Page 1

Azaroaren 25a, emakumezkoen kontrako indarkeriaren aurkako munduko Jardunaldi lez aldarrikatu izana 1999.eko abenduaren 17an, NBEaren Batzar Nagusiak Emakumearen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazinoarteko Egun aldarrikatu eban. Holan, emakumearen eskubidearen aldeko emakume militanteek egun hau indarkeriaren kontrako egun lez hartzen ebela autortzen da. Rafael Trujillo (1930-1961) agintari dominikarraren aginduz, 1960ko egun horretan, Dominikar Errepublikako aktibista politiko ziran Mirabal hiru ahiztak bortizki hil izana oroitzeko aukeratu zan egun hori.

Zer da emakumeen aurkako indarkeria: “emakume izatean oinarritutako indarkeriazko jarduera guztiak, emakumeentzat kalte edo oinaze fisiko, sexual edo psikologikoa, askatasuna bidegabe galtzea galtzea dakarrenak, bizitza publikoan zein pribatuan gertatu”. (NBEaren 1993ko adierazpena)

 Lagungarriak eskuragarri: Material

www.bizkeliza/pastoral arloak/langile pastoraltza

AIZU!!! “Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatu behar da” Secretariado Diocesano de Pastoral Obrera Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza Bilbao. 2012ko azaroa. Aizu 50. zenb.

Emakumeen aurkako indarkeriak milioika emakumeren heriotza eragin dau eta eragiten dihardu munduan. Hamabost segundoz behin, munduko lekuren batean, emakume batek erasoa jasaten dau. Euren bizitzan zehar, emakumezkoen %70ak era bateko edo besteko indarkeria psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa edo sexuala jasango dau gizonezkoen – gehienetan senarren edo lagun minen- eskutik Indarkeria sexistak, minbiziak, malariak, trafikoko ezbeharrek eta gerrek batera baino emakume gehiago akabatzen dau munduan. 2002tik hona, 31 emakume hil dira Euskal Herriko Autonomia Alkartean indarkeria matxistaren eraginez. Aurton, bi hil dira. Estaduan, 69 emakume.


Indarkeriak, arpegiak, izenak, gertuko errealidadeak… ditu. Indarkeria deuseztatzeko burrukak, adierazpenetan ez ezik personen, eta zehazki, gaur egun indarkeria sexistaren biktima diran emakumeen aldeko konpromiso zehatzak ekarri behar ditu. Preminazkoa da emakumeen gizonezkoakazko mendekotasunezko harremana dakarren jokaera eta sentimentuak ez onartzea. Jokaera honeen euskarri diran eta desbardintasuna sustatzen daben egitura sozial eta sinbolikoen aldaketan esku-hartu beharra daukagu. Honako gertaerak salatu. Jarrera ausartak izan indarkeria honen aurka. Prebenitu, entzun, onartu, biktimei lagun egin familia-, gizarte- eta erakunde-arloan. Familiatik eta sozializazio-bide guztietatik hezi, gizonezkoaren eta emakumezkoaren arteko bardintasunaren kultura nagusitu daiten, txiki-txikitatik. Erantzukizun bat daukagu eta ezin gara horren aurrean axolagabe geratu. Oroitzapen-egun horretan, gogoan izan daiguzan hildako emakumezko guztiak, tratu txarren biktimak, parte hartu daigun ospatuko diran mobilizazioetan. Aztertu daigun jarrera eta jokaeren arloan jagokun erantzukizuna. Hartu daigun genero indarkeria deuseztatzeko konpromisoa. Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatu behar dalako!

Gure elizbarrutian karidade-gizarte arloa suspertzen dogun erakundeetatik, zuoi helarazo gura deutsegu hausnarketa hau eta jarduera batzuk proposatzen deutsueguz, helburu bikotxagaz garatzeko: biktimei gure alkartasuna erakutsi eta ikusiezin bihurtzea dakarren edo genero indarkeria justifikatzen daben mekanismoak salatu.  Auzoan edo herriak egin daitekean ekitaldietan parte hartu.  Azaroaren 25eko –domekea- ospakizunetan, gure batzarretan, topaketetan… indarkeriaren biktima diran emakumezkoen aldeko otoitza edo eskaria egin. ‘Aizu!!!’ agerkari honen txatal batzuk irakurri.  Lazu zuria eroan. Lazu zuria ipini gure lokaletan, parrokietan, leihoetan…  ‘Aizu!!!’ banatu gure ingurukoen artean. Mahairen bat ipini, lazu zuriak eta ‘Aizu!!!’ agerkaria banatzeko.  Gela soziala antolatu, edo zine-forma, errealidade hau aztertzeko, berau ikusezin bihurtzen daben jarreretan, jokaeretan sakonduz, konpromisora bultzatuz,…  …….. Karidade-gizarte alrloa: Laikoen Apostolutzarako Ordezkaritza, Gizarte Pastoraltzarako Ordezkaritza, Kartzela Pastoraltza, Langile Pastoraltza, Osasun Pastoraltza, Elizbarrutietako Misinoak, Elizbarrutiko Caritaseko Gaitasun desbardinak,…

Emakumeen Aurkako Indarkeria  

Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatu behar da