Issuu on Google+

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

LEHEN HEZKUNTZA - 3.9.MATERIA

Aisialdirako Hezkuntza MATERIAREN GIDALIBURUA 2012 - 2013 Ikasturtea

Irakaslea: Elen Kortaxarena ekortaxarena@mondragon.edu


L. H. 3. 9. - Aisialdirako hezkuntza

AURKIBIDEA 1. Sarrera ………………………………………………………………………………………….. 3 2. Helburuak………………………………………………………………………..……………… 4 3.Konpetentziak………………………………………...………………….…...………………… 5 4. Materiaren ardatz metodologikoak…………….………………………….......…………… 6 5. Materiaren antolaketa……………………………..…………………………...……………... 7 6. Ebaluazioa ……………………………………………………………………………………… 8 7. Bibliografia …………………………………………………….………………………………. 9

2


L. H. 3. 9. - Aisialdirako hezkuntza

1. SARRERA Hezkuntzaz ari garenean, askotan, hezkuntza arautua datorkigu burura baina hezkuntzaren unibertsoa zabala bezain anitza da. Ikasgai honetan hezkuntzaren hiru esparruak identifikatzen hasiko gara, ondoren, hezkuntza ez arautuaren barruan kokatzen den aisialdia aztertzeko. Hezkuntzaren unibertsoa osatzen duten hiru heziketa moduak sailkatuta (hezkuntza formala, ez formala eta informala), eta bakoitzaren berezitasunak ikusi ondoren, aisialdirako hezkuntza aztertzen hasiko gara. Egun, aisia eta aisialdia kontzeptuak nahastu egiten dira sarritan. Hauen arteko ezberdintasuna zein den landuko dugu ikasgai honetan eta baita bakoitzaren funtzio soziala aztertu ere. Aisiaren definizioa egiteko hiru dimentsio izango ditugu kontuan: 1. Aisiaren denbora. Aisiak, lana edo bestelako ekintzekin okupatua ez dagoen denbora eskatzen du. Beraz, aisiaren aurkari nagusitzat jo izan dira bai lana eta baita ikasketak ere. Hala ere, aisia eta denbora librea bereizi beharreko bi kontzeptu dira. Denbora librea izan behar da aisiaz gozatzeko baina libre daukagun denbora guztia, ez dugu aisiarako erabiliko. 2. Aisiaren bizipen subjektiboa. Aisia denbora librean gauzatzen da eta aisia izateko, hiru baldintza bete behar ditu: norberaren aukerazkoa izatea, askatasunez ematea eta gozamenezko ekintza suertatzea. Hauek guztiak oso bizipen pertsonalak direla kontuan izan behar dugu. 3. Aisiaren jarduerak lau multzotan banatu ohi dira tradizionalki, nahiz eta egungo sailkapenean bosgarren aukera bat sartzen den: ariketa fisikoa, eskulanak , kultur jarduerak, jarduera sozialak eta jarduera ludikoak edo jolas jarduerak. Egungo egoera orokorraren arabera, aisialdia eskola/lan denboratik kanpo dagoena bezala ulertzen da. Egoera honetan, haurrek jolasten ematen zuten denbora gutxitu da eta eskolaz kanpoko formazio akademikoari eskainitako tartea, berriz, handitu. Egungo haur eta gazteen aisialdiaren esanahia (AISIA= DENBORA LIBREA+ ASKATASUNA+ GOZAMENA) desbideratu egin da. Eskolaz gain, eginbehar berriak egokitzen zaizkie eta orokorrean ez antolatua duten denbora murriztu egin da.

3


L. H. 3. 9. - Aisialdirako hezkuntza

Bestalde, aisialdia jendartearen esparru bat izanik, jendarteak berak jasan dituen eraldaketa berdinak izan ditu eta, ondorioz, aisialdia kontsumitu egiten den zerbait bezala ulertzen da sarritan eta ez guk geuk (norbere gozamen eta hazkuntza pertsonalerako) sortu dezakegun esparrua moduan. Familia egitura aldatzen doan heinean, auzo eta ingurune hurbileko bizimodua desagertzen doa eta helduen bizimodua gero eta antolatuagoa den heinean, haur eta gaztetxoena ere, antolatuagoa izango da. Etorkizuneko irakasle zaitugun aldetik hezkuntzaren unibertsoa ahalik eta modu zabalenean aurkeztuko dugu ikasgai honetan eta gaur egun aisialdiaren pedagogiak hezkuntzan duen garrantziaz ohartaraztea izango da asmotariko bat.

2. HELBURUAK •

Helburu kontzeptualak o Hezkuntzaren unibertso zabalean kokatzea eta eremu desberdinak zeintzuk diren identifikatzea. o Aisialdirako hezkuntzaren zentzu pedagogikoaz hausnartzea. o Aisia eta aisialdia definitu, aztertu eta esparru honetan egin daitezkeen eskuhartze desberdinak ezagutzea. o Aisiak jendartean eta norbere bizitzan zer esan nahi duen sakontzea. o Aisiazko jarduerak sortu, hautatu, aurkitu edo ebaluatzeko irizpideak zeintzuk diren jakitea.

•

Jarrerazko helburuak o Gaur egun, haur eta gazteek aisialdia antolatzeko dituzten aukera eta mehatxuak identifikatzen jakitea. o Aisiak hezkuntzarako duen ahalmenaz (potentzialtasunaz) kontzientziatzea. o Aisialdiko jardueren izaera aztertzea. o Aisiaren erabilgarritasuna hezkuntzari begira behatzea. o Aisialdiaren banaketa onuragarriaren alde jokatzea. o Aisiaren metodologiarekin bat datozen jarrera eta egiteko modu desberdinak esperimentatzea. 4


L. H. 3. 9. - Aisialdirako hezkuntza

3. KONPETENTZIAK ZEHARKAKO KONPETENTZIAK •

Talde lanean aritzeko gaitasuna

Erabakiak hartzeko gaitasuna

Analisi kritikora bideratutako pentsamendua

Arazoen ebazpena bideratzeko gaitasuna

KONPETENTZIA ZEHATZAK Jakin: •

Egungo haurrek, alde batetik, eta gurasoek bestalde, aisialdiari zer eskatzen dioten ezagutzea

Hezkuntza ez formalean erabiltzen den metodologia, tresnak eta baliabideak ezagutzea

Egiten jakin: •

Aisialdiko ekintza, jarduera eta proiektuak planifikatzea

Autonomia pertsonala sustatzea

Aisialdiko jarduera desberdinak kudeatzea

Autogestioa bultzatzea

Aisialdian lan egiteko ikuspuntu kritikoa garatzea

Modu egokian komunikatzea

5


L. H. 3. 9. - Aisialdirako hezkuntza

4. MATERIAREN ARDATZ METODOLOGIKOAK Asialdiko hezkuntza ikasgaiaz ari garenean, izenak berak dioen bezala, aisialdian erabili ohi diren tresna, baliabide eta egiteko moduez ari gara. Ildo horretatik jarraituaz, jolasa eta talde dinamikak erabili izan dira sarritan hezkuntza baliabide nagusi moduan. Beraz, ikasgai honetan, BIZIPENETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA izango da ardatz metodologiko nagusia. Aisialdiaren berezitasun bat da partehartzaileak gogoz eta barne-motibaziotik abiatuz jardutea eta horretarako ezinbestekoa da pertsona bakoitzaren interesetatik abiatutako bidea egitea. Behin norberaren interes eta motibazioak ezagututa, errazagoa izango da talde lanean aritzea eta besteen ezagutza eta egiteko moduarekin aberastea. Beraz, talde lana ere oinarritzat hartuko da ikasgai honetan. Lanketa, beraz, banaka, binaka, talde txikitan eta talde handian ere egin nahi da. Taldeko partaide guztiengana ailegatu ahal izateko, ikasgaiaren materia modu desberdinetara emango da. Batzuetan, irudi desberdinez baliatuko gara kontzeptuak barneratzerako orduan, besteetan, entzumena izango da ulermenerako bidea eta azkenik, mugimenduaren bitartez ikasteko aukerak ere ugariak izango dira. Bukatzeko, ikasgaian zehar ulertu eta barneratutakoa proiektu konkretu batean azaleratzea izango da azken lana. Momentuko jendartearen hutsune konkretu bati erantzungo dion proiektuak bilatuko ditugu eta sormen lan honekin amaituko dugu ikasgaia.

6


L. H. 3. 9. - Aisialdirako hezkuntza

5. MATERIAREN ANTOLAKETA Hauek izango dira ikasgaian zehar ikusiko ditugun gai orokorrak: 1. Hezkuntzaren unibertsoan kokatzen: hezkuntza formala, ez formala eta informala 2. Aisiaren definizioa eta bilakaera 3. Aisialdiaren oinarriak 4. Metodologia 5. Aisialdiko esperientzia eta ekipamenduak 6. Aisialdi birtuala Sei gai orokor hauetaz gain, talde lana edo proiektuarekin emango diogu amaiera ikasgaiari. Egutegia eta ordutegiari dagokionez, •

Ikasgaiaren hasiera data: otsailaren 26a

•

Azken eguna: ekainaren 6a

Guztira, 12 asteko iraupena izango du ikasgai honek eta saioak astearte (10:30tatik 12:45ra) eta ostegunetan (10:45tik 13:00ra) izango ditugu. Badakizue, ikasgai osoaren %40a modu presentzialean egingo dela eta %60a, aldiz, ez presentzialean.

7


L. H. 3. 9. - Aisialdirako hezkuntza

6. EBALUAZIOA Materiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Batetik, azken proiektuaren gauzatze prozesuan zentratuko da eta bestetik, modulu bakoitzean egin beharreko lanak izango dira ebaluatuko direnak. Aipatzekoa da, gelan erakutsitako jarrera eta partehartzea ere kontuan hartuko direla. Talde lana edo azken proiektuari dagokionez, berau gauzatzeko ezarriko diren argibideen jarraipenean oinarrituko da. Bestetik, lana beraren kalitatea kontuan hartuko da eta, azkenik, gelan egingo diren aurkezpenak ere ebaluatuko dira. Modulu bakoitzean egin beharreko bakarkako lanari dagokionez, jasotzen diren hausnarketen sakontasun eta kalitatea aintzat hartuko dira. Bestalde, gai bakoitzari buruzko iritzi propioa eta proposamen sortzaileak ere kontuan hartuko dira. Gai orokor bakoitzak ebaluaketa unitate orokor bat osatzen du eta guztira 6 gai dira, aurreko atalean ikus dezakezun bezala. Beraz, unitate guztiak gainditu behar dira. Unitate bat gainditzeak ez du esan nahi aurreko unitatea gaindituta dagoenik. Atal bakoitzak izango duen pisua ondoko taulan azaltzen da:

Heteroebaluazioa

Prozesua (%50) Gai orokorretako lanak: %40

Ekoizpena (%50) Talde lana: %40

Gelako partehartzea: %10

Aurkezpena: %10

8


L. H. 3. 9. - Aisialdirako hezkuntza

7. BIBLIOGRAFIA

Cuenca, M.(2010) Unibertsitatea.

“Aisiaren

pedagogia:

Ereduak

eta

proposamenak”.

Deustuko

Trilla, J. (2003) “La educación fuera de la escuela. Ámbitos no formales y educación social”. Bartzelona: Ariel S.A. argitaletxea Díez, R. (1990). “La educación no formal una prioridad de futuro. Documentos de un debate”. Madril: Santillana fundazioa Lamata, R. (2003) “La construcción de procesos formativos en educación no formal”. Madril: Narces argitaletxea. Puig Rovira, J.M. (2009)“Aprendizaje Servicio, Educación y compromiso cívico.” Bartzelona: Graó argitaletxea Lamata, R. (2007) “La actitud creativa”. Madril: Narces argitaletxea Puig Rovira, J.M., Trilla, J. (1996) “La pedagogía del ocio”. Bartzelona: Laertes argitaletxea. Gipuzkoako Foru aldundia (2000) “Haur eta nerabeen aisialdi antolatua”. Donostia: Kultura, gazteria, euskara eta kirola. Gipuzkoako Foru aldundia (2006) “Plangintza sistema eta tresnak. Aisia hezitzaileko guneetan esku hartzea”. Donostia: Giza eskubideetarako, Enplegurako eta Gizaratzeko Departamentua. Txatxilipurdi elkartea (2004) “Aisialdi mehatxutik aukerara!”. Arrasate.

birtuala. Euskararen normalkuntza bidean

9


Ikaslearen Gidaliburua