Page 1

2014 ELHUYAR TALDEKO MEMORIA


E

lhuyar Fundazioaren patronatuak argiro islatzen du gure proiektuaren atzean dagoen eredua: Elhuyarren xedearen zaindari diren bazkide sortzaileak, euskal gizartea ordezkatzen duten norbanako bazkideak, gure erakundearekin lotura estua izan duten ohorezko bazkideak, enpresak eta erakundeak. Multzo horietako bakoitza dugu Elhuyarren zutabe: bazkide sortzaileek Elhuyarren xedea irudikatzen dute; norbanako bazkideek, gizartea eta gure proiektuen erabiltzaileak; ohorezko bazkideek, kolaboratzaileak, aliatuak; enpresek, merkatua, zerbitzuak; erakundeek, administrazio publikoaren babesa. Ez da inolaz ere kasualitate hutsa talde horiek gure patronatua osatzea: horiek dira Elhuyarren helduleku, hain zuzen ere; talde horien arteko elkarbizitzan eta orekan dihardu egun Elhuyarrek, eta guztien artean eratzen dute egungo Elhuyar. Horietakoren batek huts eginez gero, herren geundeke. Zutabe horietako biren gainbehera ikusi dugu 2014an. Batetik, merkatuarena, gure produktu eta zerbitzuen salmentarena. Ez da Elhuyar azken urteetako egoera ekonomikoaren ondorioz salmenten jaitsiera pairatzen duen erakunde bakarra, are gehiago lehenta-

sunezko gaitzat jotzen ez diren alderdietan lan egiten dugunon artean (kultura, hizkuntza‌). Egoera horren aurrean, gizarteari ematen dion balioa azpimarratzen eta egiten duen lana are sendoago gizarteratzen ahalegindu da Elhuyar. Merkatutik edo salmenta hutsetik ezin bizi, ordea. Merkatuaren logika bakarrik hartu izan bagenu aintzat, aspaldi genituzke bazterrean utzita hainbat ekimen. Ezinbestekoa dugu, beraz, erakunde publikoen babesa, merkatuaren osagarri, harekin batera eta elkarlanean jarduteko. Erakundeen zuzeneko edo zeharkako babesa behar dugu (diru-laguntzak, hitzarmenak, politika publiko egokiak‌), euskarazko hedabide gehiago sortzeko, hizkuntza-teknologiak ikertzen jarraitzeko, zientzia gizarteratzeko, hiztegiak egiteko‌ Erakunde publikoen babesaren jaitsiera nabarmena jasan dugu 2014an, eta, jakina, ondorioak ere nabaritu ditugu: ikerketarako baliabide gutxiago izan dugu eta, euskal ikerketaren berri ematen zuen Basque Research webgunea itxi egin behar izan dugu 2014an. Denok gara beharrezko. Heldulekuak behar ditugu: bazkideak, aliatuak, enpresak, erakundeak... Horixe da Elhuyar, hain zuzen ere.

Txema Pitarke de la Torre

Elhuyar Fundazioko lehendakaria

4

TXEMA PITARKE DE LA TORRE


LEIRE CANCIO ORUETA

A

tzera begiratuta, urrunak dirudite 2013ko memoriarako idatzitako testuaren hasierako hitz haiek “Urte zaila izan da 2013a”, eta hutsalak ondoren idatzitakoak, gaurko ikuspegitik behintzat. Urte zailak bata bestearen jarraian tokatzen ari zaizkigun garaiotan, krisiaren garairik txarrenak aurreko urtean utziko genituen esperantzaz eman ohi dugu urte berrirako pausoa. Horrela egin genuen 2013aren amaieran, baina 2014ak argi erakutsi digu oker ginela. 2013ko datuekin alderatuta, salmenten % 93 lortu dugu 2014an, eta diru-laguntzen % 53. Bestalde, soldataren zati bati uko eginda egin dugu aurrera azken urteotan, gerrikoa estutuz. 2014an, sarreren jaitsierari aurre egiteko, soldatak berriz murrizteaz gain (urteko bi ordainsariak), lantaldearen tamaina ere txikitu beharrean izan gara. Ezinezkoa izan zaigu Elhuyarreko lantaldearen osotasunari eustea.

Pertsonak eta proiektua; proiektua eta pertsonak. Urte luzez hemen jardun ondoren, Elhuyarretik kanpora daude orain sei lankide (lau, 2014an, eta beste bi 2015eko hasieran). Ez zen erabaki gozoa izan, ez lankideentzat, ez Elhuyarrentzat.

Gizon-emakumeok ibilarazten ditugu proiektuak, edonolakoak direla ere (enpresak, elkarteak zein erakundeak), eguneroegunero; gizon-emakumeok eratu ohi dugu erakunde baten kultura, izaera… Horrexegatik, bada, bereziki mingarria da pertsonen gaineko erabaki hain gogorrak hartu behar izatea. Urte guzti hauetan egindako esfortzua eskertzen diegu, honenbestez, sei lagun horiei, eta zorte ona opa. Halaber, Elhuyarko lantalde osoari ere eskertu behar zaio egiten ari den esfortzua, ez baita samurra izaten egoera zailetan gogoa piztea. Hala eta guztiz ere, tinko jarraitzen dugu lanean, eta 2014an ere eman dugu aurrerapausorik: Teknopolisen sasoi berri bat abiarazi dugu; gazteentzako ikerketa-zentro berri bat eraikitzeko bidean urrats garrantzitsua egin dugu; ehun lantaldetik gora bildu ditugu Zientzia Azokan; automobilgintzako hiztegia kaleratu dugu; Xuxen berria aurkeztu dugu; euskara-okzitaniera hiztegia egiteari ekin diogu; berrikuntza sozialaren inguruko Elhuyarren ikuspegia landu dugu; Europako hiru proiektu berri lortu ditugu… Aurrera jarraitzen dugu, bada, proiektuak, ideiak, erronka berriak, bazkideak, harpidedunak, erosleak, bezeroak, erabiltzaileak, kolaboratzaileak eta lankideak bidaide ditugula. Eskerrik asko guztioi, bihotzez…, eta aurrera!

Leire Cancio Orueta

Elhuyarreko zuzendari nagusia

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

5


AGURRAK

KORPORATIBOA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

04-05 08-11 12-15 16-21 Txema Pitarke

Elhuyar Fundazioko lehendakaria

Leire Cancio

Elhuyarreko zuzendari nagusia

Elhuyar Fundazioko bi bazkide berri: Usurbilgo Udala eta Maier enpresa Elhuyar.eus, webgune berria

Ikertzaile gazteak ikusgai

Ikertzaile gazteak ikusgai

Ikertzaile gazteak ikusgai Zientzia Azokan

Ber2Tek proiektua amaituta

Kilometroak jaialdian “Zientzia Txokoa�

Aplikazioak eta zientzialiburuak Durangoko azokan

Teknopolis eta Norteko Ferrokarrila, berriro abian

Berdintasuna zientzian

CAF-Elhuyar Sariak

Elgoibarko IMH eta Enpresarean Jardunaldiak

Zientzia eta generoa, elkarri uztartuta STING proiektuan Bigarren #kzjaia, zientzia.eus-en

Igor Leturia eta Antton Gurrutxaga doktore Euskarazko 16.000 hitzen ahoskera entzungai Elhuyar aldizkaria eta zientzia.eus Kxo! Turismoa euskaraz Energiaren hiztegia deskargatzeko moduan Okzitanieraren hizkuntzateknologien 2015-19 bide-orria Elhuyar hiztegi elebidunak aplikazio bakarrean Xuxen.eus webgune berria

6


aurkibidea ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

22-29 Ikertzaile gazteak ikusgai Athletic museoaren plan museologikoa

Puntako zientzialarien eta BH Ikasleen arteko topaketa

30-31 2014 Berrikuntza soziala neurtzeko adierazlesistema eta tresna “Sareuska” proiektuaren aurkezpena

Marikalanbre bizitzaren laborategian Automatismoak eta kontrola liburua Kindlerako packak

Mestizajeak 2014 topaketak

“Bidasoa: eskualde bat, hiru hizkuntza” jardunaldia

Hitzmix jolasa

Casares irrati berritua

GFA: partaidetzazko aurrekontuak

Primeran! A2 maila egiteko hitzarmena

Automobilgintza hiztegia Itzulpen teknikoetan espezialista CAF hiztegi terminologikoa Trebakuntzan buru-belarri Itzulpengintzaren nazioarteko eguna

Eusko Jaurlaritza eta erakunde autonomoen euskararen erabileraplana

ELHUYAR TALDEKO MEMORIA

EMAITZA

32-33

Beasain, Lezo, Ordizia eta Markina berdintasun-planak

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

7


8


Elhuyar Fundazioko bi bazkide berri:

korporatiboa

Usurbilgo Udala eta Maier enpresa

E

lhuyar Fundazioarekin bazkidetza-hitzarmena sinatu dute biek. Fundazioari diru-ekarpena egiteaz gain, Elhuyarren proiektuetan parte-hartzea sustatzea du xede hitzarmenak.

IKERTZAILE BI GAZTEAK BAZKIDE IKUSGAI BERRI ZIENTZIA AZOKAN

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

9


ELHUYAR.EUS WEBGUNE BERRIA

E

lhuyar.eus, Elhuyarren webgune berria. Elhuyar.eus, Puntueus Fundazioko aitzindarien artean.

A

plikazioak eta zientzia-liburuak Durangoko azokan. Bi stand izan zituen Elhuyarrek Durangoko Azokan: IKTena, edo Elhuyar APPgunea (berrikuntza nagusia, Elhuyar Hiztegiak aplikazioa), eta liburuena, non Marikalanbre bizitzaren laborategian esperimentu-liburua izan zen protagonista. I+Gko gure jarduerarekin lotura duten hainbat aurkezpen egin genituen @Kabia aretoan: Xuxen. eus webgune berrituaren aurkezpena eta, Durangoko Azokaren antolatzaileek gonbidatuta, Lo Congrès permanent de la lenga occitana erakundearekin lankidetzan garatzen ari garen proiektuaren aurkezpena. Azkenik, euskara eta gaskoia ezagutarazteko erabiltzen ditugun tresna digitalei buruzko mahai-inguru bat antolatu genuen.

10

APLIKAZIOAK ETA ZIENTZIALIBURUAK DURANGOKO AZOKAN


BERDINTASUNA ZIENTZIAN

B

a ote bikaintasunik zientzian berdintasunik gabe? Galdera horri erantzun nahian, mahai-inguru bat antolatu zuten Elhuyar Zientziak eta Elhuyar Aholkularitzak Berdintasun Gunearen (Emakunde) eta Zientzia Astearen (Innobasque) esparrua aprobetxatuta, ikerketa-arloan diharduten lau emakume gonbidatu zituzten zientziaz eta berdintasunaz eztabaidatzera: Osasun Saileko Elena Aldasoro Unamuno, Ikerbasqueko Ainhoa Madariaga Martínez, Mondragon Unibertsitateko Ainhoa Larrañaga Elorza eta Euskal Herriko Unibertsitateko Teresa Nuño Angós. Haien ikuspegiak eta ibilbideak uztartuz, Euskal Herriko zientzia-sistemara hurbiltzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek zein entzuleek. Informazio gehiago.

ELGOIBARKO IMH ETA ENPRESAREAN JARDUNALDIAK

E

lgoibarko IMHk antolatutako jardunaldietan eta Enpresarean azokan izan zen Elhuyar. Bi hitzordu izan zituen urrian Elhuyarrek: batetik, Elgoibarko IMHk antolatutako “Hizkuntza-kudeaketa enpresan” jardunaldian hartu zuen parte; bestetik, Enpresarean azokan, Donostiako Kursaalen. Ziurtagiriaren Elkarteak euskaraz lan egin nahi duten enpresen arteko harremana eta elkarlana sustatzeko sortutako azoka da Enpresarean. Bi proiektu aurkeztu zituen Elhuyarrek: Automobilgintza hiztegia on line proiektua, eta EPIC Europako proiektua; zehazki, ETE-ek nazioarteko harremanetan jarduteko izan ditzaketen hizkuntza- eta kultura-hesiak gainditzeko bideak eta estrategiak. Ikus Enpresarean azokako bideoa (Maddi Etxeberria, 12. minutuaren 35. segundoan; Garbiñe Alkiza, 35. minutuaren 56. segundoan).

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

KORPORATIBOA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

11


25.000 Teknopolis, programako

ikusle telebistan

2.000

Norteko Ferrokarrilla irratsaioak

entzule

35.000 aldizkaria.elhuyar.eus

bisita

12


IKERTZAILE GAZTEAK IKUSGAI ZIENTZIA AZOKAN

Ikertzaile gazteak ikusgai

proiektuak

Zientzia Azokan

B

igarren Hezkuntzako 50 gazte-taldek hartu zuten parte Azokan, eta ikusgai jarri zituzten beren lanak Bilboko Plaza Barrian, 50 standetan. Ikertzaile profesionalen laguntza jasotzeko aukera izan zuten gazteek Zientzia Azokan.

KILOMETROAK JAIALDIAN “ZIENTZIA TXOKOA”

K

ilometroak ikastolen jaialdian “Zientzia Txokoa” jarri zuen Elhuyarrek. Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak festa Orion egin zen, urriaren 5ean, eta Elhuyarrek “Zientzia Txokoa” ipini zuen jai-eremuan. Bertan, zientzia-esperimentuak egiteko aukera izan zuten gaztetxoek, ikastolaren eraikineko gunean, zenbait begiraleren laguntzarekin.

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

13


165.000 zientzia.eus

bisita

100

Zientzia Azokan

parte-hartzaile

240.000 BasqueResearch.com

bisita

14


T

eknopolis eta Norteko ferrokarrila, berriro abian. Udako oporren ondoren, denboraldi berria hasi zuten Teknopolis telebista-programak eta Norteko ferrokarrilla irratsaioak. Teknopolisek, zenbait berrikuntza ekarri zuen: Oihana Jauregiren ordez, Iñaki Leturia izango da aurrerantzean saioaren gidari, eta Beñar Kortabarriaren ordez, Nagore Rementeria zuzendari.

TEKNOPOLIS ETA NORTEKO FERROKARRILA BERRIRO ABIAN

CAF-ELHUYAR SARIAK

ZIENTZIA ETA GENEROA, ELKARRI UZTARTUTA STING PROIEKTUAN

B

ergarako Errekalde jauregian banatu genituen CAF-Elhuyar Sariak, Elhuyar anaien eta Bergarako Mintegiaren omenez. Izan ere, 2013ean 230 urte bete ziren Elhuyar anaiek Bergarako Mintegian wolframa isolatu zutenetik, eta omenaldia egin genien bai Bergarako Mintegiari, bai Elhuyar anaiei. Sormena + Elkarlana + Dibulgazioa + Diziplinartekotasuna zituen ardatz 2013ko CAF-Elhuyar Sariak, elementu horiek osatzen baitute Elhuyar anaiengandik jaso dugun ondare nagusia, “Elhuyar efektua” deritzoguna.

Z

ientzia eta generoa, elkarri uztartuta STING proiektuan. Hiru urte iraungo du STING proiektu europarrak, eta abian da dagoeneko, Elhuyar gidari duela. Hona STING proiektuaren helburua: DBHko eta Batxilergoko zientzia-irakasleentzako trebakuntza-materiala prestatzea, zientzia-eskolak ematen dituztenean genero-berdintasuna landu dezaten. Lau unibertsitatek eta hiru ikerketa-zentrok hartzen dute parte proiektuan.

BIGARREN #KZJAIA, ZIENTZIA.EUS-EN

H

ainbat esparru eta jakintza-arlotako jendea eta taldeak biltzeko antolatu zen Kultura Zientifikoa Jaialdia, zeina Internet bidez egin baitzen. Apirilean abiatu zen bigarren #Kultura zientifikoa Jaialdia, Elhuyarren gidaritzapean, Zientzia.eus zientziaren eta teknologiaren atarian.

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

KORPORATIBOA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

15


3

hiztegi atari batean

370.000

erabiltzaile

7.750.000 orri ikusi dituzte

16


BER2TEK PROIEKTUA AMAITUTA

berrikuntza

Ber2Tek

Ikerketa-proiektu estrategikoa amaitu dugu aurten

H

iru urterako (2012-2014) ikerketa estrategikoko proiektu bat da Ber2Tek, eta Elhuyar Fundazioak, EHUko Ixa eta Aholab ikerketa-taldeek, Vicomtech teknologia-zentroak eta Tecnalia Research&Innovation fundazioak osatu zuten proiektu hori gauzatzeko partzuergoa. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak diruz lagundu du Ber2Tek, Etortek deialdian. Hizkuntza-teknologiak zutabe garrantzitsua dira hizkuntzen industriaren garapenerako, batez ere lehiakortasuna bultzatzeko. Aplikazioei dagokienez, hiru demo garatu eta gizarteratuko ditugu: - Hizkuntzak irakasteko web bidezko tutorea - Bilatzaile eleaniztun multimedia - Kritika literarioen ebaluatzaile automatikoa Informazio gehiago: www.ber2tek.com

IGOR LETURIA ETA ANTTON GURRUTXAGA DOKTORE

I

gor Leturia eta Antton Gurrutxaga, doktore. Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateko kide Igor Leturiak eta Antton Gurrutxagak ekainean eta uztailean, hurrenez hurren, aurkeztu zituzten beren doktorego-tesiak, EHUko Informatikako Fakultatean, Donostian. Ezin hobeto aritu ziren biak, eta bikain cum laude kalifikazioa lortu zuten. Zorionak biei! Igor Leturia I+G unitatean aritzen da, eta haren tesiaren izenburua The Web as a Corpus of Basque izan zen. Antton Gurrutxaga hiztegigintzan eta I+G unitatean aritzen da, eta Idiomatikotasunaren karakterizazio automatikoa: izena+aditza konbinazioak tesia defendatu zuen.

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

17


Web-corpus ataria

124

euskarazko corpus elebakarra

milioi

hitzez osatua

Web-corpus ataria

18

euskara-gaztelania corpus paraleloa

EUSKARAZKO 16.000 HITZEN AHOSKERA ENTZUNGAI

18

E

milioi

hitzez osatua

uskarazko 16.000 hitzen ahoskera entzungai sarean, #esanhitza erronkari esker. Azaroarekin batera, #esanhitza erronka abian jarri genuen sarean: baietz abenduaren 3rako, Euskararen Egunerako, sarean euskarazko 20.000 hitzen ahoskera lortu! Izan ere, euskarazko ahoskerak biltzea izan genuen helburu, Interneten euskara gehiago entzuteko. Azkenean, erronkaren hiru laurden bete genuen: euskarak beste 16.063 hitzen ahoskera du sarean. Mila esker euskarari sarean lekua egiten lagundu duzuen guztioi, baina, gogoratu, orain eguneroko erronkak jarraitzen du: 365 egun ditugu euskara ahoskatzeko, #esanhitza! Ikus bideoa.


ELHUYAR ALDIZKARIA ETA ZIENTZIA.EUS

E

lhuyar aldizkaria eta Zientzia.eus webguneetako edukiak entzungai TTS teknologiari esker. Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak, EHUko Aholab taldearekin elkarlanean, Webguneak ahots-sintesi bidez entzuteko teknologia garatu zuen, eta Elhuyar aldizkaria eta Zientzia.eus webguneetan aplikatu. Testuak entzutean, paragrafoka nabiga daiteke, eta aldizkariko zenbaki bateko artikulu guztiak elkarren segidan entzun. Entzun Elhuyar aldizkaria eta Zientzia.eus! EITB.eus-en ere jarri genuen teknologia hori. Orain, hango albisteak, irakurri ez ezik, entzun ere egin daitezke.

KXO! TURISMOA EUSKARAZ

E

lhuyar Hizkuntza eta Teknologiak garatutako Kxo! Turismoa euskaraz smartphoneetarako aplikazioa, doan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Kxo! Turismoa euskaraz / Turismo en euskera / Tourism in Basque / Tourisme en basque / Turisme en euskera aplikazioa Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat egin zuen Elhuyarrek. Aplikazio horrekin, euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aukera dute turistek Euskal Herrira etortzen direnean. Gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta katalanez nabiga dezakete erabiltzaileek. Smartphoneetara egokituta dago aplikazio hori, eta doan deskargatu daiteke (Android-erako eta iPhone-rako).

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

KORPORATIBOA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

19


ENERGIAREN HIZTEGIA DESKARGATZEKO MODUAN

E

nergiaren Hiztegi Entziklopedikoaren doako aplikazioa, smartphoneetara eta tabletetara deskargatzeko moduan. EVE/EEErentzat egin zuen Elhuyarrek Energiaren Hiztegi Entziklopedikoaren aplikazioa. Android eta iOS gailuetarako egokitu zen hiztegi horretan, energiaren alorrarekin lotutako hainbat kontzeptu bildu ziren. Smartphoneetarako eta tabletetarako egokitu zen aplikazioa, eta doakoa da. Teknikari, profesional eta adituei kontsulta-tresna bat eskaintzeaz gain, jende gehiagori ere baliagarri zaio, jarduera eta gizarte-esparru askotatik eskatzen dutelako energiaren munduari buruzko informazioa; besteak beste, hezkuntza-arlotik eta komunikabideetatik.

OKZITANIERAREN HIZKUNTZATEKNOLOGIEN 2015-19 BIDE-ORRIA

O

kzitanieraren hizkuntza-teknologien 20152019 bide-orria aurkeztu genuen. Azaroaren amaieran, Elhuyarren HT unitateak eta Media. kom-ek okzitanieraren hizkuntza-teknologien 2015-2019 bide-orria aurkeztu zuten, Lo Congrèspermanent de la lenga occitana erakundearen egoitzan (Billère/Vilhèran - Pau). Proiektuaren arduraduna Media.kom izan zen; Elhuyarrek koordinazioa eta hizkuntza-teknologien arloko aholkularitza-lanak egin zituen, eta lan-saioen dinamizazioaz ere arduratu zen. Hizkuntza-teknologien arloko hizkuntza-baliabideak eta -tresnak garatzeko helburu zehatzak proposatu ziren, eta horiek lortzeko epeak ere bai.

20


ELHUYAR HIZTEGI ELEBIDUNAK APLIKAZIO BAKARREAN

E

lhuyar hiztegi elebidun guztiak, orain mugikor eta tabletetarako aplikazio bakarrean. Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateak aplikazio berri bat garatu zuen: Elhuyar Hiztegiak. Aplikazio horretan, Elhuyarrek egindako hiztegi elebidun guztiak kontsultatu daitezke: - euskara-gaztelania / castellano-vasco - euskara-ingelesa / english-basque - euskara-frantsesa / français-basque Aplikazioak bi bertsio ditu: onlineko bertsioa, doakoa, mugikorra edo tableta sarera konektatuta dagoenean bakarrik funtzionatzen duena; eta offlineko bertsioa, 3 €-an salduko duguna, sarera konexiorik gabe ere funtzionatzen duena. IOS eta Android sistema-eragileetarako garatu ditugu.

XUXEN.EUS WEBGUNE BERRIA

E

lhuyar Hizkuntza eta Teknologiak eta EHUko Ixa taldeak elkarrekin garaturiko Xuxen zuzentzaile ortografikoak webgune berria du. Itxura ez ezik, mamia ere aldatu zen, aukera berriak ematen baititu orain: hiztegiak.elhuyar.org webguneko aukerak baliatzen ditu, forma hobetsiak proposatzen ditu, hitz oker bat zuzentzeko proposamenak egiten ditu… Gainera, domeinu berriarekin agertu zen, xuxen. eus izango baita aurrerantzean. Berrikuntza guztiak Durangoko @Kabia aretoan aurkeztu genituen, Durangoko Azokan. Ikus bideoa.

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

KORPORATIBOA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

21


242

Elhuyarren zerbitzuak

22

bezerok erosten dituzte


ATHLETIC MUSEOAREN PLAN MUSEOLOGIKOA

Athletic museoa

zerbitzuak

Plan museologikoa egin du Elhuyarrek

A

thleticek museo berria izango du, San Mames Barrian, eta Elhuyarrek egin du haren plan museologikoa. Museo berriaren sortze-prozesuaren lehen fasea izan da, eta lanak hiru hilabete iraun du. BTEK Zamudioko Teknologiaren Interpretazio Zentroa eta INASMETen 50. urteurreneko erakusketa proiektuen ondoren, Athleticen museoaren plan museologikoa urrats berri eta garrantzitsua izan da Elhuyarren museologiako ibilbidean.

P

PUNTAKO ZIENTZIALARIEN ETA BH IKASLEEN ARTEKO TOPAKETA

untako zientzialarien eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen arteko topaketen prentsabulego gisa jardun zen Elhuyar Komunikazioa. Bigarren Hezkuntzako 200 ikaslek maila goreneko ikertzaileak elkarrizketatzeko aukera izan zuten urrian, top@ DIPC Zientziarekin solasean! topaketan, Bilboko BBK aretoan. Claude-Cohen Tannoudji eta Juan Ignacio Cirac zientzialariekin jardun ziren ikasle-irakasleak, eta Pedro Miguel Etxenike EHUko katedradun eta DIPCko presidenteak egin zituen moderatzaile-lanak. elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

23


% 33 Gehienak,

% 23 erakunde publikoak udalak barne

eta beste

%5

hezkuntzaeragileak 24

zerbitzuenpresak

%7 ikerketazentroak

% 91

Euskal Herriko bezeroak dira


M

estizajeak 2014 topaketen prentsa-bulegoa, Elhuyar Komunikazioak. Zertan datoz bat Borges, Shakespeare eta neurozientzia? Fidagarria al da intuizioa? Eta arrazoimena? Galdera horiei erantzun behar izan zieten hainbat jakintza-alorretako zortzi adituk Mestizajeak 2014 topaketan, non literaturaren eta zientziaren arteko mugak aztertu zituzten. Oihartzun handia izan zuen ekitaldiak. DIPCren programa bat da Mestizajeak, jakintza, forma artistiko eta egitura literario berriak sortzeko eratua.

MESTIZAJEAK 2014 TOPAKETEN PRENTSABULEGOA

CASARES IRRATI BERRITUAREN AURKEZPENA

C

asares irrati berrituaren aurkezpena. Elhuyar Komunikazioaren eskutik, Casares Irratiak aro berri bat jarri du martxan: programazio eta webgune berriak, parte-hartzaile gehiago, eta ikastaro-eskaintza oparoa. Casares Irrati berrituaren aurkezpen-egitaraurako, irrati-topaketa bat antolatu genuen, San Telmo Museoan, “Kultura irratian: aurrera begirako erronkak” izenburupean. Zenbait irrati-esatari eta kultura-kazetari ezagun bildu ziren mahaiaren bueltan: Arantxa Iturbe (Euskadi Irratia), Gorka Bereziartua (Argia), Gaizka Amondarain (Hala Bedi Irratia) eta Iñigo Astiz (Berria). Gonbidatuek beren ikuspegia eman zuten irratiak kulturan egun duen lekuari eta izan beharko lukeen garrantziari buruz, eta irrati txikien etorkizunari buruz ere mintzatu ziren.

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

KORPORATIBOA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

25


AUTOMOBILGINTZA HIZTEGIA

A

utomobilgintza Hiztegia aurkeztu genuen. BATZ, Cikautxo, Ekin, Elay, GKN eta Maier enpresek, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako terminologia-adituen aholkularitzapean, Automobilgintza Hiztegi espezializatu bat osatu genuen, sei hizkuntzatan: ingelesa, gaztelania, euskara, frantsesa, alemana eta txinera. Automobilgintzako 2.637 kontzeptu biltzen ditu hiztegiak, 16 alorretan sailkatuak, eta Interneten kontsultatu daiteke oso-osorik.

ITZULPEN TEKNIKOETAN ESPEZIALISTA

I

tzulpen teknikoetan espezialista. Elhuyarreko lantaldeak, besteak beste, itzulpen teknikoak egiten ditu. Arlo horretan, EHU da gure bezero nagusietako bat. Orain arte, 67 liburu tekniko (2014an, Oroimena, Giza anatomiako atlasa, Landare-fisiologia eta Turbomakina termikoak) eta zenbait lege-testu itzuli eta zuzendu dizkiogu (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra, Kontsumitzaile eta erabiltzaileei buruzko legeria, Gizarte arloko jurisdikzioan erabiltzen diren hainbat eredu, Botere Judizialaren Lege Organikoa).

26


CAF

HIZTEGI TERMINOLOGIKOA

C

AF hiztegi terminologikoa egin zuen Elhuyarrek. Elhuyarrek CAF Hiztegia egin zuen, trenen fabrikaziora egokitutako hiztegia, alegia. CAFeko langileek intranetean izango dute berariaz haientzat egin genuen hiztegi berezitua, CAFeko langileen terminologia-beharrak asetzen dituena. Hiztegiak 4.955 kontzeptu biltzen ditu. Terminoei dagokienez, euskarazkoak 4.976 dira, eta gaztelaniazkoak, 4.841. Bestalde, 133 irudi sartu ziren.

TREBAKUNTZAN BURU-BELARRI

T

ITZULPENGINTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

rebakuntzan buru-belarri. UEUrekin elkarlanean hainbat ikastaro antolatu genituen. Bestetik, EHUren Gasteizko Letren Fakultatean itzulpenen kudeaketari buruzko ikastaroa eman genuen, eta Osakidetzan, IVAP-HAEEn, GFAn eta NUPn, berriz, euskararen inguruko hainbat trebakuntza-ikastaro. Horrez gain, EIZIEk antolatutako zenbait ikastarotan ere ibili gara irakasle. Azkenik, sare sozialetan ere trebatzaile gabiltza. Twitterren, @ElhuyarItzulpen kontutik, 3.000 txiotik gora bota ditugu. Itzulpen-lanetarako baliabideak proposatzen ditugu, eta itzulpen eta testu-zuzenketetarako irizpide eta gomendioak eman.

I

tzulpengintzaren Nazioarteko Egunean, itzulpenen kalitatea hizpide. Irailaren 30ean, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna zela eta, gogora ekarri nahi izan genuen itzulpenen kalitateak eragina duela hizkuntzan eta gizartean, eta nabarmendu itzulpen-prozesua testua sortzeko prozesua bezainbeste zaindu eta goxatu behar dela. Hori dela eta, hainbat artikulu argitaratu genituen prentsan (Berria, Gara, Argia, El PaĂ­s).

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

KORPORATIBOA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

27


BEASAIN, LEZO, ORDIZIA ETA MARKINA BERDINTASUNPLANAK

B BERRIKUNTZA SOZIALA NEURTZEKO ADIERAZLESISTEMA ETA TRESNA

B

easain, Lezo, Ordizia eta Markinako udalek berdintasunplanak jarri zituzten martxan. Elhuyar Aholkularitza hautatu zuten beren herrietan berdintasun-planak martxan jartzeko. Beasaingo eta Markina-Xemeingo udalek lehenbizikoz garatu zuten berdintasun-plan bat. Herritarrekin batera landu ziren planak, eta, beraz, berebiziko garrantzia izan zuten emaitzan haien iritziek Lezon eta Ordizian, zeinek bigarren aldiz ekin zioten berdintasun-planari. Orain arteko lana balioztatu, indartu eta haiei jarraipena emateaz gain, etorkizuneko eginkizunak identifikatu zituzten bi herri horietan.

errikuntza soziala neurtzeko adierazle-sistema eta tresna landu eta aurkeztu zituen Elhuyar Aholkularitzak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuaren diru-laguntzarekin, “Zenbateraino egiten eta eragiten dugu berrikuntza soziala” ikerlana landu zuen Elhuyar Aholkularitzak. Ikerlan horren emaitza izan zen, hain zuzen ere, berrikuntza sozialeko egitasmoak (publikoak, pribatuak zein gizarte zibiletik sustatutakoak) ebaluatzeko tresnaren sorrera. Jardunaldiaren laburpen-bideoa, hementxe ikus dezakezu.

“SAREUSKA” PROIEKTUAREN AURKEZPENA

“S

areuska, euskararen mugaz gaindiko sarea” proiektuaren aurkezpena, Urruñan. Hego Lapurdiko Hiriguneak, Bidasoa-Txingudiko Partzuergoak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bultzatutako “Sareuska, euskararen mugaz gaindiko sarea”-ren aurkezpen ofiziala egin zen irailaren 19an, Urruñan. Lehendabiziko aldia da Euskal Herriko hiru lurraldetako tokiko administrazioek (Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroa), elkarlanean, euskara sustatzeko ekintza-plan bat egiten dutena.

28


“BIDASOA: ESKUALDE BAT, HIRU HIZKUNTZA” JARDUNALDIA

“B

idasoa: eskualde bat, hiru hizkuntza” jardunaldia Irunen. Bidasoa: eskualde bat, hiru hizkuntza” proiektuaren emaitzak erakutsi eta eleaniztasuna aktiboki lantzen duen enpresa-sare bat sustatzeko, esperientziak partekatzeko jardunaldi bat antolatu zuten Langunek (Hizkuntzen Industriaren alorreko Euskal Herriko enpresen elkartea), Bidasoa Bizirik Garapeneko Agentziak eta Hego Lapurdiko Hiriguneak. Beste zenbait esperientziaz gain, hizkuntzen kudeaketaren alorrean Euskampusen garatzen ari den kasu praktikoa azaldu zuen Elhuyar Aholkularitzak.

GFA: PARTAIDETZAZKO AURREKONTUAK

G

FA: partaidetzazko aurrekontuak. Gipuzkoako Foru Aldundiak Esperientzia pilotu bat abiatu zuen 2013an Urola Erdia eskualdean: aurrekontuko 500.000 euro zertara bideratu erabakitzeko ahalmena eman zien herritarrei. Elhuyar Aholkularitzak kudeatu zuen herritarren partaidetza-prozesua. 2014an, berriz, beste hiru eskualdetara zabaldu zen esperientzia, eta Elhuyar arduratu zen Bidasoaldeko prozesua sustatzeaz.

EUSKO JAURLARITZA ETA ERAKUNDE AUTONOMOEN EUSKARAREN ERABILERAPLANA

E

usko Jaurlaritzako sailen eta erakunde autonomoen euskararen erabilera-planak diseinatu eta abiarazi zituen Elhuyar Aholkularitzak. 2013ko azaroan hasita, 2014. urte osoan zehar, Eusko Jaurlaritzako sailen eta erakunde autonomoen euskararen erabilera-planak diseinatu, dinamizatu eta abian jartzeko lanetan aritu da Elhuyar Aholkularitza.

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

KORPORATIBOA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

29


Aurten saldutakoak

% 12 % 88

Hizkuntza-produkturik salduena

Elhuyar hiztegi txikia eu-es/es-eu

PRIMERAN! A2 MAILA EGITEKO HITZARMENA

30

E

zientzia-produktuak hizkuntza-produktuak

Zientzia-libururik salduena

Marikalanbre bizitzaren laborategian

uskara ikasteko Primeran! metodoaren A2 maila egiteko hitzarmena. Euskara ikasteko Primeran! metodoaren A2 maila egiteko hitzarmena sinatu zuten HABEk eta Elhuyarrek. HABEren lehiaketa irabazi izanaren emaitza da hitzarmen hori. Proiektu zabala da, eta, edukia sortzeaz gain, argitaratu ere geuk egingo dugu. Elhuyar osatzen duten hiru enpresek bat eginda jardungo dute, eta edukia, berriz, AEK-k sortuko du.


Marikalanbre bizitzaren laborategian

produktuak

Z

z serieko beste liburu bat argitaratu genuen: Marikalanbre bizitzaren laborategian. Sei eta zortzi urte bitarteko neska-mutikoentzako 16 ipuin eta esperimentu biltzen ditu liburuak. Elhuyarreko Ana Galarragak idatzi zuen liburua, Irrien Lagunekin lankidetzan.

AUTOMATISMOAK ETA KONTROLA LIBURUA

KINDLERAKO PACKAK

K

indlerako packak. Elhuyar hiztegia + Zientzia serieko liburuetako bat.

A

utomatismoak eta kontrola liburua argitaratu genuen UEUk eta Elhuyarrek, elkarlanean. Industria-alorreko graduetako Automatismoak eta Kontrola irakasgaiaren programa kontuan hartzen du, baina harago ere jotzen du, ingurumaria azalduz eta gaietako batzuk sakonago jorratuz.

HITZMIX JOLASA

H

ITZMIX jolasen tabletarako aplikaziosorta kaleratu genuen. Hizkuntza lantzeko lau jolas eta matematikarekin jolasteko aplikazio bat kaleratu genituen (Android eta iOS). Ikusi hemen aplikazioen beste zenbait datu eta zehaztapen.

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

31


94 langile lantaldean

% 12

% 22

% 15 % 20

% 14 % 17

32


Hitzarmenak eta bazkidetzak Diru-laguntza lehiakorrak

% 15

% 14

Produktu- eta zerbitzu-salmenta

% 71

emaitza

Diru-sarreren banaketa 2014a

4.557.639 â‚Ź -209.047 â‚Ź

DATUETAN

2014ko sarrerak

2014ko emaitza

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

33


“Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo

Erakunde eta enpresa bazkideak:

Norbanako bazkideak:

34

331 bazkide


berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu”

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECÓNOMICO Y COMPETITIVIDAD

elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA

35


Zelai Haundi kalea, 3 Osinalde industrialdea 20170 Usurbil (Gipuzkoa) tel.: 943 36 30 40

Zientzia

Sasikoa kalea, 26-3.D 48200 Durango (Bizkaia) tel.: 944 66 88 16

Hizkuntza eta Teknologia Komunikazioa

Zuk ere Elhuyar izan nahi duzu?

www.elhuyar.eus

Aholkularitza

Elhuyar Taldeko Memoria 2014