Bihotza kate

Page 1



Bihotza kate3.qxp:Maquetación 1

19/10/21

09:00

Página 5

BIHOTZA KATE


Bihotza kate3.qxp:Maquetación 1

19/10/21

09:00

Página 6

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47)

Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso du.

1. argitalpena: 2021eko irailean

Azala eta liburuaren diseinua: Iker Orueta Maketazioa: Erein Barruko eta azaleko irudiak: © Iker Orueta © Xabier Paya © Markina-Xemein Udala © Argitalpen honena: Erein. Donostia 2021 ISBN: 978-84-9109-776-1 L. G.: D 1168 - 2021 EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 e-mail: erein@erein.eus www.erein.eus Inprimatzailea: Gertu inprimategia Zubillaga auzoa, 9 - 20560 Oñati T 943 783 309


Bihotza kate3.qxp:Maquetación 1

19/10/21

09:00

Página 7

BIHOTZA KATE Xabier Paya • Iker Orueta

XV. Peru Abarka Album lehiaketa, 2021

erein



Bihotza kate3.qxp:Maquetación 1

19/10/21

09:00

Página 9

Amarentzat, eta beste amets batzuk bilatu behar izan zituztenentzat.


Bihotza kate3.qxp:Maquetación 1

19/10/21

09:00

Página 10


Bihotza kate3.qxp:Maquetación 1

19/10/21

09:00

Página 11

—Erloju horri pila aldatu behar zaio —esan zuen amak jantokiko pendulu ordulariari begira.

—Ez, Carmen da pila berriak behar dituena —erantzun zuen Franek zopa-ontziaren estalkia altxatu eta lurrunarekin gosea engainatu nahian.

Aitak ez zuen deus esan. Medikuak etxean geratzea gomendatu zionetik, burua denbora-pasak egiten adigabetzen zuen, eta letra-zopa egiten jarraitu zuen.

—Carmen berandu dator, bai, baina erloju hori motelduta dabil —bota zion amak Frani sukaldera joan aurretik.

—Pendulu ordulariek ez dute pilarik behar —esan zuen marmarka semeak. Ondoren, berriz altxatu zuen zopa-ontziaren estalkia, eta birikei oturuntza ederra eskaini zien. Norbaitek pentsatuko zuen ke-seinaleak bidaltzen ari zitzaiola Carmeni. Aitak ez zuen deus esan. Eskuak kopetaren albo banatan jarrita, zopako letra guztiak haztatzen ari zen, falta zitzaion Greziako azken jainkoaren bila. Bazekien Carmen berandu zetorrela, baina hura iritsi aurretik osatu nahi zuen denbora-pasa.


Bihotza kate3.qxp:Maquetación 1

19/10/21

09:00

Página 12

—Badator! —oihu egin zuen amak. Carmenen takoien trosta eta giltzen kriskitina entzun zituen etxeko sarreran. Azken ogi-xerra moztu, saskira bota eta jantokira itzuli zen ama.

Carmen 24 urteko ilegorri liraina zen. Pasabidean hamarkada hartan hain modakoa zen grekazko berokia eskegi eta hizketan hasi zen jantokian sartu orduko, inork ez ziezaion atzerapena aurpegiratu. —Victor jaunak ezingo digu balantzaren lehen letra ordaindu —mahaigaineratu zuen, agurrik egin gabe—. Udalak ez dio baimenik eman jatetxea zabaltzeko. —Emanda ere, zeini okurritzen zaio jatetxe txinatar bat irekitzea? Matildek esan dit Txinan txakurrak eta katuak jaten dituztela! —esan zuen amak, zopa zerbitzatzen hasita. —Bidali duzu albarana fabrikara? —galdetu zion aitak Carmeni, egunkaria tolesten zuela.

—Bai… balantza elektroniko berriak ez dira hain merkeak… 400.000 pezeta —erantzun zion Carmenek ahozapia magalean jarri aurretik.