Page 1

Eriz Moreno Aranguren

projekt beton


Reichsautobahn Berlin– Königsberg El año 1933 comenzó la realización de un gran programa de inversiones y de propaganda con el que Alemania iba a cubrirse con una red de autopistas. Dentro de este contexto, una de las autopistas que se comenzaron a construir fue la ruta Berlin– Königsberg. En un principio las obras avanzaron rápidamente, para 1936 ya pudo inaugurarse el tramo Berlin–Stettin y, en 1937, el tramo Elbing–Königsberg. El mismo año la longitud de la Reichsautobahn (del alemán: autopista imperial) aumentó con la circunvalación de Stettin hasta el nudo de Hornskrug (Rzęśnica) cerca de Altdamm (Dąbie) y, en 1938, con la circunvalación de Elbing hasta el nudo de Elbing-Oeste. En la actualidad, estos son los mismos tramos en los que la autopista funciona como tal. Para realizar la conexión entre sus dos partes la autopista tenía que cruzar el Corredor polaco, por lo que a finales de 1938, cuando Alemania formuló varias demandas a Polonia, una ellas era la posibilidad de construir una “autopista extraterritorial” a través del Corredor. Sin embargo, la oferta fue rechazada por el gobierno polaco. Tras la conquista de Polonia en otoño de 1939 las obras de construcción se reanudaron, aunque tuvieron que parar definitivamente entre 1942-43 debido al viraje de la guerra, desfavorable para los alemanes, así como a la muerte en un accidente de avión del autor principal del programa de autopistas, Fritz Todt. Tras la guerra, las nuevas fronteras dividieron la autopista entre tres países. La parte septentrional de Prusia Oriental pasó a ser territorio de la Unión Soviética (su capital Königsberg pasó a llamarse Kaliningrad), mientras que los territorios al oeste del río Óder se quedaron en el territorio que más tarde sería la República Democrática Alemana. Gracias a esto, Polonia “heredó” de los alemanes varios tramos de vías rápidas que, por aquel entonces, eran de las más avanzadas del mundo, así como los territorios en los cuales la construcción de dichas carreteras se había suspendido en distintas etapas de su realización.


Los primeros planes del gobierno socialista de Polonia preveían la finalización de la construcción de la Reichsautobahn, en particular, el tramo que uniría Szczecin (Sttetin) con Gdańsk (Danzig). Sin embargo no se llevó a cabo ninguna inversión importante en el ámbito de las carreteras. La inversión fue eliminada de todos los planes, en algunos lugares los suelos seleccionados para la construcción se dividieron entre los agricultores, que destruyeron los restos de la obra civil (p. ej. en el área de Barwice) y en otros, los restos de la obra civil más o menos avanzada quedaron abandonados y han quedado cubiertos por la naturaleza. No fue hasta la caída de los gobiernos socialistas que empezaron a efectuarse reformas en la autopista. Éstas comenzaron por la parte alemana de la autopista (actualmente: Bundesautobahn 11) en los años 90 y se han ido desarrollando lentamente prácticamente hasta hoy en día. En la parte polaca, el tramo alrededor de Szczecin (actualmente: Autostrada A 6) se ha ido modernizando desde 1996 de manera parecida a Alemania hasta el desvío por la actual carretera nacional 142, en donde los trabajos de modernización se están llevando a cabo en la actualidad (2017). Es en este desvío (nudo de Rzęśnica) en donde el proyecto moderno de continuación de la autopista se separa del original. En la otra parte de la autopista original, hoy dividida por la frontera ruso-polaca, entre 2004 y 2010 se construyó el paso fronterizo Mamonowo II –Grzechotki. Por lo que desde el 7 de diciembre de 2010 se pudo volver a realizar el trayecto Elbląg–Kaliningrad cortado en 1945.


Tramos finalizados en 1939

1939an amaitutako tartea

Tramo prรกcticamente finalizado

Ia guztiz amaitutako tartea

Tramos con obras esporรกdicas

Egintzak noiz behinka dituen tartea

Tramos solamente planeados

Aurreikusitako tarteak soilik

Frontera establecida en 1919

1919an ezarritako muga

Frontera establecida en 1945

1945ean ezarritako muga


Projekt Beton

La autopista como objeto

Projekt Beton (del polaco: Proyecto Hormigón) consiste en el recorrido y registro de la, en parte abandonada, Reichsautobahn Berlin–Königsberg entre el norte de Alemania, Polonia y el Óblast de Kaliningrado (Rusia). La primera fase del proyecto se realizó entre los años 2011 y 2013, en los que se recorrieron los 125 kilómetros de la autopista que quedaron inacabados o inconclusos (Szczecin–Barwice). Esta primera fase del proyecto concluyó con un libro en el que se muestra el tramo completo, que actualmente está cubierto por la naturaleza, mediante fotografías sacadas cada 500 metros y una selección de elementos arquitectónicos relevantes. Con la idea de completar el proyecto, en 2017 se continuó con una segunda fase en la que se grabó un road archive en vídeo. En él se muestra el recorrido completo: las partes finalizadas de la autopista (Berlin–Szczecin / Elbląg–Kaliningrado), la zona que se fotografió en la primera fase y el tramo que quedó con obras aisladas o solamente proyectado (Barwice–Elbląg). Projekt Beton es recorrer el paisaje, donde cada día del trabajo de campo se plantea como la continuación de un viaje por una autopista que aparece y desaparece. Es una búsqueda de la imagen y del movimiento, en relación con el territorio, como forma de viajar y mirar. En el proyecto, la cámara se utiliza como medio de acercamiento (entrada) a una de las ideas originales de las Autobahnen: mostrar el paisaje a las personas que transitaban por ellas. Un tránsito y, por lo tanto, un paisaje que, en el caso de la Reichsautobahn Berlin–Königsberg, ha quedado interrumpido.


ITZULPENA 1933an inbertsio- eta propaganda-programa erraldoia abiarazi zuten 1933an Alemanian. lurralde osoa autobide-sare batez ehuntzeko. Berlin-Königsberg ibilbidea izan zen testuinguru horretan eraikitzen hasitako autobideetako bat. Lanak azkar joan ziren hasieran: 1936an Berlin-Stettin zatia inauguratu zuten, eta Elbing-Königsberg zatia 1937an. Urte horretan bertan, Reichsautobahn-a luzatu zuten (autobide inperiala, alemanez): Stettin-eko ingurabidea egin zuten, Hornskrug-eko (Rzęśnica) lotuneraino, Altdamm-etik (Dabie) hurbil. Gero, 1938an, Elbing-eko ingurabidea eraiki zuten, Elbing-Oesteko lotuneraino. Gaur egun ere, horiexek dira autobidearen zatiak. Ordea, zati bien arteko lotura egiteko, korridore poloniarra zeharkatu behar zuen autobide alemaniarrak. Hori dela eta, 1938 amaieran zenbait proposamen egin zizkion Alemaniak Poloniari, besteak beste: korridorean zeharreko «lurraldez kanpoko autobidea» egitea. Poloniako gobernuak, baina, baztertu egin zuen aukera hori. 1939an, Alemaniak Polonia eskuratu eta gero, berriro ekin zieten autobidea eraikitzeko lanei. Alabaina, 1942-43an obrak gelditu behar izan zituzten: batetik, alemaniarrak gerra galtzen ari zirelako; eta bestetik, autobideen programaren egile nagusia, Fritz Todt, hegazkin istripuan hil zelako. Gerraren ostean muga berriak finkatu zituzten, eta autobidea hiru herrialdetan banatua geratu zen. Ekialdeko Prusiako iparraldea Sobietar Batasunera igaro zen (hiriburua, Könisberg, Kaliningrad deituko zen aurrerantzean); eta Óder ibaiaren mendebaldeko lurrak, berriz, gerora Alemaniako Errepublika Demokratikoa izango zen hartan geratu ziren. Horri guztiari esker, zenbait bide laster zati hartu zituen «oinordetzan» Poloniak Alemaniarengandik —garai hartan, munduko aurreratuenetakoak ziren—, bai eta egite bidean geratu ziren errepideak zeuden zenbait lurralde ere. Poloniako gobernu sozialistaren hasierako planek aurreikusten zuten Reichsautobahn-a eraikitzen amaitzea—bereziki, Szczecin (Sttetin) eta Gdańsk (Danzig) elkartuko zituen zatia—. Alabaina, ez zuten inbertsio garrantzitsurik egin errepideen alorrean. Inbertsioa kendu zuten plan guztietatik; toki batzuetan, autobidea eraikitzeko hautatutako lurrak nekazarien artean banatu zituzten, eta, haiek, egindako lanak suntsitu zituzten (adibidez, Barwice inguruan); eta beste toki batzuetan, egindakoak abandonatuta utzi, eta naturak estali zituen. Denborak aurrera egin, eta gobernu sozialistak erori zirenean, autobidean eraberritzeak egiten hasi ziren. Alemaniako aldetik ekin zieten (gaur egun, Bundestautobahn 11), 90eko hamarkadan, eta apurkaapurka egin zituzten —ia-ia gaur egunera arte egon dira lanean—. Poloniako aldean, Szczecin inguruko zatia (Autostrada A6) eraberritzen joan dira 1996tik, Alemanian egin antzera, gaur egungo 142 errepide nazionaleko desbideratzeraino. Une honetan (2017), modernizazio lanak egiten ari dira han. Ordea, desbideratze horretan (Rzęśnica-ko lotunea) banatu egiten dira jatorrizkoa eta autobideari jarraipena emateko proiektua. Jatorrizko autobidearen beste aldean —gaur egun, Errusiaren eta Poloniaren arteko mugak erdibitua—, Mamonowo II-Grzechotki muga-igarobidea eraiki zuten 2004-2010 artean. Beraz, 2010eko abenduaren 7tik aurrera, aukera dago Elblag-Kaliningrad ibilbidea egiteko (1945ean eten zutena, hain zuzen ere). ********************** Projekt Beton (Hormigoi Proiektua, polonieraz), neurri batean abandonatuta dagoen Reichsautobahn (autobide inperiala, alemanez) autobidea ibiltzeko eta erregistratzeko proiektu bat da. Alemaniako iparraldea, Polonia eta Kaliningradoko Óblast-a (Errusia) lotzeko asmoz egin nahi izan zuten autobide hori. Proiektuaren lehen fasea 2011tik 2013ra bitartean egin zuten: amaitu gabe eta abandonatuta geratu zen zatiaren 125 kilometroak ibili zituzten (Szczecin-Barwice). Proiektuaren lehen fasea amaitzeko, liburu bat argitaratu zuten, naturak gaur egun estaltzen duen zatian 500 metroan behin egindako argazkiekin. Horiez gain, autobide-zati horretako arkitektura-elementu aipagarrien argazkiak sartu zituzten. Proiektua osatzeko asmoarekin, bigarren fasea egin zuten 2017an: road archive bat grabatu zuten, bideoan. Ibilbide osoa jasotzen du dokumentuak: autobidearen zati amaituak (Berlin-Szczecin / Elblag-Kaliningrado); lehen fasean argazkietan agertutako eremua; eta obra isolatuak egondako, edota bakarrik proiektua egindako guneak (Barwice-Elblag). Paisaian zeharreko ibilbidea eskaintzen du Projekt Betonek: agertu eta desagertu egiten den autobidean zeharreko bidaiaren jarraipena da lanegun bakoitza. Irudiaren eta mugimenduaren bilaketa da lana, lurrari lotutakoa, bidaiatzeko eta begiratzeko modu bat islatzen duena. Autobahn-en jatorrizko ideietako bat zen paisaia erakustea bertatik igarotzen zirenei. Bada, ideia horretara hurbiltzeko (bertan murgiltzeko) tresna gisa baliatzen da kamera. Berlin-Königsberg Reichsautobahn-aren kasuan, etenda geratu da igarobide hori, paisaia hori.


Eriz Moreno tiene un Máster en Bellas Artes por la Universidad de La Laguna. Ha realizado proyectos en Armenia, Alemania, España, EEUU, Macao, Georgia, Grecia, Polonia, Reino Unido y Yugoslavia. De las últimas exposiciones destacan: Horizontes en el Museo Guggenheim de Bilbao (2013); 18/19/2013 en el espacio público de Leipzig (2013) y en la Fundación BilbaoArte (2014) con motivo del 200 aniversario de la Batalla de las Naciones; Meeting Point en la Konstanz Kunstverein (Alemania) y la Kunstraum Kreuzlingen (Suiza), con motivo del 600 aniversario del Concilio de Constanza (2015); y Bratstvo / Jedinstvo en la Sala Rekalde de Bilbao (2016) y en la Sala Torrene de Getxo (2017). Eriz Moreno Arte Ederretan Master bat dauka La Lagunako Unibertsitatean. Armenia, Alemania, Espania, AEB, Macao, Georgia, Grezia, Polonia, Erresuma Batua eta Jugoslavian hainbat proiektu burutu ditu. Azken erakusketa nabarmenenak: Horizontes Bilboko Guggenheim Museoan (2013); 18/19/2013 Leipzigeko espazio publikoan (2013) eta BilbaoArte Fundazioan (2014) Nazioen Guduaren 200. urteurrena dela eta; Meeting Point Konstanz Kunstverein (Alemania) eta Kunstraum Kreuzlingen (Suitza), Konztanzako Kontzilioaren 600. urteurrena ospatzeko; eta Bratstvo / Jedinstvo Rekalde aretoan, Bilbao (2016) eta Getxoko Torrene aretoan (2017). erizmoreno.info

ARIZKO DORRETXEA • TORRE DE ARIZ

2018ko URTARRILAREN 17tik OTSAILAREN 25era arte / DEL 17 DE ENERO AL 25 DE FEBRERO DE 2018 FRANTZISKO KORTABARRIA, Z/G • T. 944 666 426 • F. 944 261 866 • 48970 BASAURI-BIZKAIA

LEHENENGO SOLAIRUA / PRIMERA PLANTA Ordutegia/Horario: 10:15h.-13:15h. / 16:30h.-20:15h.

Larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan/Sábados, domingos y festivos: 9:00h.-13:45h. / 16:30h.-20:15h. Depósito Legal: BI -307-2016

Projekt Beton - Torre de Ariz 2018  

Catalogue of Projekt Beton exhibition at torre de Ariz in Basauri (Spain) on January and February 2018

Projekt Beton - Torre de Ariz 2018  

Catalogue of Projekt Beton exhibition at torre de Ariz in Basauri (Spain) on January and February 2018

Advertisement