Issuu on Google+

FLOREAGA IKASTETXEAREN IKT AZTERKETA Aztertuko dugun ikastetxea Azkoitiko San Jose de Floreaga ikastetxea da. Ikastetxe hau aukeratu dugu, taldeko bi ikasle azkoitiarrak izateaz gain, horietako bat ikasle ohia delako eta bi urtez bertan egin dituelako praktikak. Hori dela eta, ikastetxeko baliabideak ondo ezagutzen ditu. Azkoitia 1324.urtean Iraurgi izeneko lekuan sortu zen herri euskalduna da. 11.000 biztanle inguru ditu gaur egun eta Urola Kostan aurkitzen da. Floreaga, ikastetxe kontzertatu eta katolikoa da, Salesko San Frantziskoren Elkarteak (Salestarrak) zuzendua. Eskola herrikoia da, herriaren historian eta bizitzan duen eraginarengatik, sortzen duen hezkuntza giroagatik, eta familia eta gazte behartsuenei lehentasuna ematen dielako. EKKS, Erabateko Kalitatezko Kudeaketa Sistema ereduaren arabera antolaturik dago eta “Dâ€? ereduko euskarazko hezkuntza sistema eskaintzen du. Ikastetxera joan ginen eta ikastetxeko pedagogia zuzendari ohiarekin, gaur egun IKT- ko arduraduna denarekin hitz egiten aritu ginen informazio bila. Esan beharra dago ikastetxe honek orain dela bost urtetik gaur egunera arte, IKT - ren inguruan asko aurreratu duela, ordenagailu gutxi batzuk izatetik, baliabide gehiago izatera iritsi delako, nahiz kantitatean nahiz kalitatean. •

ZERBITZUAK:

Floreagak egunero ehundaka lagunek bisitatzen duten webgune bat du. Webgune hori beraiek sortu zuten. Bertan ikus ditzakegu ikastetxe, ikasle eta irakasleen hainbat argazki, ekitaldien bideoak eta orokorrean ikastetxearekin zerikusia duen informazio baliagarria. Bestalde, duela bost urte alderdi pedagogikoa falta zela konturatu ziren eta moodle hezkuntza birtualerako plataformaz baliatuz efloreaga sortu zuten. DBHn soilik erabiltzen da ikasleek baliabide digitalak, bideoak, audioak baita apunteak lortzeko aukera ere izan dezaten, azterketak egin ditzaten, hainbat inkestei erantzun diezaien... Berrikuntza bezala, Educamos erabiltzen hasi dira. Educamos sistema bat da eta bertan gurasoek beraien seme-alaben notak ikus ditzakete, baita beraien asistentzia nolakoa izan den ere. Irakasleen oharrak ikusteko edo beraiek irakasleei oharrak uzteko aukera ere ematen die. Ikasleek ere sistema hau eskuragarri dute euren notak, asistentzia zein irakasleen oharrak ikusi ahal izateko. Irakasleek ere erabilgarri dute beraien ikasleen notak, asistentzia eta oharrak txertatzeko. Sistema honek antolaketa bat eskatzen du: irakasleek eguneratua izan behar dute ikasleen informazio guztia. Horretarako, guraso, irakasle eta ikasle bakoitzak pasahitz bat izango du baina pasahitz hau ikasleei LH 3tik aurrera ematen zaie. Beraz, LH 1 eta LH 2koek ez dute Educamos erabiltzen, beraien gurasoek bai, ordea. Bestalde, ikasleek duten korreoa "gmail" da, baina floreagarako pertsonalizatuta "Google Apps"etik. Korreo hauek LH3tik aurrera ematen diote ikasle bakoitzari. Ikasleen Portatilek badute webcam-a baina ez dute erabiltzen.


Baliabide hauek erabiltzeko garaian denetik dagoela esan dezakegu. Irakasle batzuk garai bateko sistemekin jarraitzen dute; beste batzuk, aldiz, baliabide berriak erabiltzen dituzte. Batzuk argitaletxeak berak eskaintzen dizkieten baliabideak aprobetxatuz eta beste batzuk beraiek materiala sortuz. IKT-ko arduradunak adibidez, DBH 3 eta 4ko euskarako klaseetarako, berak prestatutako material birtualaren bidez ikasleek aditza lantzen dute. Ahozko azalpenetan ere, power point-a lagungarri gisa erabili ahal dute baina betiere garbi utziz ahozko azalpenak egiteko euskarri bat dela eta ez “txuleta” moduko baliabide bat. Bitxikeria bezala esan, ikasleek DBHn Linux eta Windows sistema eragileak eta beraientzako berariazko programak erabiltzen dituztela eta honek bien ezagutza izateko aukera eskaintzen diela. PROPOSATUTAKO JARDUERAK 1. Jarduera Maila bakoitzeko ikasleek, lehenengo mailakoek izan ezik, urte bat gutxiagoko ikasleei ingurunean landutako gai bat azaldu beharko diete. Horretarako, kontuan hartuz hiruhilabetero inguruneko 3-4 gai ematen dituztela, maila bakoitzeko gelak lau taldetan banatu eta berauek hiruhilabete horretan landutako gai bat aukeratu eta azaldu beharko dute. Gaia, urtebete gazteagoentzako egokitu beharko dute. Aurkezpena egiteko baliabide gisa, power point-a erabili beharko dute baina betiere kontuan izanik euskarri soil bat dela eta ez “txuleta” bat. Baliabide hau aitzakiatzat hartuta, ikasleek power pointak eskaintzen dituen elementu ezberdinak manipulatzen ikasiko dute: irudiak eta soinuak txertatzen, animazioak egiten... Behin power pointa prestatutakoan azalpena web-cam bidez azalduko zaie beste ikasleei. Adibidez, 3, mailako ikasleek 2. mailakoei honako gai hauek azaldu beharko dizkiete: A taldeak: Paisaia B taldeak: Energia C taldeak: Soinua eta argia D taldeak: Espazioa

Maila bakoitzeko gela bakoitzean talde finkoak egongo dira (A,B,C eta D) eta talde horiek, irakasleak aukeratuko ditu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz, oreka bat egon dadin. Azalpenen antolaketa honakoa izango da: 3. mailako A taldeek, 2. mailako A taldeei eman beharko dizkiete azalpenak. 3. mailako B taldeek, 2, mailako B taldeei... Jarduera hauek egin ahal izateko, inguruneko orduak gutxi geratuz gero, informatikako orduak erabiliko dituzte. Gainera, aurkezpen eguna aukeratzeko gela guztiak ados jartzea zaila denez, irakasleek aldez aurretik ordutegi bat adostu eta prestatu beharko dute. Azalpenak ordubetekoak izango direnez talde bakoitzak 15 minutu izango ditu gaia azaltzeko eta hori irakasleak kontrolatuko du. Lehen aipatu dugun bezala, azalpena prestatua izan ondoren web cam-a erabiltzen ikasiko dute. Izan ere, web cam hori arbel digitalari konektatuko zaio ikasleak beraien geletatik mugitu gabe azalpena egin eta gazteagoek entzun eta ikusteko.


Web cam-a erabili behar dutenez, web cam-a erabiltzeak izan ditzakeen arriskuez kontzientziatzeko eta arrisku horiek ekiditeko, aldez aurretik irakasleak horren inguruan hitz egingo die ikasleei. 2. Jarduera Informatikako orduak aprobetxatuz, ikasleei blog bat sortzen eta hori erabiltzen irakatsiko zaie. Gela bakoitzak bere blog pertsonalizatua sortuko du eta hura beraiek egindako lan guztiak igotzeko (arte hezkuntzako lanak, musikako bideoak, antzerkiak, idazlanak, ipuinak...) erabiliko dute eta gurasoek lan hauek ikusteaz gain, horiei buruzko iritziak edota proposamenak emateko aukera izango dute. Ikasle beraiek ere iritziak partekatzeko aukera izango dute, betiere, iritzi konstruktiboak eta inor ez iraintzekoak direlarik.

Nerea Jimeno. Lorea Odriozola. Eneritz Perez.


Floreaga ikastetxearen IKT azterketa