

9,4

17,1

13,6

7,7

18

14,9

17,9

14,3

-

-

-

-

-

-

3,9

0,2

8,8

1,9

0

0

-

-

- - -

-

guztira

ikasle

lanean

ikasten/lanean

langabezian

beste bat

66,9

74,2

61,2

66,8

60,8

49,8

5,6

7,4

2,8

4

7,8

3,5

Benetan pentsatzen ari naiz

10,7

9,4

10,5

10

14

21,5

Pentsatu dut baina ez egitea erabaki dut

11,6

7,5

14,4

12,6

15

25,2

3,1

-

8,3

4,5

-

-

Jada autonomoa, profesional liberala edo enpresaria naiz

1,3

-

2,7

1,2

2,5

Ed/Ee

0,8 1,6 0,1

Ez dut inoiz pentsatu Ez dut inoiz pentsatu baina etorkizunean beharrezkoa izan daiteke

Autonomoa izan nintzen baina jada ez

10

Iturria: Gazteriaren Euskal Behatokia

0,9

-

-


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

2.3.2. Ezkutuko lana; zaintza lanak eta lan merkatu beltza Azkenik, nahiz eta gai honen inguruko daturik ez den existitzen, ezin da ahaztu beltzean (kontraturik gabe) lan egiten duen gazte kopurua. Batzuk, soldatapeko lana aurkitu ezinda etsita dagoenari heltzen diotelako. Beste asko gurasoei karga arintzen lagundu nahi dieten ikasleak dira. Sektore hau aurrez aipatu gazteriaren %65aren parte da (sistemarentzat ez aktibo). Gazteriaren errealitatearen zati handi bat beraz. Bestetik, soldatapeko lan gisa inon kontabilizatzen ez diren lan erreproduktiboak eta zaintza lanak aipatu behar dira. Milaka gara, haurrak zein zaharrak zaintzen, garbiketa lanetan eta abar lanean kontraturik gabe gabiltzan gazteak, gehienak emakumeak. Hauetako asko gainera etorkinak gara, nahiz eta ikasketa kualifikatuak izan, bazterketa egoeran bizi eta bizibide gisa zaintza lanak baino ez ditugun emakume gazte etorkinak. 2.3.3. Lan erreforma berriak ekarriko diguna Espainiako Gobernuak egin izan duen lan erreforma bakoitzak gazteon lan baldintzak eta egoera okertu besterik ez dute egin. 80 eta 90eko hamarkadetan aldi baterako zabor kontratuak eta ETTak legalizatu ostean, 2012ko erreformarekin etorri zen azken kolpea. Kaleratzeak erraztu zituen, kontratu mota prekarioak sustatzearekin batera. Aipatzekoak dira gazteontzat espreski sortutako bi kontratu: •Formazio kontratua: 33 urtera arteko kontratu prekarioa. Hiru urterainokoak izan daitezke, baina berriz egin dezakete kontratu bera, lanpostuak formazio berria behar duela argudiatuta. 500 ₏-ko soldata miserablea. Ez du kotizatzen, enpresariari egiten zaizkion deskontuen ondorioz. Gainera enpresek negozioa egiten dute, instituzioetatik dirulaguntzak jasoz eta kontratu mota honekin langileak ordeztuz. •Ekintzaile kontratua: proiektu berria martxan jarri nahi duten gazteentzat. Urtebeteko proba epea ezartzen du bizpahiru hilabeterekin nahikoa denean. Proba epean kaleratu ezkero ez da indemnizaziorik kobratzen. Gainera, soldata hain prekarioa denez, gazteari bere soldataren zati bat ordaintzea proposatzen zaio, etorkizunean kobratu behar zenukeen langabezia sariaren %25a ere kobratuz. Lan erreforma horrek negoziazio kolektiboa suntsitu du gainera, langileak erabat babes eta segurtasunik gabe utziz patronalaren aurrean, urteetako borrokaren ondorioz irabazitako eskubideak deuseztuz. (Kontuan izan formazio kontratuak eta ekintzaile kontratuak ez direla negoziaketa kolektiboan sartzen, are segurtasun gutxiago emanez). Orain eman nahi dioten bigarren bueltarekin kontratuak sinplifikatuko dituzte. 20 kontratutik 6ra pasako da kopurua eta hauetatik 5 aldi baterakoak izan daitezke, malgutasuna sustatu nahian. Bestetik, Alemaniatik minijob delako eredua ekarriko dute, lanaldi laburrak sustatuz, baina nagusiari beharren arabera lanaldia luzatzeko aukera emanez ordu extren bidez. Hau da, lanaldi laburreko kontratuarekin lanaldi osoan beste ordu egin daitezke baina lanaldi laburreko kopurua

17


18

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

kotizatuz Gizarte Segurantzan. Alemanian bataz besteko 450 euroko soldata dute minjob delako horiek soilik bataz beste 140 euro kotizatuz. Guzti honek beraz are gehiago prekarizatuko ditu gazteon egoera eta bizi baldintzak. 2.4.Enplegu plan publikoei kritika Gazteon langabezia datu larriak direla eta kapitalaren mesederako erabaki politikoak hartzen dituzten politikariek hitzetik hortzera darabilte gazteen soldatapeko lana sustatu beharra, bestela “belaunaldi galduaâ€? izango garela-eta. Instituzio publikoei exijitu behar zaien lehenengo kontua da, herritarron eskubideen berme izan behar direla eta onartezina da beraz prekarietatean sakontzen duten planak sustatzea. Gazteon parte hartzerik gabe osatutakoak dira gainera. Hitz politez jositako enplegu planak diren arren, orokorrean gazteon prekarietatean sakontzeko bidea zabaltzen dute. •Kontratazioei dagokienean: Kalitatezko soldatapeko lanak sustatu ordez, praktika kontratu prekarioak sustatzera bideratzen dira diru partidak (ohiko kontratazioen bikoitza kasu askotan). Esanguratsua da esaterako, nahiz eta praktiketako kontratuek berez (hitzarmenaren bidez) urtean %40ko mozkina izan enpresentzat, aparteko partidak bideratzen direla enpresariak gazteak kontrata ditzaten seduzitzeko. Hau da, enpresaria bi aldiz garaile gaztea miseria bat kobratzen ari den bitartean lan baldintza negargarrietan. Praktiketako kontratazioak sustatzen badira ere, sikiera praktika-aldia amaitzean enpresak kontratu mugagabea egiten duela bermatu beharko litzateke. Hau da, kontratazioa soldatapeko lana egonkortzeko neurriekin lotuta egon behar da. Bestetik, enpresari kontratazioa sustatzeko diru laguntzak ematekotan, enpresaren ekonomia-balantzeen araberakoa izan beharko luke. Kontratazioak enpresak ordaindu ahal baldin baditu, zergatik ordaindu behar da gu guztion poltsikoetatik? Gero gainera enpresaria garaile ateratzeko. Kontratazioak prekarietatean sakontzeko bide izan ez daitezen eta enpresarien poltsikoak diru publikoaren bidez betetzeko izan ez daitezen neurriak hartu behar dira beraz. •Gazte ekintzailetzarako programak. Hasteko onartezina da gazte ekintzailetza mota ezberdinak sailkatu eta ekintzailetza soziala hauetako mota bat izatea. Diru laguntza publikoz sustatzen den ekintzailetza oro soziala izan behar da. Onartezina da helburu antisozialak dituzten enpresa proiektuak sustatzea.


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

Paradoxikoa da esate baterako, ekintzailetza berritzailerako milioika eurotako diru partidak ematea eta aldiz ekintzailetza sozialerako neurri finantzatu gabeak diseinatzea: bideragarritasun azterketak eta enpresa mintegiak esaterako. Ez da inongo bermerik ematen beraz transformazio soziala helburu izan dezaketen proiektuak martxan jartzeko. Ekintzailetza sozialerako finantzaketa bideratzea ezinbestekoa da beraz, eta ez bakarrik lehen bizpahiru urteetan. Halako proiektuen arrakastarako epeak luzeagoak dira. Finantzaketarekin lotuta, oso adierazgarria da banketxeen kredituen interesak ordaintzeko diru partidak bideratzen direla. Onartezina da. Ezin da diru publikoa erabili bankuen mozkinak bermatzeko eta aberasteko. Gazte ekintzailetzarako diru laguntzak ematean, errenta maila mugatu beharko litzateke. Errenta altuak dituzten pertsonei ukatu egin beharko litzaizkieke laguntza hauek. Bestetik, bestelako baldintza batzuk malgutu egin beharko lirateke; lan prekarioetan dauden gazteei ere diru laguntza hauek eskatzeko aukera eman beharko litzaieke.

•Azkenik gazteak atzerrira joateko laguntzak. Kanpora joateko laguntzak di seinatzen diren arren kasu honetan ere hitzarmenak sinatzen dira gazteok praktika kontratuen baldintza kaskarretara kondenatuz. Gainera gazteria mi gratzera bultzatzen dute hau gazteon hautu bat izan beharrean maiz irtenbide bakar bilakatuz.

Dena den, bada beste datu esanguratsu bat. EAEko 2014ko aurrekontuen %0,25a baino ez da gazteon enplegu planari bideratua. Hutsaren hurrengoa. Baina kontua ez da zenbat diru bideratzen den, baizik eta diru hori zertarako erabiltzen den. Ikusi dugunez zati handi bat enpresa eta banketxeen mozkinetara bideratzen dira kontratazioak sustatzearen aitzakiarekin. Ezinbestekoa da gardentasunez jokatzea eta enplegu planen emaitzak publikoki azaltzea. Sistema kapitalistan, eskubide guztien jabe izateko pasa beharreko peajea da soldatapeko lana. Zentzu horretan, gazteon egoera prekarioa dela-eta, sarri eskubide sozial eta ekonomikorik gabe geratzeko arriskuan izaten gara diru laguntzak eskatzerako orduan edo etxebizitza batean sartu nahi dugunean programa publikoen bidez. Ezinbestekoa da gazteok eskubide osoko pertsona gisa hartzea prekarietate egoerari aurre egingo bazaio. Beraz, enplegu planetatik harago, gazteria plan integralak diseinatu beharko lirateke.

19


20

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

Hau horrela izanda: 1.Enplegu planak ezin dira mugatu enpresetan klientelismoaren bidez kontratazio prekarioak sustatzera. Epe luzeko plan estrategikoak izan behar dira eta zeharkako ikuspegia duena gainera enplegu, hezkuntza, ekonomia, ogasun eta berdintasun sailekin. 2.Enplegu planen helburua ezin da izan lanpostuak sortzea edozein preziotan langabezia tasaren datuak jaisteko asmoz eta Garapen Ekonomikorako ikuspegi soiletik egina. Kalitatezko soldatapeko lana sortzea izan behar da helburua iraultza sozialaren norabidean. 3.Gazteok atzerrira prekarietatean bizitzera bideratzen gaituzten programetan dirua xahutu ordez, kalitatezko lana Euskal Herrian sortzeko politika aktiboak diseinatu behar dira. Beharrezkoak dira atzerrira joateko dirulaguntzak, baina ez egoeraren soluzio gisa planteatuta. Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako gazteen egoera are okerragoa da, instituzio propiorik ez dutenez, ez dago inongo enplegu planik soldatapeklo lan kualifikatua sortzeko hiru lurraldeetan. Are gehiago, barnealdea husteko eta kostaldean zerbitzuetako lanpostu prekarioak sustatzeko estrategiak garatzen dituzte instituzio arrotzek, migrazioa arazo estruktural bilakatuz. Beraz, argi eta ozen esan behar dugu instituzioetatik eskaintzen diren enplegu planak deritzotenak iruzur hutsak direla. Inposatzen diguten eredu ekonomiko-soziala ezkutatzeko erabiltzen duten maskara. Finean enpresariak laguntzea xede duten politikak dira, langile klasea eta bereziki gazteriari iruzur eginez. 2.5.Hezkuntza eta lan merkatua Bolo-bolo dabiltzan ideia berrietakoak dira “burmuinen ihesaldia” edo “ongien formatutako belaunaldiaren galera”. Egiak dira baina egia partzialak. Egia da Euskal Herrian goi mailako ikasketak dituztenen kopurua oso altua dela, %43,7a; Europako bataz bestekoaren oso goitik dago: %27,7.11 Ildo honetan, bada eskaintza eta eskariaren artean kontuan hartu beharreko desoreka bat. Lan eskari handiena kualifikazio baxu edo ertainekoa da eta aldiz, goi mailako titulua duten pertsona kopurua proportzioan altua da. Horrek ematen ditu zenbait pista I+G+i-n zoritxarrez egiten ari den inbertsio eskasari buruz adibidez. Kezkagarria da ikustea Euskal Herri osoan lan eskaintza gazteon prestakuntza maila baxuagoa dela. 15 eta 24 urte arteko gazteon %15,1 ez da ari ez ikasten ezta lanean ere, Europako (%17), Espainiako Estatuko (%23,8) eta Frantziako Estatuko (%16,2) portzentajeen azpitik.12

11 12

Iturria: Lan merkatuaren egoera. Euskal Herria. Txostena. Gaindegia, 2013 Iturria: Euskala Herriko gazteen ihesa. Txostena. Gaindegia, 2013


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

Hezkuntza sistemari dagokionez, bertan sortzen den jakintza eta kapital humanoa, enpresa eta proiektu sozialak sortzera, zein, gure bizitza era duin batean garatzeko tresnak eskaintzera bideratu beharko litzateke. Aitzitik, horren aurkara, enpresa eredu kapitalistaren esanetara egokitu dira, bai Lanbide Heziketa zein goi mailako ikasketak Bologna Prozesuaren bidez. Horren ondorioz jakintza oro hemen soldatapeko lana eta ongizatea sustatzeko konbikzio berezirik ez duten enpresa multinazionalen esku jartzen da edo enpresa kapitalista horiek soldatapeko lana suntsitzen ari direnez kanpora joatera behartzen gaituzte, urteetan egin den inbertsio publikoa pikutara bidaliz. Zentzu horretan, akademikoki ongi prestatutakoak bagara ere, eguneroko beharrei dagokien prestakuntza eskasa da: taldeak antolatzen edo koordinatzen jakitea, elektrizitate edo igeltsaritzako oinarrizko lanak... Horrek proiektu propioak martxan jartzeko eta autogestiorako zailtasunak eta ziurgabetasuna sortzen ditu maiz. Bestetik, ikasleen %60a ikasketak eta lana konbinatzen saiatzen dira Gazteen Euskal Behatokiaren arabera13. Alta, kontuan izan behar da Bologna Prozesuaren ondorioz ezarri den full time ikasle ereduak ezinezko bilakatzen duela lana eta ikasketak konbinatzea, lan kontratu duinak lortzea ezinezko bilakatuz eta ikasleak lan merkatu beltzera bultzatuz. Hezkuntza sistema gazteontzat eskuragarri izan beharko litzateke baina aurkako norabidean tasak garestitu eta bekak murrizten doaz. Bekei dagokionean, besteak beste, 609/2013 dekretuaren ondotik bekak murriztu eta baldintzak gogortu dira. Tasei dagokienean Nafar gobernuak %4 igo ditu lehen matrikulak, bikoiztu bigarrenak eta hirukoiztu hirugarrenak. EHU-n berriz 2008-2010 bitartean %29,8 igo ziren, 2010-2013 bitartean %8,8 eta 2013-2014 artean KPIaren (Kontsumo Prezio Indizea) arabera igoko dira. Masterrak berriz %66 igo dira14. Honela, hezkuntza ere negozio esparru bilakatu dute. Gazteok lan merkatuan sartzeko ditugun aukera urrien ondorioz, ikasten jarraitzeko hautua egitera bultzatzen gaituzte tasak goraka doazen bitartean. Krisi egoeraren ondorioz, ikasle askoren koltxoia diren gurasoak ere egoera larrian daude. Ondorioz, goi mailako ikasketak elitizatzen ari dira, gazte askok ezin baitituzte ikasketak ordaindu, eta ezin dutelako lanik egin ikasi ahal izateko. Bekak ezinbesteko laguntza izaten dira sarritan ikasten jarraitu ahal izateko baina hauek eskuratzeko baldintzak gogortzen ari dira orokorrean, Erasmus beka kasu. Azkenik bereziki azpimarratu beharrekoa da Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako gazteen egoera. Goi mailako ikasketak egiteko Pau, Bordele edo Tolosara joatera behartuta daude eta hauetako asko ez dira itzultzen Euskal Herrira, ikasi dutenaren inguruko lan kualifikatuen faltan. Urtero 8000 gazte joaten direla kalkulatzen da. Ezinbestekoa da Ipar Euskal Herrian unibertsitate propioa sortu, bertako garapen ekonomiaren beharretara egokitutako formazioa eskaini eta gazteak enpresa-proiektu sozial berriak sortzera bultzatuko dituzten politikak sustatzea. 13 14

Iturria: Gazteen enplegua EAEn. Txostena. Gazteen Euskal Behatokia, 2012 Iturria: Ikasle Abertzaleak

21


22

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

3.ONDORIOAK Aurrez azalduriko argazkiak ondorio latzak erakusten dizkigu. Gazteon bizitza prekariaziora kondenatu digute. Hau da errealitatea. Hezkuntza, gazteok sistemaren engranaje izateko bideratua, gazte langabetu geroz eta gehiago, lan baldintzak geroz eta gogorragoak, laburbilduz gazteoi gure bizi proiektua garatzea eragozten digute, menpekotasun eta sumisiora kondenatzeko nahiarekin. Alabaina orain arte aztertu eta aipatu izan ditugun ondorioez gain, badira aipamena merezi duten beste bi ondorio ere. Egun geroz eta gehiago nagusitzen ari direnak, eta egoera larri honen ondorioz jada gazteon artean ohiko bihurtzen ari diren ondorioak, emantzipazio ezintasuna eta migrazioa. Aitzitik, ohiko bihurtzen ari direla dirudien honetan inoiz baino ozenago esan behar dugu emantzipatzeko ezintasuna eta migrazioa prekariazioak beharturiko ondorioak direla. Prekarietatearen argazkia eragin eta aipatutako ondorioetan eragin zuzena dute eguneroko bizitzako aspektu ezberdinek ere. Hala nola, aisialdi eredua, drogak, harreman ereduak (familia, lagunak, bikoteak), hezkuntzak... eragin zuzena dute. Aspektu guzti hauetan balio konpetitibo eta indibidualistak erreproduzitzen dira, botere harremanak eraikiz eta prekarietatea bermatuz. 3.1.Emantzipatzeko ezintasuna15 Etxebizitza, eskubidea izan beharrean luxua da, hau gazteok ongi barneratuta dugu baina konpontzeko bidean egon beharrean areagotzen ari da arazoa. Egun, jada ia inork ez du planteatzen emantzipatzea eta gurasoen etxetik joateko bataz besteko adina 30 urtekoa da. Ez emantzipatzeko arrazoien artean galdeketa ezberdinek honakoak azpimarratzen dituzte:

0%

20

%40%

60

%80%

100

Baina benetan kezkagarria ez emantzipatzeko arrazoiak eta emantzipazio eza izatetik, emantzipatzeko asmo eza bihurtzen ari da. Gaur egun jada gazteok planteatu ere apenas egiten baitugu aukera bezala. 15

Iturria: Observatorio de emancipaci贸n n煤m.3 (3. trimestre 2013). CJE


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

Okupaziorekin batera alokairua da emantzipatzeko beste aukera. Alokairuari dagokionean, EAE-n alokairuaren batazbesteko prezioa 732,08 euro dira eta Nafarroan 490 euro.16 Zenbaki hauek gazteon batazbesteko soldatarekin alderatzen baditugu oso zifra altuak direla esan beharrik ez dago. Bizitzeko beharrizan guztiak asetzeko kalkulatzen da orotara gazte baten diru sarreren %15 bideratu beharko litzatekela etxebizitza ordaintzera. Kalkulu azkar bat eginez beraz, 1000 euroko diru sarrera izanez gero 150 euro bideratu beharko lirateke etxebizitza ordaintzeko. Atera kontuak beraz 732,08 edo 490 euro ordaintzeko zenbat pixukide beharko liratekeen edota zer nolako diru sarrera behar den edo zenbat diru geratzen zaigu bizitzako gainontzeko beharrizanak asetzeko. Zenbaki hauek, emantzipatzeko hautua eginez gero, pobreziaren muga azpitik bizitzera behartzen dute. Etxebizitza erostearen “aukera” berriz are okerragoa da. Ez dugu honetan gehiegi sakonduko, gazteok bizi proiektua garatu ahal izateko etxebizitza baten jabego pribatua baino bestelako ereduak sustatu behar direlakoan baikaude. Hala ere datu batzuk ematearren EAE eta Nafarroan etxebizitza baten prezioak urrenez hurren, 250.000 € eta 150.000 € dira. Honekin batera gure buruari galde diezaiokegu zenbateko soldata izan beharko genukeen etxebizitza bat erosi ahal izateko, erantzuna; hileko 3000€ gutxi gorabehera. 3.2.Migrazioa17 Nork ez du lagunen bat atzerrian? Ziur denok ezagutzen dugula, kanpoan den izan den edo asmoa duen bat baino gehiago. Errealitate hau ordea ez da kasualitatea, gazteon bizi prekarioaren ondorioa da. Beste aukerarik ez eta atzerrira. Ikus dezagun zein den gazteon errealitatea. 2012. urtean, 18-34 urte bitarteko 22.300 gaztek alde egin dute Hego Euskal Herritik. Gehienek (%68,9) Estatu espainoletik kanpo zuten helmuga, baina ehuneko hori txikiagoa zen 2008 urtean (%42). Hortaz, 2008-2012 epealdia aztertuta, gero eta gutxiago gara Espainiako Estatura goazen gazteak, baina, aldiz, askoz gehiago gara bestelako herrialde batera goazenak. Ipar Euskal Herriari dagokionean, atzerrira goazen gazteon migrazio tasa sistematikoagoa da, gazte gehienak ikasketak burutzera kanpora joaten baikara. Kanpora joandako gazteotatik asko ez gara gehiago itzultzen. Ikasketak burutzeko beharrak eragindako migrazioari baina egoera sozioekonomikoak bultzatutako migrazioa gehitzen badiogu gazte geroz eta gehiago gara Ipar Euskal Herritik joaten garenak. Bestetik, atzerrirako migrazioaren beste aurpegia Ipar Euskal Herriaren desertizazioa da. Barnekaldeko gazteak kostaldera joateko joera handia dugu, bai zuzenean lan bila joanda edota atzerrira ikastera joan ondoren sorterrira itzuli beharrean ustez aukera gehiago daudelakoan kostaldera itzulita.

16 17

Iturria: Observatorio de emancipación núm.3 (3. trimestre 2013). CJE Iturria: Euskal Herriko Gazteen Ihesa. Txostena. Gaindegia, 2013

23


24

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

Datu hauek krisia lehertu zenetik hona egondako joera erakusten dute. Nabarmen ikus daiteke atzerrira goazen gazteak geroz eta gehiago garela eta igoera hori gainera izugarri hazi dela, azken urteetan ia %43 gehiago gara atzerrira goazen gazteak. Bilakaera hau etengabe goraka doa. Prekarietatetik ihesi atzerrira migratzeak ordea ez du esan nahi aurkituko duguna ez dela prekarietate gehiago: Atzerriko lan baldintzak gurearen antzekoak izan daitezke kasu askotan. Bestetik, arrazoi ezberdinak tarteko utzi dugun jatorriko erroldan baja eman ohi da, baja emateak baina ondorio gogorrak izan ditzake, besteak beste18: -Langabezia dirusaria jasotzeko eskubidea galdu. -Emergentzia laguntzak jasotzeko eskubidea galdu (RGIa adibidez). -Bozkatzeko aukera galtzen da. -Errolda galdu (eta honek ekartzen dituen ondorioak; ezin etxebizitza publikoen zerrendetan apuntatu adibidez) Atzerrira joatea aukera bat izan beharko litzateke gazteok esperieentzia berriekin aberastu eta ikasteko. Gaur egun ordea prekarizazioaren ondorio da, aukera bat baino kondena bihurtu da atzerrira joan beharra. Espainiako Estatuan egindako galdeketa baten arabera gazteon %37a atzerrira lanera joateko prest egongo litzateke, datu adierazgarria. Guzti honi gainera atzerriko lan baldintzak gehitu behar zaizkio, atzerrira joatean atzerritarra izanik kasu gehienetan lan baldintza gogorretan lan egin behar baita.

18

Iturria: #SOSgazte. Gazteen lan emigrazioa. EGK, 2013


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

GAZTE ALTERNATIBARAKO OINARRIZKO PROPOSAMENA Bizi dugun errealitatearen aurrean... Gazteok pairatzen dugun errealitatearen gordintasuna ikusi dugu aurreko atalean. Datu orokor batzuk azalarazi badira ere, azterketa sakonago bat eginez gero prekarietatera kondenatzen gaituztenaren baietzapenean sakondu besterik ez genuke egingo. Gauzak horrela, egoeraren gordintasunaren jabe izanik, galdera nagusi bat da airean zintzilik gelditzen dena, zer egin dezakegu? Erantzun zuzena eman baino inora eramaten ez gaituzten diskurtsoekin bueltaka ibili gintezke etengabe. Baina ez da hori gure asmoa. Oinarrizko galdera honi, oinarrizko erantzuna emateko ordua heldu da, eta beraz bada mahai gainean ditugun osagaien artean erabakitzeko momentua, heldu da gazteok gure etorkizunarekin zer egin nahi dugun erabakitzeko unea: •Kapitala jarri dezakegu bizitzaren gainetik. Egungo sistema ekonomiko eta sozialaren alde egin dezakegu inposaturiko neoliberalismo basatiari ateak zabalduz. Gure bizitza aberatsaunaren metaketarako merkatuan kokatu eta gutxi batzuk gehingoaren etekinarekin boltsikoak betetzen uztea izango litzateke hautu hau. Finean, gure etorkizuna guk geuk erabaki baino, Estatu Espainol zein Frantses kapitalista patriarkarrei erabakitzen uztea. Aukera latza baina hala ere erreza. Geldirik egotea besterik ez dago, guzti honek gurekin zerikusirik ez balu bezala aritu eta punto. Krisia igaroko den “momentuko egoera zaila” da. Ondoan duguna zapalduz eta gure interes pertsonalak lehenetsiz, norbera esplotatzaile gutxi horien taldean sartzeko ilusioa ere elikatu genezake. •Bizitza onaren aldeko apustua egin eta gainontzekoa honen mesedetara jartzea. Langile klasea eta herri sektore zapalduen elkarlanaz, esplotazioan oinarrituriko sistema iraultzeko apustua dugu honakoa. Ez da egun batetik bestera egingo dugun zerbait, baina bai erroetara, oinarrietara jo eta berau eraldatzea da. Utopia ortzimugan, orain; gaur eta hemen egin dezakegun zerbait da. Bide honek gure erabakien jabe izateko praktika garatzera garamatza, esplotazioaren sistemaren aurrean guk geuk erabakitako eredua sortzera. Gazteon burujabetzarako bidea zabaltzea da proposatzen duguna, hitzetatik ekintzetara pasatuz.

25


26

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

Bidea Krisi sistemikoa eta prekarietatea gainditzeko ezinbesteko baldintza da erroko aldaketak ematea eta mundua beste era batera pentsatzen hastea. Neoliberalismoa eta globalizazioarekin erabakiak hartzeko gaitasuna kendu zaigu herritarroi eta gazteoi. Neoliberalismoak politikariengan agintzen du, hauek herritarrak zapalduz. Prozesua irauli behar da herri boterearekin, parte hartzearekin politikan eraginez. Logika horretan iraultza hori gauzatzeko Estatu batek dituen bitartekoak beharrezko ditugu. Beraz, burujabetzaren norabidean urratsak ematea da iraultza sozialerako gakoa. Iraultza soziala da helburua eta horrek aldaketa estrukturalak eskatzen ditu. Ernaik horretarako gakoa, alternatiba oso bat eskeintzea dela uste du eta zentzu horretan Euskal Estatu sozialista, feminista eta euskaldunaren aldeko apustua egiten du. Gaurko errealitatetik abiatuta, egungo ereduari intsumisioa egin eta intsumisioa praktika burujabe bilakatuz alternatibak eraikitzen hasi behar gara: 1. Borroka ideologikoa. Egungo eredutik ihes egin eta beste bat eraikitzen hasteko, kontzientzia kritikoa eraiki behar da. Neoliberalismoaren basakeriak agerian utzi behar ditugu bai eta bestelako eredu bat eraiki ahal izateko burujabetzaren beharra azaleratu. 2. Egungo merkatu kapitalistaren logikaren bermatzaileei intsumisioa. Ez dugu onartzen egungo egoera eta ez gaude prest logika honen aurrean sumiso izateko, beraz logika honen bermatzaile direnei intsumituko gara: •Eredu honen bermatzaileen produktuak ez kontsumitzea. Kotsumo arduratsua, bizitza onaren logikari erantzunez beharrezkoa duguna zer den hausnartuz. •Antolakuntza eta borroka. Langile borrokan sakontzea. Lantokietan antolatu behar gara. Lan eskubideak borrokatu, klase elkartasuna bultzatu, sindikatuak indartu... Ikasle borrokan sakontzea. Ikasle eskubideak aldarrikatu, borrokatu eta gure eredu propioa eraikitzeko lana egin behar dugu. Eskubide sozialak. Zor zaizkigun eskubide guztiak borrokaren bidez soilik irabaziko dira, kalea izanik horretarako eremua. 3. Trantsiziorako eredu berrirantz alternatibak eraikitzea, nazio eraikuntzaren ikuspegitik. Gazteoi gure ekimenez proiektuak martxan jartzea ere badagokigu inoren zain egon gabe, iraultza sozialerako baldintzak sortuz. Produkzio eredu berria sustatu eta merkatu justu eta solidarioa eraikitzen joateko. Burujabetza praktikan jarriz. Hel-


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

burua, egungo sistematik kanpo bizitzeko tresnak eraikitzeaz harago, etorkizuneko eredura heltzeko trantsiziorako alternatibak eraikitzea da. Lana eta prekarietatea dira gazteok egun ditugun arazo larrienetakoak. Baina hauei ezin zaie aurre egin hauek sortu dituen logika berarekin pentsatuz, eta hemen kokatzen da ERNAIk intsumisiotik abiatuz praktika burujabea garatzeko euskal gazteriari luzatzen dion eskaintza: bizi eredu berria eraikitzea. Bestetik, Estatuari dagokio herritarron eskubideen bermatzaile izatea, hortaz argi ibili beharra dago zenbait ekimen pribatutatik bultzatzen diren alternatibekin: lan duinerako eskubidea, osasun eskubidea, hezkuntza eskubidea eta kultur eskubideen bermea adibidez sistema publikoak bermatu behar ditu eta hori exijitu behar zaie. Printzipioak Hauek dira Ernairen ustez egungo ereduan trantsizioa zabaldu eta eredu berria eraikitzeko oinarrizko printzipioak: • Komunitarioa eta kolektiboa: Kolektiboa eta komunitatea izan behar dira oinarria. Jabego pribatuaren logikarekin apurtuz auzolanaren filosofiari heldu behar diogu; bizitza onaren filosofia jarraiki eta pertsonen independentzia errespetatuz komuniatearen beharrizanak asetzeko eta honen garapenerako izan behar dira sortzen digun alternatibak. • Parte hartzailea: Eredu parte hartzailea politika publikoak zehazterako orduan eta baita ikasteko edo lana egiteko guneetan. Gure bizitzaren atal guztietan parte harztea ezinbestekoa da, betiere, jarrera kritiko eta autokritikoa elikatuz. • Tokiko garapena: Tokiko proiektua eta merkatua izatea ezinbesteko baldintza da gainprodukzioa eta gain-kontsumoa gainditu beharrizanen araberako ekoizpen eta kontsumorako. Komunitatearen osaera ere, lokala izan beharko da derrigorrez. Hala ere, eta bizi dugun errealitateari atxikiz, Ernaik Euskal Herriko gazte komunitatea saretzeko apustua egingo du. Honen arrazoi nagusia proeiktuak bideragarriak izan daitezen tresnak eta bitarteakoak eskaintzea da. • Deshazkundea: Aldaketa klimatikoari eta biodibertsitatearen suntsiketari aurre egiteko ustiaketa, produkzio, kontsumo eta hondakinen kudeaketa jasangarria garatu behar da. Adibide gisa aipatu genezake egungo Euskal Herria mantentzeko dagoenaz gain bere berdinak diren beste hiru behar ditugula. Hori da gure aztarna ekologikoa. Zentzu horretan beharrezkoa da naturarekiko harreman eredu orekatua izatea. • Jakintza askea: Sortzen den jakintza oro askea eta konpartitua izan behar da, komunitatea elikatuz. Gardentasun osoz jokatzea ere garrantzitsua da kolektiboko kideen kohesiorako. Klaseen arteko mailakaketa informazioaren boteraren araberakoa

27


28

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

ere bada. Jakintza kolektibizatzeko apustuarekin, indibuduoen eta hortaz kolektiboaren burujabetzan pasuak emango genituzke. • Parekidea: Genero ezberdinen arteko parekidetasunean oinarritu behar da ekonomiaren arlo osoa. Arrazak, gaitasun fisiko eta psikiko murriztuak, etabarrek ezin dute bazterketarako zein inolako bereizketarako arrazoi eta berme izan. • Euskalduna: Prozesu oro euskaraz egin eta garatzea. Euskal Herria da gure Herria, eta demokrazian sakondu nahi badugu, euskaraz bizi eta hiztunon eskubideak bermatzea ezinbestekoa da. • Pertsona subjektu: Norbanakoen bizimodua jasangarria izan behar da. Esplotazio oro baztertu eta saihestu behar da, autoesplotazioa barne. • Herrien errespetua: elkartasun internazionalistatik, identitate, herri, nazioen errespetu eta begirunea. Hauek dira Ernaien ustez benetako demokraziarako oinarrizko printzipioak. Printzipio hauek oinarri hartuta ekonomiaren arlo orori erreparatu behar zaie. Merkatu kapitalistaren azken helburua gutxi batzuk besteon kontura aberastea da. Aldiz, hasieran esan dugu ekonomia pertsonen mesedetara jarri behar dela. Honako galderak planteatu behar genituzke iraultza sozialaren norabidean: •Ustiaketa eta produkzioa: Zer produzitu behar dugu? Nola produzitu behar dugu? •Banaketa: produktuei dagokienean; Nola banatuko ditugu? Nora banatuko ditugu? Aberastasunari dagokionean; nola banatuko dugu? Nola metatu behar ditugu? •Kontsumoa: Zer kontsumitu behar dugu? Nola kontsumitu behar dugu? •Hondakinak: nola kudeatuko ditugu? Orain arte izan ditugun produkzio ereduarekin eta kontsumo ereduarekin ezin dugu jarraitu. Sistemak eredu kontsumistaren bitartez gero eta beharrizan gehiago sortzen dizkigu, egoera are gehiago prekarizatuz. Zenbat diru xahutzen dugu sistemak “beharrezkoak” bihurtu dituen produktuetan? Zenbat gaztek onartzen ditugu lan kaskarrak “bere kapritxoak” ordaintzeko helburuarekin? Gaur egun kontsumo eredua prekarietatearen zutabe bilakatu da, gure soldataren ehuneko oso altua hilabetero “behar” oso konkretuetara bideratzen dugu (telefonoa, drogak, aisialdi eredu zehatzak...). Beraz, lana ere eredu berri horren mesedetan, iraultza sozialaren mesedetan jarri behar da. Horrek gure bizitzetan lanak dituen funtzioei eta lan baldintzei buruzko eztabaidara garamatza. Produkzio eta lan eredu berriaren norabidean honako hiru lan lerroak nagusiak propo-


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

satzen ditu Ernaik, hirurak ezinbestekoak iraultza soziala izan dadin eta ez partziala. Lan ildoak 1. Borroka ideologikoa. Aipatu bezala, borroka ideologikoa ezinbestekoa da. Kontzientzia kritiko eta eraikitzailea sortu behar dugu eta hori gure eskuetan dago. Sumisiotik intsumisiora, etsipenetik ilusiora, pasotismotik aktibismora. Eta guzti hau iraultza sozialaren norabidean. Sistema kapitalista patriarkalaren basakeria eguneroko albistegietan ikusi eta entzuten dugu. Egunero lantegi zein ikastegietan, kalean, etxean bizi dugu. Hau guztia ilunpetik atera eta kontzientzia hartzea lehen urratsa da. Hala ere lehen urrats hori klabe eraikitzaileetan garatzean herri gisa falta zaizkigun tresnak aldarrikatu eta politika propioak garatu behar ditugu. Hau da gazte burujabe izan ahal izateko herri burujabea izan behar gara, eta horretarako estatu bat behar dugu. Argi dago Euskal estatua ez dela nahikoa euskal gazteriaren prekarietatearekin amaitzeko baina euskal estaturik gabe beti izango gara prekario. Beraz, urratsez urrats gazteria kritiko eta aktiboa bilakatu behar dugu. 2. Eskubideen defentsan herri presioa. Borroka ideologikoarekin batera kontraboterea eraikitzen joan behar gara. Norabide horretan intsumisioa da gure proposamena. Bi ardatzetan egingo diogu intsumisioa egungo sistemari eta egungo merkatuaren logika mantendu nahi duen burgesiari. Batetik kontsumoari dagokionez egungo merkatuaren logika jarraitzen dutenei eta ondorioz egungo sistemaren bermatzaile direnei boikota eginez. Eta era berean kontsumo arduratsua sustatuz eta praktikatuz, arestian aipaturiko printzipioekiko koherentzian. Inditex, Nestle, McDonals.... zerrenda oso luzea da baina gure eskuetan dago, kontsumo ohiturak aldatzea besterik ez da. Bestetik baina kontraboterea artikulatzen jarraituz, klase borroka hauspotu behar da. Lantegietan gure eskubideak aldarrikatu, defendatu eta borrokatuz. Sindikatuek berebiziko garrantzia dute langile klasearen borrokan. Klase borroka hau baina lantegietatik hezigune eta kaleetara joan behar da. Antolakuntza eta borroka eguneroko ogi bilakatuz eskubideak borrokatu eta irabaziz. Lehenago aipatu bezala, Estatua izan behar da herritarron eskubideen berme. Hori exijitu behar zaie. Azken urteetan instituzioen kudeatzaileek merkatuen diktadurari men eginez, gazteria prekarietatera kondenatu dute. Nahiz murrizketa ekonomikoak zein eskubideenak exijentzia gisa saldu nahi izan dituzten, erabaki politikoak izan dira. Eredu kontua da, eta erabakiak hartu daitezke beste norabide batean.

29


30

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

Prekarietatea gainditzera begira, eta iraultza sozialaren norabidean, honako erreformak exijitu behar dizkiegu instituzio publikoei eta egunero lantegietan borrokatu: •Lan munduari dagokionez: soldatapeko lan eta lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketa orekatua, beharrizanen arabera eta dituen aukeren arabera. Gutxiago lan egin, denok lan egin dezagun eta bide batez, aisialdirako eta partaidetza politikorako denbora uztartu dezagun. Horrela: lan erreforma bertan behera uztea eta negoziketa kolektiboa berhartzea. lanaldia 35 ordutara mugatu eta erretreta 55 urteko mugan ezarri. Errelebo edo txanda-kontratuak sustatu soldatapeko lana bermatuz. Lan berdinaren aurrean soldata berdina. Praktika kontratuak kentzea eta aldi baterako kontratazioa mugatzea. Prekarietatea, osasun arazoak eta lan istripuak ekiditeko lan duinak bermatzea. Ordu extrak, soldatapeko lan beltza eta sexu bereizketa ekiditea. lan erreproduktiboak sozialki duen balioaren aitortza eta eskubideen bermea egitea. Lan hauek ordaintzea. Lan hauek ez geratzea emakume eta etorkinon eskuetan soilik. Gazte ekintzailetza kolektibo eta sozialaren sustapenerako programak. Ekonomia sozialerako formazioa. Kooperatibak sortzeko baldintzak erraztu. Ipar Euskal Herriko ihesaren arazo estrukturalari erantzureko, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko lankidetza eta formazioa euskaraz sustatu. Lanpostu berdeen sustapenerako plan estrategikoak. Lanpostu berdeak sustatzeak produkzio ereduaren aldaketa dakar, produkztibitatearen arabera produzitu ordez, beharrizanen arabera eginez. Milaka lanpostu sortu litezke, eskulanaren beharra areagotzen delako. Tokiko garapenaren aldeko apustuaren bidez tokiko beharrizanetara egokitutako formazioa eta soldatapeko lanaren sorrera. Guzti hau Euskal Herrian eta euskal herritarron mesedetan erabaki eta garatzeko ezinbestekoa deritzogu Lan Harremanetarako Euskal Esparrua osatzeari.


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

•Ondasunaren banaketari dagokionez: Pertsona eta gainontzeko herrien esplotazioa ekiditeko praktika bermatzea, natura errespetatuz. Sistema publikoaren ezarpena bermatu, hirian eta landa eremuetan nahiz eskubide sozialen eremuan. Diru-laguntzak eskatzeko eskubide guztien bermea eta baldintzen flexibilizazioa. Oinarrizko errentaren bermea herritar guztiei. RGIa pobreziaren mugakoa izatea gutxienez. Etxebizitza duina alokairu soziala sustatuz eta bankuen, promotora eta konstruktoren esku dauden etxe hutsen okupazioa lehenetsiz. Dirua egon badago, baina eskubide sozialak bermatzeko erabili beharrean enplegu plan klientelarretan, gastu militarrean, polizian, politikarien dietetan zein banketxeen mozkinak bermatzen xahutzen da. Pobretzearen muga kalkulatu komunitate osoaren aberastasunaren arabera eta Soldata Minimoa zein prestazio sozialak horren arabera zehaztea. Fiskalitate progresiboa. Gehien duenak gehiago ordaintzea alegia. BEZaren kudeaketa eskuratzea. Iruzur fiskalari aurre egitea. •Hezkuntzari dagokionez: Enpresen mesedetara egon baino, Herri honen egituratze prozesua bermatzeko, garapenerako eta pertsona bezala hazi eta hazteko beharrezkoak ditugun tresnak sortzeko gaitasunen hartu emaile izan behar da hezkuntza: LOMCE legea ez aplikatzea Unibertsitatearen merkantilizazio eta pribatizazioari bide ematen dioten neurriak bertan behera gelditzea Euskal Curriculumaren eztabaida eta eraikitzeko esparruak sortu, bultzatu eta errespetatu Guzti hauek, aldaketa txikiak baino ez dira. Baina erreforma hauek sakoneko ikuspegi batekin eginda eta alternatiben eraikuntzarekin uztartuz borrokatzen dugun ereduari bide emateko aukerak zabaltzen dituzte, beti ere helburu bilakatzen ez badira. Alta, instituzioei exijitzetik harago, badaude kolektiboki hartu ditzakegun beste erabaki eta jarrera batzuk ere: intsumisioa egungo merkatu honen logika eta eredua sustatzen duten produktu eta enpresei. Alternatibak eraiki ahala, progresiboki handitzen joan daitekeen jarrera kolektiboa da hau.

31


32

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

Guzti hau esanda, intsumisioan sakontzeko azken urratsa, progresio horretan nahi dugun eredura salto egiteko alternatibak eraiki behar dira. 3. Alternatiben eraikuntza Prekarietateari eta lanaren arazoari aurre egiteko gazteok ere gure dinamika eta ekimen propioak abiatu behar ditugu: helburua lana iraultza sozialerako tresna bilakatuz merkatu eredu justua eraikitzea da, iraultza sozialean urratsak emanez eta baldintzak sortuz. Horretarako guk gure eskura dugun tresna nagusia klase izaeraren kontzientzia hartu eta gure interesen arabera antolatzea eta borrokatzea da. Kolktiboaren mesedetara antolatutako norbanakoen konpromisoa baherrezkoa dugu beraz, lana ikuspegi militantetik garatuz. Norabide horretan eragiteko asmoz, gure ustez gazte ekintzailetza beharrezkoa da. Gazte ekintzailetzaz asko hitz egiten da eta badira argitu beharreko gauza batzuk: •Gazte ekintzailetza ezin da bilakatu gazteok gure egoera prekarioaren errudun egiteko argumentu. Horretarako tentazioa izaten dute maiz agintari eta helduek. •Gazte ekintzailetza ez da hautu indibiduala, ez eta jabego pribatuan oinarrituriko eredu konpetitiboa justifikatzeko ideia. •Gazte ekintzailetza ezin da izan egungo enpresa ereduaren erreprodukziorako tresna, lidergo indibiduala eta enpresa interesak lehenesten dituen eredua sustatuz. Beraz, gazte ekintzailetza burujabe eta militantea sustatuko dugu: •iraultza sozialaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren norabidean urratsak emateko. •Burujabetzaren praktika politikoa elikatzeko. •Proiektu kolektiboak sustatzeko (kooperatibak, elkarteak...) Proiektu hauek ongi sustraituak izan behar dute garatzen diren eremuan eta beraz tokian tokikoak eta lokalak izan behar dira, gazteen interes komunitario lokalei erantzunez, eta produkzio bitartekoen jabetza kolektiboan oinarrituz. Norabide horretan hainbat ekintza garatu eta bitartekoak eskaintzeko konpromisoa berresten du Ernaik, hauek gauzatzeko aukerak aztertuz eta hauen sustapenean inplikatuz, beti ere, ekonomia sozialaren eremuan dabiltzan bestelako eragileekin lankidetzan jardunez: 1.Formazioa: ekonomia sozial eta solidarioa eta, kooperatibagintzari buruzko formaziorako bitartekoak eskaini.


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

2.Aholkularitza: proiektuak (kooperatiboak zein bestelakoak) sortu eta garatzeko aholkularitza juridiko, estrategiko zein finantzarioa. 3.Ekonomia sozial eta solidarioko proiektuen saretzea sustatzea. 4.Haztegien sorreraren sustapena gune fisikoetan aurreko hiru puntuen garapen egokiagorako. 5.Gazte kooperatibaren sorrera. Autoenpleguko proiektu txikien beharrak asetzeko tresna juridiko gisa. 6.Gazte proiektu kooperatiboen saretzea. 7.Tokiko merkatuak eta ekonomia sustatzeko bestelako proiektuen sustapena (moneta alternatiboak...). Proiektu sozial hauen saretzearekin komunitatearen beharrizanetara egokitutako merkatu sozial justua eraikitzea da asmoa, ahal den buruaskiena izanez eta pixkana handiagotuz. Guzti hau, esan gabe doa, hasieran aipatutako printzipioen baitan garatuko du Ernaik, komunitatea eta gazte kolektiboa ahaldunduz. Neoliberalismoak eragin duen krisialdiari aurre egin eta prekarietate egoera gainditzeko, burujabetza da bidea. Herritarron eta komunitatearen beharrak asetuko dituen garapen ekonomikorako eredua behar dugu, eta ez kapitalaren mesedera jardungo duen eredu basati eta esplotatzailea. Zentzu horretan, ezinbestekoa da burujabetzaren norabidean urratsak ematea Euskal Herriak behar dituen politika propioak garatuz, Euskal Herriko gazteon arazoei soluzio bideak eskainiz eta gure esku dagoenetik proiektu eraldatzaileak martxan jarriz, burujabetza praktikan jarriz. Aldaketarako gakoa gure baitan dago. Ekin diezaiogun horri. larrutu sistema, eraldaketa gure baitan

33


34

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

ernai gazte antolakundea

BIBLIOGRAFIA ETA LANERAKO ERREFERENTZIAK - Gaindegia: Pobrezia eta bazterketa soziala Euskal Herrian. 2013 Lan Merkatuaren Egoera. Euskal Herria. 2013 Euskal Herriko gazteen ihesa. 2013 www.atlasa.net (Euskal Herriko datuak, eskualdekoak eta herrietakoak) - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK): Eusko Jaurlaritza enplegua sustatzeko programa. Gazteriaren enplegua. Hausnarketa eta eztabaida dokumentua. 2013 #SOSgazte. Gazteen lan emigrazioa. 2013 - Gazteen Euskal Behatokia: Gazteen enpleguaren azterketa. 2013 Estatistikak: http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-7650x/eu/estatistikak/temasV1. apl?idioma=e&ambito=1 - Consejo de la Juventud de España: Observatorio de Emancipación nº3 (Tercer trimestre). 2013 - Instituto Nacional de Estadisticaren (INE) zentsoa (2011) - Institut National de Statistique et des études économiques (INSEE) - Curso básico de economía. GITE-IPES, 2013. - Jurado, Nekane. Reflexiones de Elkartzen ante los presupuestos de 2014.


ernai gazte antolakundea

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA

35


路antolakuntzaz 路independentzia 路sozialismoa 路feminismoa

ernaigazte.cc


Gazteria lana eta prekarietatea ernai