Issuu on Google+


HITZAURREA

emari 09

Honezkero, aurrelariok planteatzen dugun edozein ekintzak bi gauza, bederen, izan behar ditu kontuan: batetik, gaur egun nagusi den zibilizazioaren diagnostikoa, eta, bestetik, zer baliabide dugun horri alternatiba bat planteatzeko. Gaurko gizarte-sistema eutsiezina da (eutsiezina gizabanoarentzat nahiz biosferarentzat) - Joera berdintzailearen txilindroak hizkuntzen eta kulturen %90en iraungipena dakar datorren mendearen barruan. - Estatu nagusiek predikatzen duten “ordenu berriak” Hirugarren Mundu Gerra piztu du (nahiz eta gerra-deklaraziorik gabe izan) herri “barbaroen” kontra: estatu gabeko herrien eta estatu delitugileen (“Rogue State”) kontra; gainera, neoliberalismoaren “krisiak” gero eta jende gehiagoren prekarietatea eta pobrezia ekarriko du. - Merkatu-ekonomia eta merkatu-zientziak giza espeziearen atzerakadaren atarira garamatza... Laborantzaren arloan bertan, pribatizazioak eta produkzio industrial intentsiboak orain arteko gizartea erabat eralda dezake…, KONTRAKO JOERARIK EZ BADUGU SORTZEN. Emergentziazko egoera honetan, ba al dugu kontrako joera alternatibo bat eraikitzeko baliabiderik? EMARI 09, egungo artearen Lehen Nazioarteko Erritualak, baietz erakutsi du. Kontuan hartzekoa da tradizio holista eta kolektibistak dituzten herri indigenak izan direla lehenak erreakzionatzen. Herri horiek (planetako aniztasunaren %90 eta heterodoxiaren beste horrenbeste dutenak) laster konturatu ziren “Lehen Munduak” zekarrenaz. “Herri indigenen Autobalorazio etnikoaren prozesua 1960an hasi zen, antzinako zeremonia bateratzaileen oinarri espirituala erabiliz taldea aglutinatzeko eta Estatu klasikotik askatzeko bidetzat; hortik abiatuz, Estatu nazionalari ordagoa joko dioten tresna politiko ezberdinak garatzen ari dira”, dio aditu batek. Eta hortik, nabarmenak dira euren borroketan autoritarismo, hierarkismo eta zentralismoaren aurkako kontzientzia garatua eta emakumeen protagonismoa. • Euskal Herriak ere baditu bere altxorrak, batez ere baserri edo landa-eremuan gorde direnak; bere hizkuntza propioaz gain, tradizio komunalista: partzuergoak eta pazeriak, ermandade, kofradia, auzo-elkarte, edota herri-lurrak, auzolana…; baita jauntxokeriaren arbuioaren eta genero berdintasunaren (parekotasunaren, simetriaren) aztarna sakonak (hizkuntzaren egituran, mitoan, zuzenbidean eta hainbat heterodoxia eta matxinadetan ageri izan direnak) Beraz, badugu EREDU ALTERNATIBO BAT, mila eratara erabil dezakeguna, ez soilik plangintza eta ekintza politikoaren arloan, baizik baita GIZARTE ETA ZIBILIZAZIO-EREDU MAILAN ERE (kosmologia eta antropologia berria eraikiz). Paradigma honek eduki zehatza du: estratifikazioan oinarrituriko gizarte arpilatzaile eta androkratikoaren ordez, kidetasunean (naturaren kide eta elkarren kide), aniztasunean, kooperazioan, sinbiosian… GAIAren ildotik- oinarrituriko gizarte igualitarioa (genero parekotasuna barne). Baina paradigma honek, eraginkorragoa izateko, sinbolizazio edo bisualizaio egokia behar du, eta hortarako ere badugu altxor aberatsa euskal MITOAN, “Mariren mitoan”. Zein da gure mitoaren sakoneko edukia? Oso egokia:


emari 09

2I3

Pentsaera horrek izaki ororen elkarlotura eta naturarekin oreka eta harmonia dauka ointzat; pentsaera horrek emakumearen protagonismoa du ezaugarri nagusi, jainko eta izaki mitiko maskulinoen monopolioaren aitzi; pentsaera horrek, goian esan bezala, aurkakoen baterakidetasuna du ointzat (bataren bikoiztasuna eta bikoitzen batasuna), dogmatismoaren kontrakoa; pentsaera horrek jatorri soziala esleitzen dio ustekabeko heriotzari, eritasunari nahiz gatazkari, baita beharrari eta naturarekiko harmoniarik ezari berari ere. Ez du "sinesten", beraz, gizabanakoaren berezko gaiztotasunean, jatorrizko bekatuan eta halako kontuetan, sistema hierarkizaleak bere ordenua ezartzeko hain maite dituen kontu horietan, alegia. Horrela, ez naturaz gaindikoak, baina bai gizabanako arruntaz gaindiko (g)izakiak dira -etxeko edo auzoko gatazkatik sorturiko "sorginak", "laminak", "jentilak", etab.- kaltearen eta ondoezaren sorburu. Zerk izan dezake auzi horiek guztiek baino gaurkotasun handiagorik, gizartea eta planeta erabateko desorekara daramaten indarren garai honetan? Horixe guztia aurki dezakegu gure kondaira mitikoetan (sorginak, jentilak, ekaitzegileak, etab., Mari buru dela), balio positiboen uzta egiten badugu. Baina zer egin gure mitoan ageri diren pertsonaia horiekin guztiekin? Kontuak jo eta, gure kondaira mitikoak ez dira lehen bezala kontatuko. Ez dira lehengo moduan, lehengo lekuetan eta lehengo sineste mota berberaz kontatuko (magia eta zientziaren eremuak hobeto ulertzearen ondorioz), baina bai konta daitezkeela beste "eszenatoki" batzuetan eta beste era batez. Horixe da EMARI 09 programak egin duena. Artearen eta zientziaren ekarpenez aberastuta, eta beste herri batzuekin kultur internazionalismoan jokatuz, mito amankomun bat aurkeztu modu original batez. Izan ere, sinboloak, mitoak eta erritualak aldatu egiten dira garaian-garaian. Aldaketak sinbolizazioaren 3 eretatik 2 ukitzen ditu: -objektu sinbolikoak: leku sakratuak, IZENAK, aldatzen dira, baita -sinboloekiko portaera: kultua, errituala, liturgia. Baina ez da aldatzen honako hau: -sinbolo bidezko komunikazioa: mitoaren funtzioa, IZANA, goian azaldutako edukia. EMARI 09-k erritual original bat asmatzearen, eta hori landa-eremu konkretu batean aplikatzearen meritua izan du: “Egungo Artearen Lehen Errituala Ultzamako Eskualdean”. Eta erritual hori Mariren mitoarekin lotu du (Emaria, Mariri oparia). “Erritoak naturaren eta kulturaren arteko topaketa gauzatzen du”, Eranos taldeko F:J: Buytendijkek dioenez. Horrela, EMARI 09-k Ultzama aldeko natura eta arte bidez adierazitako kultura lotu ditu, egintza berriei gure mitoaren eduki zahar askatzailea erantsiz. Eta askatzeko moduei buruzko hausnarketarekin amaitu da. “Izen berriei izan zaharra erantsiz, itturri zaharretik ur berria edan dezagun”. Josu Naberan, 2009ko urriak 21


PROLOGO

emari 09


emari 09

4I5


SARRERA

emari 09

Noizbait Jorge Oteizak sormena "eragitea" lan zeharo zaila dela aipatu zuen, eta hau Emari 09 antolatzen ibili garen guztioi erabat argi geratu zaigun zerbait da. Emari09 proiektua 2008an zehar eta 2009ko lehenbiziko sei hilabetekoan mamitzen joan zen. Horretarako, astero edo bi astetik behin elkartuz joan gara, lehendabizi batzuk eta gero beste gehitzen joan ziren beste batzuk, “Emari taldea” delakoa osatu arte. Lana, labur erranik, zaila bezain aberasgarria izan da. Taldean ahots eta sentsibilitate desberdinak egon zitezen bilatzen genuen: artistak, gizarte eta kultur sustatzailea, udalen ordezkariak eta ibar honetako jendearen sentimena eta kultura ordezkatzen dutenak. Hortik zailtasuna. Emari-ren lehenbiziko edizioa izan da eta hain arlo desberdinetatik halako zerbaiti heltzen genion lehenbiziko aldia. Hortik eratortzen da, hain zuzen ere, gure errealitatetik arte garaikidera eta mitologiara hurbiltzean sortu dugun aberastasuna. Buruhauste handienetako bat finantziazioa lortzea izan zen, azken unera arte ez bait genekien zenbat diru izango genuen, Honetaz gain, udako solstizioarekin batera hasi nahi genuen, baina sanferminak eta haien eragina hain hurbil egonda, honek ere ez zituen gauzak erraztu. Honen guztiaren ondorioz, etengabe denboraren aurka aritu ginen lanean. Emari 09 antolatzeko ideia John Berger-en “Lur zerria” saiakeraren irakurketatik sortu zen, gure buruari landa komunitate batentzat propio egindako artelan bat nolakoa izango litzatekeen galdetu genionean. Liburu honetan, besteak beste, gaur egun herrien nortasun nazional eta kulturalak batez ere herrietan gordetzen direla aditzera ematen da. Beste alde batetik, artea hiri handietan eta hiri handientzat sortzen dela argi dago. Ondorioz, ideia ez zen, batzutan gertatzen den bezala, hirian sortutako obrak aukeratu eta Ultzamara ekartzea. Gure helburua erakusketak hemengo landa komunitateei komuna zaien zerbaitetan oinarritzea zen, mitologia adibidez, eta aldi berean artelanak bertan eginak izatea. Horretarako artistek Mariren, Amalurraren ideiarekin egin zezatela lan erabaki genuen, egin beharreko guztia jainkosa honentzat egindako eskaintza moduko zerbait izatea proposatuz, artisten begirada landa komunitatean kokatzeko asmoz, betiere. Ekainaren bukaeran, artistak ailegatzen hasi ziren, nor bere materialekin, proiektuak bertan gauzatzeko eta bertakoekin harremanetan jarrita. Gainera, tailerrak egin zituzten, eta herritarrei obrak egiteko prozesuan parte hartzeko aukera eman zieten. Uztailaren amaierarako lan guztiak bukatuta zeuden eta orduan bertako biztanleak lan hauek ezagutzen, beraietaz hitz egiten, ulertzen edo ez ulertzen hasi ginen. Finean, gure buruari hura guztia zer zen galdetzeari ekin genion. Abuztuan zehar kontzertuez, emanaldiez eta are bi mus txapelketa bitxiez osatutako kultur programaz gozatu genuen; aire zabalean izan arren “emari” lanen gerizpean gauzatu zen programaz gozatu genuen. Katalogo honekin akabera eman nahi diogu lehenbizi erritu-sail honi, urratu dugun bide honi. Batek daki geroak zer esperientzia berri ekarriko ote dizkigun. Lanetako batzuk hor diraute. Segi bisitatzera, gozatzera, haiei buruz gogoeta egitera, eta hau egiten duzun bitartean gogoan izan hauxe dela gure mundua, gure landa mundua. emari09 taldea


INTRODUCCION

emari 09

6I7

Alguna vez Jorge Oteiza mencionó que “provocar” la creatividad es una tarea sumamente difícil, cosa que nos ha quedado totalmente clara a todos quienes hemos participado en la organización de Emari 09: Primer Ritual Internacional de Arte Actual en la Zona Ultzama. El proyecto emari 09 se comenzó a discutir y fraguar a lo largo del 2008 y todo el primer semestre del 2009; ya sea de manera quincenal o semanalmente, se fueron reuniendo primero unos y luego otros más, hasta llegarse a conformar el denominado “equipo emari”, cuyo trabajo ha sido complicado a la vez que enriquecedor. En este equipo procuramos que estuvieran presentes diferentes voces y sensibilidades: los artistas, la animadora socio-cultural, representantes municipales y entidades o personas que representaban el sentir popular y cultural de esta zona. De ahí la complicación. Ha sido la primera edición emari y la primera vez que nos enfrentábamos a algo parecido desde mundos muy diferentes y de ahí también la riqueza de asomarnos al arte contemporáneo y a la mitología desde nuestra realidad. Entre los problemas mayores que tuvimos fue la búsqueda de financiación ya que hasta última hora no supimos con que dinero contábamos, también el querer comenzar con el solsticio de verano y tener los sanfermines y su influencia tan cercana. Todo esto representó estar continuamente luchando contra el tiempo. La idea de organizar “Emari 09: partió de la lectura del ensayo de John Berger titulado "Puerca Tierra" y de preguntarnos acerca de cómo podría ser una obra artística hecha exprofesa para el medio rural. Por un lado, en el ensayo de Berger se menciona, entre otras importantes reflexiones, que las identidades tanto nacionales como culturales de los pueblos donde se refugian o se preservan actualmente es en las comunidades rurales. Y por otro lado, todos sabemos que el ar te se crea en y para las grandes ciudades. De ahí que Emari 09 no se tratase de escoger, como en ocasiones suele suceder, obras artísticas realizadas en la ciudad y trasladarlas a la zona Ultzama; queríamos que la exposición estuviera sustentada por algo común a las comunidades rurales de aquí, por ejemplo, la mitología y que las obras se realizaran en nuestras comunidades. Así, nos propusimos que los artistas trabajaran con la idea de Mari, la Madre Tierra, y que todas las obras artísticas fuesen como una ofrenda a esta diosa, y siempre con la intención de que los artistas volviesen su mirada hacia el mundo de las comunidades rurales. A finales de junio comenzaron a llegar los artistas con sus materiales para realizar sus proyectos in situ y relacionándose con muchos de los que habitamos estos valles. Impartieron talleres y ofrecieron a los vecinos la oportunidad de participar en la realización de las obras. Para finales de julio, todas las obras se encontraban terminadas, los habitantes de la zona comenzamos a descubrirlas, a hablar de ellas, a entenderlas y no entenderlas, a preguntarnos qué era todo esto. Durante el mes de agosto disfrutamos, a la sombra de las obras emari, de un programa cultural al aire libre de concier tos, recitales, proyecciones, e incluso de dos extraños torneos de mús. Con este catálogo ponemos punto final a este primer ritual, a este camino que hemos emprendido y no sabemos que nuevas experiencias puede depararnos en el futuro. Algunas de las obras continúan ahí, visítalas, reflexiona y vuelve a mirar con nuevos ojos hacia este que es nuestro mundo, nuestro mundo rural. equipo emari09


01


Proiektuak/Proyectos 02


Amaia Conde

Luis Morea

01. CROMLECH

02.ESPACIO INTERIOR

03

emari 09


04


05


Koldo Agarraberes

03. MARI JUANA

Unai Otegi Agirrebengoa

12 I 13

04. LO EFIMERO, EL ARTE Y LA SOCIEDAD

06

emari 09


07


Iosu Zapata

Jose Luis de la Hoz, (Pipo)

05. SORGINZULO

06. SINERGIA

14 I 15

08

emari 09


09


16 I 17 Antonio Grit贸n

Carolina Martin

07. PASEO

08. MIEDOS Y DESEOS

10

emari 09


11


emari 09 Karen Trask

Chiara Pignotti

09. DESDE AQUÍ A ALLÁ

10. OFRENDA A LA MADRE TIERRA

18 I 19

12


emari 09 Colectivo 7 puertas

11. AYER, HOY Y MARAĂ‘A

13


emari 09

20 I 21

Virginia Dome単o

12. EN LOS FRAMENTOS RESIDE LA ESENCIA DE LA REALIDAD

14


emari 09 Nerea de Diego

13. ** amaria **

15


KOKAPEN MAPA/MAPA DE SITUACION

22 I 23

emari 09


Catalogo emari09. vol1