book A: background and analysis

Page 9

8 | trena durangon

1.2. “Durango operazioa” Lehiaketa 2005ean “Durango operazioa” deritzona aurkeztu zen. Trenbidearen soterramenduaz gain, egun herriaren erdian kokatzen diren trenen konponketa tailerrek okupatzen duten lursailarentzako proposamen urbanistikoa barne hartzen zuen. Honekin bat, EuskoTrenen egoitza nagusia Durangon kokatzea erabaki zen. Proiektu hau egiteko lehiaketa itxi bat antolatu zen eta ospe internazionaleko bost arkitektura estudio (Dominique Perrault, Roberto Ercilla eta Miguel Angel Campo, Alejandro Zaera Polo FOA, Eduardo Arroyo NO.MAD. eta Zaha Hadid, azken hau irabazlea) gonbidatu zituzten.

Zaha Hadiden proiektua Zaha Hadiden proposatutako eraikinak EuskoTreneko egoitza nagusia eta Durangoko tren geltokia batzen zituen. Horrez gain, auzo berria eta komertzio gunea diseinatu zituen. Proiektuaren helburu nagusia trenbideak hiria banatzen zuen eremua hiri egituran integratzea eta konektagarritasun maila altuko gunea bihurtzea zen. Helburu horrekin, hurrengoa eraikitzea proposatu zen “Durango operazio” proiektuan: •

05 irudia: Durango operazioa

Bost dorre proposatu ziren, eta lehiaketan parte hartu zuten estudio bakoitzak bat diseinatu zuen. 68 eta 50 metro (19-16 solairu) arteko etxebizitza dorreak izatea pentsatuta zegoen. Zaha Hadidek egoitza eta auzo berria diseinatu zituen.

Tren geltokia

Tren geltokiko plangintzaren plataforma zentral bat zegoen bi alboetara heltzen ziren trenentzat. Horrez gain, geltokiko sarrera eta irteera guneetara konektaturik zubi bat ere diseinaturik zegoen plataforma gainetik zeharkatzen zuena. •

EuskoTrenen egoitza

EuskoTrenen egoitza nagusia tren geltokitik bertikalki hedatzen zen bolumen jarraitu batean integraturik zegoen. Igogailuak eta atseden guneak hegoaldeko beirazko fatxadarantz orientaturik zeuden. •

Merkataritza eta aisialdi gunea

Merkataritza gunea lur azpi mailan diseinatu zen eta horren gainean, zenbait argizulo proposatu ziren parkearen paisaiaren parte izateko. •

Parke publikoa eta paisajismoa

Parke publikoa jarduera bakoitzak zuen pribatutasunaren arabera antolatuta zegoen, pribatutasun gehieneko eremuak etxebizitza blokeetatik gertu zeudelarik. Zaha Hadid Architects. 57m 16p

Dominique Perrault Architecture. 50m 16p

Ercilla & Campo. 60m 18p

08 irudia: Zaha Hadiden Lehiaketa Proiektua. EuskoTrenen Egoitza nagusia, Zentru komertziala eta Tren geltokia biltzen zituen eraikina.

Krisialdia dela eta, 2009rako bukatua egon behar zuen proiektuak murrizketa eta atzerapen ugari izan ditu. Momentuz, soilik tren geltokia eraiki da (2012ko abenduaren 17an ireki zena), EuskoTrenen egoitza eta operazio urbanistikoa alde batera utzirik.

Alejandro Zaera-Polo. 68m 19p

No. Mad Arquitectura. 65m 18p

06 irudia: lehiaketan parte hartutako estudioek proposaturiko bost dorreak

Eneritz Trigueros Amantegui | DuranGO | 2013 azaroa

07 irudia: diagrama paisajismoproposamena

09 irudia: LKS estudioaren exekuzio proiektua. Tren geltokia


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.