Issuu on Google+

Vaticanoko gelak. Rafael: Atenaseko eskola


Aristoteles

Heraclitus

Diogenes

Ptolemy

Platon

Socrates

Xenophon

Aristotle

Euclides Pitagoras


Diogenes


Euclides – (Bramante)


Platon eta Aristotele


Sokrate, Jenofonte


Heraklito – (Michelangelo)


Rafael (autorretratua)


ARTELANAREN IRUZKINA Atenaseko eskola Rafael Sanzio

Atenaseko eskola Raffaeloren pintura famatuenetarikoa zientzia eta filosofiaren irudi sinbolikoa da. Bi hauek betiereko Jakintza ikuspegitik, “philosophia perennis”-aren ikuspegitik Raffaelo Sanziok (1483-1520) Julio IIaren enkarguz pintatu zuen lan hau, Vaticanoko gela baterako, Stanza della Signatura izeneko gelarako. Raffaelok 25 urte zituen fresko hau pintatu zuenean. Garai berdinean Michelangelo Sixtoren Kapera pintatzen ari zen. Honek adierazten digu Errenazimenduko momento gorenean gaudela, Cinquecento izeneko garaian hain zuzen. Tradizio klasikoko hainbat filosofo elkar bilduta ikusten ditugu. Guztiok arkitektonikoa den esparru handi barruan kokatuak. Hasteko erdi erdian harmailen bukaeran dauden bi irudiak aztertuko ditugu. Bizar zuria duenak zerua seinalatzen du; besteak, gazteenak lurra. Lehena Platon dugu, bere ideen eta eredu teorikoen filosofiarekin; bigarrena, Aristotele irudien eta naturaren behaketan oinarritutako filosofiarekin. Beraiekin beste pentsalari ospetsu ere agertzen dira: Diógenes, Jenofonte, Euclides, Pitágoras, Ptolomeo,…


Baina lan honetako beste protagonista Errenazimenduko elementu formal garrantzitsuenetarikoa da: PERSPEKTIBA. Quattrocenton erabiltzen zen adierazpen era honetan iridiak hirudimentsionala den espazio batean antolatzen dira, bertan, ikuslearen begiradaren arabera, irudiak txikiagotuz doaz. Pertsonaien eta objetuen arteko distantzia erlatiboa kontutan hartzen da ikusmarren inguruan antolaturik. Guzti hau helburu batekin, errealitatean dagoen sakonera eta urruntasuna era egiatienean adierazteko. Atenaseko eskolan espazioa pintatzen da. Beste ezaugarri bat ere ikus dezakegu, artistak denborarekin jolastu duela, garai klasikoko filosofoak elkartuz denboraz kanpo utzi ditu. Espazio arkitektoniko ireki honek lortzen du idenboraz kanpoko sentzazio hori, filosofo guztien erditik pasa gaitezke gure begiekin bukaeraraino. espazio absoluto batean murgiltzeko. Artistak guzti hau lortu du konposizio marren bitartez, lerroak ihes puntu batetara doaz, bukaeran dagoen ihes puntu batera. Gogoratu behar dugu Rafael Leon Xak Vatikanoko arkitektokoa izendatu zuela, honen adibidea da Bramanten S. Pedrorako egin zuen oinplanoarekin legindako lana. Perspektiba oso lootuta dago matematikarekin eta honen oinarrian Euclidesen lanak aurkitzen ditugu, horregaitik freskoaren eskumaldean agertzen zaigun pertsonaia Euclides bera dugu. Ikus dezakegu arkuak arbelean marrazten.


Aipatzekoa da ere bere garaiko pertsonaiak filosofoei irudia ematen dietela: Platonek, Leonardoren aurpegia du, Euclidesek Bramantena eta Heraclitok, Michelangelorena. Irudi guztiak, lehen esan dugun bezala ikus-lerro batek ordenatzen ditu espazio arkitektoniko monumental beten barruan, bukaeran argi foko indartsu batek iluminatzen du eszena. Irudien gestoak, aurpegien adierazkortasuna eta mugimenduak beraien egiaztasuna, errealismoa, bizitasuna azpimarratzen dute. Kolore aldetik ere oso aberatsa da: gorri, larrosa, laranja, urdina; eta tonalitate biziak erabiltzen ditu, horrela, irudien nortasuna azpimarratzen du. Irudien monumentaltasuna marraren eta ematen dien bolumenaren indarraz azpimarratzen da. Lan honekin bere ikasketa prozesuaren bukaera azaltzen du. Gogoratuko dugu bere bilakera artista bezala. Perugino pintorearen ardurapean hasi zuen bere heziketa. Bien artean Ama Birjinaren ezkontzari buruzko koadro bat margotu zuten, eta bertan, espazioaren errepresentazioari eta perspektibak duen presentziari dagokienez pinturak izan duen bilakaera antzeman daiteke. Gerora, Florentzian, nabarmen ikus daiteke Michelangeloren eta Leonardoren eragina figuren monumentaltasunean eta sfumato izeneko teknikaren erabileran. Rafael bere berezko estiloa definitzen joango da, eta aipatzekoa da Ama Birjinaren ikonografiari egindako ekarpena (Madonna del Prado). Ama Birjinaren eta Haurraren arteko harremana modu atseginagoan agertzen du, baita piramide itxurako konposizioen aldeko joera ere. Bere Eraispenean garbi ikus daiteke klasizismoa dela haren estiloaren ezaugarria: figuren isolamendua. Bere bizitza motzean lan ugari egin zuen: marrazkiak, tapizetako kartoiak, Vatikanoko gelen freskoak, erretratuak eta Madonnak. Azken hauek eragin handia eduki zuten Morales pintorean adibidez. Bisitatu dezakezu lan hau zuzenbide honetan: http://www.christusrex.org/www1/stanzas/S2-Segnatura.html


Atenaseko eskola