Page 50

Esan dugunez, laginaren ß igorpenak –elektroiak– zenbatuz lortzen dira C14ren kantitatea eta portzentajea. Metodoa baliagarria izateko, fosilak ez dira oso zaharrak izan behar –60.000 urtekoak gehienez–. Adina handiagoa bada, ß igorpenak oso ahulak dira eta ezin dira erraz neurtu.

Praktikan, kalkulua korapilatsuagoa da, C14ren kontzentrazioa atmosferan ez baita konstantea izan denboran zehar; beraz, fosila hil zen uneari dagokion atmosferako C14-ren kontzentrazioa ere jakin behar dugu. 1950etik aurrera, hainbat eta hainbat esperimentu atomiko egin direnez, nabarmen aldatu dira elementu askoren kontzentrazioak atmosferan.

Kalkuluak egingo ez baditugu ere, fosil batek C14-ren % 10 izango balu –izaki bizidun batekin alderatuta–, 19.040 urteko adina duela ondoriozta genezake. 3.3.3.- Atomoaren egitura aztertzen hasi, eta unibertsoraino heldu

Denok entzun dugu inoiz urrunetik datorren eta guregana hurbiltzen den anbulantzia bat. Konturatu bazara, aldakorra da anbulantziak jotzen duen soinua. Guregana hurbiltzen ari dela, gero eta akutuago nabaritzen dugu; urruntzen ari dela, aldiz, gero eta grabeago sumatzen dugu. Soinua uhina delako gertatzen da hori guztia, eta uhin guztiek Doppler efektua jasaten dutelako. Zertan datza Doppler efektua?

Soinuaren –uhinaren– igorlearen eta hartzailearen arteko mugimendu erlatiboaren ondorioak aztertzen ditu aipaturiko efektuak; uhinaren uhin-luzera edo maiztasuna aldatzen du elkarrekiko mugimenduak. Adibide erraza jar dezakegu: imajina ezazu zinta mugikor baten aurrean zaudela, eta, zugandik 20 metrora dagoen lagun bat botilak jartzen ari dela zinta gainean zuregana hel daitezen. Laguna zuregana hurbiltzen bada –hau da, botilak zugandik hurbilago kokatzen baditu zinta gainean–, gero eta botila gehiago helduko zaizkizu denbora berdinean; hots, maiztasuna handitu egingo da. Laguna urrunduko balitz, guztiz kontrakoa gertatuko litzateke –botilak zugandik gero eta urrunago jarriko lituzke zintan, eta gero eta denbora gehiago beharko lukete zure ondora heltzeko–.

Argia uhina denez, Doppler efektua ikus dezakegu beraren portaeran ere. Argiaren kasuan, kolorearekin lotuta dago maiztasuna. Denok dakigunez, espektro ikusgaia –gorritik morera doan tartea– adierazi nahi dugu argiaz hitz egitean, baina, horretaz aparte, uhin ultramoreak eta infragorriak ere ezagutzen ditugu (izpi ultramoreak oso garrantzi handikoak dira ozono-geruza deuseztatzeko prozesuan).

Zeruko gorputzek igorritako argiak analizatu zituzten zientzialariek (astronomoek, zehazkiago), eta denborarekin batera maiztasunak gero eta txikiagoak zirela ikusi; hau da, espektroak gorrirantz aldatzen –desplazatzen– ari zirela frogatu zuten. Doppler efektua aplikatzen badugu, zeruko gorputz guztiak gugandik urruntzen ari dela ondoriozta dezakegu.

52

Profile for Erein argitaletxea

Zientzia eta teknologia ongizate-gizartean  

Zientzia eta teknologia ongizate-gizartean

Zientzia eta teknologia ongizate-gizartean  

Zientzia eta teknologia ongizate-gizartean

Profile for erein
Advertisement