Page 1

EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERA | 44. zkia. | IRAILA 2018 IRAKURRI ZABALDU

BI-760-2017

emaraun

HERRIEN TXOKOA: Portugalete

LURRAREN DEFENDATZAILEAK DEFENDATU

LODIAKTIBISMOA: GORPUTZETIK TRANSGREDITZEN

...+


erantzun

GOZATU

IKASI

aurkibidea aurkibidea

Aurkibidea

2

Herrien txokoa

3

Erreportaia

4

Irudia

7

Askatu mataza

8

Saretik

10

Kolaborazioa

11

Kuleroen kaxa

12

ema(H)itza kasturte berria hastera doa I eta horrekin batera, hainbat

erronka feminista... Bilguneko Agenda Feminista erostean pentsatzen hasi beharko gara, bada!

Tira, datozen erronka eta aurretiaz etorri diren gutxi batzuetan sakontzera gatoz oraingoan ere, azalean ikusiko zenuenez, zenbakitu berri dugun 44. Emaraun honetan: Lolitari “gero arte!� esan eta Guatemalako beste kide batzuen hitzak bildu ditugu, Stop gordofobia eta Ramonak-eko taldekide batzuekin solastu gara (lodifobiaren aurkako taldeak), Emagineko Eskola Feministaren berri izan dugu eta Abaraska proiektua hobekixeagoezagutudugu,besteakbeste.Ezdiruditekomunerako gaiak, baina edozein lekutan irakurtzeko egokiak, aizu!

Egungo ekarpen ekonomikoez gain, beste asko landu eta lortzeko asmoarekin sortzen dugu kanpaina hau. Euskal Herriko Bilgune Feministaren proiektuari hauspoa ematea erabakitzen baduzu idatzi: bulegoa@bilgunefeminista.eus – era. 2

iraila


herrien

txokoa

Portugaletek mobilizaziok o Mugindu Feministak u Argazkiok ere o irudiak dituzu esku a dan zehar burututako rtean. mugimendua k bera k erraztutako ak dira.

3

iraila


PARTEKATU

reportaia erreportaia

;

# ezta baidatu

BAI DEFENDATU

LURRAREN DEFENDATZAILEAK DEFENDATU Lolita, herri oso baten islada

V

icky, Oxana, Lorena, Darek eta Lolita; k’iche’-a (Maiatik etorritako jatorrizko hizkuntza) eta euskara, sua eta ura, irriak eta malkoak... horrela gorpuztu genuen zuen borroka, zuen grina, zuen historia, memoria, kemena eta indarra... osatze asteburua amaitu eta bakoitzak bere bidea jarraitu zuen. Zu, Lolita, Bilbon geratu zinen luzaroagoan, zure familia, komunitate, bizimodu eta artozko opiletatik dexente urrun. Emozionatu gintuzten zure hitzek, urriaren 8 hartan, agertokitik, ehunka pertsonen aurrean bota zenituenak. Hala ulertu genuen, malko artean, opiltxo horiek zuretzako zer irudikatzen duten. Orain bazoaz eta itzuliko zarenaren hitzarekin batera hala galdetzen diguzu: “Nik nire historia, nire memoria, nire sabela... utzi ditut hemen. Zer egingo duzue beraiekin?” “Nire bizitza maite dut. Ez dut eraila izan nahi” 2012ko martxoaren 29an jarri Asanblada gogorra izan zen. Zure bikotekidea besarkatu eta alabarekin egongo zinelakoan eta albiste txarrak jaso ondorengo erabaki zail berria. “Ni ez naiz jaio eraila izateko. Ni ez naiz jaio bortxatua izateko” ia lelo bilakatzen dira zure esaldiak, konpañera. Guatemalan k’iche’az hitz egitea, lurra maitatzea, lurra defendatzea eta feminista izatea horrela dago zigortua: kartzelarekin, bortxaketekin, jazarpenarekin eta heriotzarekin. Asanbladak aurrera egin zuen eta baita zure bizitzak ere. Erabaki zailak erraz bihurtu eta aurrera egiteko daukazun gaitasun 4

iraila

miresgarri horretatik aritu zaitezke gaur egun ere: “Asko gogoratzen dut nire herria. Asko estimatzen dut nire lurraldea. Ondo gogoratzen ditut oroitzapen on eta politak baina baita bertan ematen diren injustiziak ere. Ez gaituzte pertsona gisa tratatzen indigenak garelako. Sumendiarena gertatu denean, adibidez, medioek kontatu ez duten arren, bertako herritarrak ez zituzten desalojatu. Bakarrik turistak eta klase altukoak atera zituzten arriskuan zegoen zonaldetik.” Honi patriarkatua gehitu behar diogu. Bertan, oso basatia da eta emakumea izatea gure kideen hitzetan, sumisioan eta ezkutuan egotearen pareko bihurtzen da. Datuek ere arrazoia ematen diote:

2017an 500 emakume izan ziren erailak Guatemalan eta 10 963 salaketa egon ziren eraso sexualak argudiatuz. Kapitalismoa eta patriarkatua elkartzen direnean gertatu ohi dena gertatu da hemen ere, zalantzarik gabe. Gerrillera, eroa, sorgina, terrorista... deitu izan diote Lolitari eta baita bere kontrako manifestazioak egin ere euren borroka kriminalizatzeko eta hori gutxi balitz, erailtzen saiatu dira inoiz. Horregatik egin zuen alde bere lurraldetik, Berta Caceres eta antzerako kideekin gertatu zena saihesteko. Bertita, erreferente bat zen, Lolita bezala. Mehatxu bat. Batzuen botere eta handikeria salatzen dutelako. Bidezkoagoa den bizi eredu baten alde egiten duelako eta honek,

Guatemalan k’iche’az hitz egitea, lurra maitatzea, lurra defendatzea eta feminista izatea horrela dago zigortua: kartzelarekin, bortxaketekin, jazarpenarekin eta heriotzarekin.


PARTEKATU

reportaia erreportaia kapitalismoa eta patriarkatuaren aurka jotzen du bete-betean. Bat batean zure bizitza defendatzea transnazionalen aurka joatea bilakatzen da, orduan; eta baita “zure” kausa, kausa kolektibo bilakatu ere. Izan ere, bertan dauden transnazionalek, ura lapurtzen diete Abya Yalako biztanleei, ingurua kutsatzen dute, baliabideen ustiaketa basatia egiten dute, masakratzen dituzte bertako herriak. Baina transnazional hauen jatorria Europan dago Lolitaren aburuz eta horregatik eskatzen du konpromisoa eta ardura hemen ere. Guk jan, jantzi eta erabiltzen ditugu bertan ekoizten diren produktuak eta hemengo erakunde eta politikek baimentzen dute hori. Florentino Perez (Real Madrid futbol taldeko eta ACS eraikuntzaenpresako lehendakaria eta) bezalako arduradunak dituzte atzean herri indigenen aurkako erasoek. Berarentzat ere utzi zizkigun hitz batzuk Lolitak: “Gustatuko litzaidake gure herria ezagutzea, ikus zezan,

;

# ezta baidatu

BAI DEFENDATU

bere enpresa handiak akabatu nahi duen herritar bakoitzaren aurpegia”. Euren kontra egiten dute, beraz, multinazionalek baina beraiek komunitatea daukate eraso guztiei erantzuteko, erasoez babestu eta erasoon ondorioak sendatzeko. Zuhaitzak dituzte, errekak dituzte, landareak, kideak, maitasuna, indarra, besarkadak... horrek egiten omen du biziraupena eramangarriago. Elkartasunak. “Ni banoa baina hemen Lolita asko geratzen dira” “Beraiekin hitz egin. Euren historiak entzun. Ez ahaztu gure herria, mesedez”. Animatu gaituzu. Hitza hartu dizugu, kontundentziaz eta Idily Méridarekin bildu gara, Mujeres tejiendo red taldeko kidea. Eragile hau Euskal Herrira migratu duten emakume* guatemaldarrez osatuta dago. Bertako kideek aipatu digutenez, 2016an sortu zenean bi ziren biltzen hasi zirenak eta gaur egun hogei lagunera ere heltzea lortu dute.

“... guztiok pairatu dugu indarkeria. Beraz, batu eta antolatzea beste erremediorik ez geneukala ulertu genuen. ”Oso emakume guatemaldar gutxi gaude Euskal Herrian baina denok konpartitzen dugu errealitate bat: guztiok pairatu dugu indarkeria. Beraz, batu eta antolatzea beste erremediorik ez geneukala ulertu genuen.” Elkartzearen garrantziaren zioa, euren ustetan, anizkoitza da: Alde batetik, egoera bikoitza salatu ahal dute, Euskal Herrian pairatzen dutena eta jatorrizko herrietako egoera; eta bestetik, aldaketarako agente garrantzitsu bilakatzea bilatzen dute. Izan ere, bertan bizi duten arrazakeriaz ere aritu zaigu Idily: “Ez da gauza bera hiri-guneko edo landa eremuko migrante indigena

5


PARTEKATU

reportaia erreportaia

izatea. Ez da gauza bera irakurri eta idazten jakitea edo ez jakitea. Zentzu honetan ni pribilegiatua izan naiz han bizi izan naizen bitartean, mestiza naizelako. Baina hona heldu naizenean galdu ditut pribilegio horiek.” Emakume guatemaldar guztien erresilientziarako gaitasunaz ere aritu gara eta etxeko langile internoek, elkarrekin egoteko duten beharra ulertu dugu segituan, “berdinetik berdinera” daudelako horrela. Hau biziraupenerako eta erresilientzia gaitasunerako funtsezko bilakatzen da eta horregatik askotan, nekeak neke, langile hauek dauzkaten asteko bi ordu libre bakarrak elkartzeko erabiltzen dituzte, elkarrekin egon, norberaren beharrak mahai-gaineratu eta ezaguerak elkarbanatzen dituztelarik. Horrela sortu omen zen kolektiboan ehuntzearen ideia. Hori izan da ahalduntze eta boteretzerako 6

iraila

;

# ezta baidatu

BAI DEFENDATU

tresna emakume hauen kasuan: kolektiboan ehuntzea. “Hala, hilabetean bitan egoten gara eta bakoitzak nahi duena egin dezake ehundutakoarekin. Norberak eraman, saldu edo bertan utz dezake etxeko langile gisa jarduten dutenei laguntzeko edo gure kolektiborako” azaldu digute. Hortik dator euren taldearen izena: Mujeres Tejiendo Red (Emakumeak Sarea Ehuntzen), Facebook-en aurki dezakezuna gazteleraz, informazioa zabaldu nahi baduzu.

atera zaizu esaldia, indarrez baina erraz. Zeure hitzei, zeure izanari, garrantzia kendu nahiko bazenie bezala. Beti horren umil. Beti horren apal. Hala geratzen dira, bada, hitzok, geure memorietan iltzatuta, zeure itzalaren irudiaz batera, guztion buru, bihotz, sabel eta odoletan, horrenbeste utziaz ere, gehienoi uzten diguzun hutsunea betetzeko baliagarriak izango zaizkigulakoan. Hala da, hala izango da, hala izan dadila!* Laster arte, konpita!

Lolita Chávez: “Herri honek asko eman dit eta itzuli egingo naiz” “Euskal Herria da Europako Abya Yala. Baina erritmo neoliberala antolakundeekin akabatzen ari da eta ezin duzue, testuinguru honetan ahaztu zuen lurraldea babesteaz gain, zeuen buruak ere zaintzea: bizi, osatu, zoriontsu izan eta ospa ezazue bizitza!” indarrez

* Osatze asteburuan itzuli genuen esaldia da. Guatemalako feminismo komunitarioko kideek erabili ohi duten esaldia da euren erritoetan. Izan ere, erritualek garrantzi berezia daukate han. Eduki politikoa, sinbologiarekin uztartzen da eta dena bilakatzen da bat: gorputzak, hitzak eta natura.


7

iraila

Irudia: Sendatu, sendotu - Irati Gonzalez Larena

iratiti_ti_ti


askatu mataza askatu mataza LODIAKTIBISMOA: GORPUTZETIK TRANSGREDITZEN

E

zin izan dugu, Itsaso, Carmen, Ana, Andrea eta Magdalenarekin mintzatzeko aukera galdu. Denak dira kide lodiaktibistak eta horretaz aritu gara horren justu. Itsaso, Ramonak talde lodiaktibistako kidea da. Bere hitzetan, taldea ikusgarritasun lesbikoa ospatzen zen jai batean hasi zen: “Festa horretan hasi zen dena eta hasieran jateko eta hitz egiteko, gure bizipenak partekatzeko biltzen ginen. Pantanora joateko, arropa elkarrekin erosteko, parrandan irteteko... Lodia zarenean, horrelako gauzak bakarrik egitea, zail samarra izan daiteke”. Geroago hasi ziren Ramonak guztiak kontzientziazio lan handiagoa egiten eta orain arte kontatzen ez zenaz aritzen. Antzeko helburuekin sortu zen Stop gordofobia plataforma eta bertako kide ditugu Carmen Godino, Ana Leon, Andrea Pardo eta Magdalena Piñeyro. Milaka jarraitzale dituzte Facebookeko perfilean edo beraiek zuzendu bezala, 73 000 pertsonek osatzen dute euren ziber-komunitatea. Diotenez, ez baitute jarraitzailerik, kideak baizik; eta “kide horiek dira komunitate hau osatzen dutena”. Orriaren helburuak anitzak dira: lodifobia salatzea, gorputz disidenteak bistaratzea, amorrua eta mina elkarbanatzea eta finean, mundu hobea eraikitzeko

8

iraila

hondar aletxoa jartzea. Zergatik da beharrezkoa lodifobiari buruz hitz egitea feminismotik? Benetan ari gara aintzat hartzen gai hau? STOP GORDOFOBIA: Emakume lodiok presio bikoitza jasotzen dugu, emakume izateagatik eta lodi izateagatik. Horri heterosexuala edo zuria ez izatea gehitzen badiogu, presioak gora egingo du esponentzialki. Zapalkuntzak transbertsalak izanik, erantzunek ere hala beharko lukete eta egia da feminismoa presio estetikoaz aritzen dela baina, Bell Hooks-ek zioen bezala, ez ditu alternatibak sortu (edo oso gutxi) presio horri erantzuteko eta sortu dituenak argaltasunetik eraiki dira. Beraz, gorputz lodiak ez dira mugimendu feministetan gehiegi ikusarazten eta ez da honetaz hitz egiten argaltasuna inposatzen duten mezu hegemonikoak onartu ditugulako. Gauzak horrela, emakume asko anorexia edo bulimiara bultzatzen dituen kanonak apurtzera animatzen gaitu feminismoak baina, inoiz ez da kanon hauen beste aurpegiaz hitz egiten: loditasunarenganako amorru absolutuaz. Lodifobia leku guztietan dago, baita bere gorputza gorrotatzen duten feministengan ere, edota bere pisua kontrolatzen dutenengan, beste

gorputzekin konparatzen direnengan, dietei buruz hitz egiten duten aktibistengan... Beraz, kanonez hitz egiten jarraitu beharko dugu, bai, baina baita berauek elikatzen dituen lodifobiaz ere; eta zentzu honetan beharrezkoa da estrategia kolektiboak bilatzea sistema zapaltzaile honekin bukatzeko. Planteatzen duguna gorputzen homogenizazioan oinarritzen den eta edertasun mota bakarra dagoela dioen diskurtso hegemonikoa gainditzea da. Gorputz anitzez hitz egitera etorri gara, ahalduntzeaz, elkartasunaz... “Gordibuena” edo body positive bezalako terminoak asmatu dituzte orain, sistema sostengatzeko, aginpide berriak asmatuz gure gorputzentzat: lodia zara, ados, baina izan zaitez lodi erakargarria, modara janzten dena, kontsumitzen duena, gaztea, atsegina eta gizonen gustukoa dena. Baina guk ez dugu hori nahi. Guk askeak izan nahi dugu eta beraz, mota guztietako gorputz eta subjektuak izatearen eskubidea aldarrikatzen dugu. RAMONAK: Mugimendu feministan komentario surrealistak entzuten ditugu oraindik, gure ibilbide politikorik potenteenarekin eta egiten dugun guztia deseraiki ostean ere. Hau horrela da, sistema lodifobiko batean bizi garelako, eta denak arrazistak, klasistak,


sexistak etab. garen moduan, lodifobikoak ere bagarelako. Gainera, jendarte honetan momentu historiko bakoitzean modan dagoen gorputz kanoniko konkretu bat izatera bultzatzen gaituzte. Gaur egun loditasunaren kontra dagoen ezkortasun eta diskriminazio hori, lehen beste gorputz batzuek pairatu zuten, eta hor dago gakoa: Virgie Tovarrek dioen moduan, ez da loditasuna edo argaltasuna begietatik sartu nahi digutena, gure obedientzia da lortu nahi dutena. Ez dago gorputz kanonikorik, denok daukagulako kanonean sartzen ez den zerbait: ile gehiegi, ile gutxiegi, bular bakarra, muletak, ipurdi handiegi edo txikiegia, sudur handia, azal iluna, hortz okertuak, genital anbiguoak, zimurrak... Gure gorputzaz lotsatzen irakatsi digun sistema honetan gure gorputzei buruzko mezu negatiboak egunero entzutea oso biolentzia bortitza da, autoestimua zuzenean eta modu basatian mindu egiten duena. Lodifobia kapitalismoaren eta matxismoaren konbinaketa perfektua da. Dirua gastarazten digute inoiz lortuko ez dugun zerbaiten bila eta sumisiora zigortzen

gaituzte, ez dugulako lortuko “izan beharko ginatekeen moduan� izatea. Loditasunaren patologizazioaz hitz egiten duzue. Baina, zergatik patologizatzen gaituzte, batez ere, emakumeok*? RAMONAK: Ulertzeko zaila egiten zaigun edo arauduna ez den edozer patologizatzeko joera daukagu jendarte honetan eta gaur egun argala ez den emakumea, loditzat hartzen dugu, beraz, denak gara lodiak edo lodi potentzialak. Baina errealitatea da, lodi gaixoak daudela, lodi argalak dauden bezala. Hau da, loditasuna ez da gaixotasun bat, ezaugarri fisiko bat baizik. Gorputz transekin gertatzen den moduan, arazoa ez da erratutako gorputz batean egotea, arazoa da bi gorputz eredu posible solik egotea. Hau aldatzeko beharrezkoa da gure gorputzekin erlazio hobea izatea. Honetarako gaiari buruz asko hitz egin behar da, kontzientzia landu eta sakonki aztertzen badugu, gure zaurgarritasunak indartsu egingo gaitu. Askotan militantziak ez digu zaurgarriak izaten uzten. Hau gure Euskal Herriko mugimendu feminista estupendo honetan aldatu

behar dugu. Beldurrak aldez aldatuko du, noski, baina guk ere beldurra izateari beldurra galdu behar diogu, berandu baino lehen. STOP GORDOFOBIA: Jendeak zuzenean parekatzen ditu loditasuna obesitatearekin eta obesitatea gaixotasunarekin; baina alde batetik, obesitatea eragiketa matematiko batean oinarritzen den irizpidea baino ez da (gorputz-masa indizean oinarritzen dena eta gorputzeko gantz kantitatea zein bere iturburuaz ezer gutxi esaten diguna). Bestalde, obesitatea, OME-ren arabera, osasunerako arrisku faktorea da, ez gaixotasuna bere horretan. Beraz, lodiak gaixoak garela esatea, zahartzaroa gaixotasun bat dela esatea bezalakoxea da, azken hau ere delako gaixotasun asko garatzeko arrisku-faktore bat. Bestalde, ez dezagun ahaztu zientzia balio soziokulturalek zeharkatzen dutela eta hau heteropatriarkatuak gure aurka erabiltzen duen oso arma boteretsua dela. Baina hau ez da soilik lodifobiarekin ematen eta ero, histeriko, gaixo... bezala tratatu gaituzte askotan, isilarazteko eta gure gorputzen gaineko autonomia kentzeko mota guztietako amarruak erabiliz.

9


saretik

saretik

Ana Revuelta - Abaraska proiektua

Bizi-lagunak

A

zpeitin geunden. San Agustin kulturgunearen txoko batean, borobilean eta lurrean eserita zegoen gure lantaldea (borobilean hasten dira gauza interesgarri gehienak). Martxoa zen, bilgune feministak ekonomia feministaren inguruko foroa antolatu zuen, bizitza erdigunera ekartzeko helburuarekin. Indar bat bazebilen hor. Borobil hartan, gure bizitza sostengatzeko behar genuen sareari buruz ari ginen: gaixorik gaudenean nork zaintzen gaitu; arazoren bat izenez gero, nor deitzen dugu; fabore bat behar dugunean nori eskatzen diogu... Momentu horretan, pentsatu nuen nire sostengu sarea (kontrakoa pentsatzen banuen ere) oso murritza zela, gurasoak, bikotea, lagun min batzuk... baina, ze zaila den benetan bizitzen laguntzea eta bizitzeko laguntza eskatzea. Teoria oso irakurria izan arren, nola egikaritu horrelako sare edo egitura bat? Nolakoa izan daiteke eredu tradizional patriarkala gaindituko duen elkarbizitza komunitarioa? Eta hori guztia, ekonomikoki nola sostengatzen da? Handik gutxira jakin nuen etxebizitza kolaboratibo proiektu bat ari zela sortzen Donostian. Munduko beste leku batzuetako esperientzia errealetatik ikasiz (Uruguay, Bartzelona, Holanda...), gurera ekartzea zen asmoa.

Bi arazo nagusi identifikatzen ditugu, eta horiei erantzuten saiatu nahi dugu. Alde batetik, etxebizitza duina izateko zailtasuna eta bestetik egungo etxebizitza eta elkarbizitza ereduak sortzen dituen ezberdinkeriak. Etxebizitza ez da ondasun material soila, oinarrizko eskubidea baizik. Gure oinarrizko harreman taldea finkatzen du, bizitza egonkortzen digu eta munduan txoko bat ematen digu. Egungo bizi eredu indibidualistak ez ditu kontuan hartzen jendearen oinarrizko beharrak. Bizitzako aspektu gehiago partekatu nahi ditugu gure intimitateari eta pribatutasunari uko egin gabe. Ohiko familia ereduaren aldean, zaintza, denboraren ekonomia, ekonomia erreproduktiboa, eta beste hainbat aspektu modu politiko batean ulertzeko eta lantzeko espazioa izan daiteke ere bizitokia. Hontaz gain, eredu inklusibo, jasangarri eta ez espekulatzaile bat sustatu nahi dugu. Honek esan nahi du, lurra ondasun publikoa izatea nahi dugula, eta erabilera eskubidea aldarrikatzen dugula. Jabetza pribatuaren aldean, gure ereduan kooperatiba litzateke eraikinaren jabe, eta ez norbanakoa.

Abaraska sortzen hasi zen.

Momentu honetan 60 pertsonek osatzen dugu taldea. Ibilbide ezberdinak ditugu, desio anitzak. Nahiz eta badakigun pertsona asko ere falta direla gure artean.

Horrelako planteamendua ez da ezezaguna Euskal Herrian, beste era batera bizitzeko elkartu diren pertsona sareak ugariak dira (okupazio mugimendutik sortutako komunitateak, Lakabe...), eta ezagutza eta ibilbide guzti horien oinordeko ere sentitzen gara nolabait.

Abaraska irudikatzen ari gara oraintxe, espazioak, erabilerak, alde ekonomikoa, ... Ez ditugu aldaketa horren konplexuak proposatzen, baina aldi berean oso erradikalak izan daitezkeela sinisten dugu. Egungo jendarte ereduak erakusten digu elkar zaintzea gauzarik iraultzaileena izan daitekeela. Bizilagunak bizi-lagunak izan daitezen.

10


Gure begiraden albokalteak

U

daberria zen, kimu berriak loratzen diren aroa. Baionako euskal giroan zein mugimendu abertzalean parte hartzen zuten emakumeek elkartzea adostu zuten, horietan baztertu eta gutxiesten zituztela ohartarazteko. Indar berri bat sortu nahi zuten, ezker mugimenduetatik autonomo, baina horietan ere eragiteko asmoz. Euskal Emazteen Panfletoa deiturikoa kaleratu zuten 1974ean, sexu zapalkuntza lehen lerrora ekarri eta praktika politikoaren erdigunean emakumeei egokitutako funtzio soziala ezbaian jartzeko. Askotariko emakume horien topagunetik, hainbat elkargune sortu ziren eta sexu, klase zein nazio zapalkuntzak giltzatzeko proposamenak garatzen hasi ziren.

asanblada feministak.

Euskal Emakumeak Beren Askatasunaren Alde taldea izan zen zapalkuntzen hiru erpin horiek lantzen lehena. Nazio eta jendarte askapenerako borroka eduki feministez hornitu nahi zuten; izan ere, ikuspegi hori ez zen errealitatearen analisian txertatzen. Norabide bertsuan jardun zuen Bidasoaren bestaldean, urte batzuk beranduago, Kas Emakumeak taldea. Emakume abertzale eta sozialistak batzeko ahaleginean, hiru identitateeen (emakume, langile eta euskaldun) bidegurutzean, kokatu zuten praktika politikoa.

Patriarkatuak eraikitako marka biologikoari ematen dio lehentasuna harreman sozialetan eta bi aukera bakarrik onartzen ditu: emea edo arra. Heterosexualitatea, genitalitatea eta birsortzea sistema ekonomiko, politiko eta ideologiko gisa ezartzen ditu eta, horretarako, emakume izendatutakoak azpiratu egiten gaitu. Kapitalismoak beharrezko dituen lanak banatzen eta ondasunak partitzen ditu, ugaltzeko eta jendarte antolaketa iraunarazteko. Gainera, gorputzak ez ezik lurraldeak ere menderatu behar ditu. Horrenbestez, jatorria, arraza edota kultura bereizkeria terminoetan ulertzen ditugu; nortasun politikoa eraikitzen dute eta, ondorioz, borrokarako jokalekua. Patriarkatuak inposatzen duen sexu/genero sistema eredu sozioekonomiko eta politiko jakin batean gorpuzten da eta, horregatik, estatuek, merkatuek eta genero arauek baldintzatzen dute Euskal Herriko emakumeon egoera.

Horiek desegin eta gero, 1981ean, sortu zen Aizan. Emakume izateak ez zituen zapalkuntzaren ertz guztiak azaltzen; izan ere, klase sozialak eta euskaldun izateak bazuen eraginik. Marxismoaren tresna teorikoetatik abiatuta, Euskal Emakume Langilearen kategoria analitikoa, borroka feministaren subjektu politiko nagusi gisa irudikatu zuten. Eta horri jarraitu zioten beluago Egizan edota herrietako hainbat

Lekukoa hartu die XXI. mendearekin batera Euskal Herriko Bilgune Feministak, nagusiki. Emagin Elkartean ere formazioa, ikerketa eta ekoizpenak ikuspuntu horretatik egiten saiatu gara. Aurrekoek hartutako erreferentzia teoriko eta praktikoei jarraiki (feminista beltza eta herrialde kolonizatuetakoak, besteak beste), generoa ezin da formulatu klase ertaineko emakume zurien esperientzia, espektatiba eta bizipenak bakarrik kontuan hartuta. Horregatik, bereizkeriak modu isolatuan ez aztertzeko premia mahai gaineratu dugu (Euskal Herriko Mugimendu Feministak, hasieratik, zapalkuntza ugari hartu ditu kontuan).

Urte luze hauetan, gure begiradek pertsona asko kanpoan utzi

dituela jakin badakigu. Gure errealitatea aztertzeko moduek eta gure jardunbideek albokalteak izan dituzte. Uste dugu identitate sexualari ez ezik, jatorriari, ahalmenei, kulturari, hizkuntzari, azal koloreari‌erreparatu behar diogula eta zapalkuntzak anizkoitzak direla ulertu. Lehen egituratzeko erabiltzen genituen kategorizazioek ez digute guztiz balio eta, horrenbestez, orain arte erabili dugun analisiaren enfokea gaurkotu eta findu behar dugu. Hain zuzen ere, ikuspegi intersekzionala da gure begiradari gehitu nahi dioguna. Dominazio sistemetan askotariko zapalkuntzak modu konplexuan artikulatu egiten dira; elkar gurutzatu egiten dute menderakuntzek eta botere harremanak eta pribilegioak nola artikulatzen diren ikusteko oso baliagarria zaigun ikusmoldea da. Izan ere, pertsona guztiok zaurgarriak izan arren, guztiok ez gaude zaurgarritasun egoera berdinean. Ez dugu nahi zapalkuntzen garrantziaren edota egiturazko izaeraren inguruko eztabadaidetan erori. Gure testuinguruan, Euskal Herrian, 2018an, zaurgarritasun egoeran gauden pertsonen errealitatera hurbildu nahi dugu eta geure bizi baldintzak iraultzeko proiektu politikoa osatu nahi. Burujabetza feminista erdiesteko, begirada findu eta kalteak erreparatzeko beharra ikusten dugu. Diskriminazioekin egin dugun bezalaxe, ditugun pribilegioei uko egiteko estrategiak pentsatu nahi ditugu. Zuekin. Elkarrekin. Hemen. Orain. Ariketa ez da erraza izango, baina gure ikuspegiei eta diskurtsoei, gure begiradei guata pasa behar diegu. Udazkena baliatuko dugu eztabaidarako. Berriz ere loratu daitezen kimu berriak udaberrian. 11


Profile for emaraun

44 EMARAUN Iraila 2018  

- Herrien Txokoa - Erreportaia: Lurraren defendatzaileak defendatu! - Irudi kolaborazioa: Irati Gonzalez Larena - Askatu mataza: Lodiaktibis...

44 EMARAUN Iraila 2018  

- Herrien Txokoa - Erreportaia: Lurraren defendatzaileak defendatu! - Irudi kolaborazioa: Irati Gonzalez Larena - Askatu mataza: Lodiaktibis...

Profile for emaraun
Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded