Issuu on Google+

 

 

 


AURKIBIDEA  ● ● ● ● ● ● ● ●                                                  

HERRI KIROLAK  EUSKAL MITOLOGIA  EUSKAL DANTZAK  BASERRITAR JANTZIAK  EGUBERRI EGUNA  SAN JUANETAKO ERRITOA  ARRANTZA  INAUTERIAK 


2014­06­19 

   

 

EUSKAL HERRI KIROLAK     

Euskal  Herrian  antzinatik  jokatu  izan  diren  kirolei  deitzen  zaie  herri  kirolak.  Hauetako  asko 

hemen  sortutakoak  dira,  eta  haien  jatorria  garai  bateko  lan  jarduera  desberdinetan   aurki  ditzakegu.  Baserritarrak  nahitaez  egin  behar  zituen  eguneroko  betebeharrak  kirol  bilakatu  dira  denborarekin.  Kirol  hauetan  hainbat  joko  desberdin  daude,  baina  horien  artean  badaude  gehien  praktikatzen diren kirol  batzuk.    Aizkora proba:   Enbor  ebakitzaileen  lehiaketa  da,  herri  kirolen  artean  ezagunenetakoa,  eta  kirol  honen  helburua  enbor bat edo gehiago aizkora bat erabilita ahalik eta denbora gutxienean moztea da.     Sega jokoa:  Sega  erabiliz  denbora  jakin  batean  ahalik   eta  belar  gehien  moztean  oinarritzen  den  herri  kirola  da.  Euskal  Herriko  larre  aldapatsuetan  belarra  moztea  lan  nekeza  da.  Baserritarrek  erabiltzen  duten   mozketa  azkar  bat  da,  bai  eta  bilketa  ere,  bat­bateko euriak  hondatzea saihesteko.             

      Orga jokoa   

 


Harri­jasotzailea:  Harri  bat  lurretik  hartu  eta  sorbaldara  altxatu  behar  den  kirola  da. Balio  dezan,  harriaren  beheko  aldeak sorbaldara igo behar ditu.        Sokatira:    Herri  kirol  honen  bidez  pertsona  talde  batek  duen   indarra  neurtzen  da.  Kirol  honen  helburua  soka  zati  zehatz  bat  lurrean  markatutako  lekutik  pasatzea  da.   Lehenengo  pasatzen   duenak  irabazlea dela esan daiteke.     Abere­proba:  Abere­probak  oso  ezaguna  da  Euskal  Herrian.  Batez  ere  idi­probak dira gehien  erabilienak  edo  ezagunenak,  baina  badira  zaldi­probak,  mando­probaketa 

asto­probak  eta  beste   hainbat 

abere­proba.     Lokotx bilketa:  Tarteka  eta  ilara  batean  lurrean  jarritako  lokotx  edo  egurrezko  zatiak  banan banan hartu, eta  ilararen  mutur  batean  dagoen  saski  batera  ahalik  eta  denbora  laburrenean sartzea da helburua.    Ingude altxatzea:  Burdinazko ingude bat, altuera jakin batera halik eta aldi  gehinetan  altxatzean 

datza  kirol  hau.  Lanbide 

batean  du  jatorria,  burdin  lanketan.Emakumezkoen  ingudeak  10kg  pisatzen  ditu  eta  gizonezkoarena  berriz  18kg      

Txinga eramatea da kirol hau 

 


Harri zulaketa:                                                    Txinga eramatea da kirol hau  Denbora jakin baten, altzairuzko barra bat erabiliz, harri batzuei zuloak egitean datzan herri kirola  da. Lanbide bati lotuta dagoen kirola da. 

 

        Artzain­txakur lehiaketa:  Txakurrak artaldea gidatzeko artzainaren aginduak jarraitzen ditu . Herri kirolen antzera, lehia hau  artzaintza lanbidetik dator. Euskal artzainek, txakurren trebeziak neurtu nahi izaten zituzten.    Orga jokoa:  Atzeko aldetik hartuz eta gurpilek lurra jo gabe, orga bati birak ematean datzan herri­kirola da.      Txinga eramatea:    Pertsona  batek  plaza  batean  ahal  den  distantzia  luzeenean  esku  bakoitzean  txinga  bat  eramatean datzan herri kirola da. Pertsona batek duen indarra neurtzeko egiten dute hau.    Aipatutako  kirol  gehienak  antzina  erabili  izan  ohi  diren  lanbideak  dira,  gainera  orain  ere badaude  baliagarriak diren batzuk, nahiz eta jolas bezala erabili gaur egun.  Azaldutakoa  kontuan  hartuta  ea  horrelako  jolas  gehiagotan  parte  hartzen  dugun,  plazan  denok  biltzeko jolas egokiak baitira. 

  A.Garcia, I .Astobitza, J.Prieto           

  2014/06/19

 


EUSKAL MITOLOGIA 

    Euskal  Herrian  Mitologiak  garrantzia  handia  izan  du.  Hori  kontuan  hartuta,  badaude  hainbat  pertsonaia  gure  artean  oso  ezagunak  direnak,  adibidez:  Tartalo,  Lamiak,  Anbotoko  Mari,  Basajauna…    

 

 

  Anbotoko Mari:  Euskal  mitologiako  jeinu garrantzitsuena  da  Mari,  beste  jeinu  guztien  buruzagia  edo  nagusia.  Lurraren  pertsonifikazio  andrazko  honek,  jaungoiko   zerutiarrak  iritsi  aurretiko  herri  matriarkalek  gurtzen  zuten  mito lurtarren zantzuak ditu. Naturaren eta  beronen osagai guztien  erregina da.      


Tartalo:  Begi  bakarreko  gizon  erraldoia  da  jeinu  gaizto  hau,   lanbidez  artzaina.  Herrietako  gazteak  bahitu  eta  jan egiten ditu pizti honek,  eta,  hori  dela eta, izua eragiten du Euskal Herriko zenbait  bailaratan.     

Basajaun:  Bere  izenak  dioen  bezala,  ‘basoko  jauna,  jaun  basatia’  dugu  jeinu  ezagun  hau.  Basoaren  sakonean  edo  leku garaietan  dauden  haitzuloetan  bizi da  Basajauna. Pertsonaia honek gizon  handi  eta izugarri  baten  itxura  du.  Gorputza  ilez estalia du, adatsa belaunetaraino  iristen  zaio,  eta  aurpegia,  bularrak  eta  sabela  ia  guztiz   tapatzen  dizkio.  Oinetako  bat  gizakienaren   modukoa da, eta bestea oinatz borobil batez osatua dago.   

      Lamia:  Jeinu  honek  emakume  eder  baten  itxura  du   gorputzaren erditik gora,  eta  hankak  oiloarenak,  ahatearenak, nahiz  ahuntzarenak  bezalakoak  ditu. Aldiz,  kosta  aldean,  gorputz  erditik  behera  arrain  tankera  hartzen  dute.  Lamien  zereginen  artean  honako  hauek  zeuden:  artilea  haritu;  trikuharriak, etxeak eta elizak eraiki; eta arropak garbitu.   

    Galtzagorri:Galtzagorriz  jantzitako  gizontxo  txiki­txikiak  dira  galtzagorriak.  Bizkorrak,  biziak,  onak   eta  jostalariak  dira  jeinu  laguntzaile  hauek.  Jabeak  orratzontzi  edo  kutxatxo  batean   izaten  ditu,  eta  bere  esanetara  daude  edozein lanetan laguntzeko, lan hori sinesgaitza izanda  ere. 

  Interesgarria  izaten   da  beste  kultura  batzuetako  pertsonaiak  ezagutzea,  baina  gureak ere ezin ditugu ahaztu.     Marta.C, Lander. R, Julen. Z.


EUSKAL DANTZAK     

Euskal  dantzak  euskal  ohituraren  zati  garrantzitsu  bat  dira.  Herrialde  bakoitzak,  bere  dantza  mota  du  beste batzuekin alderatuta erabat ezberdina. Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik  egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.   

   

Dantza   mota  asko  daude  Euskal  Herrian.  Horien  artean,   nesken  dantzak,  mutilen 

dantzak   eta  dantza  mistoak  aurkitzen  ditugu.  Nesken  dantzak,  neskek  soilik  egiten  dituztenak  dira.  Mutilenak  mutilek  dantzatzen  dituzte  eta  mistoak  bi  sexuetako  pertsonek  dantzatzen  dituztenak dira.     NESKEN DANTZAK    Dantza mota honen barruan, hiru atal nagusi daude. Dantza bera, hura egiteko janzkera  eta hauetan erabiltzen diren tresnak.     Euskal  eskualde  bakoitzean,  dantzak  modu  ezberdinetan  egiten  dira.  Adibidez,  ez  da  berdina Gipuzkuako arku dantza eta Nafarroakoa.    Nesken  dantzen  artean  jaurrieta,  arku  dantza,   saltokako  zortzikoa  eta…  daude.  Hauek  dantzaren  arabera  ezberdin  jasten  dira.  Jaurrietan  adibidez,  neskak   azpiko  gona,  gona  gorria,  amantala,  alkondara  eta  txalekoarekin  joaten  dira  buruan  beti  zapiarekin,   albarkak jantzita eta bitxiz apainduta.  Arku  dantzan  berriz,  Jaurrietan  oso  antzerako  joaten  dira,  gona  ez  da  zertan  gorria  izan   eta  ez  dute  bitxirik  eramaten.  egiten 

Neska taldea arku dantza 


Neskek  hainbat  tresna  erabiltzen  dituzte,  arkua,  zintak  eta  ...   erabiltzen  dira,  dantza 

bakoitzak bere tresnekin.             MUTILEN DANTZAK    Nesken atalean bezala hiru atal daude, janzkera, tresnak eta dantzak.    Mutilen  janzkera  oso  erraza  da  dantza  gehienatan  arropa  bera  erabiltzen  dutelako,  praka  eta  alkondara  txuriak gerriko eta txapel gorriarekin.    Gainera,   hauen  tresnak  ez  dira  nesken  tresna  berdinak,  hauek  ezpatak,  makilak  eta  …  erabiltzen  dituzte dantzarako.      Mutil taldea ezpata dantza egiten     

DANTZA MISTOAK    Dantza mistoak neskek eta mutilek dantzatzen dituztenak dira, dantza hauetan neska era  batean  eta  mutilak  bestean  jantzita  joaten  dira,  mutilek  praka  eta  alkondara  txuriak  gerriko  eta  txapel  gorriarekin,  neskek,  berriz,  azpiko  gona,  gona  gorria,  amantala,  alkondara  eta  txalekoarekin joaten dira buruan beti zapiarekin, albarkak jantzita.    Zinta  dantza,  trikitixa,  aurreskua  eta  …  dantza  egiten  dituzte  dantzariek,  Adibidez,  zinta  dantzan neskak alde batera eta mutilak bestera jartzen dira.  Trikitixan neska eta mutilak bikoteka joaten dira leku gehienetan.    


Hauek,  zinta  dantzako  zinta  eta  makilak erabiltzen  dituzte. Beste dantzek ez dute inolako  tresnarik behar.             

DANTZALEKUAK ETA HAU EGITEKO MOMENTUAK    Euskal  Herrian,  dantza herriko plazetan egiten da  gehien bat.  Herriko frontoian ere egiten  da.  Dantza  lekua  ahalik  eta  lauena  izan  ohi  da  dantzariei dantza  errazteko,  sorua,  ezin  da  oso  apurtua egon, bestela, dantzariek min artzeko aukera dute.    Dantza hauek ospakizun berezietan, herriko festetan, erromerietan eta … egiten dira.     Berdin  da  euskal  dantzen  garrantzia  ez  badugu  ikusten  gure  ohiturak  ez  ziren  berak  izango hauek ez balira izango gure inguruan.        

                                L. Ertzilla  O. Lahhit eta  J. Arbulu 


2014-06-13

BASERRITAR JANTZIAK   

Urtean  zehar   ospatzen  diren  zenbait  ospakizun  eta  euskal  jaietan,  baserritarrez  janzteko 

ohitura daukagu. Ohitura hau Euskal Herri osoan zehar zabaldurik dago.   

Jantziaren ezaugarriak   

Jantzi  honen  ezaugarriak,  azken  urteetako  “berrikuntzak”  alde  batera  utzita,  antzekoak  dira 

lurralde  osoan.  Beraz,  ez  gara  toki  konkretu  bateko  jantzi  batez  ari,  euskaldun  guztion  jantziaz  baizik, nahiz eta sexuaren arabera jantziak ezaugarri desberdinak dituen.    

 

Emakumearen  jantziaren  ezaugarri  nagusiak,  gona  luzea,  pololoak,  barruko  gona, 

amantala  (gutxi  gorabehera  gonaren  luzera  berdinekoa),  blusa  zuria,  jipoia,  txanbra,  jaka,  korpiñoa, buruko zapia, borbaldako zapia, eta alpargatak, zapatak, edo abarkak dira.        

     

 

   

  Emakumezkoen euskal jantzia 

 

 

Gizonezkoarenean,  berriz,  alkandora  zuria,  txalekoa  (koloretakoak),  brusa  (blusoia),  jaka, 

kaikua,  praka  ilunak,  gerrikoa,  txapela,  eta alpargatak, abarkak, edo zapatak, har daitezke osagai  nagusi bezala 


.

  Gizonezkoen euskal jantzia. 

   

 

   

Euskal 

Txapela  txikia  da  eta  burua  bakarrik  estaltzen  du,   ilearen  eta  txapelaren 

barnealdearen artean oso gutxi utzita. Ez ditu estaltzen belarriak, ez eta buruaren atzealdea ere.  Europa  osoan  erabiltzen  da,  eta  gaur  egun  asko  erabiltzen  da  armada  askotan.  Euskaldunen  artean oso erabilia izan da, eta gaur egun ere askok erabiltzen dute.   

  Era  berean,  Txaketak  eta  txalekoak,  jostunek   egindako  txaketak  erabiltzen  zituzten  garai  bateko  euskaldunek:  Gaur  egun  galtzen   ari  da,  baina  garai  batean  sastreek  egiten   zituzten  txaketa  eta  galtza  gehienak.  Oso  txaketa  dotoreak   erabiltzen  zituzten,  bai  gizonek,  baita  emakumeek ere.   

Emakumezkoen   txalekoak  ere  dotoreak  izaten  ziren.  Gorputza  babestu  eta berotzen  zuen, 

baina  itxurazko  funtzioa  ere  betetzen  zuen.  Emakumearen  gorputza  eutsi  eta  liraindu  egiten  zuen.    

Jantziaren erabilera   

Baserritarren  janzkera  XX.  mendearekin  desagertzen  hasi  zen   eta  pertsona  nagusiek 

mantentzen  bazuten  ere,  hiri  moda  gailendu  zen.  Fenomeno  hau  ez  zen  soilik  Euskal  Herrian   gertatu.  Izan  ere,  Moda,  joan  den  garaiko  gertakaririk   garrantzitsuenetako  bat  izan  zen  industriaren  finkatzearekin  batera.  Eta,  gaur  egun,  jai  eta  ospakizun  berezietan  soilik  erabilitzen  da.    

   


Jantziaren garrantzia   

Baserritarren  janzkera  eta  ez  dantzarako  edota  beste   zenbait  ospakizun  berezietarako 

erabiltzen  ziren jantziak. Oroitzapen  moduko  ekintza dela argi utzi behar dugu, ez baita inola  ere  mozorrotzea.   Ez  da  itxuraldatzea  baizik  eta  denok  garai  batean  bereizgarri  geneukan  moduan  apaintzea.   

Kolore biziak   

Euskal  jantzi  tradizionaletan  erabiltzen  ziren  koloreei  dagokienez,  gaur  egun  uste  baino 

askoz  ere  kolore  biziagoak  janzten  zituzten.  1936ko   gerraren  ondoren  jantzi  ilunak  nagusitu  ziren,  arropak   gero  hartzen  zuelako  zikin  edo  zahar  itxura.  Baina  gerra  aurretik,  kolore  biziak  nagusitzen  ziren  Euskal  Herri  osoan  zehar.  Gorriak,  urdin  edo  orlegi  biziak...  Garai  hartako  erretratu  zaharrak  txuri  beltzekoak  dira  eta  zaila  egiten  zaigu  koloreak irudikatzea, baina bizi­bizi  janzten ziren. 

  I.Soria, I.Peña, K.Garaizabal   


2014/06/16   

EGUBERRI EGUNA  Eguberriak  gainean  ditugu  eta,  ba  al  dakigu  zer  egin?  Edota  nola  egin?  Gehienoi  gustatzen  zaigu  garai  hau  opariak,  familia  giroa  egotea,  lagun  giroa  ondo  pasatzea  ,…  Baina lehen nola ospatzen zuten? Zein da benetako ohitura?      Eguberriekin  lotuta  dauden  hainbat ohitura ditugu sakrotasunarekin (elementu sakratuak).  Esate  baterako,  Eguzkiaren  bidez  argiari  so  egiten  zioten,  uraren  bidez,  ur  sakratua  sortzen  zuten,  Su  berriarekin  etxeetan  egiten  zuten  sua  eta  azkenik,  elkarren  artean  opariak  egiten  zituzten  neguari  gogorrago  aurre  egiteko.  Baina  ohituren  barruan  beste  hainbat  gauza  daude,  adibidez  abestiak  edota  dantzak.  Sasoi  bakoitzak bere abestiak dauzka, sasoi bakoitzean abesti  bat kantatzen dugu. Esaterako Olentzeroren abestia, hator­hator, horra Mari Domingi.     

Olentzero 

  Bigarrenez   ekitaldiak  aipatuko  ditugu.  Jakina  da  data  hauetan  ospakizun   ugari  egiten  direla,  baina  zeintzuk  dira  ospakizun  horiek?  Nola  egiten  dira?  Adibidez  Gabon  zaharra,  urtearen   amaieran  ospatzen  da,  eta  Olentzerok  etxe  guztietara  bere  astoaren  laguntzaz  opariak eta ilusioak banatzen ditu.     


Garai  batean  ere  hainbat  sinesmen  egin  ziren.  Aipatzekoa  da  gizakiak  garai  batean  ez  zeukala  ezer  (edo  ia ezer)  materialik  eta  hori  sinesmenekin  trukatzen zuen, eguzkiarekin alegia.  Uste  zuten   bizitzaren  ardatza  zela  bera  baitzen  dena  argiz  estaltzen  zuena,  edota  landareak  berotu  eta  ongarritzen  zituena.  Beraz,  bera  oparirik  onena bezala hartzen zuten. Hori ospatzeko  urtean   zehar  bi  jai  egiten  zituzten:  Neguko  Ekitaldia  (Eguberriak)  eta  Udako  Ekitaldia  (San  Juanak). 

       Eguzkia  Gu  gaur  egungo  eguzkiaren  egutegiaren  eskutik  bizi  gara.  Baina  gure  arbasoek,  eguzkiaren  bidea  zuten  egutegi  ziurrena  eta  sakratuena.  Horregatik,  Neguko  Ekitaldia  abenduaren  13tik  26  bitartean  ospatzen zuten. Beste era batera egiten zuten. Adibidez Su berria  sakratua  etxean pizten zuten  baina lehendabizi etxe atariko hiru zuhaitz mota hauetakoren  baten  adar  sendoa hiru zatitan ebakita (lizarra, erramua, artea), sukaldeko beheko suan Gabon  egunez  erretzen  zuten  (24  orduz  iraungo  zuena).  Honen  izena  “Subilaro”  edo  “Olentzero enbor” da. Eta  sua  amaitzean,  nahiz  pertsonak  nahiz  etxeko  abereak,  atariko  ate aurrean  errautsa  edo  brasa  lurrean  jarrita,  kanpotik  barnera  oinutsik  sartzen  ziren.  Horrela  uste  zuten  urte  osorako  gaixotasun eta gaitz guztietatik babestuak zeudela.   


Egurra

Tximinia

  Gustatu   al  zaizue?  Gauza  ugari  ikasi  ditugu  ezta?  Esaterako,  ohiturak.  Ohiturak  aldatuz  joan  izan   dira,  oinarriekin  batera, lehen  Eguzkiarekin  oinarritzen  baitziren.  Ohiturei dagokienez  lehen  suaren  errautsekin  egiten  ziren  ekintzak  gaur  egun  ez  dira  ohikoak.  Beraz,  ikus  genezake  aldaketa ugari egon direla.                                                                           Egileak: Martin.M, Leire eta Igor.                       

 


2014/06/18,

SAN JUAN SUETAKO ERRITUAK  

San  Juanak  oso  ospakizun  bereziak  dira,  artikulu  honetan  noiztik  ospatzen  den,  non, 

zergatik   eta  zer  egiten  den  azaltzen  da,  hori  gutxi   balitz,  Euskal  Herriko  herri  batzuetan  nola  ospatzen duten azalduko dugu.       

  Sua bezperan, ekainaren 23an, Euskal Herriko baserri eta 

hiri  guztietan  pizten  dira,  udako  solstizioa  ospatzeko.  Honezkero,  herriko  neska  mutilak  prestatuko  dituzte  suak.  Antzina,  herrian  su  bakarra  pizten  zen,  plazan. Aspaldiko  jatorria  duen jai garrantzitsua  da.       

Batetik,  San  Juan  suak  bereziki  ipar  hemisferioan   ospatzen  dira,  udako  solstizioa 

goraipatzeko.  Honen jatorria badirudi ume bat  bere  amarengandik armairu zahar batean ezkutatu, lo  gelditu  eta  armairua sutara botatzean umea barruan erre zela. Orain San Juan sua egiten dute  bere  izpiritua joateko.     

  Herri  gehienetan  hainbat  modutan  ospatzen  da  ospakizun  hau,  ezagunena,  suaren 

gainetik  salto  egitea  da, sorgina eta lapurrak erretzeko. Salto egiten den bitartean  jendeak abesti bat  abesten  du.  Erritu  hau  bukatzerakoan,  ohikoa da, halaber, etxeko atarian lizarraren, erramuaren eta  elorri zuriaren adarrak jartzea, tximistatik, sorgiñengatik eta abarretik babesteko.             


Hona hemen Euskal Herriko herri batzuetan ospatzen den modua.  Agurain:  Herriko  gazteek  Done  Joan  enparantzan   makala  landatzen  dute  gau  horretan,  eta jarraian makalaren goialdera igotzen saiatzen dira.   Bermeo: Gaztelugatxeko Doniene baselizarako erromeria egiten dute.  Abaltzisketa:San  Juan  Bautistaren  festa  ospatzen   da  eta  bezperan  soka­dantza  dantzatzen da herriko plazan.  Hernani:  Axeri  dantza  egiten  dute,  Dantza  hau  14 edo 16 pertsonen artean dantza egiten  da.  Guztiak  soka  batera  lotuta daude,  gidari  bat  aurrean  daukatela.  Eskuan  puxikak  edo  maskuriak  eramaten dituzte; horregatik dantza honek beste izen bat dut maskuri dantza.    Ohiturak  aldatu  dira,  baina  beti  jarraituko  dute   oinarri  bera  izaten,  hau  galdu  ez  nahi  baduzue zuen esfortzua egin beharko duzue.    

A. Urrutxi, A. Bernalte eta M. Alvarez              


2014/06/19 

                                           ARRANTZA Arrantzari  buruz,  uste  duzun  guztia  dakizu?  Artikulu  honek   zure  zalantzak  argitzen  lagunduko dizu, metodoak, arrantza motak etab. azaltzen baititu.   

Arrantzaren  bidez,  gizakiok,  jateko  hainbat  elikagai  lortzen  dugu,  horietatik  arraina  da  nagusi, itsasotik eta ibaietatik.  Arrantzak  garrantzi   handia  izan  du  Euskal  Herriaren  historian,  oinarrizko  baliabide  iturri  izan baita itsasertzeko herri gehientsuenentzat.  Honez  gain,  tradizionalki  kostaldean  praktikatzen   da  oraindik  ere,  eta  ondoren  ikusiko  ditugun teknika errazetan oinarritzen da.  

                                                                             Arrantza sarez   Hasiera  batean  Euskal  Herrian  balea  arrantza  zen  arrantza  mota  nagusia.  Mota  hau  arpoiekin  egiten  zen,  ontzi  bat  baino  gehiago  behar  ziren balea  bakar  bat harrapatzeko. Garai  batean  arrantza  itsasontziak  arraunen  bidez  mugitzen  eta  gidatzen  ziren,  horrek  esfortzu  fisiko  handia  zekarren,  honen  ondorioz,  Kantauri  itsasoan  eta  Ternuan  arrantzatzen  zuten  soilik.    


Gaur  egun  aldiz, ez da balea arrantzarik egiten gure itsas  mugetan ez delako balerik geratzen,  itsasontzi   motorizatuetan  egiten  da,  eta  atuna,  makailaua…  arrantzatzen  da.  Horrez  gain,  arrain  kantitate  handia  lortzeko  metodo  teknologiko   ugari  erabiltzen  dituzte,  eta  askotan  ez   dute pentsatzen horrek ekar ditzakeen arazoak eta kalteak.  Arrantzarako teknika modernoak: Arrantzatzeko   bi  teknika  daude,  alde  batetik,  arraste­arrantz;  sare  handiek  itsaso­hondoan  aurkitzen  duten  guztia  jasotzen  dute.  Arrantza  ugaria  izan daiteke,  baina  oso  kaltegarria  suerta  daiteke  itsaso­hondorako  landareak  eta  kontsumituko  ez  diren  espezieak  ere  jasotzen  direlako.   Praktika  horrek  itsaso­hondoko  habitata  suntsitzen  du,  eta  urteak  behar  dira  lehenarazteko;   gainera inoiz ez da aurrekoa bezain aberatsa izango biologikoki.  Bestetik,   deskarga  elektrikoen  bidez,  arrain­sardak,  deskarga  elektrikoen  bidez,  xurgatuko diren gune batera eramaten dira eta errazagoa egiten da arrantzatzea.    Euskal Herriko portzentajeak.  Euskal  populazioaren  %38ak  arrantza  praktikatzen  du.  Jarduera  honen  %70a  itsasbazterreko  arrantza  da  eta  kaleetan  egiten  da.  Arrainak  harrapatzeko  metodo  tradizionala  erabiltzen  dute.%17a  zabaleko  arrantza  da.  Itsasontziak  handiagoak  dira  eta  asteak   eramaten  dituzte  itsasoan.Gainerako  %13  arrantza  handia  da.  Itsasontziak modernoak  dira  eta  teknologia  aurreratu  handia  daukate.Hori  guztia  dela eta, Euskal autonomia erkidegoan aberastasun gehien  sortzen duen jarduera ez dela esan daiteke.  Anima zaitez eta zure jakintza maila handitu ezazu!     

S. Arrasate, U. Arrieta eta L. Igartiburu 


2014/06/17                                 EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK    Euskal  Herrian  hainbat  ohitura  daude,  guk  inauteriak  aukeratu  ditugu  hainbat  pertsonaia  mitologiko   desberdin  daudelako  eta,  baita  ere,  inauteriak  zer  diren  eta  beraien  jatorria  zein  den   gustatu zaigulako, hemen behean ikusiko duzuen bezala.       

JATORRIA:  Inauteriak,  inauteak,  ihoteak  eta  aratusteak  izenekin  ere  ezagunak  dira.  Euskal  Herriko  inauterietan  janzkera  arraroak  eramaten  ziren  beheko  argazkian  ikusten  den  bezala,  hori  erabiltzen  zen,  zaratarekin artzak  kobazulotik  aterarazteko  hori  udaberria  zetorrela seinale  zen,  baita ere, zomorroak uxatzeko seinale zen.   

  Bestalde,   Euskal  Herriko  inauteria  antzinako  tradizioari  atxikitzen  zaio;  bereziki  herri  txikietan  ospatzen  ziren, baina  hirietan  ospatzen  diren  inauteriak  ere  badaude.  Toki  batetik  bestera  egun  desberdinetan  ospatzen  dira,  adibidez,  Zubieta  eta  Iturenen  urtarrileko  azkeneko  igandearen  osteko  lehen  astelehen  eta  asteartean  izaten  dira,  Tolosako  inauteriak,  berriz,  ohiko  egunetan  ospatzen  dira.  Jai  hauetan  badaude  pertsonaia  batzuk  oso  ohikoak  direnak,  jarraian  azalduko  den bezala.  

   


INAUTERIETAKO PERTSONAIA MITOLOGIKOAK:    Inauteriak  neguaren  akaberarekin  eta  udaberriaren  sarrerarekin  batuta  dauden  neurrian,  antzinako  sinesmen  animistaren  jatorri  mitiko  bat  dute. Gainera, zenbait lekutan, izaki mitologiko  gaiztoak  uxatzen  ziren  eta  zarata  handia   ateratzeko   baimena  zegoen.  Beraz,  esan  daiteke,  mitologiarekin  zerikusia badutela inauteriek. Eta, egia  esan, bertan agertzen zaizkigun pertsonaia  batzuk  elezaharretatik  ateratakoak  dirudite.  Sorginak   eta  Akerbeltz,  pertsonaia  mitologikoak  agertzen  zaizkigu inauteri  batzuetan,  eta  azken  aldian,  zenbait  herritako  inauterietan  sortzen  ari  diren pertsonaia berriak mitologiatik jasotakoak dira.  Dena  dela,  mitologiako  pertsonaiak  nahiz  inauterietako pertsonaiak  antzinatik  datozkigun  euskal  sinesmenekin batu behar ditugu. 

 

Adibidez:    MARI:  Mari  da  euskal  mitologiako  numen  garrantzitsuena.  Hainbat  bizileku  ditu Euskal  Herrian  zehar   sakabanaturik,  garrantzitsuena  Anbotoko  “Mariren  koba”  da.  Halere  Bizkaian  baditu  beste   bizileku batzuk ere. 

MARI


SORGINAK:  Euskal  mitologiako  parte  garrantzitsua  dira  sorginak.  Esan  beharra  dago  euskal  sorginak  ez   zirela  telebistan  agertzen  diren  sorginak  modukoak.  Nahiz  eta  guk,  hegoaldean,   Sorginak  deitu,  iparraldean  Belagile  izena  ematen  diete.  Oso  ohikoa  zen  auzokideak  beraiengana  joan  eta  aholkua  eskatzea,  baita  sendabelarrak  eskatzea  ere.  Gehienetan  auzoko  andre zaharrenak izaten ziren sorginak eta gainontzekoek errespetu handia izaten zieten.   

                                  Sorginak                             


Badira  mitologiarekin  ez,  baina  inauteriekin  zerikusia   duten  beste  euskal  pertsonaia  batzuk,   horien artean gu gehien erakarri gaituzten pertsonaiak ziripot eta joaldunak dira.  

Ziripot

                                            Joalduna 

   

ZIRIPOT:  Belarrez  betetako  zakuekin  jantzitako  pertsonaia  lodia  da.  Kaleetan  zehar  dabilen  bitartean, Zaldikok lurrera botatzeko ahaleginak egiten ditu.    JOALDUNA:  Joalduna  Nafarroa Garaiko  iparraldeko  Ituren  eta  Zubieta  herrietan sorturiko euskal  kulturako  pertsonaia  tradizionala  da,  joareak  astinduz   urtarrileko  azken  asteburuan  inauterien  heldueraren  berri  ematen  duena.  Batzuetan,  euskal  kulturako beste pertsonaia batekin nahasita,  zanpantzar esaten diote joaldunari. 

  Honenbestez,  inauterietan  pertsonaia  mitologikoez  gain  bestelako  pertsonaiak  ere  ikus  ditzakegu eta guztiak oso erakargarriak!                                                                          Aitor. Herrero, Siaka. Bodian eta Aketz. mesa 


Gure erroak