Page 1

TANGRAMA

Zer da Tangrama?

Zertarako balio du?

Saia zaitez hurrengo irudiak sortzen!

Hasteko prest? Aurrera!


ZER DA TANGRAMA? • Tangrama, antzinako txinatar joko bat da, emandako hainbat atalekin irudi ezberdinen siluetak sortzean datzana. Irudiak sortzeko atal guztiak erabiltzea beharrezkoa da. • Zeintzuk dira bere piezak? – 5 hiruki isoszele zuzen ditu: • 2 txiki • ertain bat • 2 handi

– Lauki bat – Paralelogramo erronboide bat


ZERTARAKO BALIO DU ? • Gaur egun, tangrama ez da denborapasa moduan bakarrik erabiltzen, psikologian, filosofian eta pedagogian ere erabiltzen da. • Matematika arloan, tangrama geometriako kontzeptuak emateko eta psikomotrizitatea garatzeko erabili ohi da.


ARIKETAK • Hurrengo ariketak egin aurretik, Tangram bat beharko duzu. • Klasean edo etxean eskura ez badaukazu, zergatik ez duzu zure Tangrama sortzen? – Tangrama sortzeko hurrengo bideoan agertzen diren pausuak jarraitu itzazu! http://www.youtube.com/watch?v=7wWQ WUWHr5U


1) Pieza bakoitza bere lekuan kokatuz, saiatu hurrengo irudiak osatzen.


2) Oraingo honetan ez duzu ikusten non doan pieza bakoitza. Asmatu ezazu!


‌ zalantzak izanez gero, hemen dituzu erantzunak:


3) Antzekoak diren hiru irudi hauek sortzeko kapaza zara? Saia zaitez!


‌ hona hemen aurreko hiru irudi horiek sortzeko, nolakoa izan behar den piezen kokapena:


4) Sortu ezazu zure Tangrameko piezekin, nahi duzun irudi bat eta gelakide bati irudi horren silueta bakarrik erakutsi. Asmatuko du? Jolastu!


Tangrama erabiltzen jarraitu nahi duzu? Klik egizu hurrengo helbidean eta ariketak online osatzeko aukera izango duzu:

http://www.juntadeandalucia.es/av erroes/iesarroyo/matematicas/taller /juegos/tangram/tangram.htm


Sara Rodriguez Elena San Miguel Urko Sanz Iratxe Sierra Peio Ugarte

matematikakoburuhausteak.com

Tangrama  

Lehen Hezkuntzako gelan, Tangrama erabiltzen

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you