Page 27

3

Zientziaren eta teknologiaren lorpenik handienak

3.1.- Sarrera

Aurreko kapituluan ikusi dugun bezala, zientzialariek teoriak garatzen dituzte natura ikertzean jasotako ezagutza guztiak modu koherentean eta antolatuan biltzeko. Prozedura horri jarraituz, hainbat teoria plazaratu dituzte; besteak beste, hauek ekarriko ditugu hona, ikertutako arloen arabera sailkatuta: • Fisika eta Kimika: Teoria atomikoa (teoria kuantikoa) eta Erlatibitatearen teoria • Biologia eta Geologia: Teoria zelularra eta Eboluzioaren Teoria

• Geologia: Kontinenteen Plaka tektonikoaren

Beste teoria asko daude, noski, baina aurreko sorta har dezakegu prozedura zientifikoaren ardatz gisa. Zerrenda hori ikusita, berehala galde diezaiokegu geure buruari ea zein den teoriarik garrantzitsuena. Ez dago galdera hori erantzuterik, teoriok zeinek bere natura-arloa aztertzen baitute; gainera, teoriak ez dira banakako izaki isolatuak, eta konexio ugari izaten dituzte.

Dena dela, iritzi pertsonalak izan arren, zenbait zientzialari ausartu dira aurreko galderari erantzuten. Behin, Richard Feynman (1918-1988) fisikari estatubatuarrari galdetu zioten zein zen, bere ustez, zientziaren aurkikuntzarik garrantzitsuena. Nobel saria irabazitako fisikari ospetsu hark, Teoria Atomikoaren garrantzia nabarmendu, eta hau erantzun zuen: “Esaldi bakar batekin laburtu beharko banu Zientziaren historia, hau esango nuke: den-dena dago atomoz osaturik”.

Jarraian, ikusiko dugu zertan datzan teoria atomikoa. Duela 2.000 urte hasi ziren Greziako filosofoak materiaren gaineko ideiak plazaratzen, eta, handik aurrera, gaur egungo atomoaren eredua eraiki arte, bidaia luzea egin du ideion historia horrek. Bidaia guztietan bezala, ordea, garrantzitsuena ez da bakarrik heltzea, baizik eta bidea egitea, bidaiatzea: emaitza positibo asko lortu dira 2.000 urteko bidaia horretan, eguneroko bizimoduan laguntzen diguten hainbat tresna eta produktu eskuratzeko aukera izan baitugu –X izpiak medikuntzan, uhin elektromagnetikoak mikrouhin-labeetan eta komunikazio mota guztietan, CDak eta DVDak irakurtzeko laserrak, telebista…–. 29

Profile for Erein argitaletxea

Zientzia eta teknologia ongizate-gizartean  

Zientzia eta teknologia ongizate-gizartean

Zientzia eta teknologia ongizate-gizartean  

Zientzia eta teknologia ongizate-gizartean

Profile for erein
Advertisement