Page 1

GOLDEN

Endika Valle Jokin LarraĂąaga Julen Zubelzu Mattin Rozas


FEEL EVERYTHING. Skyn Condoms kondoiak eta lubrikatzaileak saltzen dituen enpresa australiarra da, munduko hainbat herrialdetan sukurtsalak dituena. Haien izena indartzeko eta erosleak erakartzeko eslogan esanguratsu bat dute: “choose to fell everything� (sexua ondo sentitzea baino gehiago da, aukerak izatea ahalegia). Oso ongi definituriko eta elkarrekin armonian dauden marka balioak ditu Skyn Condoms-ek: Sentikortasuna Kalitatea Aukeratzeko aniztasuna Txairotasuna, gustu zorrotzeko bezeroaren eskariari erantzunez. Segurtasuna Innobazioa Beraien web orrian ikusi daiteke irudiari garrantzi handia ematen diotela. Beraien produktuen kalitateaz harro hitzegiten dute bizi estilo erakargarri bat salduz. Marketing promozio oso zainduak dituzte, behin eta berriz aldarrikatzen duten kalitatea justifikatuz.


Produktu printzipala kondoiak dira, sorta zabala eskaintzen dute gustu eta behar ezberdineko erosleentzako. Kondoi guzti hauek Skyn Condoms-ek sorturiko Skynfeel™ latex gabeko materialaz eginda daude, merkatuko beste produktuekin alderatuz finagoak dira eta gainera hobeto egokitzen dira. Mota bakoitzak bere kaxa du, kolore ezberdinekin bereizten direlarik. Kondoiez gain, lubrifikatzaileak ere saltzen dituzte, 2 mota daude. KONDOIAK Original Elite Intense feel Extra lubricated Large Specials (limited edition eta selektion pack) Cocktail Club Intense Vibe LUBRIFIKATZAILEAK Maximun performance Natural feel (aloe bera eta E bitaminekin aberastua)

Produktu barietate ezberdinak dituzte, baina guztiak nahiko ekonomikoak dira (6 eta 60 € artean kokatzen dira). Gainera kaxa bakoitzean datorren kondoi kopurua ez da beti berdina, 10 kondoiko kaxetatik hasita 144 kondoiko kaxetararte, eta geroz eta kaxa handiagoa erosi orduan eta merkeagoa da erosketa (10 kondoiko kaxan 0,6 €/ unit, eta 144 kondoikoetan 0,42 €/unit.). Prezioa bat dator erabiltzailearekin, hau aurrerago azalduko da.


Geografikoki hitz egiten badugu, mundo osoan zehar saltzen dituzte beren produktuak. Haien web orrialdetik ondorengo herrialdetara: Argentina Australia Belgika Brasil Canada Txina Estonia India Frantzia Italia Japonia Zelanda Berria Polonia Hego Afrika Tailandia Erresuma Batua Estatu Batuak Vietnam Hungria Horretaz gain, erabiltzen dituzten distribuzio kanalak anitzak dira oso: (jarri figurak, iconos) Internet bidez (web orria eta beste enpresa batzutan AMAZON) Kioskoetan Farmaziatan Supermerkatutan Unibertsitateetan (Skyn Squad)


Markaren mezua transmititzeko eta beren produktuak saltzeko oso promozio kanpaina zehatzak ditu Skyn Condoms-ek, giza harremanak, publizitatea eta honen edukia asko zaintzen dutelarik. Gainera erabiltzaile potentzialak harritzea bilatzen dute, eta enpresaren esanetan erabiltzaileen %97ak Skyn kondoiak gomendatzen dituzte. Honako hauek dira dituzten promozio kanpainak: SKYNFEEL™ Bideo hau beraien web orrian eta sare sozialetan ikusi daiteke (instagram, twitter, facebook eta youtube) eta erosleei kondoiek kalitateaz eta erosotasunaz konbentzitzeko helburuarekin edina dago. Bertan atleta bat agertzen da, jauzilari bat zehazki. Jantzita daraman jantzia kondoien materialarekin egina dago, eta honek kirolariari bere errendimendu maximoa lortzea ahalbidetzen dio, jantzia bere gorputzera oso ongi egokitzen baita. Gorputzaren mugak murrizterakoan askatasuna handitu eta hobeto sentituz, hobeto jarduten dela ziurtatzen du bideoak. (Kirola eta sexuaren arteko analogia egiten du). DOHAKO LAGINAK Etxeko helbidea web orriaren emanez dohako lagin batzuk lortu daitezke produktuak erosi baino lehenago. Konbentzituta daude haien produktuak hain onak direla, erabiltzaileak behin probatuta berriz ere erabiliko dituela dakitela. Gainera erabiltzaileen pribatutasuna errespetatzen dute eskatzen duten datu bakarra etxeko helbidea delako. PLACES OF INTIMACY Places of intimacy liburuak munduan zehar maitaleentzako txoko ugari jasotzen ditu.


HEAR EVERYTHING (Estatu Batuetan) Musikak gure aldarteari izugarri eragiten diola justifikatuz eta esperientzia sexual bakarra bizitzeko helburuarekin,kondoi eta lubrifikatzaileekin zerikusia duten playlist batzuk sortzeko eskatu diete Dj ospetsu batzuei. Playlist hauek esperientzia sexualetan entzuteko eginak dira eta musutruk entzun daitezke Skyn-en web gunean. SKYN SQUAD Distribuzio kanal berri bat sortzeko kanpaina promozionala da hau. Markaren web gunean distribuidorea izateko aukera dago, bertan norberaren datuak sartuz “dealer� bihurtu gaitezke eta dirua lortu enpresari unibertsitate inguruan kondoiak saltzearen truke. SKYN COCKTAIL CLUB (gelatto) Iniziatiba honek elatuen furgoneta bat kaleratzean datza. Furgoneta honek Skyn Cocktail kondoien gaman oinarrituko zaporeak dituzten elatuak doan ematen ditu, eta hauek dastatu ostean zapore bereko kondoiak oparitzen dituzte. Cocktail kondoiak kaleratzeko promozioa izan zen hau.


MILLENIALEI SEXU INKESTA (Estatu Batuetan) Biziltza sexualari buruzko inkesta gazte estatu batuarrei egin zitzaien eta honako emaitzak eman zituen:

Inkestaren helburua beren erabiltzaileen bizitza sexualari buruzko datuak izatea da, ondoren informazio horretatik abiatuta behar berriak identifikatu eta behar horiek asetuko dituzten produktuak sortzeko.


Promozio kanpainek eta prezioak erakusten duten bezala bereziki Millenialei eta haien ondoren datozen guztiei zuzenduta dago, geroz eta kuriositate handiagoa eta lotsa gutxiago duen jendea baita. Aldi berean, esan daiteke gehienbat gizonezkoetan zentratzen dela, haien bideo eta argazkietan agertzen diren gehienak gizonezkoak direlako, nahiz eta emakumeak ez diren baztertzen.


GOLDEN SKYN Sexua pizten duten masaje eta laztanei urrezko ukitua emateko intxaur olioa aurkezten du Skyn Condoms-ek. Leku gutxitan aurkitu daitekeen produktu natural honek onura ugari ditu azalarentzat; inperfekzioak tratatzeaz gain, azala lehun eta hidratatuta mantentzen laguntzen du ukimenari etekin maximoa ateraz. Batzuetan eskuak ez dira nahiko laztan eta masajeak emateko orduan, baina olioak ez du mugarik!

WALNUT OIL Baina ez da masajeak emateko olioa soilik, harekin sukaldatu ere egin daiteke. Esan bezala intxaur olioak onura asko dakartza osasunarentzat. Esan daiteke sexuak eta intxaurrek hainbat onura konpartitzen dituztela!


Intxaur olioaren onurak: - Umorea hobetzen dute - Estresa eta depresioa ekiditen laguntzen dute - Burmuinaren garapenerako onuragarriak dira - Zirkulazioa hobetzen dute - Gizonezkoen osasun sexuala hobetzen dute, baita espermatozoideen kalitatea ere


Olioaren prezioari dagokionez, 14,99 eurokoa izango litzake 250 ml-ko botila. Produktuaren kalitate eta funtzionalitate bikoitza kontuan izanik, prezio onargarria baino gehiago. Enpresaren baloreekin jarraitzeko, hasiera batean promozioan asko inbertituko litzake erabiltzaileak produktuaren kalitateaz ohartzeko eta horrela bere fideltasuna irabazi.

Lehenengo promozioa, kondoiak erostean izango litzake. 10 kondoieko kaxa edo handiagoa erostean, dohako laginak oparituko lirateke. Lagin tamaina kondoi kopuruekin proportzionala izanez, hau da, 10 kondoieko kaxan 50 ml-koa izango litzake eta, adibidez, 144-koarekin 250mlko botila. Bestalde, sukaldean erabiltzeko funtzionalitateari indarra ematea garrantzitsua eta beharrezkoa denez, modan dagoen sukaldari gazte bat hartuko litzake promotore bezala. David MuĂąoz edo Jorge eta Mirian, Masterchef-eko azken irabazlea eta modako bikotea adibidez. Horrelako pertsona batek bultzakada handia emango lioke funtzionaltasun bikoitzari. Azkenik, promozio presentzial moduan, unibertsitateetako kanpusetara joango ginake. Bertan, egiten diren kirol eta kultura ekintzekin batera, masaje eta sukaldaritza kurtso bat eskeiniz. Horrela, erabiltzaile perfilean sartu berri diren pertsonei gerturatuko ginake oso modu interesgarri eta dibertigarri batean. Unibertsitateko masaje kurtso batek zuzenean morboarekin joka dezake jende gaztearen artean produktuaren izena azkar zabalduz.


GOLDEN SKYN


Skyn  
Skyn  
Advertisement