Page 1

IRAKURRI ZABALDU

BI-760-2017

EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERA | IRAILA 2017

emaraun

ERREPORTAIA

ASKATU MATAZA: Soraya García

PIKARAREN LEHENENGO KOLABORAZIOA

...+


erantzun

GOZATU

IKASI

aurkibidea aurkibidea

Aurkibidea

2

Herrien txokoa

3

Erreportaia

4

Askatu mataza

6

Irudia

8

Saretik

9

Trans despatologizazioa orain!

10

Gabiltza

11

Kuleroen kaxa

12

ema(H)itza “Borroka, bizi onez borborka� du izena 15. urteurrenaren baitan, urrian burutuko dugun azken ekimenak. Oraingoan, kolektiboetan osatze feminista prozesuak aztertu eta pentsatuko ditugu. Izan ere, urte hauetan zehar askotariko hausnarketak egin ditugu militantzia ereduaren, borroka bideen eta ondo bizitzearen inguruan; baina orain arte barrura begira landu dugunari kanpo proiekzioa eman nahi diogu udazkenean.

Gure gorputzen memoriak zauri, ondoez eta sintoma ugari biltzen ditu eta hauetan arreta jarri eta zauriak eta aurre bizipen ilunak (indarkeria egoerak, torturak, prekarietatea) leundu nahi ditugu elkarrekin. Hau horrela izanik, lan honetan diharduten elkarte desberdinak gonbidatuko ditugu. Etorri eta bizi onaren eltzea borborka jarriko dugu elkarrekin!

Urriaren 10ean Gladys Enea parkeko aretoan, Donostian

15urte.bilgunefeminista.eus

2

iraila


herrien

txokoa Zarauzko eraso sexisten aurrean Mugimendu Feministak babes katea deitu zuen eta arrakasta handiko ekimena izan zen

San Ferminak hasi aurretik heteropatriarkatua desobeditzeari ekin zion Farrukas-ek, lagun pilo batez inguratuta eta autodefentsa feminista zipriztinduz

Gasteizen Transzeledontzia eguna ospatu zen eta argazkian ikus daiteke txosna feminista ondoan izan zuen armairu polita

3


PARTEKATU

reportaia erreportaia

;

# ezta baidatu

BAI DEFENDATU

Mediterraneoa, patera bat eta erresistentziari aurpegia jartzen dioten hiru emakume*

N

ire herria maite dut baina ezin naiz hemen geratu Apur bat aurreztu, mapa pare bat eta hegaldia begiratu eta listo! Erraza da mendebaldean jaio izan bazara, ihesaldia gatazka politiko batek bultzatuta ez bada, behintzat. Afrikatik bazatoz eta klase altuko familiakoa ez bazara, adibidez, aurreztea eta mapak begiratzeaz gain, guideman edo connection man bat bilatu behar duzu eta ausardiaz bete; bereziki, emakumea* bazara. Hala bada, oraindik ere arrazoi handiagoaz, zure gorputza eta bizitza arriskuan jarri behar dituzu eta. Benetan argi izan behar duzu hortaz, bidaia hori egin nahi duzula. Baina zaila izaten da askotan, nahi eta behar hitzen arteko aldea bereiztea... Bere jatorrizko herrialdean indarkeria eta bazterketa sexista basatia pairatzea, dute komunean Saharaz Hegoaldeko emakume migrante gehienek eta horregatik

egiten dute ospa. Hauek ez daukate errefuxiatu estatusik baina politika eskas batek eragindako gatazketatik ari dira ihesi, sistemikoa den bortizkeriatik hain zuzen ere. Horrela, indarkeriaren dimentsio guztiek zeharkatzen dituzte (bortizkeria estrukturala, pobrezia egoerari lotua; indarkeria sinboliko-kulturala, emakumeen diskriminazio eta desbalorizazioa eta indarkeria zuzena, han naturalki ikusten baita gizonezkoek emakumeak jipoitzea). Indarkeria mota guzti hauek, ez dira jatorrizko herrietan soilik emango, bidaian eta helmuga-herrialdeetara heltzean ere mantenduko baitira. Baina emakume hauen bizirauteko gaitasun eta teknikei esker idatz dezakegu hau gaurkoan, lerro hauek idazteko erabili dugun Bizirik nagoš izeneko txostenean jasotzen den bezala. Dokumentuan, besteak beste, hiru emakumeren testigantzak irakurri ahal izan ditugu, zeinetan euren bizitzako parte bat biltzen den eta baita bidaia honetan erabili

dituzten estrategia batzuk ere, biktimizaziotik askoz haratago doan kontakizun eta analisi ezin interesgarriagoan. Horrela hasi zen dena... Beste asko bezala, bere aukera sexualarengatik zigortua eta jazarria zen Jeanne. Bere jatorrizko herrialdean, Kamerunen, lesbiana izateagatik bost urteko kartzela zigorra, lesbianismoa zuzentzeko bortxaketak, gaitzespen soziala edota harrikatzeak pairatzearen arriskua baitago. Clarak ez zuen maite ez zuen gizon batekin ezkondu nahi Bazekielako horrek zer karga suposatuko liokeen: etxeko lanak eta lan sexualak egin behar izatea, askatasuna eta osasunerako, formazio profesionalerako eta bestelako oinarrizko eskubideak galtzea... finean, norbaiten menpeko objektu bilakatzea. Sarak ezin zuen bere aitak, ama

* Emakume kategoria erabiltzen jarraitzen dugu gure egungo errealitatean politikoki eragiteko oraindik baliagarria delakoan, nahiz eta sexu-genero sistemak markatzen duen binomioaz gaindi bizipen, ibilbide, ahalmen eta identitate anitzak ere bagaren (bollerak, trans‌)

4

iraila


PARTEKATU

reportaia erreportaia nola jipoitzen zuen ikustea jasan eta horri gehitu ohi zaizkion txirotasunak eragindako gabeziek bultzatu zuten bidaiari ekitera. Ez-ohiko erreferenteak formazioa erresistitzeko

eta

Hala ere, denek eduki dute erresistentziarako abiapuntu komuna euren jatorrizko herrialdeetan zentratzen dena: Inguruko pertsonaren baten eragina, generoaren arauekin apurtzen zutenak edota horren zurruna ez den heziketa. Hezkuntza eta kulturari lotutako estrategia ere zinez baliagarri izan zaie. Izan ere, kasu askotan emakumeak oso gazte direla (hamar urte ingururekin) ezkontzera presionatuak edo behartuak izaten dira. Ikasten jarraitzeko aukera badute, ezkontza atzeratzeko estrategia bihurtzen da formazioa. Horrez gain, enplegu baterako sarbidea errazagoa edukiko dute edozein lekutan eta baita askeagoak izateko aukera ere.

Indarkeriatik indarkeriaz jositako batean murgilduz

ihesi, bidaia

Migranteak, merkantzia bailiran dira garraiatuak. Oro har eskubideen falta nabaria bada, emakumeen kasuan dena da gordinagoa. Bereziki izutzekoa da pairatu ohi duten indarkeria sexuala, bidaian aurki dezaketen edozein gizonezkoren partetik: Beste migranteetatik hasita, mafietatik pasa eta mugetako militar eta poliziarenganaino iritsita. Gainera, bidaia hauetan osasun bermerik ez dagoenez, emakume asko hiltzen dira erditze edo abortuetan. Erlijioa eta mutil-lagun faltsuak erresistitzeko Ezinezkoa dirudien arren,

;

# ezta baidatu

BAI DEFENDATU

testuinguru honetan ere badira emakumeek garatzen dituzten biziraupen- estrategiak: Bidaia planifikatzea zaila bada ere, garrantzitsua da maparen bat aurrean, bidaia pentsatzea gatazkatsuak diren zonaldeak edo gudan daudenak ekidinez. Beste aukera bat izaten mutil-lagun bidaiari, connection man edo guidemanen bat topatzea. Hau da, bidaian zehar lagunduko dituen “gizonezkoren batekin joanda, besteek ez dizute minik ematen� azaltzen dute Jeanne eta Clarak. Tratu hauek diru truke egiten dira eta mutil-lagunaren kasuan, maiz, mesede sexual eta etxeko lanekin izaten dira ordainduak. Askotan aipatzen duten beste estrategia bat da elementu erlijiosoen erabilera. Beloa janztea adibidez, bortxatua eta erasotua ez izateko modu eraginkorra izaten da musulmanen aurrean. Beste taktika bat, erritualena da: “Nik sukaldatutako jana jaten zuten hiru gizonek izugarrizko jipoia eman zidaten zor zidaten diru bat eskatu nielako eta denek ikusi baina inork ez zuen ezer esan, emakumea naizelako. O r d u a n , madarikazio bat botatzea erabaki nuen eta guztien aurrean, biluzik, esan nien: Nik gauza txarren bat egin badizuet, lu rralde honetatik ateratzean ez

dut itsasoa zeharkatzea lortuko; kontrara, nik ez badut ezer txarrik egin eta eskatu dizuedan dirua eskatzea bidezkoa bada, zuek izango zarete itsasoak irentsiko dituenak�. Clararen erabakia, kasu honetan, kontraboterea erabiltzea izan zen, Afrikan garrantzia handia daukan praktika erlijiosoa erabiliz.

Hau al zen paradisua? Emakume migrante zein errefuxiatuak lurralde berrira heltzen direnean prekarietatea, prostituzioa, klandestinitatea, ikusezintasuna, arrazismoa eta deportatuak edo kartzelaratuak izatearen arriskua dituzte beti atejoka. Horrez gain, emakumeek diruiturri berriak bilatzen dituzte lana biderkatuz edo miaketaekonomiak (lanen etengabeko bilaketak, enplegu batetik bestera jauzi eginez eta behinbehinekotasunezko lanaldi laburretan) praktikan jarriz. Hala, ez dute ez segurtasunik, ez

5


PARTEKATU

eportaia erreportaia jarraikortasunik, ezta eskubide sozial eta ekonomikoak asetzeko bermerik ere. Lan baldintza prekarioei, berriz, beste zailtasun bat gehitzen zaie: Kultura eta hizkuntza desberdina duen herrialde batera heltzeak, bakardadeak eta informazio faltak, zaurgarritasun egoeran jartzen ditu pertsona migranteak, lan mundura heltzea, bizileku bat bilatzea edota bere eskubideak ezagutzea bezalako oinarrizko ekintzak gauzatzea erabat murriztuz. Zaurgarritasun horretaz baliatzen dira, besteak beste, pertsonen trata gauzatzen duten mafiak, ekonomia neoliberalaren barneko merkatu beltzaren aterkipean: “Valentziara iristean, gizonak hau esan zidan: ‘Afrikan entzun duzun guztia gezurra da. Hemen ez duzu ez lantegi batean ez landan lan egingo. Kalean egingo duzu lan, beste neskek bezala” diosku Sarak.

;

# ezta baidatu

BAI DEFENDATU

lagungarritzat, sostengu ekonomikoa edo entretenimendua, harremanatzeko aukera eta hazteko aukera izateaz gain, burua zerbaitean okupatuta egoteko giltza dira. “Gehiegi ez pentsatu eta gauean ondo lo egin ahal izateko” adierazten du Jeannek.

Ongi etorri, Clara; ongi etorri Jeanne; ongi etorri, Sara... Ongi etorriak denak! Bada, kontatzen dizkiguten errekurtso guztietan, klabea den elementu bat, komuna dena bide hau egiten duten emakumeengan: erresilientzia. Hau da, zailtasunak gainditzeko eta traumak eta gertakari larriak bizi arren etorkizunean proiektatzen

Malkoei eutsi edo ordenagailuko teklatua inpotentziak jota apurtzeari amore ematearen erronka. Idaztea, kontatzea, partekatzea behar duena, egunen batean errealitate izateari utz diezaion. Baina emakume hauek, egoerarik gogorrenetan arazo dena aukera bihurtu eta erresistentzia estrategiatzat identifikatzeko eduki duten gaitasunak ematen digu aurrera jarraitzeko behar dugun indar eta itxaropena. Hala geratu zaizkigu, Clararen hitzak buruan iltzatuta: “Afrikako gertakari horietan pentsatzen dudanean, min horretan pentsatzen dudanean, gogorra da niretzat fisikoki eta mentalki. Gogorra da; baina, bizirik nago, ezta?”

Osatzea, sareak eta aliantzak erresistitzeko “Egun horretan gertatu zitzaidanaz duela gutxi hitz egin dezaket; lehen ezin nuelako hitz bat bera ere esan. Laguntza psikologikoari esker orain gai naiz” Kontatzen du Jeannek. Zentzu honetan, bizitako guztia sendatzeko prozesuan denek azpimarratu dute laguntza psikologikoa, bizitakoa taldean konpartitu ahal izatea eta babes humanoa eta horretarako dauden baliabide sozialak, hasieran horietara jotzearen beldur badira ere. “Hasieratik sartzen digute beldurra erakunde eta eragileekin, bertako jendea poliziarekin harremanetan zegoela eta fidagarria ez dela esanez”. Sara Horrez gain, lana eta bestelako okupazioak aipatzen dituzte 6

iraila

Uztailaren 14-22 bitarte abiatu zen “Mugak zabalduz” karabana Melillaruntz, errefuxiatu eta migranteen egoera salatu eta ikusarazteko.

jarraitzeko garatzen dugun gaitasuna (Manciaux, Vanistendael, Lecomte eta Cyrulnik, 2001). Sara: “Une hartako zerbait zela, aldi batekoa zela pentsatzeak aurrera egiten laguntzen zidan. Ez naiz hemen betiko geratuko”. Gure arraza-pribiligioek askotan ikusten uzten ez diguten errealitate baten kontakizuna izan da hau.

Narrazio eta irakurketa hauek “Bizirik nago Saharaz hegoaldeko Afrikatik etorritako emakumeen erresitentziakartografiak” txostenetik ateratakoak dira, Itziar Gandarias Goikoetxeak idatziak. “Nigeria eta Kamerungo emakumeak elkarrizketatu ditugu eta denbora osoan eduki dugu zaintza oso presente, elkarrizketatuen nahi eta beharrak errespetatu ditugularik” lasaitzen gaitu Itziarrek idatzian.


irudia: Oihana Garmendia euskal preso politiko ohiak Bapaume-ko espetxean egonda marraztu zuen erretratua

7


askatu mataza askatu mataza SORAYA GARCÍA: “BOTERETZE TRESNA IKARAGARRIA IZATEN ARI DA HAU” Soraya García ELA sindikatuko delegatua da Bizkaiko erresidentzien sektorean. Bere burua emakume langile, sindikalista eta feminista bezala definitzen du eta 250 eguneko grebari eutsiz, 2016ko martxotik darama bere kideekin batera Bizkaiko Erresidentzien borrokan. pertsona bat altxatzen lagundu eta garbitzeko eta hau arazo handia da, gaur egun zaintza bezala ulertzen delako nagusiei sendagaiak ematea, garbitzea eta elikatzea. Baina alderdi humanoa galdu da: beraiekin partxisean jolastea, hitz egitea... Baina erabiltzaileek eskatzen badute ere, enpresarientzat hori denbora galtzea da. Horrela, zaintzalanen ikuspegi erabat merkantilizatua lehenesten da, pertsonak zaintzearekin zerikusi gutxi daukana.

Z

ein da egungo egoera eta zeintzuk dira zuen eskaera nagusiak? Arazoaren muina egoitzen pribatizazioan datza. Hamabost urtetan erresidentzia kopurua bikoiztu da eta diru publikoa erabiltzen hasi da zerbitzu hau Aldundiko inguru politikoko enpresei emateko; baina enpresa hauek etekin ekonomikoez soilik arduratzen dira eta ondorioz, egoitzetako langileon lanbaldintzak prekarioak dira; gure lan-baldintzak prekarioak direnez, ematen dugun arreta ere prekarioa da.

8

iraila

Kasu askotan, gure soldatak ez dira 1000 eurora ere iristen eta ratioena ere lotsagarria da: batez beste dozena bat pertsona dugu bakoitzak zaintzapean eta gauean bi pertsona egoten dira 130 erabiltzailerekin. Gainera, zazpi minutu esleitzen zaizkigu

Honen aurrean gure aldarrikapenak oinarrizkoak dira, egoitza publikoetan bezala, gutxieneko 1200 euroko soldata, 35 orduko lan-jardunak eta ratioak berdintzea (langile bakoitzeko zaintzapeko pertsona kopurua) ez baitira 1998tik egokitu. Hiru eskaera hauei, jaiegunetako plus-arena ere gehitu beharko genieke. Gatazkari dagokionez berriz, blokeo egoeran gaudela esan genezake, ez baitago negoziazio mahairik ezta hurbilpenerako borondaterik ere. Sektore feminizatu batez arituko ez bagina eta langileak, batik bat emakumeak* izango ez balira, Diputazio eta patronalen erreakzioak berdinak izango lirateke? Zalantzarik gabe, ez. Gatazka hau denboran iraunkorra eta gogorragoa da gure emakume

izaeragatik. Nire ustez hau ideia historiko batetik dator, emakumeok zaintza lanak egiten genituenaren ustean oinarritzen dena. Zaintzalanetatik negozioa egiten denean, ordea, eurak ulertzen dutena da, lan hori dohainik egin behar dugula, orain arte bezala. Beraien hitzetan oinarrituz, baldintzok onartu beharko genituzke jendarteari zor diogun zerbait delako, humanitateagatik eta bihotzez egin beharrekoa. Iraingarria da eta antzeko komentario eta jarrera erabat sexista eta baztertzaileak pairatzen ditugu etengabe, Diputazio eta enpresarien partetik. Beheragoko maila bateko langileak bagina bezala ikusten gaituzte. “Zuk hori kobratzen duzu, zure etxeko bigarren soldata delako; senarra da soldata nagusia eramaten duena etxera” esatera ere heldu ez zaizkit ba! Beste behin, patronalik garrantzitsuenetariko erresidentzia bateko zuzendariak hankartekoari eusten zion bitartean “hemendik aterako dira zuen soldatak” bota zidan. Zalantzarik gabe izugarrizko errespetu faltak dira, gure identitateari, generoari, erabat lotuta doazenak. Eta goiko ideiari lotuta, kriminalizazioa pairatzen duzuela esango zenuke? Saiatzen dira, bai. Esaterako, Gabonetan greba egiteagatik Unai Rementeriak (ahaldun nagusiak) krudelak ginela bota zuen eta etengabe ari dira antzerako mezu faltsuak botatzen. Adibidez, nagusiak txarto artatuak daudela esan


eta inspekzioekin mehatxatuz. Baina guk askotan g o n b i d a t u ditugu bai Unai Rementeria eta baita Isabel Robles ahaldunak ere, erresidentzia bat bisitatzera egun batez eta inoiz ez dute gonbitea onartu. Dena dela, benetan zail daukate bere diskurtsoa hedatzeko, erabiltzaile gehienek gurekin bat egiten dutelako; ulertzen dute egiten ari garena zerbitzua hobetzeko ere badela. Egia da beti dagoela bakartuago sentitzen denik, batez ere dependentzia handiagoa daukaten nagusiak. Baina ondo ulertzen dute eta batzuk gure protestetara ere animatzen dira. Zeintzuk dira zuen aliantzak borroka honetan, sindikatuekin, Mugimendu Feministarekin, beste sektore bateko langileriarekin...? Beste sindikatuekin ez daukagu aliantza sendorik baina maila sozialean gauza handiak lortu ditugu, adibidez, erresidentzietako familiekin, Pentsionistak Martxanekin, antolakunde eta eragile feminista desberdinekin. Alternatiba, Bildu edo Podemos bezalako talde politikoek ere lagundu digute batzuetan eta euskal jendartean ezagunak diren pertsona batzuk -Toti, Atxaga, Gari...- ere hurbildu ziren orain hile batzuk, Arriagan burutu genuen kanpaldira. Aliantza lana funtsezkoa da batez ere horren harroputza den patronala baldin

Bizkaiko Olimpia erresidentzian maiatzean egindako kontzertu klandestinoa. Argazkia: Laida Zabala

badaukazu albo batean eta Aldunditik gurekin biltzeko ezezkoa baduzu bestean. Gu erdi-erdian gaude: Diputazioak dio honen ardura enpresena dela eta patronalak esaten du Aldundiarena dela. Egoera honen aurrean argi geneukan arazoa ikusarazi behar genuela. Prozesu luzea eta nekagarria izaten ari da baina bide honetan inguratzen gaituzuenon babesari esker goaz aurrera. Sindikalgintzaren papera ere garrantzitsua izan da, erresistentzia kutxa bat edukitzea funtsezkoa izan baita gure kasuan, adibidez. Gainera, informatuago eta batuago egoten laguntzen du sindikatuak. Badakizu, kolektiboan dena da errazagoa. Zer esango zenioke Unai Rementeria eta bere tribuari? Gogoratuko nioke bera ere nagusituko dela inoiz, eta benetan espero dut ordurako hau konponduta egotea, baina bitartean esango nioke oso erraza dela txapa morea jarri eta emakumeon borroka goraipatzea baina borroka

hori aurrean daukanean, hari kontra egitea ez dela oso koherentea. Helaraziko nioke berak eta bere taldeak ezarritako zerbitzu minimoek (%90ekoak egunean zehar eta %100koak gauean), horren oinarrizkoa den grebarako eskubidea urratzen dutela. Eta zuek, nola zaudete? Ez da erraza baina badakigu guk lortzen badugu emakume gehiagok esango diola bere buruari “nik ere egingo dut�. Hala izan da historikoki gainera eta horrek ematen digu indarra. Egia da bide neketsua dela eta bajoi momentuak egoten direla baina boteretze tresna ikaragarria izaten ari da hau. Emakume askorengan egondako aldaketak ikusi ahal izan ditugu. Adibidez, bada emakume bat lehen, enpresariaren bulegora dardarka eta beldurrez sartzen zena baina burua altu eta harro doana orain. Protestetan ere bada emozioaz negar egin duenik ere... oso bide askatzailea da. 9


Amodioa ondo egiteko Harritzekoa izango dela suposatzen dut. Nik, argitxoak dituzten zapatilak erabiltzen ditudala, Interneten nire intimitate guztiak kontatzen ditudala, ahalduntzeaz denboraz baino gehiago hitz egiten dudala, feminista koherentez inguratuta nagoela, ziurtasun gabezia dela uste dut hoberen definitzen nauena. Urtero, nire urteeguna heltzen denean, kandelei bakardadean putz egingo diedala pentsatze hutsez dar-dar egiten dut eta maitemintzen naizen bakoitzean istorio hori porrotik gordinenera kondenatuta dagoela pentsatzen dut. Urtebetetzearena iruditzen zait esanguratsuena, egia esan. Gestalt terapeuta batekin edukitako harremanak, Gesalt-a gorrotatzeko baino ez dit balio izan. Segurtasun faltari dagokionez, behintzat. Beste guztiari dagokionez, berak dibanean esertzearen beharrik gabe hazi arazi ninduen. Tira, nahaspilatzen naizela. Ni hona, ziurtasun ezaz eta polimaitasunaz hitz egitera etorri naiz; edo monogamia eta segurtasunaz, nahiago duzuena. Nire egungo kidearekin harreman irekia eraikitzen saiatzen ari naiz. Ikusten duzuenez, ez naiz polimaitasunaz ere ari, erlazio irekiaz baizik. Kakatuta nago. Zeloen beldur naiz, noski, baina batez ere, ezaugarritzen nauen segurtasun ezak erlazio osoa xurgatzea kezkatzen nau gehien. Galerari diodan beldurrak esku eta hanketatik lotua nauka. Ez da egia arazoaz kontziente izateagatik berau konpontzearengandik hurbilago zaudenik, konpai. Nire panorama begiratu eta bi aukera baino ez ditut ikusten (betiko lez, beste alde batetik): inkontzienteki eramaten utzi edo nire burua babestea, honek min handia emango duela baitakit. Orduan Vetusta Morlarengan pentsatzen dut eta baita bere “dejarse llevar suena demasiado bien� (eramaten uzteak ondoegi jotzen du) abestiaren esaldian ere. Badakit, bestalde, maitasunak, bizitzak bezala, kontrolaezina den puntu bat dutela, asko politizatu eta arrazoitu dezakegun arren, agian zorionez, nire izanaren barrutietara, feminismoa inoiz helduko ez 10

iraila

Andrea Momoitio denetara. Orduan etsipenez oroitzen ditut beste garai bateko maitasun eroak, beldurrik gabe bizi izan nituenak, baina... askotan sentitu izan naiz galtzaile handia. Beharbada apur babestearekin nahikoa izan zitekeen, baina monoemozionala naiz: zuria edo beltza, dena edo ezer ez. Gainera, nire burua babestearekin, oraindik amesten ditudan pelikuletako maitasunak ukatuko zaizkidala sentitzen dut. Nire kideari behar duen guztia ezin diodala eman argi daukat, baina, zintzoki?, gustatuko litzaidake. Baliteke, amodioan esperimentatzea soilik izatea posible gehiegi maite ez baduzu. Momentu honetan akordio zehatzetara heltzea da gakoa, baina denak iruditzen zaizkit eramaten uztearen ekintzarekin bateraezinak. Askatasunaren izenean, bere etxean sorpresaz agertzearen aukera galtzen dut, bizitzako giltzak ematearen ilusioa, aspertzen garenean errutina deitzen ditugun eguneroko keinu txikiak eta baldintzarik gabe norbaitekin kontatu ahal duzula jakiteak ematen dizkizun segurtasun eta bakea galtzen ditut. Libre izateagatik, lasaitasuna eta konfiantza galtzen ditudala sentitzen dut, askatasunaren izenean sakrifikatzen dut nire eromena eta galera guztietan, kontzesio guztietan bezala, ni-aren apur bat galtzen zait. Maitasunean horrenbeste pentsatzeak, maitasuna egiteari uztea eragitearen beldur naiz, gure emozioak politizatzeak analisirako kategoria bilakatzera eramatea, maitatzeko moduak ezartzea koherentziagatik, baina oraindik ere gehiago kezkatzen nau elkarrekin, zein harreman mota eduki nahi dugun ez pentsatzeak. Berak monogamoa ez den harreman eredu baten alde egiten du apustu eta nik beragatik egiten dut apustu. Erronka saihestezintzat jotzen dut eta sakonki desio dut ariketa honek hazten lagun nazan. Testu hau, bularra korapilatuta daukadala amaitzen dut, Brigitte Vasallo-k berak ere aska ezin lezakeen korapilo batekin.


saretik

saretik

Alazne Intxauspe Elola _ EHNE Bizkaia eta La Via Campesinako kidea

Mundua aldatzeko mugimendua eraikitzen dugu Feminismoarekin eta Elikadura Burujabetzarekin

j

oan den uztailaren 16tik 24ra bitarte Derioko Seminario Zaharrean egon ginen bilduak La Via Campesina osatzen dugun erakunde eta mugimenduetako mundu osoko ordezkariak gure VII. Nazioarteko Biltzar Nagusia aurrera eramateko. Momentu historikoa izan da, lau urtean behin kontinentez aldatuz ospatzen baitu LVC-k bere Biltzar Nagusia, 1993. urtean Europan, Monsen (Belgika) lehenengoa ospatu zuenetik eta kontinente guztiak pasa ostean, berriz ere Europara itzuli da, gure lurretara oraingoan, Euskal Herrira. LVC, gure herriak osasuntsu elikatzeko elikagai osasuntsuak ekoizten ditugun mundu osoko baserritarrek, arrantzale artisauek, landa guneetako langileek, lurrik gabeek, herri indigenok,... osatzen dugu eta gure lurren, ondasun komunen, jakintzen, autonomiaren, duintasunaren, izaeraren,... defentsa da gure helburu nagusienetako bat. Gazteei eta emakumeei paper estrategikoa aitortzen die gure mugimenduak eguneroko lan produktiboan eta baita ordezkaritza esparruetan ere, barne arauaren arabera, erabaki guneetako ordezkaritzan, gutxienez %50ak emakumezkoa izan behar baitu eta hirutik batek gaztea. Biltzar Nagusi honen baitan, LVCko emakumeon V. Asanblada izan da eta bertan bildutako mundu osoko emakumeok aitortu dugu ikusten direla aurrerapen ideologiko, politiko eta legislatiboak eta egunero lanean tinko jarraitu behar dugula aurrerapen

horiek naturaltasunez txerta daitezen; izan ere, beti ez baitira gure erakunde eta inguruetako egunerokotasunean islatzen. “Nahikoa da, emakumeenganako indarkeriarik ez� gure kanpaina oso garrantzitsua izan da landa guneetako emakumeok jasaten dugun era askotariko indarkeria ikustarazteko eta gure erakundeen sentsibilizazioan aurrerapausuak ematen joateko. Behar beharrezkoa dugu orain LVC osatzen dugun pertsona guztiok gure erantzunkizuna hartzea errealitatea aldatzeko pausu sendoak emateko. Gure baserritar izaeratik sortzen den feminismoa eraikitzen ari gara, gure erakundeak elikatzeko eta bestelako mundu baten eraikuntzan oinarri izateko. Mahai gainean jartzen dugun feminismoak gure dibertsitate kulturala aitortzen du eta kontziente da, herri, herrialde eta erregio bakoitzean bizi ditugun baldintzak ezberdinak direnaz. Gure autonomiaren eta gizarte aldaketaren alde borrokan eta baserritar ereduko nekazaritza eta elikadura burujabetzaren defentsan, munduko txoko ezberdinetako emakumeok egunerokotasunean daramatzagun borroketatik eraikitzen dugu, hortik eraiki nahi baititugu berdintasunean, errespetuan, lankidetzan eta elkaraitortzan oinarritutako genero erlazio berriak. Mundua aldatzea dugu helburu gure herriak elikatuz eta mugimendua eraikiz. 11


IRAKURRI ZABALDU

BI-760-2017

- “Bilgune Feminista Kontari” buletina, hamabostaldiro jaso nahi duzu? Albisteak, irudiak, bideoak, Agenda Feminista, hausnarketa feministak... ikusi ahal izateko lotura desberdinak edukiko dituzu, labur-labur begiratu eta gehien interesatzen zaizkizunak kontsultatu ahal izateko. Buletina zure e-postan jasoko duzu (mailchimp izeneko zerbitzua erabilita) - Bai interesgarria! Eta... zer egin behar dut, ba? Oso erraza da, bi aukera dituzu, zure izena eta e-posta adierazita, “kontaria jaso nahi dut” edo antzeko mezua komunikazioa@bilgunefeminista.eus helbidera idatzi, edo... gure webguneko orri nagusiko “Berriak” atala sakatuta ( http://bilgunefeminista.eus/eu/Berriak ), eskuma aldean agertzen den zutabe grisean agertzen diren datuak bete.

Adi! Oso ohikoa izaten da mezuok SPAM, mezu baztergarriak edo antzeko karpetetara ailegatzea! Ez ahaztu behin izena emanda, bertan begiratzea!

kuleroen KAXA

2017ko iraileko emarauna  

- Herrien txokoa: Uda Feminista iruditan - Erreportaia: Mediterraneoa, patera bat eta erresistentziari aurpegia jartzen dioten hiru emakume*...

2017ko iraileko emarauna  

- Herrien txokoa: Uda Feminista iruditan - Erreportaia: Mediterraneoa, patera bat eta erresistentziari aurpegia jartzen dioten hiru emakume*...

Advertisement