Page 1

Euskararen Nazioarteko Eguna herritarrok elkarlanean antolatzeko bileraren AKTA Eguna: urriak 10, osteguna Ordua: 18:30-20:00 Lekua: Kultur Etxeko Sotoa Bildu ginenok: Maite, Naiara, Imanol, Kristina, Xabi, Aitziber, Miren, Susana, Juan Kruz, Lore, Itziar, Nere, Amaia, Ainhoa. (Besteak beste, Ikastola, Institutua, Herri Eskola, AEK euskaltegia, Haur Eskola, Kalamua guraso elkartea, Udaleko Euskara Saila eta Elgoibarko Izarra eragileetako kideek, nola norbanakoek hartu genuen parte). Landutako gaiak: - Helburuak - Zer aldarrikatu nahi dugu - Abenduaren 3ko ekimena

ADOSTASUNAK -

Helburuak o Euskararen Nazioarteko Eguna Elgoibarko euskaltzale guztiok batera ospatzea. o Aldarrikapenerako eta gozamenerako eguna izan dadila. o Egingo dugun ekimena jendetsua izan dadila, eta plazan (herriaren erdigunean). o Ekimena elkarlanean antolatzea. o EUSKALTZALEAK – PARTEHARTZEA – ALDARRIKAPENA – PLAZERA - PLAZA

- Zer aldarrikatu nahi dugu Euskara elkarteen Topaguneak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira prestatuko duen EUSKARAK365EGUN kanpainarekin bat egitea erabaki da. Kanpainaren bitartekoak, mezuak, erabiliko ditugu, betiere gurera ekarrita. o Euskarak 365 egun dituela aldarrikatuko dugu, eta ez bat bakarra. o Euskalduntasunari balorea emango diogu. -

Ekimena (Abenduaren 3an) o Plazan egingo dugu, iluntzean. o Goizean eskoletako ume eta gaztetxoek urtero zentroetan egin izan dituzten ekintzak egingo dituzte, baina gero uneren batean guztiak plazan elkartuko dira, batera zerbait egiteko. o 18:00etan hasiko da ekimen herritarra, baina aurrez, 17:00etan Kiribilkaren saio bat antolatzea pentsatu dugu jendea gerturatzen joan dadin eta giroa sortzeko. o 18:00etan jendea pilatzen hasiko da Plazan. Ordurako musika jarrita izango dugu eta girotzen joango da plaza.


o SUAren ideia1: Plaza erdian sua egin eta haren inguruan kiribilean (espiralean) joango gara batzen denok eskutik emanda. o Kiribila egitea lortzen dugun momentuan, gauden lekuan geldi geratuta manifestua irakurriko dugu. o Ekimena musikaz, bertsolariz, kale-kantariz, dantzariz, bestelako ekintzaz jantzi daiteke, baina hori hurrengo bilerarako laga dugu. o Txapak. Egun horretarako ‘365’ jartzen duten txapa txiki batzuk ateratzea pentsatu dugu. Ez dakigu kolore bakarrean edo kolore askotan. Egun horretan banatuko dira, urte osoan erabiltzeko asmoarekin. o Ekimena antolatzerakoan, Udalak egun horretarako ‘Elgoibarko Ahotsak’en aurkezpena antolatuta zuela kontuan hartuta, ordu berdinean ez jartzeko ahaleginak egin ditugu, baina azkenean Udalak aurkezpena egun bat beranduago egingo du, eta beraz, nahi bada aldatu daiteke ekimenaren ordua ere.

EGITEKO LANAK -

1

Bigarren bilerarako (urriaren 22an, martitzena, 18:00etan Kultur Etxeko Sotoan) norbanako eta eragileak gonbidatu eta herritarren inplikazioa lortu. Akta publiko egin eta ahal beste zabaldu, bigarren bilerara datozen herritarrak nora datozen jakin dezaten aurreko kontuak ez errepikatzeko. Manifestua lehenbailehen idatzi, herritarren lantaldean adostu eta atxikimenduak lortu. Abenduaren 3ko ekimena herritarren ideia berriekin jantzi. Topagunetik bidaliko dizkiguten kartelen finantziazioaren ingurukoak erabaki. Eta gero ekimenaren egikaritzak ekarriko dituen komunikazio eta antolakuntza lanak.

SUAren ideia: Jon Sarasuaren ‘Amaren sua’ ideiarekin lotu nahi dugu, hau da, amaren sua, euskara da. Eta hortaz, goizeko eskolen ekintzak eta arratsaldeko ekimen herritarra josi ditzakeen elementua izan daitekeela baloratu genuen. Hortaz, goizean eskolek egingo duten horretan antortxekin batetik bestera sua eramateko eskatuko diegu, eta Plazan batzen direnean han prest egongo den kriseilua pizteko. Ondoren, kriseilua plazan bertan geratuko da egun osoan zehar, berriz, 18:00etan hara gerturatzen garenera arte. Eta 18:00etan plaza erdian piztuko dugun sua, Kriseilu horrekin piztuko dugu.

1 bilera akta. ENE  

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) herritarrok elkarrekin antolatzeko abiatu dugun dinamika partehartzailearen lehen bileraren akta.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you