Pasaia 1931-1939: zanpatuen oroimina (Sorgiñarri 3)

Page 108

hartzearen arabera. Auzipetzeko arrazoien artean zegoen bi hilabete edo gehiago lurralde nazionaletik kanpo egon izana. Espediente hauek aurrera eramateko, instrukzio-epaitegitik txostenak eskatu zizkieten Udal guztiei, Falangeko herriko buruzagiari, tokian tokiko parrokoari eta baita polizia edo Guardia Zibilari ere. Txosten horietan pertsona horiek 1936ko uztailaren 18aren aurretik eta ondoren izandako jarrera politikoa eta soziala zehaztu behar zen, baita zer ondasun zeuzkaten eta euren lanpostuan zenbateko soldata jasotzen zuten hilean.

Pasaiako Udal Artxibategian hotzikara eragiten duen espedientea gordetzen da. Haren bertsioetako bat kontsulta daiteke argitalpen honetan49. Bertan, 841 pertsona zerrendatzen dira, izen-abizenekin, matxinatuen irizpideen arabera lege horren bidez auzipetu zitezkeenakII. Horrek erakusten du zein kontrol zorrotza ezarri zuten herritarren gainean. 841 izenak 706 bihurtu ziren erantzukizun politikoen zerrenda aztertzerakoan, baina azken honetan izen-abizenak ez ezik, bakoitzari buruzko txosten zehatza ere agertzen da kasu batzuetan: non bizi zen, non lan egiten zuen, noiz egon

Salinas jauregia errepublikaren aldekoen egoitza izan zen, eta Pasaiako erreakzionarioen presondegia.

108 I

II Ez

dira, aldiz, agertzen bertan, ez EAE/ANV, UHPren militanteen zerrendak ez eta SOV/ELArenak ere.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.