Page 1

Zergatik elhuyar? URTEKO TXOSTENA ���6


Zergatik elhuyar? URTEKO TXOSTENA ���6


E

elhuyar, 1972tik

z da lan makala ÂŤZergatik elhuyar?Âť galderari erantzutea! Saiatuko naiz, hala ere, Elhuyarren faltak sor liezagukeen hutsunea irudikatzen. Hutsune horietako batzuk nabarmenak izango lirateke, gure egunerokoa aldatzeraino. Beste batzuek, ordea, horren agerikoak ez izanik, ez lukete bat-bateko aldaketarik sortuko.

te ikertzaileen hotsaren ordez ohiko tabernen hotsa entzungo bagenu? Ordenagailuan idazten ari garela euskarazko testua zuzenduko ez balitzaigu? Edota Euskal Telebista piztuta Euskal Herrian egiten den ikerketaren erakusleihorik topatuko ez bagenu? Gauza handirik ez akaso, baina Elhuyarren ekimen asko euri-langarra bezalakoak dira.

Lehen multzokoen artean, ezinbestekoen artean, Elhuyar hiztegiak ditugu. Sosegurik eza eragingo liguke liburu-dendetara joan eta apalak hutsik topatzeak, eta zer esanik ez Internetera jorik 404 page not found testuarekin topo egiteak. Euskara lan-hizkuntza nahiz bizi-hizkuntza dugunok gabezia sumatuko genuke, zalantzarik gabe. Nora jo? Non topatu hiztegi eguneratuak, sarean zein liburu-dendetan?

Euri-zirinak poliki umeltzen ditu ingurua, pertsonak zein soroak. Oharkabean sustraitzen da haren eragina. Horietakoak ditugu, izan ere, Elhuyarren jarduera asko eta asko: Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria, Zientzia Azoka, Teknopolis, zientzia.eus webgunea, Norteko Ferrokarrila irratsaioa, enpresetako euskara-planak, hizkuntza-teknologien ikerketa zein garapena, itzulpenak, trebakuntza, eta abar eta abar. Bizi gintezke haiek gabe, baina, paisaiak berdinak izango al lirateke?

Beste zenbait hutsune ezkutukoagoak izan litezke. Hutsune horiek ez ligukete, agian, aldaketa bortitzik eragingo bizimoduan, baina, askorentzat, nabariak izango lirateke. Zer gertatuko litzateke, esate baterako, hiru hiletik behin Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria postontzira iritsiko ez balitzaigu? Urtean behin bada ere Bilboko Plaza Barrian elkartzen diren ehunka gaz-

Txema Pitarke De la Torre

Elhuyar Fundazioko lehendakaria

ÂŤEuskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen, eta harentzako arlo


Urteko txostena ���6

ezagutuz aldatzen

E

lhuyarren, beste erakundeetan bezalaxe, geldialdia egiten dugu zenbait urtetik behin, hurrengo urteetako norabidea marrazteko asmoarekin. Adorez jarraitzeko, zenbait lan-saio egiten ditugu inspiraziorako balioko diguten ideia, asmo zein hitzen bila. Hain zuzen ere, oraintxe landu ditugu Elhuyarren datozen urteetarako (2017-2020) ildo estrategikoak. Ildo horiek datozen urteetarako kudeaketaplanaren zutabe izango ditugu. Bada, azkeneko hausnarketaren arabera, ildo gisa, hauek deskribatuko dute bidea: lantaldea indartu, kanpo- eta barne-lankidetzan sakondu, eragile-rola sustatu (gizartearekin bat egin) eta sarrerak handitu. Hausnarketa estrategiko horiek egiten direnean, xedea eta balioak berretsi edota aldatzeko tartea

ere hartu ohi dugu. Zertarako gara? Nolakoak gara? Zerk bereizten gaitu? Xedearekin batera, erakundea barrura zein kanpora begira definitzen duten balioak zerrendatzen ahalegintzen gara. Labetik atera berria den azken lanketan, Elhuyar erakunde irekia, ekintzailea, konprometitua, sendoa eta enpatikoa irudikatu dugu. Erakunde irekia gara, gure artean zein besteekin elkarlanean aritu baikara beti, eta lankidetzatik jaio baitira ekimen asko eta asko. Erakunde ekintzailea gara, esparru berrietara jauzi eginez utzi baitugu gure arrastoa. Konprometitua diogu, euskal gizartea eraldatzeko helburuarekin, gizarte berdinago, kritikoago bat eraikitzeko asmoan errotzen baitira gure egitasmoak. Erakunde sendoa gara, ibilbide luzea baitugu, ezagutza zein esperientzia zabalak osatua. Eta, azkenik, erakunde enpatikoa gara, pertsonak baititugu ardatz, eta gertutasunetik hazten baititugu harremanak. Aurreko balioak, Elhuyarrentzat bezalaxe, beste hainbat erakunderentzako ere baliozkoak izango dira, aski seguru.

Leire Cancio Orueta

Elhuyarreko zuzendari nagusia

Baina, zalantza-izpirik gabe, horiek guztiek ezaugarritzen dute Elhuyar.

berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburuÂť.


Elhuyar irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta euskal gizartea eraikitzen laguntzen dihardu 1972tik, zientzia eta teknologia gizartera hurbiltzeko eta jakin-mina lantzeko, hizkuntzaren eta hizkuntza-teknologien garapenean sakontzeko, eta gizarte parekide, aktibo eta kritikoa osatzeko.


Urteko txostena ���6

Horretarako egiten dugu lan, horretarako garatzen ditugu proiektuak, eta horretarako eskaintzen ditugu zerbitzuak eta produktuak arlo hauetan: Ingurune digital eleaniztuna eta inklusiboa

Hizkuntzen kudeaketa ingurune eleaniztunetan

Euskararen erabilera soziala

Herritarren partaidetza eta eraldaketa soziala

Kultura zientifikoa

Zientziahezkuntza

Generoberdintasuna


Ingurune digital eleaniztuna eta inklusiboa Arrakastaz amaitu da ElkarOla lankidetza-proiektua

Itzulpengintza automatiko neuronalaren ikerlerro estrategiko berria

Consumer.eus atarian itzulpen automatikorako ikerketa-proiektua

Tecnalia, Vicomtech-IK4, EHUko IXA Taldearekin eta Aholabekin lankidetzan aritu gara ElkarOla ikerketa-proiektu estrategikoan. Hizkuntzaren eta hizketaren teknologiak ikertzea izan dugu xede, lurralde adimendun, industrial, inklusibo eta eleaniztun bat eraikitzea helburu hartuta.

Itzulpen automatikoari eta itzulpengintzarako teknologiei loturik, hiru proiektu izan ditugu martxan 2016an. Kalitrad eta OPTIN ikerketa-proiektuak amaitu ditugu. Bestalde, MODELA proiektuan, gaztelania-euskara eta gaztelania-ingelesa hizkuntza-bikoteetarako sare neuronaletan oinarritutako itzulpen-sistemak ikertzen ari gara bost erakunde, elkarlanean: AmetzagaiĂąa, EHUko IXA Taldea, Vicomtech/IK4, ISEA eta Elhuyar.

Eroski Fundazioarekin elkarlanean, ikerketa-proiektu berritzaile bat jarri dugu martxan: Consumer.eus atariko elikadura-alorreko edukiak itzulpen automatiko bidez itzuliko dira. Ideia nagusia da itzultzaile automatikoa domeinu horretara egokitzea, postedizio-sistemen bidez, komunitatearen laguntzaz eta azken ikerketa-tekniken bidez.

elkarola.eus

Zientzia.eus webgunean Xenda bilatzaile aurreratua inplementatu dugu Elhuyarrek garatutako Xenda bilatzailea inplementatu dugu zientzia.eus webgunean. Bilatzaile berriak zenbait berrikuntza dakartza: bilaketen proposamen automatikoa eta emaitzak erakusteko antolamendu intuitiboagoa, besteak beste.

xenda.elhuyar.eus

consumer.eus

modela.ametza.com

Produktu eta soluzio teknologiko berriak garatzeko proiektuak Bilakit garapen-proiektuak bilaketa eta nabigazio eleaniztuna landu du; berehala integratzen da informazio-sistemetan, eta ezagutza eskuratzea errazten du. Arrakastaz amaitu da, eta Xenda izeneko produktua merkaturatzen hasi gara. Hitzain, berriz, Vicomtech-IK4 ikerketa-zentroarekin martxan jarri dugun garapen-proiektua da. Ikus-entzunezko medioen zaintza egitea ahalbidetuko du, eta adimen lehiakorreko plataforma batean integratzea da asmoa.

Euskarak ingurune digitalean duen egoera neurtzeko aholkularitza Euskararen Adierazle Sistema (EAS) proiekturen barnean, Soziolinguistika Klusterrarentzat, euskarak ingurune digitalean duen presentzia neurtzeko adierazle-sistema bat zehazteko aholkularitza teknikoa eman dugu. Era berean, Puntueus Behatokiarentzat ere aholkularitza teknologikoa eskaini dugu, domeinuetan euskararen neurketa zehatzak egin ahal izateko.

domeinuak.eus/eu/behatokia


Urteko txostena ���6

Ingurune digital eleaniztuna eta inklusiboa Irakurle digitala, irakurtzeko lagun

Talaia teknologia bi aplikaziotan

Irakurtzeko zailtasunak (dislexia, ikusmen-urritasuna, hizkuntzari lotutako nahasmenak eta abar) dituzten ikasleei irakurketa-idazketa prozesuan laguntzeko tresna bat garatu du Elhuyarrek Aholaben teknologia baliatuz. Ahots-sintesiko sistemari esker, tresna honekin, ikasleek entzun egingo dituzte ordenagailuko testu idatziak, irakurri beharrean. Tresna Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru-laguntzaz garatu du Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak, eta Berritzegune Nagusiaren webgunean dago eskuragarri, doan.

Elhuyarren Talaia teknologiak bi aplikazio izan ditu 2016an. Batetik, Donostia 2016k antolatutako ekitaldiek Interneten eta sare sozialetan eragin dituzten iritzien jarraipena automatikoki egiteko baliatu du bere Behagunean. Bestetik, irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak zirela-eta sare sozialetan izan zen mugimenduaren berri emateko, Elhuyarren Talaia teknologia erabili zuen Berria egunkariak. Elhuyarren teknologia horri esker, sareko albiste, iritzi-artikulu eta mezuak bildu, eta haietako edukiak automatikoki sailkatzen dira, zein gairi dagozkion identifikatuz eta adierazpen horiek positibo, negatibo edo neutralak diren adieraziz.

Euskaldunon behar digitalei buruzko lehen inkesta Euskaldunon eta Europar Batasuneko beste hiru hizkuntza gutxitutako hiztunen (bretoiera, kareliera eta sardiniera) behar digitalei buruzko lehen inkesta jarri zuen abian uztailean hizkuntza-aniztasun digitalaren proiektuak (DLDP). Proiektu horretan, beste lau erakunderekin elkarlanean ari da Elhuyar (Consiglio Nazionale delle Ricerche, European Language Equality Network, Mainzeko Unibertsitatea eta Kareliar Hizkuntza Elkartea), helburutzat harturik hizkuntza-aniztasun digitalerako bide-orri bat garatzea.

berritzegunenagusia.eus/irakurledigitala

OndareBideak Donostia 2016 kultura-hiriburutzaren barruan, OndareBideak proiektua garatu dugu, Euskomediarekin eta EHUko IXA ikerketa-taldearekin batera. Euskal ondare digitala bildu, erakutsi eta modu berritzailean interpretatzeko aukera eskaintzen duen plataforma bat da OndareBideak.

talaia.elhuyar.eus

Gida Eleaniztunak Donostiako Poesiaren Ibilbidean Donostia 2016ren barruan, 12 geltokiko ibilbide poetiko bat diseinatu zuen Esther Ferrerrek. Geltoki bakoitzean dagoen QR kodea mugikorrarekin irakurrita, Ferrerrek geldialdi bakoitzerako aukeratutako hiruzpalau olerkiak irakur eta entzun ditzakegu mugikorrean, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak garatutako Gida Eleaniztunak teknologiari esker.

ondarebideak.dss2016.eu

gidaeleaniztunak.elhuyar.eus

LAGUNTZAILEAK


Hizkuntzen kudeaketa ingurune eleaniztunetan Elhuyarren, 25 urte euskara-planetan Lehen euskara-plana Elhuyarrek egin zuenetik 25 urte bete dira aurten, eta efemeride garrantzitsu hori gurekin lan egiten duten pertsonekin ospatu nahi izan dugu. Izan ere, horiek barik ezingo genukeen aurrera egin enpresetan euskara lantokietan agerian jartzen eta sendotzen. Hortaz, ekintzaile eta eusle horiek ordezkatzen dituzten pertsonei aitortza egin nahi izan diegu. Batzuk gaur egun gurekin lan egiten duten enpresetakoak dira: Maier, Ekin, GKN, Elay, Orona, Cikautxo, Bankoa, CAF, Euskaltel‌ Horiekin batera, gure oroigarria eta goraipamena jaso zuten Elay enpresako lehen euskara-plan hartan lanean jardun zuten ordezkariek ere: Mari Karmen Garmendia, Anaje Narbaiza, Tere Barrenetxea‌


Urteko txostena ���6

Hizkuntzen kudeaketa ingurune eleaniztunetan EGA Master-en hiztegia EGA Master enpresarentzat egin dugun hiztegi espezializatua aurkeztu genuen azaroaren 22an, Gasteizen, Artium Museoan. Hiztegiak EGA Master enpresako eta erreminten sektoreko 2.700 kontzeptu jasotzen ditu, zazpi hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana, portugesa eta txinera. Interneteko baliabide bat da.

Profesionalentzako trebakuntza-saioak Urtero bezala, itzultzaileentzako trebakuntza-saioak eman ditugu Gipuzkoako Foru Aldundian, Bizkaiko Foru Aldundian eta IVAPen; euskararen eta gaztelaniaren erabilera zuzena izan ditugu aztergai. Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileak euskaraz trebatzen ere ibili gara. Bestalde, albisteak euskaraz ondo nola eman irakatsi diegu Euskadi Irratiko eta Radio Vitoriako kazetari batzuei.

Langileen idatzizko euskara hobetzeko ikastaroak Euskaraz lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkiegu hainbat erakundetako langileei: interneteko baliabideak, testu komunikatiboak egiteko jarraibideak, laneko hitz teknikoak sortzeko eta bilatzeko bideak; azken finean, euskaraz segurtasunez idazteko laguntza. Aurten, besteak beste, hiru ikastaro bideratu ditugu Donostia Kulturan. Balorazioak, oro har, oso onak izan dira, eta ikasitakoa oso baliogarria beraien eguneko lanerako.

Trengintza Hiztegia Trengintza Hiztegia aurkeztu genuen uztailean, sektoreko bost erakunderekin batera: Bizkaiko Garraio Partzuergoa, CAF, Euskotren, Eusko Trenbide Sarea eta Metro Bilbao. Online dago hiztegia, trenhiztegia.eus helbidean, eta lau hizkuntzatan kontsultatu daiteke: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Hiztegiak trenaren sektoreko 4.830 kontzeptu biltzen ditu, 15 alorretan sailkatuta. egamaster.elhuyar.eus

Hizkuntza-kalitatearen azterketa Euskaraz nahiz gaztelaniaz testu-bolumen handiak argitaratzen dituen bezero bati bere testuen hizkuntza-kalitatearen azterketa bat egin genion, eta hobetzeko urratsak proposatu.

trenhiztegia.eus

Kalitate-ziurtagiri berria itzulpen-zerbitzuan EN ISO 17100:2015 arauaren araberako kalitate-ziurtagiria eskuratu du Elhuyarren itzulpen-zerbitzuak. AENORek eman digu gure zerbitzuaren bikaintasuna aitortzen duen ziurtagiria. 2010ean eskuratu genuen UNE-EN 15068:2006 kalitate-aitortza ordezkatzen du 2016an eskuratu dugun honek.


Euskararen erabilera soziala Orioko HAPO eragin linguistikoa neurtzen

Nafarroako Gobernuarekin proiektu estrategikoetan

EHUren aitortza Durangoko Azokan

Orioko Udala lantzen ari den Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren baitan (HAPO) Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) egin da, Elhuyar Aholkularitza eta Projekta arkitektuen laguntza teknikoarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta UEMAren babesarekin. Plan Orokorrak herriaren garapena definitzen duen neurrian, han hartutako erabakiek hizkuntzaren erabileran zer neurritan eragingo duten neurtzea izan da Elhuyarren egitekoa, hauskortasuna, planaren eragina eta euskararen ezagutzaren proiekzioa eginez.

Elhuyar Aholkularitzak Nafarroako Gobernuari laguntza eta aholkularitza eman dio hiru proiektu estrategiko hauek garatzeko: a) Euskarak Nafarroan duen egoeraren diagnostikoa, b) Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Politikaren Lehenbiziko Plan Estrategikoa eta c) Euskarabidea, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Institutuaren kudeaketa sistema berria. Nafarroako euskalgintzako eta Nafarroako erakundeetako 100 ordezkarik baino gehiagok hartu dute parte, eta, haiez gainera, herrialde osora zabaldu den partaidetza prozesuaren bidez, baita ehunka herritarrek ere.

Euskal Herriko Unibertsitateak, argitaratzen dituen itzulpenen egileei beren lana aitortzeko, ekitaldi bat egin zuen Durangoko Azokan. Elhuyarrek 10 urte baino gehiago daramatza EHUrentzat unibertsitate-mailako materiala itzultzen; guztira, 60 liburutik gora itzuli ditu orain arte. 2016an, hiru hauek: Bioetika eta Etika Medikoa Medikuntzako ikasleentzat; Hirigintza-antolamendua: kontzeptuak, tresnak eta jardunbideak; eta Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoa.


Urteko txostena ���6

Euskararen erabilera soziala 22 milioi kontsultatik gora gure onlineko hiztegietan Gure hiztegi elebidunak sarean denon eskura jarri genituenetik, gora doa etengabe kontsulta-kopurua. 2016an, 8.976.536 bisita izan ditu hiztegiak.elhuyar.eus webguneak (2015ean, 7.357.696), eta 22.217.712 hiztegi-kontsulta izan ditu (2015ean, 14.478.478). Hitz asko kontsultatu dituzte erabiltzaileek, eta haietako batzuk, behin eta berriz. Gehien errepikatu den hitza «eragin» izan da; 10.000 aldiz baino gehiago kontsultatu dute erabiltzaileek hitz hori 2016an.

EIZIE Corpusa martxan

Geografian aritu

EIZIErekin (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) elkarlanean, corpus eleaniztun bat garatzen hasi gara Literatura Unibertsala bildumaren barruan itzulitako hainbat libururekin. Une honetan, 2.371.083 hitz ditu corpusak, eta handitzen joango gara.

Eskuragarri dago Geografian aritu aplikazioa, geografia landu eta aditu bihurtzeko. Munduko eta Euskal Herriko geografia fisikoan zein politikoan aritzeko tabletako jokoa da, Android eta iOSerako aplikazioa.

EuskalBar eguneratu dugu

eiziecorpusa.elhuyar.eus

Firefoxek, aldian behin, bertsio berriak jartzen ditu sarean, eta, harekin erabiltzen ditugun gehigarriak erabiltzen jarraitu ahal izateko, zenbait aldaketa teknologiko egin behar izaten dira gehigarri horietan. Hori dela eta, Euskalbar 4.4 berria jarri dugu sarean. Euskalbar baliabide oso erabilgarria da euskaraz idazten duen edonorentzat, hiztegietan, corpusetan eta estilo-liburuetan bilaketak errazago eta azkarrago egiten laguntzen baitu.

hiztegiak.elhuyar.eus

euskalbar.eu


Euskararen erabilera soziala Ekolingua saioak Deban eta Donostian Ekolingua solas-jokoa oinarri hartuta, Ekolingua mahai-jokoaren bi dinamika bideratu ditugu Deban eta Donostian. Deban, 50 herritarrek hartu dute parte, eta, Donostian, 300 bat ikaslek, haien esparruan euskarak duen egoerari buruz modu ludikoan hausnarketa egiteko eta adostasunak eta ondorioak eraikitzeko.

Elhuyar Collins ingelesa-euskara hiztegi berria Collins argitaletxe ingelesarekin batera, ingelesa-euskara hiztegi berria egin dugu, euskaldunok ingelesa zubi-hizkuntzarik gabe ikasteko aukera izan dezagun. Aurkezpen ofiziala irailaren 22an egin genuen, Lasarte-Oriako institutuan, eta hiztegia salgai dago liburu-dendetan eta Elhuyarren onlineko dendan. Hiztegia datutan: 64.270 sarrera; 86.150 adiera; 21.400 adibide; lexiko arrunta eta teknikoa; esapideak, gramatika-egiturak eta toki-izenak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aholkulari Euskararen normalizazioaren esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidelagun da Elhuyar Aholkularitza Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritzak gidatzen duen Gipuzkoako udalen arteko lankidetza-programaren garapenean (Udal<>ekin). Bi helburu nagusi ditu programak: batetik, euskararen normalizazioaren esparruan Gipuzkoako udalen arteko lankidetza programa bat antolatu eta gauzatzea; eta bestetik, udalei laguntza zehatza ematea, informazioa, elkarlanerako bideak, prestakuntza eta komunikazioa.

Hitzargiak, Europako hizkuntzak biziberritzeko jardunbideen topaketak

collins.elhuyar.eus

Ekainaren 23an eta 24an izan zen, Orona Ideon, Hernanin. Soziolinguistika Klusterrak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak gidatu zuten Hitzargiak ekimena. Formatu eta eduki ugariko topaketa izan zen: gaika banatutako aurkezpen-hitzaldi eta elkarrizketarako mahai-inguruak, batetik; eta, Esperientzien Trukegunea izeneko ekintzak, bestetik. Topaketaren aurreko sei hilabeteetan, hainbat jardunbide edo esperientzia on identifikatu ziren, eta haietako 80 erakutsi. Bertaratutakoek aukera izan zuten eragileekin aurrez aurre egoteko, eta, hala, antzeko lanetan murgilduta daudenen arteko loturak sendotzeko eta elkarrengandik ikasteko.


Urteko txostena ���6

Euskararen erabilera soziala Patxi Petrirena euskaltzain urgazle

Gizarte Zerbitzuen Hiztegia

Apirilaren 29an, sei euskaltzain urgazle berri izendatu zituen Euskaltzaindiak, Iruñean egin zuen osoko bilkuran; tartean, Patxi Petrirena Alzuguren, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko lankidea. Lehendik ere bagenituen beste bi euskaltzain urgazle gure lankideen artean: Alfontso Mujika Etxeberria (2006tik) eta Antton Gurrutxaga Hernaiz (2013tik).

Eusko Jaurlaritzarekin eta EAEko hiru foru-aldundiekin elkarlanean, Gizarte Zerbitzuen Hiztegia egin dugu, eta gizartezerbitzuenhiztegia.eus helbidean kontsultatu daiteke. Bestalde, mugikorretarako aplikazioak ere deskargatzeko moduan daude Google Playn (Androiderako) eta APP Storen (iOSerako).

HiztegiAPP Hiztegiak eta bestelako zenbait hizkuntza-baliabide kontsultatzeko aplikazio berri bat egin dugu mugikorretarako: HiztegiAPP. Eskuragarri dago Google Playn eta App Storen. HiztegiAPP hiztegi bat baino gehiago da; zehazki, 36 hizkuntza-baliabide aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du. Tartean, euskarazko hiztegi elebidunak, eleaniztunak, sinonimoen hiztegiak, corpusak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta abar eskaintzen ditu.

Atlas berritua kaleratu dugu Kalean da jada Elhuyar atlas berritua, Euskal Herriko eta munduko mapa geografiko eta politikoak nahiz azalpen, datu eta taula erabilgarriak jasotzen dituena. Liburuaz gainera, atlasa.elhuyar.eus webgunerako sarrera-kodea du; hauek dira webgunean aurkitu daitezkeenak: toponimoekin jolastu eta ikasteko geografiako 3 joko, eta inprimatu eta lanerako erabiltzeko mapa mutuak.

atlasa.elhuyar.eus

LAGUNTZAILEAK

gizartezerbitzuenhiztegia.eus


Genero-berdintasuna Emakundek emakume eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa aitortu du Elhuyar Aholkularitza Emakundek 73 enpresa eta entitate aitortu ditu emakume eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa, eta haien artean da Elhuyar Aholkularitza. Aitortza lehenagotik datorren arren, berritu egin dugu, eta ziurtagiriak emateko Emakundek Bilbon antolatutako ekitaldian parte hartu dugu. Ekimen horren helburua da emakume eta gizonen berdintasunarekin konpromisoa hartzen duten erakundeen lana aitortzea. Ziurtagiria emateko, kontuan hartu dira lan-baldintzetan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna bermatzeko jarduerak eta enpleguaren kalitateari dagozkionak, baita kanpora begira egindako jarduerak ere.

Bilbon ekin genion lanari Plotina Europako proiektuko kideok

Aurre! Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko I. Foru Plana

Europan ikerketa garatzen duten erakundeetan berdintasuna sustatzea eta bermatzea du xede PLOTINA proiektuak. Elhuyar Aholkularitzak proiektu horretan parte hartzen du, eta, uztailean, partzuergoa osatzen dugun zortzi erakundeek Bilbon egin genuen bilera. Bileran, lan-eginkizun nagusi bat izan genuen: ikerketan jarduten duten erakundeak berdintasun-planen diagnostikoak egiteko tresna egokiz hornitzea. Hauek aurkeztu genituen, besteak beste: diagnostikoen datu-bilketa kualitatiboa egiteko sistema, Elhuyar Aholkularitzak diagnostikoaren datu-bilketa kuantitatiboa egiten laguntzeko garatu duen tresna, eta etorkizunean aurrerapen-mailaren jarraipena egiteko tresna informatikoa.

Azaroan aurkeztu zen emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko diputazio batek bereziki diseinatu duen lehen Foru Plana. Behin betiko dokumentua lantzeko, kontrasterako eta ekarpenak biltzeko prozesu garrantzitsu bat landu du foru-entitateak lurraldeko eragileekin. Kontraste-prozesu hori bi aholkularitzaerakunderen laguntzarekin egin du: Sortzen eta Elhuyar Aholkularitza. Kontraste-prozesu horretan parte hartu dute Gipuzkoako udaletako alkateek eta berdintasuneko zinegotziek, udaletako gizarte-zerbitzuetako langileek eta berdintasun-teknikariek, eta Gipuzkoako mugimendu feminista eta emakume-elkarteetako ordezkariek.


Urteko txostena ���6

Genero-berdintasuna Elhuyar Zientzia unitateko proiektuetan generoikuspegia txertatzen

Errenterian Emakumeen Etxea sortzeko zutabeak eraiki ditugu

Zientzia unitatean egiten ditugun proiektuetan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak osatu ditugu. Komunikazio parekidea lantzeaz gainera, proiektuen diseinutik hasi eta azken emaitza aurkeztu bitarteko prozesu osoan izan dugu aintzat genero-berdintasunaren irizpidea. Horren adibide dira Elhuyar aldizkariaren eta webgunearen jarraibideak, Caf-Elhuyar Sarien berdintasunerako irizpideak, eta genero-ikuspegia zientzia eta teknologiaren irakaskuntzan txertatzeko orientabideak.

Udalerriko eta eskualdeko emakumeen partaidetzan oinarritutako prozesu bat gidatu dugu, Errenterian Emakumeen Etxe bat sortzeko beharren inguruko gogoeta kolektibo batetik abiatuz. Gogoeta horretan oinarrituta, Emakumeen Etxearen ezaugarriak landu ditugu, eta Etxea eraikitzeko eman beharreko pausoak finkatu. Era berean, prozesuan parte hartu duten eragileen eta emakumeen arteko harremanak landu ditugu, sareak sortzen laguntzeko.

Emakumeak zientzian karta-jokoa euskaratu eta denen eskura jarri dugu Emakumeak zientzian karta-jokoaren helburua da emakumezko zientzialariak ezagutaraztea jokalariei. Hain zuzen, zientzia-arloan emakumezkoen ereduak ez izatea da neskak urruntzen dituen faktoreetako bat. Karta-jokoa finantziazio kolektiboaren bidez sortua da. Elhuyarrek euskarara ekarri du, eta doan eskaintzen du webguneko dendan.

Laboral Kutxan 2011z geroztik bidelagun izan gaitu Laboral Kutxak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planak lantzeko eta garatzeko. Urte hauetan guztietan, ekimen interesgarriak bideratu ditugu elkarrekin, besteak beste, komunikazio barneratzailerako gida, hautaketa- eta igoera-prozesuen hobekuntza, sexu-jazarpenari eta jazarpen sexistari aurre egiteko protokoloa hobetzea, gogoeta eragiteko esketxak eta Laboral Kutxako emakumeak ahalduntzeko prozesua.

Berdintasun-planak Elorrion, Erandion, Ibarran eta Usurbilen Emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko egoeraren azterketatik abiatuta, errealitate horretan eragiteko plangintzak landu ditugu Elorrion, Erandion, Ibarran eta Usurbilen, betiere herritarren eta bereziki emakumeen partaidetzarekin, modu kolektiboan.

LAGUNTZAILEAK elhuyar.eus/denda


Herritarren partaidetza eta eraldaketa soziala Partaidetzaprozesuetarako #PartaidetzaOn plataforma digitala garatu du Elhuyarrek Partaidetza-prozesuetan herritarrek Internet bidez parte hartu ahal izateko #PartaidetzaOn plataforma digitala garatu du Elhuyarrek. Hizkuntza eta Teknologia eta Aholkularitzako unitateek elkarlanean garatu dute tresna hori. Haren bidez, partaidetza-prozesuaren jarraitutasuna eta informazioaren gardentasuna bermatu nahi dira, eta, administrazioaren eta herritarren arteko harremana erraztuz, gobernu onerako praktiketan sakondu nahi da, bidenabar. Tresnak prozesuen kudeaketa integrala egiteko aukera ematen du, eta prozesu presentzialak eta digitalak bateratzen ditu. Nagusiki administrazio publikorako pentsatua badago ere, enpresetako barne-prozesuetan erabiltzeko ere egokia da.

Klima-aldaketari aurre egiteko estrategiaren partaidetza-prozesua bideratu du Elhuyarrek

Tokiko garapena berrikuntza sozialaren eragile dela azpimarratu da Urberritzen prozesuan

Donostiako Udalak, Parisko goi-bileraren ondoren, klima-aldaketaren inguruko estrategia eguneratzeko, ÂŤKlima Estrategia DSS 2050Âť partaidetza-prozesua jarri zuen martxan. Hiriko eragile nagusiekin, herritarrekin eta Udaleko sail guztiekin landu zuen prozesua Donostiako Udalak, eta Elhuyar Aholkularitzak, prozesua dinamizatzeaz gainera, partaidetza digitalerako sortu duen #PartaidetzaOn plataforma ere jarri zuen, herritarrek Internet bidez parte hartu ahal izan zezaten, eta, bide batez, prozesu osoaren webgune izan zedin.

Urtarriletik ekainera bitartean, Urberritzen prozesua bultzatu dugu Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapen Agentziak, Donostia-Beterri eskualdeko udalek eta Elhuyar Aholkularitzak elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Bi eskualdeetako eragileekin, berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea landu dugu, etorkizunean eskualdeko erronka sozialei erantzun propioagoak eta egokiagoak eman ahal izateko eta lankidetza-proiektu berriak sortzeko. Egindako lana gizarteratzeko jardunaldia egin zen ekainaren 3an, Donostian. Prozesuaren berri emateaz gainera, Bartzelonako Plan Estrategikoko bulegoko buru Oriol Estelak hitzaldia eman zuen, ÂŤTokiko garapena berrikuntza soziala daÂť titulupean.

partaidetzaon.elhuyar.eus donostia.eus/klima


Urteko txostena ���6

Herritarren partaidetza eta eraldaketa soziala Zientziakideren lehen proiektua sortu eta bideratu du Elhuyarrek

Elhuyarren ibilbidea aztergai, berrikuntza irekiaren ikuspegitik

Elhuyarrek bultzatutako ekimen horren bidez, herritarrek zientzialari bihurtzeko aukera izan dute. Hain zuzen, Pasaiako uren kalitatea neurtu dute, AZTIko ikertzaileekin batera. Hala, zentzia egiteko eta gizartean kultura eta jakintza zientifikoa hedatzeko eredu berri bat dakar Zientziakide ekimenak, Herritarren Zientziaren eredua, hain zuzen ere.

Euskal Herrian azken lauzpabost hamarraldietan garatu diren eraldaketa-prozesu garrantzitsuenen oinarrian dauden balio eta kultura-aldagai komunak identifikatzen hastea, eta aldagai horiek gure lurraldearen garapen iraunkor eta integralari begira egin duten ekarpena aztertzea, betiere aurrera begira potentziatzea komeni den aldagai komunak baliatzeko eta komunitatean eraldaketa-narratiba positiboak zabaltzeko. Hori da egitasmoaren helburua, eta, horretarako, geure etxea aztertzen hasi gara: Elhuyarren gaineko azterketa sakona egin dugu. 2017an, euskalgintzako beste eragile batzuekin osatuko dugu ibilbidea.

Administrazio publikoen diru-laguntzek gizartean duten inpaktua neurtzeko metodologia garatzen ari gara Usurbilgo eta Oñatiko udalek sustatuta, administrazio publikoen diru-laguntzek gizartean duten inpaktua neurtzeko metodologia garatzen ari da Elhuyar Aholkularitza, berrikuntza sozialaren arloan ari den Sinnple aholkularitzarekin elkarlanean. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako «Gipuzkoa Eraikitzen – GipuzkoaLab» diru-laguntza deialdian aukeratutako 14 proiektuetako bat da. Egitasmoaren helburu nagusia da tokiko administrazio publikoei tresna berri bat eskaintzea, kudeatzen dituzten diru-laguntzek gizartean nolako eragina duten neurtu ahal izateko eta deialdietan erakundeek sustatu nahi dituzten balioak hobeki txertatzeko.

zientziakide.elhuyar.eus

LAGUNTZAILEAK


Kultura zientifikoa Teknopolisen «Odola» saioak saria jaso du Ronda-Madrid-Mexico 2016 Zine Zientifikoaren Biurtekoan, ASECIC Eugenio Tutor saria jaso du Teknopolisek odolari eskainitako saio monografikoak. 2015eko urtarrilaren 30ean eta 31n emititu zen Euskal Telebistan, eta transfusioetan emailetik hartzailera odolak egiten duen bidea azaltzen du, pausoz pauso.

teknopolis.elhuyar.eus

20. urteurrena Norteko Ferrokarrilla irratsaioak Urteurrena ospatzeko, saio berezia grabatu zen, jendaurrean, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen Paraninfoan. Mahai-inguru batean, azken 20 urteetan zientzia-munduan gertatutakoaz gogoeta egin zuten Javi Duoandikoetxea Zuazo matematikariak, Itziar Laka Mugarza hizkuntzalariak, Marian Iriarte Ormazabal kimikariak eta Fernando Plazaola Muguruza fisikariak, Elhuyarreko esatari Guillermo Roaren gidaritzapean. Horrez gainera,

aspaldiko esatari eta kolaboratzaileen ahotsa entzuteko aukera ere izan zen.

norteko.elhuyar.eus

Umorea eta zientzia bateragarriak direla frogatu da Wolfram Deuna jaialdiaren bitartez Bigarren urtez, Wolfranm Deuna ospatu zen, Zientzia Astearen barruan. Umorezko bakarrizketa zientifiko laburren jaialdiak jende asko erakarri zuen, eta algaraz bete zuen aretoa (Bergarako Aroztegia). Hauek izan ziren hizlariak: Ibon Cancio Uriarte biologoa, Miren Karmele Gomez Garmendia Pamplonetarioko komunikatzailea, Uxoa Iñurrieta Urmeneta hizkuntzalari konputazionala, Edu Lartzanguren Urdangarin kazetaria, Ainhoa Latatu Nuñez mikrobiologoa, Josu Lezameta Larrabeiti euskara-irakaslea, Josu Lopez Gazpio kimikaria eta Idoia Torregarai Martija UEUko komunikatzailea. Gidari-lanetan, berriz, Alaitz Ochoa de Eribe Aguirre Elhuyarreko kidea aritu zen.

Caf-Elhuyar sariak banatu dira Tabakaleran Tabakaleran egin zen Caf-Elhuyar sariak banatzeko ekitaldia. Hain zuzen ere, «Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde» izan zen edizioaren leloa, eta, sari-banaketa Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan eginda, erakutsi zuten kultura zientifikoa kulturaren parte dela. Xabier Artaetxebarria Artieda eta Antton Alberdi Estibaritz ikertzaileak, eta Edu Lartzanguren Urdangarin kazetaria izan ziren sarituak. Enrique Hurtado Mendietak, berriz, Txalaparta digitala eta interaktiboa proiektua garatzeko beka jaso zuen; eta Kepa Altonaga Sustatxarentzat izan zen Merezimendu Saria.

cafelhuyarsariak.elhuyar.eus

Hekimenen zuzendaritzabatzordeko kide da Elhuyar Zortzi kidek osatzen dute Hekimenen zuzendaritza, eta Elhuyarrek aldizkari espezializatuen ordezkari gisa hartzen du parte. Elhuyarrekin batera, zuzendaritzako kide berria da JAKIN aldizkaria ere.

zientzia.eus


Urteko txostena ���6

Kultura zientifikoa ZientziaAPP zientzia-edukiak eskaintzen dituen aplikazioa garatu dugu

Nafarroan odol-emateak bultzatzeko solas-jolasa garatu dugu ADONA Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen eskariz, odol-emateak areagotzeko solas-jolasa diseinatu eta koordinatu du Elhuyar Komunikazioak. Odol-emateari buruz taldean hausnartu eta eztabaidatzeko materiala sortu da. Material hori udazkenean aurkeztu zen Tuteran eta Iruñean. Horrez gainera, Nafarroako irratietan entzuteko iragarkiak, autobus-geltokietan ikusgai jartzeko kartelak, autobusetako errotulazioak eta kioskoetan banatzeko poltsak ekoitzi ziren, besteak beste.

VI. On Zientzia bideo-lehiaketaren sariak banatu ditugu On Zientzia bideo-lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 26an izan zen, DSS2016ren egoitzako auditorioan. Elhuyarrek eta DIPCk antolatzen duten lehiaketaren seigarren edizioaren ekitaldian, umorea nagusi izan zen. Nabarmena izan zen aniztasuna, bai saritutako lanetan, bai parte-hartzaileen adinean, bai haien jatorrian. Bideoen kontsulta-base zabala eratu da sei urteotan.

onzientzia.tv

Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren prentsa-bulegoa izan gara DIPCk antolatu zuen Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren prentsa-bulegoa izan zen Elhuyar. Nobel saridunek eta mundu mailako adituek hitzaldi irekiak eskaini zituzten Victoria Eugenia Antzokian, eta ikasleekin elkartu ziren Donostian eta Bilbon. Besteak beste, sormenari buruzko mahai-inguru bat, bertsolarien sormen-prozesua azaltzeko saio bat eta zientzia eta artearen mugak zeharkatu zituen diziplina anitzeko ikuskizun bat ere izan ziren egitarauan.

p4k.dipc.org

Aplikazioak zientzia-eduki berriak eskaintzen ditu egunero: zientzia eta teknologiari buruzko azken albisteak, bideoak eta audio-artxiboak, informazioa nonahi eta noiznahi jasotzeko, nahieran. Eduki guztiak Elhuyar Zientzia unitateko erredakzioan aukeratzen eta lantzen dira. Horrez gainera, zientzia eta teknologiaren inguruko ekitaldien berri ere ematen du, agendaren bitartez. Diseinu garbia eta erraza du, eta doan deskarga daiteke Google Playn zein APP Storen.

LAGUNTZAILEAK


Zientzia-hezkuntza Zientzia Azokako ikertzaile gazteek eta haien proiektuek bete dute Bilbo Laurehun ikertzaile gazte elkartu ziren eta ehun proiektu zientifiko eta teknologiko inguru aurkeztu zituzten Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. Aurkeztutako 55 proiektu zientifikoak eta 40 proiektu teknologikoak lantzeko, ikertzaile profesionalen laguntza jaso dute. Hain zuzen, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearekin elkarlanean egiten da

Zientzia Azoka, eta UPV/EHUko, Mondragon Unibertsitateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaileek laguntzen diete gazteei proiektuak garatzen. Urtean zehar taldeka egindako lanak aurkeztu zituzten, beraz, Azokan, eta ebaluatzaileen aitortza jaso zuten. Helburuak dira gizartean kultura zientifikoa sustatzea; gazteengan zientziaren eta teknologiaren arloetako gaitasunak lantzea eta bokazioak piztea; eta alorreko pertsonak gazteengana hurbiltzea. zientzia-azoka.elhuyar.eus

Genero-ikuspegia zientzien irakaskuntzan integratzeko mintegi pilotua eskaini du Elhuyarrek STING europar proiektuaren barruan, lehen mintegi pilotoa egin da, 10-16 urte bitarteko ikasleak dituzten hezitzaileen parte-hartzearekin. STING proiektua iaz abiatu zen, Elhuyar buru zuela, eta zientziaren irakaskuntzan eta generoan aditu diren lau unibertsitate eta zientzia-museok hartzen dute parte. Irakasleak trebatzeko programa bat da, eta helburua da zientzia-, teknologia- eta matematika-irakasleek neska-mutilei ematen dieten irakaskuntza erakargarriagoa nola egin hausnartzea eta zientzia-irakasleei horri buruzko trebakuntza eta baliabideak eskaintzea.

stingeuproject.com


Urteko txostena ���6

Zientzia-hezkuntza Bizilabe tailerrak eta Bizilabe azoka egin dira Bilboko Mujika ikastetxe publikoa, Solokoetxe BHI, La Salle, Unamuno BHI eta Botikazar BHI ikastetxeetako ehun gaztek baino gehiagok prototipo zientifiko-teknologiko aurreratuak egin zituzten Elhuyarrek antolatutako bost tailerretan, eta, ondoren, Bizilabe azokan aurkeztu zituzten, sektore horietako profesionalekin batera. Abenduaren 3an egin ziren jarduera horiek, Bilbon, Bizilabe proiektuaren erakusgarri. Azken helburua Bizilabe zentroen sarea sortzea da. Zentro horiek 10 eta 19 urte bitarteko gazteentzako ikerketa-espazioak izango dira, eta tokiko enpresek eta profesionalek ere parte hartzea lortu nahi da, mentoring lanak egin ditzaten. Bilbon eta Urola Erdian ari da Elhuyar 2017ra begira lehen zentroak irekitzeko lanetan, eta Gipuzkoan proiektu estrategikotzat jo du GFAk «Etorkizuna eraikiz» deialdian. Elhuyar 2014tik ari da lanean Bizilabe proiektua sustatzeko.

INSPIRA STEAM, nesken bokazio teknologikoa sustatzeko proiektu aitzindaria Elhuyarrek eta Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektua da INSPIRA, Innobasqueren lankidetzarekin. Sentsibilizazioeta orientazio-ekintzetan oinarritzen da, eta ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakumezko profesionalek gauzatuko dute. Lehen hezkuntzako ikasleen artean STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzea du helburu. Euskal ikasleen artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak bultzatzeko beharretik eta, bereziki, nesken artean bokazioa bultzatzeko premia handitik sortu da INSPIRA.

Elhuyarrek bat egin du MILSET mugimenduarekin Gazteengan zientzia-zaletasuna sustatu nahi duten mundu mailako irabazi asmorik gabeko elkarteen bilgunea da MILSET, eta uztailaren 12ko biltzar orokorrean onartu zuen Elhuyar MILSETeko kide gisa.

LAGUNTZAILEAK

bizilabe.elhuyar.eus


Lantaldea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53

ABRIL OLAETXEA, JON AGIRRE RUIZ DE ARKAUTE, AITZIBER AIZPURUA ARKAUZ, IZARO ALBIZU URALDE, ARGIZKA ALDEKOA ONDARRA, IDOIA ALKIZA LOPEZ SAMANIEGO, GARBIÑE ALVAREZ AGIRRE, INMACULADA ANDONEGI BERISTAIN, GARAZI ANSA MAIZ, LURDES ARANBURU ZINKUNEGI, XABIER ARMENTIA ARTZAK, HELENE ARRI GARTZIA, NAIARA ASTOBIZA URIARTE, AMAIA AZKUE IBARBIA, IMANOL AZKUE IRURETAGOIENA, LIDE AZTIRIA URTARAN, JOSU BELOKI LEIZA, ZUHAITZ BENGOETXEA MENDIZABAL, ALOÑA BEREAU BALEZTENA, IRATI CANCIO ORUETA, LEIRE CARTON VIRTO, EIDER CEBERIO BERGER, KLARA CORTES ETXABE, ITZIAR EGAÑA LARRAÑAGA, MAITE ERRAZQUIN ECHAIDE, MADDALEN ESTANGA ALONSO, IKER ETXEBARRIA BILBAO, MADDI ETXEBERRIA IRADI, LUR ETXEBERRIA OTAEGI, ELIXABETE ETXEBESTE ADURIZ, EGOITZ ETXEBESTE AROZENA, IZASKUN GALARRAGA AYESTARAN, ANA GARCIA BERASATEGI, ELENA GARCIA INSAUSTI, OIHANA GARMENDIA CASTAÑOS, ALBA GELBENTZU GONZALEZ, NAHIA GIL RODRIGUEZ, MARIA GOENAGA UNAMUNO, ANE GONZALEZ JAKA, ANA GURIDI URZELAI, MIEL GURRUTXAGA HERNAIZ, ANTTON IBAÑEZ LUSARRETA, AINARA IMAZ AMIANO, IDURRE IMAZ OIARTZABAL, ALAITZ IÑARRA LASCURAIN, FELIPE ITURRIOZ LEKUONA, AINARA IZA AGIRRE, IXIAR JAUREGI AIESTARAN, SAROI JAUREGI LARRETXEA, OIHANA JAUREGI CARRERA, AMAIA KORTABITARTE EGIGUREN, IRATI LABAKA USABIAGA, ANA LAKAR IRAIZOZ, OIHANE

�� ��

�� ��

�� � �

�� �

� �

��

��

��

LANBERRI URBISTONDO, IZARO LARRARTE NEIRA, VIRGINIA LASA IGLESIAS, AITZIBER LETURIA AZKARATE, IGOR LETURIA YURRITA, IÑAKI LIZASO MURUA, PILI LOPEZ DE LACALLE LEKUONA, MADDALEN MANTEROLA ISASA, IKER MARTINEZ IRAOLA, EDURNE MUJIKA ETXEBERRIA, ALFONTSO OCHOA DE ERIBE AGIRRE, ALAITZ ORBEGOZO ZIGARAN, MIREIA ORUESAGASTI OTAÑO, GOIZARGI OTAEGI MITXELENA, AIZPEA OTAMENDI ARRIETA, LIERNI OTAMENDI TOLOSA, AINARA PAGLIALUNGA JOHANSEN, MARINA PEREZ MarTiNEZ DE LAHidalga, JUANjo PETRIRENA ALZUGUREN, PATXI POCIELLO IRIGOIEN, eli REMENTERIA ARGOTE, NAGORE RICO URIA, OLATZ ROA ZUBIA, GUILLERMO SALABERRIA ARREGI, AITZIBER SAN VICENTE RONCAL, IÑAKI SANTAMARIA URKAREGI, IDOIA SARALEGI URIZAR, XABIER SOLABARRIETA ARRIZABALAGA, DANEL SUSPERREGI INDAKOETXEA, MARI TAPIA ALKORTA, MAIER URRUZOLA ARRATE, MANEX ZARRABEITIA SALTERAIN, AMAIA ZEBERIO PETRIATI, AIZAGA ZIPITRIA AGIRREZABALA, MAITE ZUBIA GALLASTEGI, BEGOÑA

��

��

��

��

��

��

��

�� ��

�� ��

�� ��

��

��

��

��

��

��

��

��

��

��

��

��

��

��

��

��

��

��

�� ��

��

��

��

��

��

��

��

�� ��

��

��

��

��

��

��

��

�� ��

��

��

��

�� ��

�� ��

��

�� �

54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88

��

��

��

��

�� ��

�� ��

�� ��


Urteko txostena ���6

Bekadun edo praktiketan aritutakoak

BARRENA LORENTE, EGOITZ BONILLA ZAGALA, PAULA ESNAOLA LIZASO, AIZPEA

FERNANDEZ ETXEBERRIA, MAIALEN LARRAÑAGA GABILONDO, AINHOA ODRIOZOLA, ASIER


Jarduera ekonomikoa eta jarduera soziala uztartzen dituen proiektua da Elhuyar

Diru-sarreren banaketa Proiektuak

Diru-laguntza lehiakorrak % 15

2016ko negozio-bolumena

Teknopolis.................. % 53 Zientzia Azoka eta Zientzia-hezkuntza... % 8 Elhuyar Aldizkaria eta zientzia.eus...........% 7 Zientzia APP..................% 4 Zientziakide..................% 4 Hiztegien eguneratzea..................% 3 Zientzia eta Teknologiaren hiztegia........% 3 Aplikazioen eguneratzea .................% 2

% 73 Produktu eta zerbitzuen salmenta

4.899.022 â&#x201A;Ź

2016ko emaitza

8.974 â&#x201A;Ź

Inbertsioak Hizkuntza-teknologien ikerketa...........% 14 Bokazio zientifikoak eta generoa...................% 2

Hitzarmenak eta bazkidetzak % 12

88 pertsonek osatutako lantalde kualifikatuaz osatua dago Elhuyar 67 % 76

Sexuaren arabera

Ikasketak

% 10

Enpresa

% 15

Giza zientziak

21 % 24

% 19

% 24

Hizkuntzak Informatika-ingeniariak

% 14

% 17

Komunikazioa Zientzialariak


Urteko txostena ���6

Eskerrik asko elhuyar egiten laguntzen diguzuen guztioi... Erakunde laguntzaileak

Enpresa kideak

407 norbanako bazkide ditugu Elhuyar Taldearen oinarrian, Elhuyar Fundazioa dago. Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta zientzia eta teknologiaren gizarteratzea eta euskararen normalizazioa ditu helburu. Beraz, Fundazioa osatzen duten bazkideek bat egiten dute bi ardatz horiekin. Elhuyar Fundazioak euskal gizartean errotutako erakundea izan nahi du, eta, horregatik, gure xedearekin bat datozen pertsona, enpresa eta erakundeekin bat egin nahi dugu.

Enpresa laguntzaileak

Bazkideak eragile garrantzitsuak dira Elhuyar Fundazioan: • Iritzi eta ideien sorburu dira. • Gure proiektuetako lankide dira. • Elhuyarren ekitaldi eta ekintzetako parte-hartzaile dira.

egin zaitez Elhuyarkide


...eta, nola ez, gure bezero0i. ABADIÑOKO ELIZATEKO UDALA ACHUCARRO BASQUE CENTER FOR NEUROSCIENCE ACLIMA ADONA AGIRRE ERAIKUNTZAK ALBOAN ALDABE ALEJANDRO ALTUNA AMAZON AMETZAGAIÑA AMPA MENDIA AMPO AMURRIOKO UDALA ANTZUOLAKO UDALA ARABAKO FORU ALDUNDIA ARANTZAZUKO SANTUTEGIA ARGI-LANA ARISTA DOCE 62 ARRASATEKO UDALA ARRIGORRIAGAKO UDALA ASOCIACION CIC NANOGUNE ASOCIACIÓN IK4 RESEARCH ALLIANCE ASTIGARRAGAKO UDALA ATAUNGO UDALA ATLANTIS MULTIMEDIA ATOAN KOOPERATIBA ELKARTEA ATXEGA JAUREGIA JATETXEA AUREA PAY&PASS SOLUTIONS AUTOBUSES LA GUIPUZCOANA AYUNTAMIENTO DE GÜEÑES AZATA AZKUE FUNDAZIOA AZTI FUNDAZIOA AZTIBEGIA ELKARTEA BADIOLAN DIFUSION BANAIZ BAGARA ELKARTEA BANKOA BASAURIKO UDALA BATZ BAZTANGO UDALA BC3 BASQUE CENTRE FOR CLIMATE CHANGE BCAM - BASQUE CENTER FOR APPLIED BEAZ BEGITEK CLINICA OFTALMOLOGICA BERAKO UDALA BERGARAKO UDALA

BERMEOKO UDALA BERZIKLATU BIERRIK FUNDAZIOA BILBAO EKINTZA BILBOKO ITSAS PORTUA BILBOKO UDALA BILLABONAKO UDALA BIOFUNGITEK SL BIOSYNCAUCHO BIZKAIKO ALBAITARIEN ARGI LEGEZKO ELKARGOA BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA BIZKAIKO FORU ALDUNDIA BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA CAF CAIXABANK DIRECCION TERRITORIAL CAMPAÑA 2000 CANALDIRECTO CEDRO CEIDA-GASTEIZ/INGURUGELA ARABA CENTRO INTERNACIONAL DE CULTURA CONTEMPORANEA CIC ENERGIGUNE CIC NETWORK CIKAUTXO CONSTRUCCIONES MURIAS CUADRILLA DE LAGUARDIA-RIOJA ALAVESA DEBAKO UDALA DELOITTE DEUSTUKO UNI. EUSKAL IRAKASLEGOA DGFYEC-MCGC-GCABA DIDAKTIKER DIGIMET2013 DISEINU ETA KOMUNIKAZIOA AULESTI DISTRIBUIDORA SIMO DE PUBLICACIONES DISTRIPRESS NAVARRA DISTRIPRESS VITORIA DONOSTIA KULTURA DONOSTIA/SAN SEBASTIAN 2016 FUNDAZIOA DONOSTIAKO BERRITZEGUNEA DONOSTIAKO OSPITALEA DONOSTIAKO UDA IKASTAROAK DONOSTIAKO UDALA

EAJ - PNV EBSCO SUBSCRIPTION SERVICES EDITORIAL IBAIZABAL EGA MASTER EGUNSENTIA IRAKASKUNTZ LANKIDEGOA EIBARKO UDALA EIBZ (EUSKARA IRAKASKUN.BALIABIDE ZENTROA) EITBNET EKIN EL CORREO ELAY ELGETAKO UDALA ELKAR-IKASTOLAK ZERBITZUAK ELKARLANEAN ELORRIOKO UDALA ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA ENRIQUE LEKUONA EPE DONOSTIA KULTURA EEP ERABI TECNOLOGIA AUDIOVISUAL ERANDIOKO UDALA EROSKI FUNDAZIOA EROSKI ERRENTERIAKO UDALA ESC. UNI. MAGISTERIO BEGOÑAKO ANDRA MARI ESTUDIO TAZUECO ESTUDIOS DURERO EUSKADIKO FILMATEGIA FUNDAZIOA EUSKAL EDITOREA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA EUSKAL KULTURGINTZA EUSKAL TELEBISTA EUSKAL TRENBIDE SAREA EUSKALGINTZA BULEGOA EUSKALTEL EUSKALTZAINDIA EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA EUSKAMPUS FUNDAZIOA EUSKARA HIZKUNTZ KOMUNITARIOTAKO Z.B. EUSKARABIDEA EUSKARAGARA.NET KULTUR ELKARTEA EUSKARAREN GIZARTE ERAK. KONTSEILUA EUSKO IRRATIA EUSKO JAURLARITZA EUSKO LEGEBILTZARRA

EUSKO TRENBIDEAK FFCC VASCOS EUSTOTEM MULTIMEDIA FACTORIA DE SOFTWARE E MULTIMEDIA FAGOR ELECTRONICA FHORMAPROMO FRANCE PUBLICATIONS FULCRUM FUNDACIÓN ARTEAGA (KUTXA EKOGUNEA) FUNDACIÓN CIDETEC FUNDACIÓN CRISTINA ENEA FUNDAZIOA FUNDACIÓN DEUSTO FUNDACIÓN DIPC FUNDACIÓN OXFAM INTERMON FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDACIÓN VICOMTECH FUNDICIONES DEL ESTANDA GAIA GERDAU ACEROS ESPECIALES EUROPA GERNIKAKO-LUMOKO UDALA GETXOKO UDALA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA GIPUZKOAKO INDUSTRI INGENIARIEN ELKARTEA GIPUZKOAKO SENDAGILEEN ELKARTEA GIZARTE ZERBITZUEN MUNGIALDE MANKOMUNITATEA GKN DRIVELINE ZUMAIA GOIERRIKO HERRIEN EKINTZA GOIZPER GROW COMUNICACIÓN GUAIXE FUNDAZIOA HAEE-IVAP HEKIMEN EUSKAL HEDABIDEEN ELKARTEA HERNANIKO UDALA HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA HIRUKA ASTEKARIA HITZ HOTS KULTUR TALDEA HORBEL GIZARTE EKIMENEKO KOOPERATIBA HUHEZI IBARRAKO UDALA IBERDROLA ESPAÑA IGORREKO UDALA IHOBE

IKASLAN ARABA IKERLAN IKERLAT POLYMERS IKUSI IMPORTACO CASA PONS INDAR ELECTRIC INFORVISIÓN COMUNICACIÓN INTEGRAL INNOBASQUE IRAGARRI IRATI IRRATIA IRAURGI LANTZEN IRRATI LIBREA KULTUR ELKARTEA IRRIEN LAGUNAK IRUNGO BERRITZEGUNEA IRUÑEKO KOMUNIKABIDEAK IRUÑEKO PLANETARIUMA IRURAKO UDALA ISEA ITELAZPI IURRETAKO UDALA IVA PETCOVIC KARKARA TALDEA KULTUR ELKARTEA KELSEN KOMUNIKAZIO BIZIAGOA KONIKER KULTURNIETA KUTXABANK KUTXAGESTION ZERBITZUAK LAB INGURUGIROA LABORAL KUTXA LANEKI LASARTEKO BERRITZEGUNEA LASARTE-ORIAKO UDALA LAUDIOKO UDALA LAZKAOKO BENEDITARREN FUNDAZIOA LEER-E 2006 LEGORRETAKO UDALA LEGUTIOKO UDALA LEMA TEAM CONSULTORES LETE ITZULPENAK TRADUCCIONES LEZOKO UDALA LOGRUS INTERNATIONAL CORPORATION LORTEK MAIER MAIRIE D’HENDAYE - HENDAIAKO HERRIKO ETXEA


Urteko txostena ���6

MAIZPIDE ELKARTE KULTURALA MANU ATRISTAIN ARQUITECTO MARTINEZ I VIÑASPRE ASOCIADOS MEDIASAL 2000 MERCADONA METRO BILBAO MICHELENA ARTES GRÁFICAS MONDRAGON UNIBERTSITATEA MUSKIZKO UDALA MUXIKAKO UDALA NAFARROAKO GOBERNUA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA NATURGAS ENERGIA GRUPO NEIKER-TECNALIA NFASIS DISEINUA OA KULTUR ELKARTEA OÑATIKO UDALA ORDIZIAKO UDALA ORKLI ORONA OSAKIDETZA OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKO ERAKUNDEA OSASUNKIROL OTXANDIOKO UDALA OXFAM INTERMON PASAIAKO UDALA PIXEL IKUS ENTZUNEZKO EKOIZPENAK POLICLINICA FUNDAZIOA POLICLINICA GIPUZKOA POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIA PORTUGALETEKO UDALA PRINTHAUS PUNTUEUS FUNDAZIOA REHABILITACIÓN ENERGÉTICA REVISTA EIBAR ALDIZKARIA ROS Y ETCÉTERA SABECO BANAKETA SAN JUAN DE DIOS OSPITALEA SAN TELMO MUSEOA SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA

SESTAOKO UDALA SHAREAK KULTUR ELKARTEA SIADECO SKUNKFUNK SOCIEDAD FOMENTO DE SAN SEBASTIAN SOCIEDAD FORAL DE SERV. INFORMATICOS SOLUCIO DE CONTINÜITAT SOPELAKO UDALA SORALUCE SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA STROGOFF KOMUNIKAZIOA SUPERMERCADOS SABECO SUPPERSTUDIO TAI GABE DIGITALA TEKNIKER FUNDAZIOA TKNIKA TOLOSAKO UDALA TOLOSALDEKO KOMUNIKAZIO TALDEA TXINTA KOOPERATIBA UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA UNIALCO UNIVERSO MOMA URAREN EUSKAL AGENTZIA URDAIBAIKO BIOSFERAREN ERRESERBARAKO PATRONATUA UROLA KOSTAKO HEDABIDEAK USURBILGO UDALA VASCO NAVARRO DEL AUTOMOVIL WECOLORS XANGORIN YOU COSMETICS ZALDIBARKO UDALA ZALDIBIKO UDALA ZALDIKO MALDIKO ELKARTEA ZARAUZKO BERRITZEGUNEA ZARAUZKO UDALA ZENBAT GARA ELKARTEA ZUBIA EDITORIALA ZUMAIAKO UDALA ZUMARRAGAKO UDALA

Jarrai gaitzazu sare sozialetan 19.350 lagunek osatzen dute gure komunitatea Elhuyar @elhuyar facebook.com/elhuyar.fundazioa facebook.com/Aholkularitza

Teknopolis @Teknopolis_etb facebook.com/Teknopolis

Elhuyar Hizkuntza @ElhuyarHizk

Elhuyar aldizkaria @elhuyaraldizk facebook.com/elhuyar.aldizkaria

Elhuyar I+G @ElhuyarIG

Norteko Ferrokarrila @NortekoF

Zientzia.eus @zientziaeus

Zientzia Hezkuntza @zientziahezk


Urteko txostena ���6 Zelai Haundi 3 Osinalde Industrialdea 20170 Usurbil Tel. 943 36 30 40 Sasikoa kalea 26, 3. C-D 48200 Durango Tel.: 94 466 88 16 elhuyar@elhuyar.eus

Elhuyar Taldeko 2016. urteko txostena  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you