Page 22

ko jendea gaixotzen zen, eta bizirik iraun zutenak orbainez markaturik geratu ziren. Gaixotzen ziren zazpi pertsonatatik bat hil egiten zen. Gutxira, baztangaren hiru ezaugarriz jabetu ziren:

1. Gaixotasunak giza talde bati erasotzen zionean, jende asko gaixotzen zen.

2. Bizirik irauten zutenak ez ziren berriz gaixotzen.

3. XVIII. mendearen hasieran, Turkian eta Britainia Handian zenbaitek antzeman zutenez, baztangak eragindako zaurietako zorne-jarioak jendeari inokulatuz gero, azaldu, azaltzen zen gaixotasuna, baina batere seinale larririk gabe. Batzuk hil egiten ziren, baina gehienak suspertu, eta ondoren ez ziren berriz gaixotzen. Immune bihurtzen ziren, garai hartan nozio horren esanahia bereganatzen ez bazekiten ere.

Injekzioaren ideia AEBetara iritsi, eta jakin-min handia piztu zuen Boylston doktorearengan; Bostonen bizi zen, eta umetan baztangak jo zuenez, immune zela konturatu zen. 1717. urtean, Bostonen, itsasontzi bateko tripulazioak ekarrita, baztanga-epidemia hasi zela detektatu zuenean, bere semea eta beste bi boluntario inokulatu zituen. Hirurek gaixotasunaren seinale ahulak agertu, eta bizirik iraun zuten. Epidemia indar handiz hedatzen ari zela ikusita, Boylstonek beste 247 pertsona inokulatu zituen, eta haietatik 6 baino ez ziren hil. Gure gaurko ikuspegitik harrigarria bada ere, gaixotasunari aurre egiteko sistema iraultzaile horren kontra azaldu ziren mediku asko eta asko.

1792an, behien gaixotasunak jotzen zituen pertsonak baztangarekiko immune bihurtzen zirela konturatu zen Edward Jenner mediku ingelesa. Esan ohi denez, larruazalean zauri asko zituen emakume gazte bat aztertzean, baztanga izan zezakeela esan zion Jennerrek; emakumeak ezinezkoa zela erantzun zion, behien gaixotasuna pasatuta zegoela, eta hura jasaten zuten pertsonak ez zituela inoiz baztangak jotzen. Jennerrek informazio zabalagoa eskuratu, eta gazteak esandakoa egia zela aurkitu zuen. Gainera, gauza jakina zen behien gaixotasunak infekzio arina eragiten zuela. Jennerrek bere jenialtasuna erakutsi zuen: batetik behien gaixotasunari buruzko informazioa eta bestetik Boylstonek garatutako baztangaren kontrako injekzioaren metodo arriskutsu hura elkartzea bururatu zitzaion. Ondorioztatu zuenez, jendea behien gaixotasunarekin inokulatuz gero, immunitatea lortzen zuten; horrela, Boylstonen metodoak zeukan hiltzeko arrisku handia eragozten zen.

Jennerren metodoa, txertaketa izenekoa, laster zabaldu zen mundu osoan zehar. Gainera, baztanga agertzen zen tokian, gaixotutako pertsona guztiak isolatu eta identifikatu egiten zituzten; horrela, 1979an, Somalian, baztangaren azken kasua gertatu zen, eta harez geroztik desagertutzat ematen da.

Jennerren aurkikuntzatik urte askotara, metodo horrek hiltzeko arriskua ere ekar zezakeela frogatu zuten epidemiologoek. Gaixotasunaren kontra txertatutako ehun mila pertsonatatik bat gaixotu eta hil egiten zen. Zientzialariek oso denbora luzea behar izan zuten gertaera horretaz jabetzeko, txertoa hartuta hiltzeko arriskua oso-oso txikia baitzen.

Britainia Handiak eta AEBek hiritarrak txertatzeari utzi zioten arrisku horretaz jabetutakoan, baztanga aspaldian desagertuta baitzegoen bi herrialde haietan. Une hartan erabaki zutenez, handiagoa zen txertoaren eraginez hiltzeko arriskua bide naturalez gaixotzekoa baino. 24

Profile for Erein argitaletxea

Zientzia eta teknologia ongizate-gizartean  

Zientzia eta teknologia ongizate-gizartean

Zientzia eta teknologia ongizate-gizartean  

Zientzia eta teknologia ongizate-gizartean

Profile for erein
Advertisement