Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak

[Guztira 350 bat

hitz] Zure izena, banaka: Eli Agirre Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua da): Pozo J.I. eta Pérez Echeverría M. (2009). Psicología del aprendizaje

universitario: la formación en competencias. In C. Monereo, Aprender a encontrar y seleccionar información: de Google al la toma de apuntes (89-97). Madrid: Ediciones Morata, S.L.

Eginbeharrekoa Lehenengo atalaren laburpena egin. Gaur

egungo

gizartean,

konpetentzia

izugarria

da

nahi

dugun

informazioa aurkitzea, bilatzea erraza izan daiteke baina aurkitzea ez. Oztopoei aurre egiten ikasi behar da, horretarako trebetasun batzuk barneratuz, bilatzaile egokiak erabili, eta ondo erabiltzen jakin; lehen emaitzarekin ez konformatu, eta beraz, bilaketa gehiago egin eta beste emaitzekin alderatu. Abilezia hauek eskoletan barneratu behar dituzte, horretan irakatsi behar zaie ikasleei, eta horretan ondo ari direla ziurtatu. Horrela, ikasleak eurak ere jabetuko dira, pisuzko informazioa lortzen jakinda beraien lanetan eta helburuetan emaitza hobeak lortuko dituztela. Beraiengan ere horren kontzientzia sortu behar da. Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin. 1. fasean argi izan behar dugu zein helburu ditugun bilaketa egiterako orduan, zer nahi dudan eta zertarako nahi dudan. Gero, antolatu egingo dugu bilaketa, zein izan daitekeen modurik eraginkorrena…behin emaitzak aurrean izanda ondo aztertu eta baloratu. Azkenik berriro lehen helburuak gogoan hartuz, lana osatuko dugu. Zein da ezberdintasuna bilatzaile aktibo eta bilatzaile estrategikoen artean?


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Bilatzaile aktiboak betiko iturrietara jotzen du, esaterako wikipediara, ez du bilaketaren mamian sakontzen, ez da nekatzen bilaketa egiteko orduan. Bilatzaile estrategikoak aldiz, informazio mota hartuko du kontuan, bilatzaile zehatzetara joko du, eta emaitzetan eta bilaketetan sakonduko du. Taulan agertzen diren taktiketatik zein da normalean egiten den azkena? Eman azalpena. Switch da normalean azkena egiten den taktika. Bilaketa pantailan hainbat eta hainbat buelta ematen ditugu guk nahi dugun emaitzak lortu arte, bilaketa aurreratuko aukerak baliatuko ditugu ahalik eta zehaztasun handiena lortzeko, eta guzti horren ondoren emaitzarik lortu ezin badugu, orduan taktika hau erabiliko dugu, hau da beste bilatzaile batzuetara joko dugu, eraginkorragoa izan daitekeen beste bilatzeile batera. Dokumentuen kalitatea aztertzeko irizpideen artean, zein da zuk gehien erabiltzen dituzunak? Eta zein gutxien? Azaldu. Lehenik eta behin bilaketaren emaitzak nik nahi dudanarekin zerikusirik duen ala ez aztertuko dut, nire helburuekin bat datorren ala ez. Nola dagoen idatzita, zein iturritatik datorren‌ kontuan hartzen ditudan irizpideak dira. Diseinuak ere eragiten didala uste dut, nahiz ets horretan asko erreparatu ez, nahi gabe, begietara jotzen duen informazioari lehenago botako diot begia, oso nahasia ikusten badut errazago baztertuko dut. Bestalde, testuan aipaturiko idazlearekin e-mailez kontaktuan jartzeko aukerari ez diot sekula erreparatu, ezta publizitateari ere.

Zer iruditu zaizu interesgarrien? Zerk deitu dizu atentzioa?


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Hainbestetan egin izan dudan prozesua egitean zenbat gauza hartu daitezkeen kontuan, hori izan da gehien harritu nauena, sekula ez nuen pentsatu hainbeste egon zitekeenik bilaketa “sinple� baten atzean. Nik uste, orain, bilaketaren bat egin behar dudan bakoitzean, buruari buelta gehiago emango dizkiodala ordenagailuaren pantaila aurrean jarri aurretik. Lehen egiten nuena alde batera utzita, hau da, pantaila aurrean jarri eta edozein hitz idatzi, askotan emaitzarik lortu gabe, eta orduan ordenagailuarekin haserretu. Materian zehar ere horrelako zerbait egin dugu, pixkana-pixkana bilaketa prozesuak aztertuz, gai zehatzetarako aukera desberdinak aztertuz.


galdera-erantzunak  

Materian zehar ikusitakoa biribiltzeko egin dugun irakurketa, eta horren ondoren erantzundako galderak.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you