Issuu on Google+

ikastola Txintxirri

Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria ¡ 2011ko otsaila

IKASYS proiektua ikastolan ordenagailu bidezko norberaren trebakuntza sistematikoa

IKASYS Ikastolen Elkartea 2000. urtez geroztik garatzen ari den hezkuntza alorreko proiektua da. IKASYS martxan jartzearekin batera, Ikastolen Elkarteak azken hogei urteotan gogoan izan duen asmoa abian jarri du, hain zuzen ere, gela arruntean banakako ordenagailua sistematikoki sartzeak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan duen eragina egiaztatzea, beti ere curriculumaren garapenerako tresna gisa erabiltzeko helburuarekin.

Irantzu Molerori elkarrizketa

Euskararen erabilpena

Ikasleen Saharara bidaia

Hezkuntza eskaintza

“Langileen artean dagoen lan giroa txapela kentzeko modukoa da.�

Hizkuntzen irakaskuntza eta erabilera integrala sustatzeko hizkuntz proiektua.

Elorriotik El Aaiunera. Ikasle talde batek Tindufeko kanpalekuak bisitatu ditu.

Gurea zeurea. Etorri, ezagutu gaitzazu eta egin zaitez partaide!


Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria

“herritik eta herrirako sortutako proiektua da hau” Irantzu Molero Txintxirri Ikastolako zuzendaria

“ Langileen artean dagoen lan giroa txapela kentzeko modukoa da. “


Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria

2007an atera zuen Ikastolak urrezko Qa, prozesu guztiak martxan zeuden, beraz, eta langileen artean oso giro ona zegoen nik zuzendaritza hartu nuenerako. Hemengo irakasleen artean dagoen lan giroa txapela kentzeko modukoa da. Txikiak gara, baina handiek bezala funtzionatzen dugu, Ikastolen Elkarteko proiektu guztietan sartuta gaudelako eta hori irakasleen lanari esker lortzen dugu.

Zer da Ikastola? Ikastola ikasleek, gurasoek, langileek eta laguntzaileek osatutako hezkuntzakomunitatea gara, eta bere bizkar-hezur den ardatza, bere berariazko hezkuntza proiektu euskalduna da, curriculum proiektua eta hizkuntza-proiektua bere barnean dituena. Aldi berean, mugimendu kolektiboa gara, eraiki asmo dugun eredu komun baten arabera. Hau da, Ikastola guztiok, bat egiten dugu Euskal Herriko Ikastolak (EHI) deituriko Europar Kooperatiban. Gure xedea pertsonak bizitzarako heztea da, hiru eremu nagusitan: norberaren garapenari dagokionez, gizarteko kide bezala eta naturarekiko duen loturan. Euskalduntasunetik mundura kokatzen dugu gure burua, identitatea eta aniztasuna uztartuz eta bizikidetzarako baldintza egokiak eraikiz. Zergatik Ikastola? Gurea delako.

Zein proiektutan hartzen duzue parte? Hainbat proiektu uztartzen ditugu: adimen emozionala, haur hezkuntzako marko teorikoa, hizkuntza proiektua, Ikasys, bertsolaritza proiektua, bizikidetza‌

Era horretan, ikasleak bere osotasunean hezteko, ez dugu alderdi akademikoa soilik lantzen, baizik eta baloreetan oinarritutako alderdi emozionala eta bizikidetza ere jorratzen ditugu.

Zerk bereizten du Ikastola? Alde batetik, izaera kooperatiboan antolatuta egonik, familiak eta profesionalak auzolanean aritzen gara. Bestalde, Ikastolan ikasleen jarraipen hurbila egiten dugu hezkuntza etapa guztietan eta aldi berean ikasleen erritmoa ere errespetatzen dugu.

Prozesuetan oinarritzen gara eta guztiok parte hartzen dugu. Bestalde, aitzindariak gara material pedagogikoa sortzen eta erabiltzen, hala nola, Urtxintxa, Txanela, Ostadar, Eleanitz‌ Hori bideragarri izan dadin, gure lana etengabeko prestakuntzan oinarrituta dago, bai proiektuetan bai ikasmaterialgintzan.

Zeintzuk dira zuen erronkak? Ikastolaren ardatzak euskara eta euskal kultura izanik, Euskal Herrian eta munduan bizitzeko, kalitatezko hezkuntza-proiektua eskaintzen jarraitzea da gure helburua.

Nola moldatzen zarete hau guzti hau aurrera ateratzeko?

Horretarako

Alde batetik, kalitate ereduan murgilduta lan egiten dugu, eta horren adierazle lortutako Urrezko Q-a da, etengabeko hobekuntzaren saria. Ikastolan egiten dugun oro erlazionatuta dago gure helburuak lortzeko.

oinarrituta

murgilduta

beharreko

konpetentziak

curriculum

propioan

eta

horren aplikazioan beti ere konpetentzietan gaude. hauek

Garatu dira:

pentsatzen eta ikasten ikasi, komunikatzen ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, norbera izaten ikasi, eta egiten eta ekiten ikasi.

UDAZKENEKO JAI ARRAKASTATSUA Ikastolan elkarlanean funtzionatzen dugu. Horren adibide, udazkenari ongi etorria egiteko ospatu genuen faroltxoaren jaia izan zen. Guraso, irakasle eta ikasleekin burututako ekintza honen abiapuntua ikasgela izan zen, eta katearen amaiera gurasoekin batera ospatutako jaialdia izan zen.


Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria

Euskara eta erabilpena 2005ean hainbat ikastolekin batera Euskaraz Bizi proiektuan murgildu ginen. Proiektu honek ikastola barruan euskararekin zerikusia duen ororekin du lotura, bai arlo pedagogikoarekin bai arlo administratiboarekin. Lehenagotik proiektu honekin zerikusia zuten hainbat ekintza egiten genituen, beraz, proiektu honek horri guztiari forma ematen lagundu digu hainbat urtetan. Baina iaz haratago joan eta Hizkuntza-proiektua berrantolatu genuen. Hizkuntzaproiektua (Hizpro) Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia ematen dion tresna da. Urtean zehar hainbat ikastolekin koordinazio saioetan parte hartzen dugu eguneroko hizkuntza-jarrerak, portaerak eta gatazka linguistikoei erantzuna emateko.

EUSKARA HERRITIK IKASTOLARA ETA IKASTOLATIK HERRIRA Jende askok Elorrio herri euskalduna dela uste du, baina bizi dugun errealitatea bestelakoa da. Jakin, jende askok dakien arren, egin gutxi batzuek besterik ez dute egiten. Horretarako datuetan oinarritu baino ez dago. Ikastolan ere egoera hori gero eta gehiago nabaritzen dugu, eta horregatik lanean jarraituko dugu orain arte bezala, euskararen alde egiteko eta eragile izateko herrian. Ziurta dezakegu:

Hona hemen euskara sustatzeko egiten ditugun hainbat ekintza:

MURGILTZE ASTEA Ikasturte hasieran, murgiltze astea burutu dugu DBHko ikasleekin. Ikastolen elkarteko bi begirale aritu dira lanean eta horrek ikasleak, horrelako ekintzetan gehiago parte hartzera bultzatu ditu. Euskara guztion hizkuntza den heinean, norbanakoa besteen eredu izan behar duela jabearazteko balio digu aste honek.

IRAKASLERIAREN ARTEKO HARREMANA EUSKARA HUTSEAN DELA. IKASLE – IRAKASLE ARTEKO HARREMANA EUSKARA HUTSEAN DELA. IKASLE – IKASLE ARTEKO KOMUNIKAZIOA %90 EUSKARA HUTSEAN DELA DBHN.


Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria

EUSKARAREN EGUNA Abenduaren 3an Euskal Herri guztian euskararen eguna ospatzen dugu eta guk ere gurean ekintza bereziak antolatzen ditugu egun horretan: alde batetik, DBHko ikasleak Zornotzara joaten dira. Bertan, Bizkaiko ikastola askotako adin bereko ikasleak elkartzen dira euskaraz jolastuz, abestuz, dantzatuz… Bestetik, Ikastolan, arratsaldean euskaraz bizi taldeko ikasleen laguntzaz jolasak, txokolatada, dantzak, abestiak… prestatzen ditugu. Guztiontzako egun polita izaten da.

ARGITXO Urtean zehar Ikastolara hainbat aldiz etortzen zaigu Argitxo. Bere eginkizun nagusia guztioi euskaraz hitz egin behar dugula gogoraraztea da; beti gogorarazi beharrik ez badago ere. Hori dela eta, euskaraz bizitzen jarrai dezagun askotan oparitxoak ekartzen dizkigu, mezuak bidaltzen dizkigu, Korrikan ere gurekin irteten da…

“ikastolak euskara ardatz duen eleaniztasuna sustatzen du”

ITZULPEN ZERBITZUA Bestalde, gurasoak ere kontuan izaten ditugu eta informazioa ele bietan ematen dugu, horrela behar den kasuetan. Honen adibide, aurten batzar orokorrean erabili dugun itzultzailea da. Bertaratu ziren gurasoek gogo onez hartu zuten, bakoitzak bere ama-hizkuntzan bilera jarraitzeko aukera izan zuelako.

UMEENTZAKO EUSKAL JOLASEN IKASTAROA Duela urte batzuetako esperientzia positiboaren ondoren, aurten ere euskal jolasen ikastaroa antolatu dugu. Lehenengo eta behin umeekin burutu dugu ikastaroa eta ondoren gurasoekin. Ikastaroko partehartzaile guztiak oso gustura ibili dira.


Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria

Bidaiatu, ezagutu...

Elkartasuna landuz eta ikasleek munduko errealitateen ezagutza zuzena izan dezaten, Saharara bidaiatu genuen Elorrioko Udala eta Institutuarekin batera

Elorriotik Saharara egindako bidaiaren helburuak anitzak eta aberasgarriak izan dira ikasleentzat. Rabunirako zentro administratiboa, Danirako osasun zentroa, eskola... bisitatu zituzten. Gazteekin ekintza bateratuak egin eta inguruak ezagutzeko aukera bikaina.

MAIRU IKASLEA

Saharako bidaia honek nire bizitzako ikuspuntua erabat aldatu du. Zorte izugarria daukagu, eta ez gara konturatzen. Oso pozik etorri naiz eta ni hemen nagoen bitartean, beraiek han daudela pentsatzen dudanean hunkitu egiten naiz. Bertan dagoen laguntasuna faltan botatzen dut eta bertoko jendea ere. Bidaia honek asko aberastu nau.

...Saharaz bat eginik! ITZIAR IKASLEA

Saharara joateko aukera izateak niretzat asko suposatu du. Izan ere, aukera horrek esperientzia berriak izatera bultzatu nau: leku desberdin bat ezagutu, jende berria, etab. Gainera, Saharara joan izanak pertsona moduan ere asko lagundu dit, izan ere, inguruko gauzak gehiago baloratzen irakatsi dit; baita esperientzia berriak izatera bultzatu ere. Gurasoak: Gure alabak esperientzia hau izatea oso ona izan da, inguruko gauzetaz konturatzeko, etab. Gure alaba gainera, bidaia honen berri izan zuenetik oso pozik ibili da eta etorri zenean ere oso pozik zegoen, bidaia hau espero zuena baino hobea izan baita.

UDANE IKASLEA

Guztiz ezberdina den lurralde eta kultura oso ezberdina duen beste mundu bat ezagutzeko aukera paregabea da. Eta gauza asko ikasteko eta beste asko hobetzeko balio izan du. Gurasoak: Bidaia oso aberatsa da, eta adin honetan honelako esperientziak bizitzeak asko laguntzen du. Elkarbizitza ere aberasten da, eta baita daukaguna ematen edo ahal den neurrian besteei laguntzen ere.

Elkartasuna landu da, munduan dauden gatazken eta egoera larrien kontzientzia hartzeko.


Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria

sorpresa handiak izan zituztela. AMAIA IKASLEA

Oso-oso polita izan da guztia, dirua eta laguntza lortzeko, besteekin lan egin eta elkarlanean ibiltzea. Lan handia egin dugu guztion artean, sudadera, niki, tortilla, kafe, eta laguntzak eskatzen, baina lan hori egiteak sari bat eman digu, Saharako bidaia. Nik banekien zer egoera aurkituko nituen han, baina gauza asko pasa den urtekoen oso ezberdinak izan dira, eta uste dut batzuek

RAKEL eta ESTI IRAKASLEAK

Ekaina inguruan geure izena eman genuen bidaia honetan parte hartu ahal izateko. Izena eman eta berehala prestaketa lanak hasi

Bertako egonaldia oso aberatsa izan da, batez ere kultura ezberdinak eta bizimodu guztiz kontrakoak ezagutzea oso garrantzitsua delako, eta gauza asko eta asko ikasten direlako: beste pertsona batzuk nola lagundu eta minik ez egin batez ere. Baina lanik garrantzitsuena, orain dator, guk bertan ikasitako hura guztia herriko beste pertsona guztiei azaldu eta irakasten. Oso bidaia polita izan da, eta interesgarria batez ere, egia esan, errepikatzea gustatuko litzaidake, baina jende gehiago apuntatzea ere ez litzaidake gaizki irudituko.

ziren: sudaderen eta nikien salmentak, bilerak ikastolan zein ikastolatik kanpo, erakunde eta enpresa ezberdinekin harremanetan jarri beraien laguntza eskuratu ahal izateko‌ Honenbesteko lana ez da alferrikakoa izan, batez ere, Saharara heldu eta beraiekin elkar bizi ondoren konturatu garelako egindako lana zein garrantzitsua izan den. Inoiz ezin izango dugu ahaztu ume baten aurpegiak nolako alaitasuna har eta erakuts dezakeen puxika edota margo batzuekin. Geuri, gure eguneroko bizitzan arruntak egiten zaizkigun ekintzak (adibidez: argia piztea, iturritik ura edatea‌) beraientzat ametsak baitira. Geure esku dauden bitartean amets horiek errealitate egiten saiatuko gara.

aberastu bagaitu ere, ezin dugu ahaztu bidaia honetara irakasle bezala ere joan garela. Bidaia hau egitea erabaki genuenean, argi genuen geure ikasleentzat zer nahi genuen. Ikasleek munduan zehar dauden errealitate desberdinen berri izatea funtsezkoa ikusten genuen beraien heziketan. Esperientzia aberasgarri hauek lehenengo pertsonan bizitzeak, ikaslea gertakari hauen inguruan iritzi propio bat edukitzera bultzatuko du eta.

Alde pertsonalean bidaia honek asko

Hurrengo ikasturtean ere bertan elkartuko gara.

Bidaia antolatzen aritu ginenean geure zalantzak izan bagenituen ere, zalantza hauek guztiak desagertzen joan ziren han egunak pasatu ahala. Orain argi daukagu, ibilbide luze honen hasierako urratsak baino besterik ez direla izan.

IKASYS proiektua ikastolan IKASYS ikaskuntzako hainbat prozeduratan trebatzen, edukiak memorizatzen eta ulermenaren garapenean laguntzen duten tipologia askotako jarduera sistematikoen bilduma da. Jarduera horiek LHko Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Ingurunea eta Matematika arloetan antolatu dira; DBHn hiru hizkuntzez eta Matematikaz gain, Gizarte Zientziak, Natur Zientziak, Biologia-Geologia eta Fisika-Kimika arloetan ere bai. Ikasle bakoitza norbere ordenagailuarekin eta ikasgela arruntean aritzen da lanean arloko eta asteko ordu erdiko saioetan LHn eta ordubeteko saioetan DBHn. Ikasle bakoitzari bere gaitasun eta beharrei egokitutako koskak esleitzen zaizkio, hau da,

proiektuak oso kontuan hartzen ditu aniztasuna eta dibertsifikazioa. Horrekin batera, ariketen zuzenketa automatikoa eta bat-batekoa denez, alde batetik, ariketak egin ahala emaitza jasotzen du ikasleak, haren ikasketaren autoerregulazioan eraginez. Bestetik, erantzun guztiak gordeta geratzen direnez, irakasleak unean bertan edo geroago emaitzak azter ditzake ikaslearen lanaren jarraipen zehatza eta behar diren doikuntzak eta egokitzapenak egiteko. Tresna informatikoak, aplikazio informatikoak eta eduki kurrikularrak, hirurak batera, uztartzen dituen proiektua da.


1914an lehen ikastola sortu zen, eskola libre eta autonomo gisa. Herritarren ekimenez abiarazi zuten, euskal sena pizten eta indartzen ari zen garaian. Egun, 101 ikastola daude Euskal Herrian.

Euskaldunak, herritarrak, irekiak eleaniztunak, aktiboak, berritzaileak eta autonomoak, lagunartekoak, solidarioak gara, hiztunak, eragileak...

EUSKAL HERRIARI LOTUAK! ...zatoz ikastolara!!!

· CURRICULUM PROPIOA · IKASMATERIALGINTZA PROPIOA · EREDU KOOPERATIBOA Zerbitzuak: Jantokia · Garraioa · Zaintza-zerbitzua (goizekoa, arratsaldekoa eta oporretakoa) · Familientzako aholkularitza psikopedagogikoa... Eskola orduz kanpoko ekintzak ikasturte osoan eta udan: eskalada, helduentzako gimnasia, psikomotrizitatea, pintura ikastoletako aisialdi-eskaintza: Enjoy English, azterriko egonaldiak eta udalekuak (euskal udaleku itxiak, kalearte, gazte egonaldiak eta ingeles udalekuak)

Matrikula zabalik urtarrilaren 31tik otsailaren 11ra

Helbidea: San Pio, 3- 48230 Elorrio · Tel. 94 658 22 61 Faxa: 94 658 34 54 Ordutegia: 09:00-13:00 eta 16:00-19:00

elorrio@ikastola.net www.elorriokoikastola.net


Txintxirri aldizkaria (otsaila 2011)