Page 1

I単aki Ega単a

Donostia 1813 - Txikizio baten kronika laburra

Dakizuna zabaldu

DONOSTIA 1813 TXIKIZIO BATEN KRONIKA LABURRA

I単aki Ega単a

Haran 10


DONOSTIA 1813 TXIKIZIO BATEN KRONIKA LABURRA


Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.cedro.org; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

1. argitalpena: 2013ko ekainean

Bildumaren zuzendaria: Antxon Lafont Mendizabal Maketazioa: Erein © Iñaki Egaña © Erein. Donostia 2013 ISBN.: 978-84-9746-848-0 L.G.: SS-920/2013 Erein Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 F 943 218 311 e-mail: erein@erein.com www.erein.com Inprimatzailea : Martínez Inprimategia Juan XXIII auzunea, 16. 20730 Azpeitia T 943 815 555 e-mail: martinez@inpri.e.telefonica.net


DONOSTIA 1813 TXIKIZIO BATEN KRONIKA LABURRA I単aki Ega単a

Haran 10


Haran bildumak interes zabaleko gaiak nahi ditu planteatu, “eserialdi bateko irakurketa� bultzatuz. Gaur egungo gaiak, ospe onetsia duten egileek idatziak. Bildumaren zuzendaria, ANTXON LAFONT MENDIZABAL.


Aurkibidea SARRERA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

9

GARAIKO DONOSTIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11 MUNDUA, XIX. MENDEAREN HASIERAN . . . . . . . . . . . 13 BOST URTEKO BORROKA IBERIAR PENINTSULAN . . . . . 14 DONOSTIAREN OKUPAZIOA, BOST URTEAN ZEHAR . . . . 20

OKUPAZIOAREN AZKEN HATSAK . . . . . . . . . . . . . . . . . 23 DONOSTIAKO SETIOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 25 BEHIN BETIKO ERASOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28 DONOSTIAKO HONDAMENDIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 30 BIKTIMAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 32

HARRAPAKETA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 35 GEZURRARI AURRE EGIN . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 37 ZUBIETA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 38

EPILOGOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 40


Sarrera Donostiako 1813ko sarraskiaren hasiera bost urte lehenago jarri zen abian. Gauza guztiak bezala, hasiera eta amaiera izan zuen egungo Gipuzkoaren hiriburuan gertatutakoak. Bost urte ez dira ezer, eta Donostiak ezagutu zuen ezbeharra, hiria Frantziaren Armadaren esku egon arren, okupazioaren azken egunetan gauzatu zen. Napoleonen armadak Iberiar penintsula inbaditzea, Euskal Herriak jasan duen gertaera nagusia izan daiteke. 1807ko azaroaren 3tik aurrera, 250.000 frantziar soldaduk muga zeharkatu zuten, eta Gasteizko bidea hartu. Neurri horretako indarra irudikatzea ez da lan erraza: gizonak, animaliak, gurdiak, zaldiak‌ Bidaia iluna izan zen. Azkar zihoan tropela, bi egunetan Gasteizera iritsi baitzen burua. Hala eta guztiz, herria suntsitu zuten, eta baserrietako jakitokiak agortu zituzten. Emakumeak bortxatu, elizetan 9


lapurtu, zaldien apoekin zelaiak hondatu, gorozkiez eta zikinkeriaz betez‌ Zaurituak eta hildakoak bazterretan abandonatu zituzten, bidegurutzeetan, erietxeetan‌ Laburbilduz: hondamendia eragin zuten. Bi estatuen hitzarmen baten bidez, Espainiaren eta Frantziaren artekoa, Pirinioak zeharkatu zituzten. Portugal inbaditzera zihoan Napoleon. Eta bidetik irten zen, Bartzelonarantz eta Madrilerantz. Tokiak eta hiriak, erresistentzia aurkitu gabe, okupatu nahi zituen. Napoleonek, Jose Bonaparte anaia izendatu zuen Espainiako errege. Portugal eta Britainia Handiak elkar egin zuten Bonaparte onartu ez zuten espainolekin, eta 1814 arte luzatu zen gerra lehertu zen. 1808ko otsailaren 16an, Iruùeko okupaziotik gutxira, hasi zen Napoleonen Armadaren aurkako gerra. Gerrilla, hasieran. Martxoaren 5ean Donostiaren txanda izan zen; eta, berehala, frantziar Armadak euskal hiria bereganatu zuen. 1808ko uztailean, Napoleonen armadak Bailenen Espainiakoaren aurka jasandako porrotaren ostean hasi ziran frantziarrak atzera egiten. Euskal Herrira, hain zuzen ere, sorospen zain. Laguntza heldu ondoren, euskal lurraldeetan kantonatuta zegoen tropa nabarmen handitu zen, 55.000 soldadutik 250.000ra. Tuteran, Bilbon eta Zornotzan, espainiar eta frantziar armadek talka egin ondoren, Napoleonek, inongo oztopo militarrik gabe, Iberiar Penintsula konkistatzeko agindua eman zuen.

10


Garaiko Donostia XIX. mendearen hasieran, Donostiak 9.104 biztanle zituen. Harresitutako eremuan, 5.488 lagun bizi ziren; eta, harresitik kanpo, 3.616. Beraz, barruan, %60, gutxi gorabehera; eta baserrietan, eta San Martin auzoan, %40. Kanpoko baserriak, eta baita Usurbil, Hernani, Astigarraga, Altza eta Igeldokoak ere, Donostiako aletegia ziren. Hiriak bi alkate zituen: Miguel Antonio Bengoetxea eta Manuel Gogorza; legeak hala agintzen baitzuen. Bizilagunei zegokienez, Bizkaiak 115.000 biztanle zituen, 225.000 Nafarroak, 71.000 Arabak, eta 120.000 Gipuzkoak (donostiarrak barne). Gipuzkoako biztanleriaren %7,5 Donostian bizi zen. Egun, ordea, %26,2. Beraz, 1813an donostiarren nagusitasuna herrialdearekiko, gaur egungoa baino nabarmen txikiagoa zen. Etxebizitzak oso estuak ziren, eta bizilagunak, oro har, pilatuta bizi ziren. Egoera nabarmen osasungaitza izateaz gain, izurriteek eta suteek, eguneroko bizitzari oso lotuta zeuden. 1813ko sutetik urte batzuetara, kolera izurrite batek hildako ugari eragin zituen Donostiako biztanlerian. Morlans auzotik iristen zen ura hirira, XVII. mendean sortutako ubide bati esker. Bertan jaiotzen zen Izoztegi erreka, Urumea ibaian isurtzen zena, Amara izeneko hondartza handiaren eta Puio mendiaren 11


artean osatzen zen paduran. Marea igotzen zenean, hiriko iturriak ezin zituzten erabili, ur gazia ematen baitzuten; eta gazteluko iturrien osasungarritasuna zalantzagarria zen. XII. mendean, Antso Jakintsu nafar erregeak forua eman zion hiriari; geroztik, Donostia harresitua zegoen. XVI. mendean, harresiak berreraiki egin ziren, leku gehiago izateko; eta, bereziki, defentsa hobeto antolatzeko. 1864an, behin betiko eraitsi ziren harresiak. Harresien aurreko partea, bastioia, gaur egungo Zumardia dagoen tokian zegoen; bertako aparkalekuan azken arrastoak ageri dira oraindik, 1516-1542 tartean eraiki zen haren aztarnak. Izugarrizko eraikina, akaso parekorik izan ez duena Donostiaren historian zehar. Harresiak 32 oineko zabalera zuen (beraz, ia 10 metrokoa), 15 metroko altuera, eta 300 metroko luzera. Erdian, esan bezala, bastioia zegoen, eta Lurra Atea. Harresiaren alboak Urumea itsasoratzen zen lekuaren ondoan eraiki ziren, Zurriolan. Albo horrek ez zuen bastioiaren loditasuna; eta, denboraren poderioz, defentsarako alde bigunena bihurtu zen. Murru luze horrek zazpi ate zituen; eta, horietako bost, itxita egoten ziren gehienetan. Bakoitza bi giltzekin irekitzen zen. Egunez, irekita mantentzen ziren biak (egunsentiarekin batera zabaltzen ziren); eta, iluntasunak hiria estaltzen zuenean, itxi egiten ziren. Alkateek ateak zabaltzeko pribilegioa zuten. 12

Donostia 1813  

1813ko abuztuaren 31ko suteak eta suntsiketak aro baten bukaera markatu zuten Donostiaren historian. Donostia berria, liberala, espekulazioa...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you