Issuu on Google+

179 2013 EKAINA JUNIO

Urnietako Udalaren aldizkaria

Udako kanpaina hastear da


2

HELDUEN KULTUR ASTEA

179

2013 // EKAINA JUNIO

Dantzaldia eta antzerkia, behean, iaz. © Udala

A ze martxa zuena! Ganas de divertirse no les falta. “Tenemos ganas de pasarlo bien, en la Semana Cultural del Jubilado nos lo pasamos en grande”, aseveran Rosa González y Lupe Martiarena, secretaria y presidenta de la Junta Directiva de la asociación de jubilados Denda Berri. Los jubilados de Urnieta esperan con ganas la Semana Cultural. No piensan perderse el amplio abanico de actividades de este año. ¿Quién dijo que la diversión es solo cosa de los jóvenes? Irrikitan daude Helduen Kultur Astea iristeko. Egun horietan, hilaren 17tik 23ra, Urnietako jubilatuek ekintza mordoxka izango dituzte gozatzeko. Astelehenean, hilak 17, Denda Berriren 30 urteko historia jasotzen duen proiekzioa eskainiko da jubilatuen elkartean. 18an, berriz, ibilaldia izango da protagonista, Igeldoko kanpinetik hasi eta Oriorantz abiatuko dira parte hartzaileak. Asteazkenean, hilak 19, Jose An-

tonio Gonzalezek hitzaldia eskainiko du, “La otra cara de la crisis” izenburupean. Ostegunean, 20an, mahai jokoen txapelketa egingo da. Ostiralean Denda Berrik urtean zehar landutako antzezlana eskainiko da elkartean bertan. Azkenik, kultur astea borobiltzeko, Kantabriako Santoña herrira egingo dute txangoa, eta bertan, besteak beste, Emilia kontserba-lantegia bisitatuko dute.

Semana Cultural Del 17 al 22 de junio Lunes 17 18:00 Proyección de diapositivas sobre los 30 años de historia del Hogar. Martes 18 09:00 Marcha Regulada desde el camping de Igeldo hasta Orio. Comida en Orio. Miércoles 19 16:30 Charla-coloquio: “La otra cara de la crisis”, con José Antonio González.

Jueves 20 Gran Torneo de Juegos de Mesa en el Hogar. Viernes 21 Estreno de la nueva obra del taller de teatro de Denda Berri, en el Hogar. Sábado 22 Excursión a Santoña (Cantabria). Entre otras actividades, visita a la fábrica de conservas Emilia.

Rosa eta Lupe, hurrenez hurren. © Udala

ROSA GONZALEZ LUPE MARTIARENA ZUZENDARITZA BATZORDEKO IDAZKARIA ETA PRESIDENTA “Kultur astean oso ongi pasatzen dugu, baita urtean zehar ere. Elkar hobeto ezagutzeko aukera ematen digute antolatutako ekintzek. Antolaketa lanek denbora asko eskatu arren merezi du egindako lan guztiak. Talde handia eta bikaina dugu, zorionez”.


LANAK IKASTOLAN

179

2013 // EKAINA JUNIO

Este mes dará comienzo la ampliación del comedor de la Ikastola Egape Desde el Ayuntamiento destacan que se trata de una “necesidad”, dado que las actuales instalaciones de comedor “son insuficientes para atender al número de alumnos que disfrutan de dicho servicio”. “En la primera fase se incrementará la superficie existente del comedor, al igual que el de la superficie de trabajo de cocina; asimismo, se creará un almacén para guardar el material deportivo escolar; se habilitará, a su vez, un nuevo espacio para ubicar el cuarto de calderas de la ikastola, como también se cambiará la ubicación de la

puerta de acceso de cocina a vestuario, para evitar la entrada directa desde la cocina”, informan desde el departamento de Urbanismo del Ayuntamiento. En la segunda fase se ejecutará un aseo en la parte norte de la Ikastola, en la primera planta. “El acceso se realizará desde el patio superior de juegos. Se alojará en el interior de la ikastola, por lo que no habrá modificación de la superficie construida. Se suprime un aseo existente en esta planta, de acceso interior, para dotar de un aseo al exterior que dé servicio al patio”, añaden.

RESUMEN PRESUPUESTO FASE I: Ampliación en Planta Baja FASE II: Habilitación de aseo exterior adaptado en Planta Primera FASE III: Reubicación de calderas y ampliación de comedor TOTAL IVA 21% TOTAL PRESUPUESTO

118.615,75 € 9.175,83 € 58.274 € 186.065,58 € 39.073,77 € 225.139,35 €

© Udala

Jangelako zerbitzua erabiltzen duten zenbait haurren gurasoak: “Oso ondo iruditzen zaigu ikastolako jangela zabaltzea. Gure seme-alabek lekua behar dute bai jolasteko baita eguerdiko atsedenaldian eroso bazkaltzeko ere. Hobekuntza hauek guztiontzat dira onak; gainera, etorkizunean ume gehiago hartzeko aukera ematen dute. Oso positiboa iruditzen zaigu obra horiek gauzatzea, gure haurrek eskertuko dute!”.

MAITE BARANDIARAN EGAPE IKASTOLAKO ZUZENDARIA Hil honetan ekingo zaie Egape Ikastolako jangelaren zabalkuntza lanei. Gogotsu al zaudete? Bai, noski. Aipatu jangelaren zabalkuntza ez ezik, uda honetan komun bat ipiniko dela, kanpotik sarbide zuzena izango duena. Aktuazio horrek erosotasun handia ekarriko die haurrei, jolas ordutan edo bazkal ostean, esaterako. Halaber, jangela kanpoan biltegi txiki bat jarriko da, eskola kirolerako materialak gordetzeko. Orain H.H-ko eraikineko biltegi txiki batean dugu dena gordea, eta lekuz nahiko larri gabiltza…

Zein onura ekarriko ditu jangelaren handitzeak? Bi txandetan jaten dute ikasleek, eta estuestu bazkaltzera ohitu dira. Hau aspaldiko erronka bat da. Arazo nagusia galdararekin genuen, leku asko hartzen baitzuen. Epe ertainean sukaldea nahiko genuke

handitu, bertako hiru langileek toki gehiago behar baitute euren lana ongi burutzeko. Edonola ere, jangelaren handitze lanei esker kamarak eta beste hainbat material sukaldean sartuko ditugu, jangelan leku gehiago izango dugularik.

© Udala

Zenbat ikaslek jaten dute bertan?

Zer iritzi diozu Udalak obra guztiak gauzatzeko laguntza emateaz?

Gaur egun jangelak 180 bat ikasle hartzen ditu egunero. Bost urte daramatzat zuzendari gisa eta aurretik ere leku arazoak zituzten jangelan, urtetik urtera are eta haur gehiago ditugu-eta; eskaera horri erantzuteko hobekuntzak egin behar dira. Jangelaren handitzearekin, gainera, beste atal batzuk lotu dira, hala nola, komunak, eskola kiroleko biltegia, galdara lekuz mugitzen dugu, azken aktuazio hori urrats delarik… Honek guztiak bidea irekiko du etorkizunean sukaldea handitzeko. Hori izango litzateke hurrengo pausoa.

Gu oso pozik gaude Udalak urte hauetan Ikastolarekiko erakutsi duen jarrera eta konpromisoagatik. Uste dut nolabait Udalak ere sentitzen duela bere ardura dela, eta horrela erakutsi digu: aterpea egin zenean, Etxeberriko haur eskola, orain jangela… Udalak erantzunkizuna hartu du eta hartzen jarraitzen du. Nabarmendu behar da Ikastolaren filosofía dela herrira irekita egotea, guk beti uzten dizkiegu gure esparruak edo guneak herriko elkarte edo eragileei. Urnieta eta urnietarrentzat irekia dago Egape Ikastola.

3


4

UDAKO KANPAINA

179

2013 // EKAINA JUNIO

Igerilekuko bonua Abono para piscina Banakakoa / Individual Familiakoa / Familiar

Kiroldegian, udan zer? TENISA / TENIS

IGERIKETA / NATACIÓN

Datak eta ordutegiak / Fechas

Datak eta ordutegiak / Fechas

Uztailan eta abuztuan, hainbat txandatan, ikastaroak goizez eta arratsaldez. Julio y agosto en diferentes tandas, con horarios de cursos de mañana y tarde.

Uztailan eta abuztuan, hainbat txandatan; 30 minutuko klaseak, goizeko ordutegian. Julio y agosto en diferentes tandas; clases de 30 minutos en horarios de mañana.

Adinak / Edades

Adinak / Edades

4-16 urte / años.

3-12 urte / años.

Ikasle kopurua / Alumnos

Ikasle kopurua / Alumnos

Gutxienez 4 eta gehienez 10 taldeko. Mínimo 4 y máximo 10 por grupo.

Gutxienez 2 eta gehienez 6 taldeko. Mínimo 2 y máximo 6 por grupo.

Udalekuetan izena emateko epea zabaldu du Udalak Maiatzean egin zen udaleku irekien izenematea. Baina “Eguzkitan blai” eta Kirol udalekuetarako plaza batzuk hutsik geratu dira. Beraz, epea zabaltzea erabaki du Udalak. Ekainaren 3tik 6ra egongo da zabalik izen-ematea epea. Plaza mugatu horiek izena ematen duten lehenengo pertsonei emango zaizkie. Izena emateko: BERTAN bulegoa (010) edo Lekaio Kultur Etxea (943 00 80 33).

50 € 101 €

Udako ordutegia Ekainak 15 - Irailak 8 UKI / Instalaciones: Astelehenetik ostiralera Lunes a viernes 09:00-22:00 Asteburua eta jaiegunak Fin de semana y festivos 09:00-21:00

Igerilekua / piscinas: 10:30-20:30

Informazio gehiago: UDAL KIROLDEGIA (943 00 83 28) 09:00-14:00

El Ayuntamiento amplía el plazo de inscripción para las colonias de verano El pasado mes de mayo finalizó el plazo de inscripción para las colonias de verano. Debido a que aún quedan algunas plazas vacantes para "Eguzkitan Blai" y las Colonias deportivas, el Ayuntamiento de Urnieta ha decidido ampliar el plazo. Por lo tanto, los interesados pueden apuntarse del 3 al 6 de junio. Las plazas se adjudicarán a los primeros que formalicen la inscripción. Lugar de inscripción: Las oficinas de BERTAN (010) o en la casa de cultura Lekaio (943 00 80 33).


179

2013 // EKAINA JUNIO

GARAGARDO AZOKA

Iazko azokako irudia. Behean, laguntzaileak. © Udala

II. Garagardo Azoka, ate-joka Urnietako II. Garagardo Azoka gain-gainean dugu. Lagunekin eta familia artean mahai bueltan eseri eta garagardoaz gozatzen hasi aurretik, ordea, lan asko dago egiteko. Azpiegitura prestatu, guneak ondo antolatu, hornitzaileekin guztia lotu… Edonola ere, Urnietako Kirol Elkarteko kideak gogotsu daude bigarren edizio honi ekiteko. Lanordu eta izerdi asko bota ostean, seguru baitaude “eguraldia lagun izanez gero” aurtengo garagardo festa borobila izango dela.

MIKEL YURRAMENDI URNIETA KIROL ELKARTEKO PRESIDENTEA II. Garagardo Azokak ateak irekiko ditu egun gutxi barru. Zer moduz doaz oro har prestakuntza lanak? Guztia ondo lotzeko buru-belarri gabiltza lanean. Lortu ditugu beharrezko baimenak, ez da erraza halako instalazio bat prestatzea; izan ere, jende kopuru handia hartzeko, ez du edozein tokik balio. Egape Ikastolaren eta Udalaren laguntza ezinbestekoa izan da bigarren edizioa antolatu ahal izateko.

Zenbat pertsonak osatzen dute antolakuntza taldea? 12 pertsona gaude kirol elkarteko zuzendaritzan eta denok ari gara antolaketa lanetan. Nabarmendu behar da elkarteko kirolariek lagunduko dutela bi egun horietan, barraren atzean. Halaber, zenbait gurasok lagunduko dute, sukaldean eta beste zenbait zereginetan.

Iazko edizioaren balantzea ona izan zen? Bai, oso positiboa izan zen lehen edizioa, eguraldi kaxkarra izan genuen arren. Eguerdi eta arratsalde partean jende asko hurbildu zen eta giro ederra sortu zen. Gainera, aurten San Joan jaiekin bat egingo du azokak, eta eguraldia lagun izanez gero, herritar asko etorriko da afaltzera.

Kirol elkartearen egoera ekonomikoari bultzada ematen lagunduko du Urnietako II. Garagardo Azokak. Hala da. Garagardo azokan bildutako diruarekin urtean zehar suertatzen diren gastuei aurre egingo diegu, hala nola, material berriak erosi, ikasleen fitxak egin… Gainera, ekimen honi esker, herriko merkaritza eta ostalaritza dinamizatzen dira, kanpoko jendea erakartzen baitu garagardo festak eta hori ona da Urnietarentzat eta urnietar guztientzat.

Mikel Yurramendi. © Udala

Garagardo azoka ekainaren 21 eta 22an izango da, ostiral eta larunbatean, Egape Ikastolan

5


6

BIRZIKLAPENAREN ALDE

179

2013 // EKAINA JUNIO

Azken hiru hilabetetan birziklapen portzentajea %15 igo da Urnietan. © Udala

Birziklapena %15 igo da azken hiru hilabeteetan 2012 amaieran tasa %30ekoa zen. Portzentajea 15 puntu igo da, gaur gaurkoz %45 birziklatzen baita Urnietan Hondakinak botatzeko edukiontzi bakarra izaten zen duela urte batzuk. Orain, berriz, bederatzi dauzkagu, hondakin mota bakoitzak kolore bateko kontainerra du-eta Urnietan. Gaikako bilketari esker, hondakin gehienak birzikla daitezke. Hilabeteotan gai honen bueltan sortutako gatazka alde batera utzita, Urnietako Udalak edukiontzi marroia ezarri zuen herriko kaleetan, premisatzat helburu bakarra hartuaz: birziklapen tasa areagotzea.

En tres meses el porcentaje de reciclaje ha ascendido 15 puntos en Urnieta. A finales de 2012 la tasa era del 30%; hoy, del 45%

Azken hilabeteotako datuak begiratuta, nabarmena da urnietarrek kontzientzia hartu dutela gaiarekiko. Izan ere, 2012 bukaeran Urnietan hondakinen %30 birziklatzen zen eta gaur gaurkoz, %45 birziklatzen da, %15 gehiago. Hala eta guztiz ere, portzentaje hori handiagoa izan daiteke eta beharrezkoa da gogoraraztea guztiongan dagoela birziklatzearen ardura. Eta izan kontu: denon konpromisoa funtsezkoa izango da tasa altuagoak lortzeko erronkan.

© Udala

MIKEL IRAOLA UDALEKO MANTENTZE ETA ZERBITZUETAKO TEKNIKARIA “Errefusaren edukiontziak bereizirik daude herriko zenbait tokitan. Horiek kentzen ari gara, edukiontzi guztiak batera jartzeko asmotan. Modu honetara, herritarrak hondakinak botatzeko gune bakar bat edukiko du etxe inguruan. Aktuazio horrek hainbat etekin ekarriko ditu: hondakinak jasotzeko kamioiek geldialdi gutxiago egingo dituzte, bilketa zerbitzua optimizatuz eta kutsadura murriztuz; era berean, urnietarrei birziklatzea erraztuko zaie”.


179

BIRZIKLAPENAREN ALDE 7

2013 // EKAINA JUNIO

Udala edukiontziak egokitzen ari da herrian birziklapena bermatzeko Errefusaren kontainerra herriko zenbait gunetan bereizia dago. Helburua da edukiontzi guztiak bateratzea, auzotarrei birziklatzea erraztu eta bilketa prozesua merkatzeko Urnietako zenbait gunetan edukiontziak bananduta daude, distantzia gutxira. Alde batetik, plastikoa, kartoia, papera, beira edota materia organikoa botatzeko kontainerrak. Bestetik, errefusa bideratzeko kontainerra. Zergatik ez guztiak bateratu? Horixe da Urnietako Udalaren xedea, eta horretan lanean dihardu. Hemendik aurrera, gaikako bilketa erraztearren, edukiontzi guztiak gune berean kontzentratuko dira. Modu honetara, bizilagunek ez dute zabor guztia edukiontzi berdera –errefusarena- botako eta, bide batez, bilketaren kostu ekonomikoa optizimatuko da.

© Udala

Abian da merkatariei eta ostalariei zuzendutako kanpaina Ingurumen hezitzaile baten bisita jasotzen hasiak dira, sektoreari materia organikoa biltzeko erraztasunak eman eta gaikako bilketa hori ahalik eta erosoena eta eraginkorrena izate aldera El Ayuntamiento de Urnieta ha puesto en marcha una campaña informativa y de concienciación dirigida a los grandes generadores de materia orgánica de la localidad, como son tabernas, cafeterías, supermercados, floristerías, fruterías, panaderías, sociedades gastronómicas, hoteles, restaurantes, pensiones, centros escolares... El objetivo es incorporar a todos ellos en la recogida de residuos orgánicos. Hoy, Urnieta cuenta con 26 establecimientos de bar y cafetería; 20 tiendas que generan materia orgánica, como fruterías, ultramarinos, panaderías, etc; 6 hoteles, pensiones y restaurantes; 5 centros escolares; 3 sociedades gastronómicas, y otros 6 establecimientos de diferente índole. En total son 66 establecimientos. Son por tanto grandes generadores de residuos, por lo que desde el consistorio urnietarra insisten

en la importancia de esa campaña que ya ha echado a andar.

¿En qué consiste la campaña? • Se está visitando personalmente a cada uno de los establecimientos. • Tras ello, se procederá a la realización de una pequeña encuesta, y con los resultados obtenidos, se elaborará un diagnóstico que permita desarrollar una propuesta a medida de la situación en cuanto a la disposición de contenedores, influencia en las rutas de recogida, cuantificar el material que hay que repartir... • Posteriormente se establecerá un calendario de reparto de los materiales necesarios para que todos los establecimientos de la localidad participen en la recogida de residuos orgánicos.

EDUARDO ARZAK DIRECTOR DE LA EMPRESA MEDIOAMBIENTAL ARTELATZ “El mejor sistema de recogida para el caso de los grandes generadores es el sistema 100-25, es decir, dotar a cada establecimiento que desee participar un mínimo de un cubo rodante de 100 litros de color marrón, un cubo de 25 litros de color marrón y 1.200 bolsas compostables de 25 litros. De esta manera, el usuario irá llenando el cubo pequeño y cuando lo haga, hará un nudo a la bolsa y la depositará en el cubo de 100 litros. Podrá repetir esta operación hasta 4 ó 5 veces al día. Cuando tenga el cubo de 100 litros lleno, podrá acercarse al contenedor marrón más próximo e ir depositando las bolsas de 25 litros en el contenedor de la vía pública”.


8

LABURRAK

179

2013 // EKAINA JUNIO

Osasun Bideak abian jada ekainaren 14an egingo den estreinako ibilaldiarekin

La iniciativa “Caminos saludables” echará a andar el próximo día 14 El 14 de junio, viernes, arrancará la iniciativa “Caminos Saludables”, puesta en marcha por el Ayuntamiento de Urnieta con la colaboración y asesoramiento de Osasun Publikoa. Así, ese día se realizará el primer recorrido, que saldrá desde el polideportivo de la localidad. Los Caminos Saludables tienen como objetivo mejorar el estado físico y psíquico de las personas mediante los dos circuitos acondicionados en Urnieta para ese fin. Esa iniciativa ayudará a mejorar la calidad de vida de las y los urnietarras. “Es una iniciativa a largo plazo, la intención es cambiar nuestros hábitos diarios; se pueden evitar diversas enfermedades con solo caminar media hora al día”, reseña Tomás Plazaola, coordinador de Osasun Publikoa.

gero”, dio Osasun Publikoko koordinatzaile den Tomas Plazaolak.

Datorre ekainaren 14an, ostiralean, goizeko 10:30ean, Urnietako Osasun Bideen aurkezpen ibilaldia egingo du Udalak. Azken honek ekimen hori bultzatu du Osasun Publikoaren laguntza eta aholkularitzapean. Beraz, lehenengo txangoaren abiapuntua Urnietako Udal Kiroldegia izango da. Osasun Bideak helburutzat du herrian egokitu diren bi zirkuitu edo ibilbideak tarteko, pertsonen egoera fisikoa eta psikologikoa hobetzea, haien bizi-kalitatea bermatze aldera. “Epe luzerako egitasmo bat da, gure egoneko ohiturak aldatzea da asmoa, gaixotasun mordoa ekidin daitezke-eta egunero ordu erdi batez ibiliz

© Udala

UDAKO EKINTZAK GAZTELEKUAN Gaztelekuan (16:00-19:00) Ekainak 24 astelehena

Ekainak 25 asteartea

Ekainak 26 asteazkena

Ekainak 27 osteguna

Ekainak 28 ostirala

Globoen gerratea

Rol jolasak

Leitzaranera bizikletaz bidegorri berritik

Ginkana

GAZTELEKUA ITXITA

Uztailak 1 astelehena

Uztailak 2 asteartea

Uztailak 3 asteazkena

Uztailak 4 osteguna

Uztailak 5 ostirala

Pultserak eta zintzilikariak jartzeko manikia

Plastiko irristakorra eta “Hundir la flota” ur kuboekin

Fofutxen tailerra

Rol jolasak eta fofutxen tailerraren jarraipena

AMAIERA FESTA

Uztailak 8 astelehena

Uztailak 9 asteartea

Uztailak 10 asteazkena

Uztailak 11 osteguna

Uztailak 12 ostirala

Surf

Hernaniko igerilekuak

Pasaiatik Donostiara kostaldetik

Irlara irteera

Piragua

Udabentura

Gipuzkoa argazkietan Uztailak 15 astelehena

Uztailak 16 asteartea

Uztailak 17 asteazkena

Uztailak 18 osteguna

Uztailak 19 ostirala

Hondarribi

Pasai Donibane

Zarautz

Donostia

Argazkiak ikusteko festa

PLAZAK BETETZEN BADIRA ZOZKETA EGINGO DA Izen emateko epeak: Udabentura ekainak 10-14 / Gipuzkoa argazkietan ekainak 17-21 / Bestelako ekintzak ekainak 10-21. *Gipuzkoa argazkietan programan lehentasuna izango dute Udabenturan plazarik izan ez dutenek


179

LABURRAK 9

2013 // EKAINA JUNIO

Urnieta, referente en servicio de atención ciudadana en Euskadi Desde su apertura el pasado mes de enero, la oficina de atención ciudadana BERTAN cumple con el objetivo de ofrecer un servicio integral a las y los urnietarras, con el fin de facilitarles el engorroso papeleo y las tramitaciones a realizar. Urnieta se ha colocado en pocos meses –la oficina BERTAN fue inaugurada en enero– en los primeros puestos de los municipios de Euskadi que ofrecen un óptimo e integral servicio de atención a la ciudadanía. Y es que gracias a BERTAN, las y los urnietarras pueden formalizar toda clase de trámites relacionados con el Ayuntamiento; además, tienen a su disposición dos puntos de atención, una sala de reunión para temas confidenciales, un ordenador y una impresora para acceder a Internet o imprimir documentos; y siempre bajo la supervisión y con la ayuda de los trabajadores de la remozada oficina –el edificio anexo al edificio consistorial se conocía antes como Denda Berri-. Los trabajadores y representantes municipales de otros consistorios de Euskadi –Mendaro, Andoain, Abanto-Zierbena y

Getaria– asistieron el pasado 21 de mayo a un taller piloto de formación práctica puesto en marcha por EUDEL –con la colaboración del IVAP (Instituto Vasco de Administración Pública–, con el fin de dar pautas y claves a esos municipios interesados en habilitar un espacio de SAC (Servicio de Atención Ciudadana) en sus respectivos ayuntamientos. Esther Ibarluzea, responsable de Formación e Innovación de EUDEL, puso en valor la labor de Urnieta en atención ciudadana. “Hemos escogido esta localidad para los talleres prácticos por el gran trabajo que han realizado en aras de conseguir que BERTAN esté muy bien organizado y, sobre todo, sea un servicio transversal; han priorizado sobre las y los urnietarras a la hora de desarrollar un servicio de atención de calidad, y realmente han conseguido simplificar la carga administrativa”, ensalzó Ibarluzea.

Oficina BERTAN. © Udala

Autoestima eta hezkuntza pertsonala lantzeko ikastaroa, arrakastatsua Martxoaren 8an ospatutako Emakumearen Nazioarteko Egunaren baitan, Urnietako Udalak ikastaro bat antolatu zuen, Pepa Bojó psikologoaren gidaritzapean. Hiru saio egin ziren guztira, eta hiruek izugarrizko harrera izan zuten, plaza guztiak bete baitziren. Ikastaroaren leitmotiv-a: nola zaintzen dugu emakumeok gure burua? besteen zaintzan gure burua zaintzen ikastearen garrantzia, autoestimaren lanketa… eta beste zenbait gai interesgarri landu ziren. Udalak ikastaroan parte hartu zuten guztiei bere eskerrik beroena luzatu nahi die lerro hauen bitartez.

Etorkizuneko Urnieta eraikitze aldera onartu da Plan Orokorra Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra behin-behinekoz onartu zen maiatzaren 28an egindako ohiko batzarrean. Udaleko aldeen artean ahalik eta adostasun handiena lortzen saiatu dira, alderdi guztien konpromisoarekin. Barne-bilera asko egin dituzte fundamentuz egindako Plan Orokorra garatzeko. Hala, Urnieta Hirigintza Plan Orokorra taxutzen parte hartu dute alde guztiek. “Denok nahi dugu Urnieta hobeago bat eta horren alde ari gara buru-belarri lanean, etorkizuneko Urnieta eraikitze aldera”, esan du Mikel Pagola alkateak.

Luz verde al nuevo Plan General de Urnieta El pasado 28 de mayo se aprobó en pleno ordinario el Plan General de Ordenación Urbana de Urnieta. Ese plan servirá para fijar las bases en aras de trabajar a favor de la localidad, y tiene como objetivo construir entre todas y todos el futuro de Urnieta. Cabe remarcar asimismo el trabajo desempeñado por todos los partidos que conforman el Consistorio en los últimos meses. Todas las partes han trabajado a destajo para elaborar un Plan que beneficie a las y los urnietarras. “Todos queremos un municipio mejor. Hemos trabajado de forma conjunta para poder construir el futuro de Urnieta, que es el futuro de nuestros hijos e hijas”, ensalza el alcalde Mikel Pagola.

© Udala

Pepa Bojó, psicoterapeuta y especialista en temas femeninos: “La asistencia al curso fue excelente. En él, quise incidir en la importancia de aprender a trabajar el empoderamiento, tanto a nivel personal como grupal, para ser dueñas y dueños de nuestras propias decisiones. Otra de los temas a tratar fue el de la autoestima…¿cómo podemos potenciarla? La verdad es que estoy muy contenta con la acogida que ha tenido la iniciativa en Urnieta. Me gustaría repetir para poder ahondar en los temas que tratamos”.


10

IKASTETXEAK

179

2013 // EKAINA JUNIO

IEgape Ikastola

EGAPEKO BERTSO JAIALDIA

Maiatzaren 13an, herriko frontoian ospatu genuen aurtengo Bertso Jaialdia. Bertan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBH 1. mailako ikasleek parte hartu zuten. Guztira 133 ikasle izan genituen bertso kantari. Saio polita eta atsegina eskaini ziguten emanaldira gerturatu ginen guztioi. Bertso saioan mota desberdinetako doinuak eta gaiak aurkeztu zizkiguten. Besteak beste, zirkua, eskola “berezia”, intsektuak... Zorionak guztioi! Bertso Jaialdia irakasleek geletan urtean zehar landutakoaren emaitza da. Gure ikastolan bertsoaren lanketak garrantzi handia du. Honen bidez, ahozko komunikazioa lantzen baitugu. Bertsolaritza hitzaren bidez egiten den jolasa eta komunikazio ekintza den aldetik, ahozko adierazpena hobetzeko, komunikazio estrategia eraginkorrak baliarazteko, hizkuntza aldetik sormena bultzatzeko, jendaurrean egoteko, hitz egiteko oztopoak gainditzeko eta ideiak ordenatzen laguntzatzeko ekarpen interesgarria eskaintzen dio eskolari.

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

Zatoz gu ezagutzera! ORDUTEGI MALGUAK, GURASOEN BEHARRAK KONTUAN HARTUZ

0 -12 URTEETARA

KO I EREDU TXEA KASTE

“D”

IRAKASLE EGONGORRAK

943.55.17.82 urnieta.presentaciondemaria.org San Juan 1, TFno.


AISIA

179

2013 // EKAINA JUNIO

ISAROBE AEG

www.sarobe.info

UDAKO IKASTAROAK 2013 Udako oporraldietan jarduera fisikoa egiteko aukera ematen zaie urte osoan ikastaroen erabiltzaileak izan direnei. Modu horretan, gustuko duten jarduerarekin jarraitzea ahalbidetzen zaie. Bestalde, ikasturtean zehar aukera izan ez dutenek, jarduerak probatzeko aukera izango dute hastapen bertsioan, eta gustukoa badute, datorren ikasturtean izena eman dezakete. Udako denboraldia aproposa izaten da haur eta gazteentzako eskaintza aberasteko. Beraz, animatu eta eman izena!

GAZTE FUNKY EMANALDIA Datorren ekainaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan, GAZTE FUNKY JAIALDIA izango da. Bertan, 9-15 urte bitarteko 54 dantzarik emanaldi bat eskainiko dute Sarobeko oholtzan.

IURNIETAKO KZ-GUNEA EKAINEKO ORDUTEGIA: 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA

 943 023 682 · www.kzgunea.net

HORARIO DE JUNIO: 09:00-13:00 DE LUNES A VIERNES

• Komunitate birtualak: KZguneak zure elkartearen doako webgunea

• Comunidades virtuales: KZgunea te ofrece la oportunidad de crear

sortzeko aukera eskaintzen dizu. Informa zaitez!

una página web gratuita para tu asociación. ¡Infórmate!

• IT Txartela: teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena.

• IT Txartela: certificación de conocimientos en nuevas tecnologías.

• Ikastaroak: astelehenetik ostiralera

• Cursos: de lunes a viernes

· Sare Sozialak 2.0: Sare ezberdinak erabiltzen komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu ezagutzen dituzun pertsonekin.

· Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos, a través de la red, con las personas que conoces en las diferentes redes.

• Facebook (2 ordu)

• Facebook (2 horas)

• BookCrosing (2 ordu)

• BookCrosing (2 horas)

· Google Apps: zure eta enpresaren antolakuntza errazteko tresnak.

· Google Apps: herramientas para organización personal y de empresa.

• Google Docs (2 ordu)

• Google Docs (2 horas)

• Gmail (2 ordu)

• Gmail (2 horas)

· Oinarrizko Internet: Internet munduan sar zaitez. PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa nola erabili... eta gehiago. • Internet KZgunea ikastaroa (20 ordu) · Software librea: Software jabeduna zer den, zein baldintzak, abantailak eta desabantailak dituen ezagutu… KZnux sarrera.

· Internet básico: entra en el mundo de Internet. Aprende qué es un PC, a navegar, a utilizar el correo electrónico y mucho más. • Curso Internet KZgunea (20 horas) · Software libre: qué es, requisitos, ventajas e inconvenientes frente al Software Propietario, tipos de licencias... Introducción a KZnux.

• OpenOffice Calc I (2 ordu)

• OpenOffice Writer I (2 horas)

• OpenOffice Calc II (2 ordu)

• OpenOffice Writer II (2 horas)

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.org www.urnieta.org

AGENDA

EKAINA / JUNIO

PAELLA PRESTAKETA ETA BAZKARIA

INSCRIPCIONES UDALEKUAK 2013

EKAINAK 1, LARUNBATA

3-6 DE JUNIO

San Joan plaza / 14:00

Oficina BERTAN: 7:30-14:30 Casa de cultura Lekaio: 09:30-13:30 / 16:00-18:00 (los jueves, sólo de mañana)

Paella prestaketa eta herri bazkaria, Poxta Zahar elkarteak antolatua. Eguraldi txarrarekin Egape Ikastolan izango da.

VII. URNIETA DANTZAN JAIALDIA EKAINAK 1, LARUNBATA Egape Dantza Taldeak antolatutako jaialdia. Egapeko dantzariak Txanbolin txistulari bandarekin arituko dira herriko kale eta txokoetan. Arrasateko TxikitxuArrostaitz dantza taldea gonbidatu dute aurten eta guztira 200 parte-hartzaile baino gehiago bilduko dira jaialdian. 11:00 Dantzarien topagunea Ikastolan eta Txikitxu-Arrostaitz taldearen harrera. 11:45 Lau ibilbidetan banaturik, herriko kale eta plazetan dantza saioak. 12:00 Dantzari txikien emanaldia San Joan plazan. 13:00 Emanaldi nagusia Plazido Muxika plazan. 14:30 Dantzarien bazkaria, ikastolan. 17:30 "Ingo al deu" taldeak lagunduta, Berbena herrikoia San Joan plazan. Errifaren zozketa egingo da, eta Egape Dantza Taldeko kamisetak salgai izango dira.

UDALEKUETARAKO IZEN-EMATEAK EKAINAK 3-6 BERTAN bulegoa: 7:30-14:30 Lekaio kultur etxea: 09:30-13:30 / 16:00-18:00 (ostegunetan goizez bakarrik) Inskripzio-orria eta ordainagiriaren kopia (haurraren izen-abizenekin) aurkeztu behar dira.

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

Se deberá entregar el impreso de inscripción y la copia del abonaré (con el nombre y apellidos del inscrito/a). Kontu zkia. / Nº de cuenta: Kutxabank: 2095 5068 64 1061618392 Informazioa / Información: 010 / 943 00 80 00 / 943 00 80 33 udalekuak@urnieta.org

ARGAZKI RALLYA EKAINAK 5-6-7 Lekaio kultur etxea / 17:00-19:30 Erakusketa.

EKAINAK 7, OSTIRALA Lekaio kultur etxea / 19:00 Sari banaketa.

UDA KANPAINA ‘13 EKAINAK 15 Udal kiroldegia Hilaren 15ean udako kanpaina hasiko da eta irailaren 8 arte iraungo du.

ERAKUSKETA EKAINAK 17-21 Lekaio kultur etxea / 17:00-19:30 Lekaioko ikastaroetako ikasleen lanak ikusgai izango dira.

GAZTE FUNKY JAIALDIA EKAINAK 21, OSTIRALA Sarobe AEG / 17:00 Ikasturte honetan zehar Funky ikasten aritu diren 4 taldek, 54 dantzari gaztek, eskainiko dute emanaldia.

ACTO PARROQUIAL 22 DE JUNIO, SÁBADO Parroquia de Urnieta / 17:00 Los grupos de Pastoral Parroquial explicarán sus actividades y proyectos en un acto que concluirá con una misa y un lunch en la casa de cultura de Lekaio.

GARAGARDO AZOKA EKAINAK 21-22 Egape Ikastola kiroldegia + 5. ORRIALDEA

SAN JOAN SUA EKAINAK 23

+ 4. ORRIALDEA

HELDUEN KULTUR ASTEA EKAINAK 17-22

UDAKO EKINTZAK GAZTELEKUAN EKAINAK 24 - UZTAILAK 19 + 8. ORRIALDEA

+ 2. ORRIALDEA


berrittu Udako kanpaina.