Issuu on Google+

**********************************************************************

GARRANTZITSUA DA BEIRA BIRZIKLATZEA BEIRA BIRZIKLATZEAREN GARRANTZIAZ SENTSIBILIZARAZTEKO JARDUNALDIAK Datorren hilean, abenduan, beira birziklatzearen garrantziaz sentsibilizarazteko jardunaldien beste edizio bat egingo egingo da Enkarterriko bi udalerritan: Artzentales eta Karrantza.

Data: ABENDUAREN 3A, LARUNBATA Ordua: 11:00etatik 14:00etara Tokia: ARTZENTALES Data: ABENDUAREN 10A, LARUNBATA Ordua: 11:00etatik 14:00etara Tokia: KARRANTZA

Aurreko edizioetan Gueùesen, Zallan eta Gordexolan egin zen ekimen hau. Arrakastatsua izan zenez eta herritar askok parte hartu zutenez, Enkarterriko Udalerrien Mankomunitateak erabaki du jarraipena ematea eta beste edizio bat antolatzea beste bi udalerritan. Helburua da herritarrak animatzea aktiboki parte hartzera beirazko ontziak behar bezala hautatzen. Nahi duten guztiek har dezakete parte kanpaina honetan. Horretarako kalean jarriko diren informazio-guneetara joan beharko dira, eta bertan ingurumenerako beharrezkoa den ekintza honen inguruko informazio guztia emango zaie. Informazio hori euskarri grafikoetan (proiekzioak, olanak, liburuxkak‌) egongo da prest. Gune horietan, gainera, parte-hartzeko jolasak antolatuko dira eta opariak ere eskuratuko dituzte partaideek.


********************************************************************** ENKARTERRIKO UDALERRIEN MANKOMUNITATEA Enkarterriko Mankomunitatea bederatzi udalerrik osatzen dute: Artzentales, Galdames, Gordexola, GueĂąes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla. Udalerri talde horrek bakoitzaren baliabide ekonomikoak batu eta obrak eta zerbitzuak batera garatu ahal izateko aukera ematen du. Horren guztiaren oinarrian elkartasun printzipioa dago, horixe baita lurraldea garatu eta egituratzeko oinarrizko elementua. ********************************************************************** ENKARTERRI ESKUALDEA Enkarterri eskualdea Bizkaiko Lurralde Historikoko mendebalean dago. Iparraldean eta mendebalean Kantabria du mugakide eta hegoaldean Burgos. 430 km2-ko azalera du eta 24.271 biztanle (2010. urtea). Beraz, biztanledentsitatea 56,44 biztanle Km2-ko da. Euskal Autonomia Erkidegokoarekin erkatuz gero (300,30 biztanle km2-ko), oso txikia da. Oso eskualde aberatsa da ingurumen zein kultura edo ondasun aldetik. Bada, ikuspegi horrek izan behar du abiapuntua ingurumenarekin abegitsua den eta enplegua lortzeko ingurumen hori baliatzen duen gune hau garatzeko. **********************************************************************

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: JesĂşs de la Fuente (Ingurumen Arloko arduraduna) Enkarterriko Udalerrien Mankomunitatea La Inmaculada auzoa, 15 48850 Aranguren - Zalla (Bizkaia) Telefonoa: 946 671 851 e-posta: Info@enkarterri.org


BEIRA BIRZIKLATZEAREN GARRANTZIAZ SENTSIBILIZARAZTEKOJARDUNALDIAK