Page 1

Ekarpen honetan Aitor Arregik, bera eta Jose Mari Goenagaren “Lucio” filma egiteko beharrezko izan zen dokumentazio guztiaren berri eman zuen hitzaldiaren laburpentxo bat egin dut. Aitor Arregik aitortzen duenez, ez zuten Lucio Urtubiaren berririk izan harik eta, Italiar batek berari buruz galdetu zien arte. Pertsonaia horren garrantzia historikoaz oharturik, horren inguruan ikertzeari ekin zioten. Lehen bilaketak googlen egin zituzten, baina, iturri nagusia Bernard Thomasen “Lucio, el anarquista irreductible” liburua izan zen. Filmaren oinarri izan zela ere badio Arregik, fidagarritasun handiko liburua izanik. Proiektua eusko jaurlaritzara aurkeztu zuten dirulaguntzak lortzeko asmoz, eta hori lortuta dokumentatzen jarraitu zuten anarkismoari buruzko hainbat liburu irakurriz, esaterako. 2005. urtean Lucio berarekin elkartzeko aukera izan zuten; hasieran nahiko ikaraturik zeuden, baina Luciok eginiko harrerarekin harrituta gelditu ziren. Arregiren ustez, euskaldunak zirelako izan zuten horrelako harrera, izan ere, gai honen inguruan informazioa lortu nahi izan zuten beste batzuek ez zuten horrelako ongi etorririk jaso. Hasieratik garbi zuten gizon erreal bati buruzko filma egin nahi zutela, bere alde on nahiz txarrak erakutsiz. Dokumentazio prozesuan zalantza bat sortu zitzaien: narrazioa objektibotasunez aurkeztu ala Lucioren ikuspegitik. Azkenean Lucio beraren ikuspegitik aurkeztea erabaki zuten. Filma kokatzeko ezinbestekoa zen testu ingurua ongi aztertzea, horretarako Lucioren inguruko jendea, familiako kideak, herritarrak… elkarrizketatuz; bera ibili zeneko lekuak bisitatuz… Beste arazo bat ere bazuten ordea, Lucio ez zen oso hizlari trebea, eta hizlari gehiago behar baitzituzten. Guzti horren ondoren filmaketari ekin zioten, baina, ikerketa lanak alde batera utzi gabe. Filmaketak Paris inguruan egin zituzten, Lucioren historian zerikusia izan zuten lekuak eta paisaiak filmatuz. Uneoro jarraitu zuen hala ere ikerketak, filmaketak egiten zituzten bitartean ere etengabeko ikerketa beharrezkoa izan zen. Eta horretan ari zirela, ezusteko bat izan zuten: Luciorekin harremanak izan zituen pertsonaia bat ezagutu zutenean filmaketak izugarrizko itzulia eman zuen. Luciok faltsifikatzeko erabiltzen zituen tresnak eman zizkion pertsonaia honi, deusezta zitzan, baina horrek gorde egin zituen. Ezustekoa handia izan zen denentzat, baita Luciorentzat ere, berak ere ez baitzuen espero tresnak gorderik izango zituenik. Horrela, filmaketan ere erabili ahal izan zituzten tresna hauek. Azkenean, 2007ko irailean estreinatu zen filma Donostiako zinemaldian.

Lucioren dokumentazioa  

Lucio filma egiteko behar izan zen dokumentazio prozesua.