Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Izenak: Maialen Regueiro eta Eli Agirre

Nola sortzen da informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa? Binaka ekarpen bat sortu behar duzue honako paragrafo hauekin (Issuu erabili):

*Lana binaka egiteko da, pantaila baten aurrean. 1. Scholarpedia www.scholarpedia.org eta Wikipedia www.wikipedia.org sartu eta biak konparatu. Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da?. Paragrafo bat idatzi honen inguruan, 100 hitzetakoa. -

Desberdintasunik nabarmenena hizkuntzarena iruditu zaigu, Wikipedia hizkuntza askotan baitago, eta Scholarpedia, aldiz, ingelesez soilik. Beste desberdintasun bat, Wikipediak informazio ugari duela hizkuntza askotan dagoelako, eta Scholarpediak, berriz, hizkuntza bakarrean izanik, informazio gutxiago duela. Hirugarrena litzateke, fidagarritasunaren kontua, izan ere, esan genezake Wikipediarena baino fidagarriagoa dela, Scholarpediaren informazioa. Laugarrenik, artikulu bakoitza aditu batek idatzia dago Scholarpedian, eta hori ez da Wikipediaren kasua, horrek lehen aipaturiko fidagarritasunean zerikusi nabaria adierazten du. Bosgarren ezberdintasun gisa, artikulu guztietan agertzen den informazioaren erantzule bakarra idazlea bera da, Scholarpediaren kasuan, eta Wikipedian sarri aurki ditzakegu idazlearen izenik gabeko lanak.

2. Dibulgazioko aldizkariak eta aldizkari zientifikoak. 1. Bideo hau ikusi eta gero galdera honi erantzunez testu bat idatzi, 50 bat hitz: Ze ezberdintasun dago dibulgazioko aldizkarien eta aldizkari zientifikoen artean? http://www.youtube.com/watch?v=VeyR30Yq1tA&feature=related


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

-

Dibulgazioko aldizkarien ezaugarriak honakoa ditugu; iragarki ugari izan ohi dituzte, zenbaitetan, egunkariok, dibulgazioko aldizkari gisa izendatzen dira. Aldizkari hauetan agertzen diren artikuluak, irakurle jakinentzat eginik daude, artikulu hauek adituek nahiz, kazetariek idatz ditzakete.

-

Aldizkari zientifikoek aldiz, honakoak dituzte ezaugarritzat: artikuluak aditu batek idatzi eta beste aditu batek zuzendu edo berrikusten du. Aldizkari zientifikoetako artikuluek honakoa izan behar dute: idazlearen ikasketak, artikuluaren laburpena, biografia labur bat, bibliografia eta hizkuntza espezializatua.

2. Testu honen 4. Atala (“proceso editorial” izena duena) irakurri eta laburbildu artikuluak onartzeko eiatzen den prozeduraren inguruan. 50 bat hitz. http://www.revistacomunicar.com/normas/00-normativa-comunicaresp.pdf 3. Binakako errebisioa , peer review. a. Bideo hau ikusi eta aipatzen diren gai nagusiekin eskema bat egin (txertatu ekarpenean). http://www.youtube.com/watch?v=twogpmM-SfY&translated=1 1. Hainbat pertsonak gure bizitzan ezagutza nahiz jakintza berriak eraikitzen dizkigute, esaterako irakasleek. 2. Orain dela 250 urte, “peer review articles” ezagutza berriak gordetzeko erabiltzen ziren. 3. Beste idazkera mota bat dute. 4. “refeering articles” gisa ere ezagunak dira. b. Wikipediako sarrera hau irakurri (“Reclutameinto de arbitros” arte), eta galdera hauek erantzun: Zertarako egiten da Binakako Errebisioa? Nola funtzionatzen du? Ze lotura du ezagutzaren sormenarekin? 150 hitz. http://es.wikipedia.org/wiki/Revisi%C3%B3n_por_pares

informazio zientifikoa  

Informazio zientifikoa nola egiten den aztertu dugu ariketa honen bidez.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you