Issuu on Google+

Hezkuntza-Proiektua HEZKUNTZA-JARDUNAREN GIDARI NAGUSIA

1


Hezkuntza-Proiektua | 2

AURKIBIDEA

1- SARRERA 2- AURKEZPENA 2.1 Titularitatea 2.2 Kokapena 2.3 Nortasuna eta ezaugarriak 2.4 Ikastolako hainbat momento esanguratsu 2.5 Erronkak

3- HEZKUNTZA PROIEKTUA 3.1 Zer da Hezkuntza Proiektua 3.2 Eragileak 3.3 Ikastolaren izaera: zeregina, ikuspegia eta baloreak 3.4 Ikastolaren eskaintza 3.5 Hezkuntza eredu 3.5.1 Curriculumaren printzipioak 3.5.2 Ikasleen irteera profil orokorra (konpetentzia orokorrak) 3.5.3 Irakaslearen profil orokorra 3.5.4 Familia eta gizarte hezitzailearen profila 3.5.5 Material didaktiko propioan oinarritua 3.6 Antolaketa eta kudeaketa 3.6.1 Gobernu egitura eta funtzionamendu egitura 3.6.2 Prozesukako kudeaketa 3.6.3 Finantziazioa

2


Hezkuntza-Proiektua | 3

1- SARRERA

Eskuan dugun dokumentua Elgoibar Ikastolako Hezkuntza Proiektua da. Txosten hau osatzeko ez gara hutsetik abiatu, aurretik bagenuen Hezkuntza Proiektua, hain zuzen ere, 1993an osatu eta onartutakoa. Baina urteen joan etorriak aldaketak ekarri ditu gure gizartean eta hezkuntza ereduetan eta arautegietan. Eta hori kontuan hartuta ekin zaio proiektuaren berridazketari , azken batean , gure heziketa jarduera egungo gizartearen eta hiritarren nahiei eta beharrei ahalik eta egokien erantzun diezaien. Ondorengo lerroetan Elgoibar Ikastola nondik datorren, zertan ari den eta nora iritsi nahi duen azaltzen saiatu gara, baina baita ibilbide honetan eta egiteko duen horretan erabiliko dituen irizpideak, lana egiteko erak eta Hezkuntza Komunitatea osatzen dugunon erlazioak bideratzeko eta elkarlanean aritzeko bideak ere. Eta ezin ahantzi, gure egitekoan bide lagun ditugun instituzioak eta erakundeak, horien laguntza eta elkarlanak ziurtatzen baitu Ikastolak dituen helburuak betetzen joatea. Hemen jasotzen duguna osatzeko gure Hezkuntza Komunitatea osatzen duten estamentu guztietako ordezkariek hartu dute parte ( ikasleak, familiak, profesionalak) eta baita gure inguruan aritzen diren eragileen ordezkariak ere. Ondoren Kooperatibako organo desberdinen onespena izan du, horrela hurrengo urteetan Ikastolako jardunaren ipar orratza izan dadin. Beraz, Hezkuntza Proiektu honetan, egun garena, egiten ari garena eta izan nahi duguna bildu eta egituratu nahi izan dugu.

3


Hezkuntza-Proiektua | 4

2- AURKEZPENA Atal honetan ikastetxea deskribatzen da, bere oinarrizko ezaugarrien bidez.

2.1 Titularitatea

Ikastolaren titularra Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba da (hala deitzen da herriko idazlearen omenez; Pedro Miguel Urruzuno Salegi, Elgoibar, 1844-1923). Beren seme-alaben hezkuntzarako Ikastola aukeratzen duten guraso guztiak dira kooperatiba-kide bertan lanean ari diren langile-bazkideekin batera. Ikastetxearen izena ELGOIBAR IKASTOLA da 2001. urteaz geroztik.

2.2 Kokapena

ELGOIBAR IKASTOLA izen bereko herrian kokatzen da: Elgoibar. Udalerriak Gipuzkoako probintziaren mendebaldea hartzen du, Deba ibaiaren ahotik 13 kilometrora dago, eta Bizkaiarekin muga egiten du. Elgoibarrek, Eibarrekin batera, Gipuzkoako hiri aglomeraziorik handienetakoa du. Udalerriaren hazkundea neurriz kanpokoa izan da, batez ere 1950. urtetik aurrera, etorkin-kopuru handia ekarri zuen industria garapenagatik. Elgoibar, bereziki, industria herria izan da betidanik; eta halaxe da gaur egun ere. Bertako jarduerarik garrantzitsuena makina-erremintaren ekoizpena da. Biztanlerik gehienak hirigunean eta auzoetan biltzen dira, horregatik oso gutxi dira udalerrian sakabanatuta bizi diren familiak.

4


Hezkuntza-Proiektua | 5

1980ko hamarkadan biztanleriak pixkanaka-pixkanaka behera egin zuen. Jaitsierarik handiena 1983an, Mendaroko Garagartza auzoa Elgoibartik banatu zenean, gertatu zen: gutxi gorabehera 1.100 biztanle galdu ziren. 2006. urtetik aurrera etorkinen etorrera handitzen da, egun, 2013. urtean, 700 lagun ingurura iristeko. Biztanleriaren dentsitatea kilometro koadroko 300 biztanlekoa da, gutxi gora-behera. Egun, 2013. urtean, Elgoibarrek 11.1420 biztanle ditu. 2003. urtetik aurrera, Ikastolaren zerbitzu guztiak kokagune berean biltzen dira bi eraikinetan banatuta: zerbitzu gehienak jasotzen dituen eraikin nagusia eta bere alboan kokatzen den frontoia, goiko atarian kirol-gune irekiak dituena. Eraikuntza horiek guztiak herriari irekita daude gurean burutzen diren ohiko jardunek behar ez dituztenean. Herri-mailako Eskola-Kiroleko saio eta partida asko bertan egiten dira. Kirol-talde desberdinek ere beren entrenamendu saioak bertan burutzen dituzte. Azken urteetan herritik kanpo sortzen joan diren industria-guneei esker, erdigunean kokaturiko industria ugari desagertzen joan dira erdiguneko paisaia aldatuz. Horrek Elgoibar Ikastolaren ingurua aldatu du azken urteetan eta industriaz inguratuta egotetik, erdigunean kokatzera pasatu dela esan daiteke.

2.3 Nortasuna eta ezaugarriak

Elgoibar Ikastola Ikastolen Elkarteko kide sortzaileetako bat da, Ikastolen mugimenduaren baitan kokatzen da, eta Ikastola ereduaren ezaugarri komunak bereak egiten ditu. Gure hizkuntza eta kulturaren hedapenarekin nahiz testu-liburu edo material didaktikoak sortzearekin konprometituta gauden eskolak batzen ditu elkarte honek. Ikastolen Elkarteko kide izateak gainontzeko ikastolekin elkarlanean hainbat proiektu garatzeaz gain Herri-Administrazioarekin komunikazioa errazten digu. Kooperatiba bat gara. Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazioko kideak gara, EAE-ko irakaskuntza gehienak biltzen dituena. Elgoibar Ikastolako merkatua Elgoibarko herrian kontzentratzen da batik bat, nahiz eta Mendaro edo inguruko herrietatik ikasle gutxi batzuk izan. Sozio-ekonomikoki Ikastola osatzen duten familien gehiengoa maila ekonomiko ertainean kokatzen da eta sozio-linguistikoki euskalduna da, oro har, gaztelaniaren eragin handia izan arren. Elgoibar Ikastolak gizartetzat Elgoibarko Herria dauka nagusiki, nahiz eta arlo batzuetan, Euskal Herri osoa hartu. Gizartearekin elkarlana eta ikastolak hari egiten dion ekarpena bere balioekin bat datozen

5


Hezkuntza-Proiektua | 6

gaietan jartzen du arreta, hots, euskara eta euskal kultura, pertsonaren garapen integrala eta berrikuntza. Hori honela, Elgoibar herriari zuzenduriko hainbat jarduera garatzen ditu, beste erakunde batzuekin elkarlanean. Horretaz gain, bere izaera berritzaileak, hainbat forotan parte hartzeko aukera ematen dio, ikastolako esperientzia erakutsi eta beste ikastetxe batzuei IKTen ezarpenean lagunduz. (Ikus Eranskina I)

2.4 Ikastolako hainbat momentu esanguratsu

Elgoibar Ikastolak 1962. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Herriko euskaldun eta euskaltzaleen ekimena izan zen eta Euskara bultzatzeko hainbat saio eta ekintzen ondorengo pausu gisara eratu zen. . Baimenik ezak arazo legal ugari sortzen zituen eta horiek ekidin nahian Elizaren babesa izan zuen eta “Escuela Parroquial San Bartolomé” izenarekin jardun zuen lehen urteetan. Lege aurrean Ikastolaren jabea “Pedro Miguel de Urruzuno” irakaskuntza Kooperatiba da eta Ikastolaren izena “Colegio San Bartolome”. 1986. urtetik aurrera, “San Bartolome Ikastola” izena hartuko du, hasi eta 24 urtera. 1976an Ikastolak gaur duen eraikinean jaso zituen 6 urteko ikasleetatik gorakoen gelak. 1993. urtean irakasleen partaidetzarekin eta gurasoen ordezkariekiko kontsultak ere kontuan hartuz, Ikastolaren Hezkuntza-Proiektua onartzen da. Urte berean, maiatzaren 24an, Euskal Eskola Publikoaren legearen aurrean, sare publikoan ez integratzea erabaki da. 2001eko abenduaren 12tik aurrera, gaur egun duen Elgoibar Ikastola izena hartzen du. 2002. urtetik aurrera egun dugun egoitzan biltzen dira ziklo eta etapa guztiak. 2008. urtetik 2012. urtera honako aitortzak jaso ditu: Eskola Iraunkorraren aitortza, Kudeaketaren Kalitateari Zilarrezko Q-a eta Urrezko Bikain ziurtagiria Euskararen Kalitatezko Kudeaketari. 2012. urtean Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiak burutzen dira eta matrikulazioak izandako hazkundeari erantzuteko goiko kirol-eta jolas-gunean gela berriak atera dira eta eraikina handitu da.

6


Hezkuntza-Proiektua | 7

(Ikus Eranskina II)

2.5 Erronkak

Ikastola gaur egun dena kontuan hartuta eta Ikastolaren komunitatea osatzen duten pertsona zein eragileek etorkizunean izan nahi dutenean oinarrituz, hurrengo lan-arloak edo ildo estrategikoak zehaztu dira. Bi mailatan banatu dira, “Ildo Estrategikoak”, zuzenean ikuspegiak suposatzen duen nahia lortzera zuzenduak, eta “Ildo Bideratzaileak”, aurreko ikuspegi-ildoak lortu ahal izateko ezinbestekoak diren lan-arloak.

Ildo estrategikoak Komunitatea indartu (Komunikazioa, harremanak, inplikazioa, lankidetza): herrigintzan eta kanpoeragileekin ,profesionalekin, Ikasleen arteko erlazioetan eta gurasoekin. Berrikuntza bultzatu: IKT, Proiektuak Kalitatezko hezkuntza integrala garatu: balioak, ezagutza. Gizartearen, familiaren zein ikasleen beharretara zuzenduta aritu: zerbitzuak, hezkuntza pertsonalizatua. Herrigintza: euskara-eta euskalgintza-ekintzetan parte-hartze aktiboa, gurasoen zein ikasleen inplikazioa herri-mailako ekintzetan, herriko eragile eta agenteekin elkarlana, Ikastolarekin bat datozen ekintzetan euskara bultzatu.

7


Hezkuntza-Proiektua | 8

Ildo bideratzaileak Gizarteratzea: kanpo-komunikazioa. Sendotasuna: ekonomian, Ikasle-kopuruan.

3- HEZKUNTZA-PROIEKTUA

3.1 Zer da Hezkuntza-Proiektua

Dokumentu honek Elgoibar Ikastolaren Hezkuntza-Proiektua jasotzen du. Gure Heziketa Komunitatea osatzen duten alderdi guztiak biltzeko eta koherentzia handiagoa emateko baliabidea izatea du helburu. Bere funtzio edo eginkizun nagusiak hauek lirateke:    

Ikastolak dituen hezkuntza asmoak esplizitatzea inguru eta gizarteko ezaugarri eta behar soziokulturalak kontuan hartuta. Pedagogia-praktika gidatzea eta orientatzea Haur eta gazteen hezkuntzan eragile guztion koherentziarako hizpide izatea Ikastolako estamentu desberdinetan hezkuntza-komunitateko agente desberdinen parte-hartze aktiboa bultzatzea.

Bestalde lau ezaugarri ditu:  

8

Hezkuntza-sistemaren proiektuak definitzen duen marko legislatiboa kontuan hartzen du. Iraupen minimoa du ikastetxeko ikasleek hezkuntza prozesu konstantea jaso dezaten.


Hezkuntza-Proiektua | 9

 

Ikasle guztien hezkuntza bateratzen du eta denen arteko lanari koherentzia eman. Eskola-jardun guztietarako eta eskola komunitateko partaide guztientzako loteslea da.

3.2 Eragileak

Hezkuntza proiektuak ikastetxearen bizitzari eta dinamika osoari eragiten die. Beraz, hezkuntzaaktibitate guztiak koordinatu eta eskola-komunitateko partaide guztietara garatzen da. Hezkuntza-komunitatea osatzen duten partaide guztiak hartzen ditu eragiletzat. Zalantzarik gabe, partaidetza handitzen den heinean, helburuak lortzeko aukerak handiagoak dira. Eskola ez da hezkuntza-proiektuaren eragile bakarra. Proportzionalki, astean eta hilabetean zehar gutxi dira ikasleak eskolan pasatzen dituen orduak. Horretaz gain, txikia da eskolak besteekiko izan dezakeen eragina. Pertsonaren hezkuntzan, eskolak bezain beste, familiak eta gizartea eragiten dute. Beraz, gizartea bera hezitzailea izatea lortzea da helburu. Herri edota hirietako asmoak hezitzaileak izatea lortzen dugun heinean, aurrera pausu handia ematen ari garela esan dezakegu. Eraldaketa horretan denok gaude inplikatuta: familiak, eskolak, erakunde sozialak, eragile politikoak eta gizartea bere osotasunean. Gizarte hezitzaile bat lortzen dugun heinean, gure haur eta gazteek euren giza garapenerako testuinguru egokia aurkituko dutela ziurtatu dezakegu. Elgoibar Ikastola zera da: Haur-Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako (0-16 urte) ikasleei giza balioetan oinarritutako kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen dien guraso, langile eta laguntzailez osatutako herri-onurako hezkuntza kooperatiba integrala.

9


Hezkuntza-Proiektua | 10

3.3 Ikastolaren izaera: zeregina, ikuspegia eta baloreak Zeregina

Elgoibar Ikastola, 0-16 urte bitarteko elgoibartarrei eta inguruko herritarrei zuzenduriko kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen duen ikastetxea da. Herri-ekimenetik sortua izanik, Elgoibarren euskara eta euskal kulturaren zabalkundean konpromisoa du. Hezkuntzan eta bizikidetzan Euskara irakas-hizkuntza izanik, eleaniztasunean hezten ditu ikasleak. Hezkuntza bere osotasunean ulertzen du, integrala, ezagutzaz gain balioak landuz. Hezkuntza aurrerakoia eskaintzeko asmoz, arlo ezberdinei zuzentzen zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Gurasoei zein gizartearen beharrei zuzentzen zaizkien zerbitzuekin osatzen dute bere hezkuntzaproiektua, eta zerbitzu hauek hezkuntza-prozesua indartzearen ikuspegitik lantzen eta eskaintzen ditu. Kooperatiba integral izaera du, non profesionalez gain, guraso eta ikasleen partaidetza bermatzen eta sustatzen den. Ikuspegia

Ikastola kide den komunitateko pertsonekin eta eragileekin elkarlanean (gurasoak, profesionalak, ikasleak, herritarrak, eragileak) Euskal Herrian erreferentzia izango den kalitatezko hezkuntza integrala eta berritzailea eskaini nahi da.

10


Hezkuntza-Proiektua | 11

Gizartearen, familiaren zein ikasleen beharretara aurreratzeko gai den erakunde moduan eraiki nahi da, beti ere, zerbitzu-eskaintza aurreratua izanik. Herri-mailan, euskara eta euskalgintza bermatzen eta sustatzen duen ezinbesteko eta erreferentziazko eragilea izan nahi du, euskalgintzaren zein herrigintzaren aldeko lanean diharduten gainontzeko eragileekin elkarlan estuan arituz. Azkenik, Elgoibarren eta Elgoibarko herritarren garapenean eta ongizatean protagonista nabarmena izan nahi du Ikastolak. Balioak

Euskara eta euskalgintzarekin konpromisoa Bikaintasuna eta etengabeko hobekuntza Berrikuntza eta ekintzailetasuna Lankidetza, elkarlana eta parte-hartzea. Portaera arduratsua. Aniztasuna Errespetua Ingurumenarekiko konpromisoa Solidaritatea

3.4 Ikastolaren eskaintza

0-16 urte bitarteko kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu. Ikastolak eskaintzen dituen zerbitzuak bi multzo nagusitan bana ditzakegu: hezkuntza-zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak. Hezkuntza zerbitzuak ikasleen ikasketa eta garapenari zuzenki erlazionatutakoak dira. Horiek, gainera, beste bi arlotan banatzen dira: ohiko ikasketa eta eskolaz kanpoko jardunak. Bestalde, zerbitzu osagarriak, hezkuntza-eskaintzarekin zuzenki erlazionaturikoak dira, nahiz eta horiek garatzen diren uneak ere umeen eta ikasleen hezkuntzarako garrantzitsuak izan eta beraien garapenean lagunduko dituzten ekintzak garatu.

11


Hezkuntza-Proiektua | 12

3.5 Hezkuntza eredu

Gure hezkuntza ereduaren azken xedea pertsonak bere osotasunean heztea da, hiru eremu nagusietan: norberaren garapenari dagokionean, gizarte kide den heinean eta naturarekiko duen loturan. Euskalduntasunetik mundura zabalik kokatzen gara, identitatea eta aniztasuna uztartuz, bizikidetzarako baldintza egokiak eraikiz. Hezkuntza xedea:

Gazteek, subjektu gisa, herritar gisa, bizitza osoago bat izan dezaten ... prestatzea. Ikasleak bizitza osorako oinarrizkoak, garrantzizkoak eta ezinbestekoak izango diren konpetentziak bereganatzea. Bizitza osorako oinarrizkoak izango diren konpetentzia instrumentalak irakatsi. Jakitearen logikatik egiten eta erabiltzen jakitearen logikara igarotzea. Baliabideak mobilizatzeko eta erabakiak hartzeko gai izatea, besteen iritziak entzutea, aukera desberdinak balioestea, norbere burua eta bizi diren mundua ezagutzea, herritar parte-hartzaile eta solidarioak eta etorkizunean profesional trebeak izatea, testuinguru desberdinetan zereginak arrakastaz gauzatzea, norbere emozioak adierazi eta erregulatzeko gai izatea. Ezagutzak bizitza errealeko arazoen aurrean aplikatzen jakitea. Pertsona osoaren garapenaz arduratzea. Ikasten ikasteko oinarrizko izango diren konpetentzia instrumentalak lortzea. Pentsamendu eta izaera osatzen duten ezagutzak adieraztea.

12


Hezkuntza-Proiektua | 13

3.5.1 Curriculumaren printzipioak

Elgoibar ikastolak Euskal Curriculumean definitutako oinarrizko konpetentzien garapena bultzatuko du, hala nola:     

ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, norbera izaten ikastea, egiten eta Ekiten ikastea.

Konpetentziak aipatzen ditugunean, ez gabiltza eduki, gaitasun, edota helburuen zerrendatze soil bati buruz, baizik eta zera esan nahi dugu: konpetentzietan oinarritutako hezkuntzarekin bat egiten dugula; hots, gure ikasleek, konpetentzia horiek guztiak eskuratzeaz gain, denak era bateratu eta integratuan erabiltzeko gai izan behar dutela egoera ezberdinei irtenbide eraginkorrak emateko; beste modu batera esanda, jakin bai, baina egin eta erabiltzen jakiteko. Ikaslea norbere aurkikundeetara bultzatu behar dugu, ekintzak eta harremanek askatzen dituzten arrazonamendu eta gogoeten bidez, jarrera jakinguratsu, ikertzaile eta sortzailea bere barnean etengabe eraiki dezan. Elgoibar ikastolak etorkizunerako hezkuntza-proiektua planteatzen du giza-garapenera bideraturiko prestakuntza bidez. Proiektu horrek erantzuna ematen die aldi berean ikastola ostean egin beharreko ikasketen beharrei, eta horrekin batera oinarri sendoak eskaintzen ditu ikasleak bizitzan zehar gizarteak egingo dizkien eskaerei erantzuteko gai izan daitezen; pertsona eraginkor moduan, euren bizitza zentzuz gidatuz, euren etorkizuna hautatuz eta hautaketak arduraz eginez. Elgoibar ikastolak, hezkuntzaren ikuspegi integralaren barnean ondo kokatuz, berrikuntzaren eragile indartsu diren zientzien eta teknologien nahiz IKT-en ezagutzari eta erabilerari garrantzia berezia ematen dio. Gure curriculuma eusten duten 5 zutabe nagusiak ondorengo hauek dira banan- banan: Eskola barneratzailea

Pertsona eta gizartea uztartzen dituen eskola

Garapen jasangarria zaintzen duen eskola Ekintzailetasuna bultzatzen duen eskola

13

Bizikidetza lantzen duen eskola


Hezkuntza-Proiektua | 14

Eskola barneratzaile edo guztiontzako eskola

Elgoibar ikastolak euskal hizkuntza eta kultura transmititzeko, horien erabilpen eraginkorra egiteko, garatzeko eta indartzeko konpromisoa du sorreratik, beti ere munduko beste kulturei irekia. Gure ikasleen komunikazio-hizkuntza nagusia eta ikasteko hizkuntza euskara izango da. Bestalde, gure ikastolak eleaniztasunaren alde egin du , Ikasleak bere lan edo harremanetarako beharko dituen beste hizkuntza batzuen ezagutza praktikoa ere gauzatuko dugu. Pertsonak erdigunean jartzen dituen antolamendu eredua da gurea, bai familien beharretara egokituko dena, bai ikasleen eta baita langileen ongizatea topatuko duena ere, horrek eramango baikaitu kalitatezko eskaintza lortzera. Kalitatezko eskaintza, hezkuntza-komunitate osoaren ahalik eta asebetetze-mailarik altuena lortzearekin parekatzen dugularik. Hezkuntza-konpetentzia orokorrak lortzeko ardura, irakasleen, gurasoen eta ikasleen arteko elkarlan partekatuarena da eta horrek gizarte osoaren elkarlana ere eskatzen du. Elgoibar Ikastolak gaur egungo euskal gizarteak ezaugarritzat dituen kultura aniztasunaren testuinguruan (genero, balio, gizarte-portaera, portaera politiko eta erlijioso ezberdinak) denentzako izan behar duen eskola inklusiboaren alde egiten du lan. Printzipio horri jarraituz eta, aukera berdintasunaren alde, gure ikasleek Euskal Herrian eta Europan txertatuta nahiz munduarekin harremanetan egongo den euskal gizartean bizitzen jakin dezaten, konpetentzien aniztasunari begira dagoen hezkuntza erantzuna eraikitzea da gure egitekoa (esku-hartze eredua bultzatu, aniztasunari eta bakoitzaren premiei erantzun, jarrera irekia eta parte hartzea indartu). Gure ikastola akonfesionala da, eta hori era honetara ulertzen dugu: ez dugu inongo sinesmen erlijiosorik garatzen. Eta era berean inor ez da baztertua izango bere pentsaera erlijiosoarengatik. Pertsona eta gizartea uztartzen duen eskola

Hezkuntza-jardunbidearen helburua gizakiaren konpetentziak mailarik handienean garatzea lortzea dela ulertzen dugu, bere izaera hirukoitz eta bereiztezinean: norbanako subjektu gisa, (ikasle bakoitza, besteekin batera bere biografia eraikitzen duen subjektu autonomoa da ) gizarteko kide edo partaide gisa ( ikasle bakoitza kultura aniztasuneko marko batean euskaldun legez identifikatzen dugu) eta naturako partaide gisa (kosmosean eta lurrean kokatuta dagoen giza espezieko partaide eta izaki bizidun legez).

14


Hezkuntza-Proiektua | 15

Garapen jasangarria zaintzen duen eskola

Azkenik, gure Hezkuntza filosofiari helduz, ezin dugu ahaztu Ikastolak garapen jasangarriaz arduratzeko eta ikastolan lantzeko duen erantzukizunaz. Baliabideen urritasunaren kontzientzia hartu eta beraien erabilera osasuntsua bultzatzeko ideia berriak sortu behar ditugu. Komunitatearekin batera, ingurumenaren zaintzarekiko sentsibilitatea piztu eta hobetze-ekimenetan parte aktiboa izan behar du Ikastolak. Gure bizitza-kalitatea mantentzeko eta, ez hipotekatzeko etorkizuneko belaunaldiak beraien beharrak asetzeko ezinbestekoak izango dituzten baliabideak , bide berriak asmatzen eta sortzen jarri behar gara. Bizikidetza lantzen duen eskola

Elkartasunean hezi nahi dugu, nork bere burua aintzakotzat jotzea, nork bere buruaz irudi baikorra izatea alegia, eta nork bere burua hobetzea gure asmo eta lehia bakarrak dira. Hezi nahi dugu gizabanakoon dibertsitate fisikoa, gaitasunezkoa, sexu-mailakoa, soziala, ekonomikoa, iritzi eta ideologikoa nahiz sinesmenari dagokiona onartuz, ulertuz eta errespetatuz. Dibertsitateak sortzen dituen gatazkak elkarrizketaz eta jarrera toleranteaz bideratzeko ahalegin guztiak egin nahi ditugu. Giza eskubideen eta pertsonaren duintasunaren begirunean oinarritutako hezkuntzaren aldeko ahaleginak berresten ditugu, edozein xede edo egokieraren gainetik. Ikastolaren helburua da iraganean, orainaldian edo etorkizunean Giza Eskubideen urraketaren edozein justifikazioaren aurrean jarrera kritikoa indartzea. Eskubide horiek haustearen ondorio diren biktimekiko elkartasuna eta laguntza erakutsiko dituzten jarduerak sustatuko ditugu. Benetako bizikidetza demokratikoa sostengatuko duten balioak eta jarrerak indartu nahi ditugu, hezkuntza esparrutik hasi eta gizarte osoraino helduz.

15


Hezkuntza-Proiektua | 16

Ekintzailetasuna

Gure hezkuntza-komunitatean eta gure gizartean kultura demokratikoa finkatuko duten jarduera adostuak eragitea nahi dugu. Prozesu parte-hartzaileek izango dute lehentasuna gure ikastolan . Ikasleek, gurasoek zein irakasleek, ikastolan eta gizartean ekintzailetasuna garatzeko bideak, egoera propioak izan behar dituzte: parte hartzeko foroak, gizartea zein ikastola hobetzeko proposamenak jasotzeko eta eragiteko bide sistematizatuak. Ikaslea hezi eta eragiten duen testuinguruetatik eta testuinguruetarako ikasiko duelako,beharrezkoa ikusten dugu eskola-sistema eta eskola-kultura eraldatzea; testuinguru berriak sortzea eta eskolako espazio eta denborak irekitzea.

3.5.2 Ikasleen irteera profil orokorra (konpetentzia orokorrak)

Gure ikastolak, kontuan izanda ikaslea ikastolatik irteterakoan egoera mota ugarirekin topo egingo duela, ikaslea bizitzarako prestatuta dagoen pertsona izatea nahi du. Horrek esan nahi du, iragana eta oraina interpretatzeko eta zentzua emateko konpetentziak lortuta dituela, beti ere, dakigun bezala, bizitza testuinguru ( fisiko-naturala, sozio-politikoa, teknologiko-zientifikoa, ludiko-estetikoa) batean garatzen dela eta bertatik proiektatzen dela etorkizuna kontuan izanik. Testuinguru horren baitan (partikularra eta unibertsala), bizitzako hainbat jarduera-eremutan (garapen pertsonala , akademikoa eta lanekoa) oinarri sendo eta irizpide etikoekin moldatzeko prestatu nahi ditugu ikasleak, eta eremu horietan sor dakizkiokeen arazoei eraginkortasunez irtenbidea bilatzeko. Horretarako berme onena oinarrizko konpetentziak (orokorrak eta espezifikoak) ikasle guztiek eskura ditzaten da gure nahia. Ikasten eta pentsatzen ikastea, iturri ezberdinetatik jasotako informazioa kritikoki erabiltzeko eta bizitza osoan ikasteko tresnak eskuratzeko. Komunikatzen ikastea, eleanitza izatea, euskara ardatz izanik. Informazioa lortzeko, lantzeko eta komunikatzeko baliabide digitalak erabiltzea eta hizkuntza-normalizaziorako gaitasuna izatea. Elkarrekin bizitzen ikastea, beste kideekin harremanetan errespetuz jokatzen jakiteko, taldean lana egiten jakiteko eta solidarioa izateko.

16


Hezkuntza-Proiektua | 17

Norbera izaten ikastea, autonomiaz jokatzen jakiteko, bere burua ezagutzeko eta norberaren identitatea babesteko Egiten eta Ekiten ikastea. Iniziatibarako gaitasuna izateko, plangintzarako eta diseinurako.

3.5.3 Irakaslearen profil orokorra

Gure ikastolan, euskara denez hizkuntza nagusia eta ikuspegi eleaniztunaren ardatz, ikastolako irakasleak maila altuko hizkuntza-eskakizuna bete behar du, euskararen erabileran, ofiziala den (beste) hizkuntzaren erabileran eta, bere betebehar didaktikoek hala eskatzen badute, hirugarren hizkuntza baten erabileran ere. Era berean, prestakuntza eta jarrera egokiak behar ditu ikasleek oinarrizko konpetentziak gara ditzaten laguntzeko, curriculumeko arloen bidez eta ikastola-bizitzatik kanpoko egoeretan eta eremuetan. Azkenik, familien, ikasleen eta gizartearen espektatibak kontuan hartuko ditu eta ikastola-eredua etengabe hobetzen lagunduko du. Irakasleen hizkuntza-mailari dagokionez EGA eskatzen da oinarrizko ziurtagiri gisara. Pertsonal ezdozenteari ere gutxiengo euskara-maila eskatzen zaio. Ikastolako oinarrizko dokumentazio osoa euskaraz dugu eta hala behar izanez gero gaztelaniazko bertsioa ere badugu. Gurean lan-sistema euskararen inguruan burutzen da. Familiekin komunikazioa euskara hutsean edota elebidun izaten da. Instituzioekin harremanak bi hizkuntzetan egiten dira. Ikastola bere aldetik euskaraz aritzen da horiekin. Hornitzaileekin Ikastola euskaraz aritzen da, haien erantzuna era anitzekoa izaten bada ere.

3.5.4 Familia eta gizarte hezitzailearen profila

Aurrez aipatu bezala, familia ikastolako bazkidea izanik, ikastola kooperatibari dagozkion gobernuorganoetan parte hartuko du, bertan beharrezkoak diren erabakiak hartuko ditu eta bere mailan, hezkuntza-komunitatearen ongizate orokorraren ardura hartuko du.

17


Hezkuntza-Proiektua | 18

Era berean, prestakuntza eta jarrera egokiak izango ditu bere seme-alaben heziketan aktiboki jokatzeko zuzenean eta irakasleekin elkarlanean. Azkenik, irakasleen, ikasleen eta gizartearen espektatibak kontuan hartuko ditu eta ikastola-eredua etengabe hobetzen lagunduko du, bereziki euskara eta kultura ekimenak babestuz.

3.5.5 Material didaktiko propioan oinarritua

Elgoibar ikastolak parte hartzen du erabiltzen dituen material didaktikoen elaborazioan, ikastolen mugimenduaren ezaugarriari jarraiki, pedagogia berrien sustatzailea izanik. Irakasle guztiek parte hartzen dute material berri horien erabilpenaren gaineko ikastaroetan eta, bestalde, haien garapenaren eta ebaluazioaren protagonista oso garrantzizkoak dira. Curriculumaren berriztapenak dagokien irakasleen etengabeko eguneraketa eragiten du. Eguneraketa hori hobekuntzak ezarri aurretik nahiz ezarri bitartean izaten da, hezkuntza material berriaren erabilpen zuzena ziurtatu eta hura geletako errealitatera egokitzen dela bermatzeko, hezkuntza materialen egile berberek zuzentzen dute eta, kasu gehienetan, Ikastolen Elkarteari dagozkio. Honela, eguneraketa ez ezik, metodo eta curriculum elementu berrietan egile lankidetza ere bada. Eta hori guztia Informazio eta Komunikazio Tresnen (IKT) hedapenerako azken teknologien garapenean eta erabilpenean guztiz murgilduta, gai horretan ere etengabeko hobekuntza txertatu nahian.

18


Hezkuntza-Proiektua | 19

3.6 Antolaketa eta kudeaketa

3.6.1 Gobernu egitura eta funtzionamendu egitura

1973an Irakaskuntza kooperatiba forma legala aukeratzen da Pedro Miguel Urruzuno izenarekin. 1976an Guraso eta langileen kooperatiba bihurtzen da , kudeaketa demokratikoa, parte-hartzailea eta gardena bultzatzeko. Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba herri onurako izendatu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Sailburuak 2002ko abenduaren 2an, 2003ko urtarrilaren 20an argitaratu zen aginduan, Euskadiko interes orokorraren alde egiten duelako eta 64/1999 aginduak herri onurako izendapenerako baldintzak betetzen dituelako, hau da, hezkuntzarako xedea duela eta irabazi asmorik ez duela, bere estatutuetan espresuki azalduz: Ekonomia-ekitaldi batean emaitza positiboa sortzen bada, onurak ez dira bazkideen artean banatuko. Sozietatearen kapitalen bazkideek egiten dituzten ekarpenek, derrigorrezkoek nahiz borondatezkoek ez dute diruaren legezko korritutik gorako interesik izango, horiek eguneratu ahal izango den arren. Kontseilu Errektoreko karguak dohainik betetzen dira. Halere, diru-konpentsazioak eman dakizkieke Kontseiluko kideek dagozkien egitekoak burutzerakoan izaten dituzten gastuetarako. Lan-bazkideen edo, kasua bada, lan-bazkideen eta inoren konturako langileen ordainketek ez dute gainditzerik izango sektoreko soldatadun langileei aplikatzen zaien hitzarmen kolektiboak lanbideko kategoria eta jardunaren arabera ezartzen dituen ordainketen ehuneko berrogeita hamarra. Elgoibar Ikastola (ERKIDE) Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioko partaidea da. Ikastolaren kooperatiba izaera kontuan izanik, Batzar Nagusia da organo gorena. Kudeaketa-mailan etapaka eta zikloka antolatzen da batik bat. Zuzendaritza Taldean ikastolako eremu guztiak presente daudela ziurtatzen da. Eremu bakoitzak, pedagogikoak bezala administratiboak, bere arduraduna du. Bestalde hainbat proiektu eta programa berritzaile garatzen dihardugu. Proiektu bakoitzak bere arduraduna du. Honen ardurapean dago hauen planifikazioa, garapena, ebaluazioa eta hobekuntza plana burutzea. Zuzendaritza taldea anitza da eta zuzendariak koordinatzen du. Horien betebeharra da prozesu estrategikoen jarraipena burutzea eta Ikastolako atal desberdinen jarraipena egitea.

19


Hezkuntza-Proiektua | 20

(Ikus Eranskina III)

3.6.2 Prozesukako kudeaketa

Elgoibar Ikastolak EFQM eredutasunean kudeatzen ditu bere administrazio-eta pedagogia-mailako prozesuak. Antolaketa-eredu horrek arlo ezberdinen kudeaketa errazten du, ezarritako kudeaketa sistemari erantzunez. Prozesua da kudeaketarako oinarrizko elementua eta 3 prozesu motatan antolatzen dira:  prozesu operatiboak (bezeroengan eragin zuzena dutenak),  estrategikoak (Ikastolako eginbehar guztien oinarri direnak),  euskarriak (sistemak funtzionatzen jarraitu dezan ezinbestekoak direnak). Banaketa horrek Kudeaketa Sistemaren ikuspegi orokorra ulertzen laguntzen du. Dena dela, ProzesuSistema kontzeptua ere erabiltzen da prozesu-multzo batzuk sortzeko. Multzo hauek kudeaketasistemaren ikuspegi orokorra ulerkorragoa egitea dute helburutzat, nahiz eta, aipatu bezala, kudeaketarako oinarrizko elementua prozesua izan. Urtean zehar, eta hiruhilabeteko aldizkakotasunarekin, prozesuaren jarraipena burutzen da, zehaztutako adierazleen neurketa, hobekuntzen jarraipena eta hobekuntza berrien identifikazioa helburu duelarik. Horri esker, Urteko Kudeaketa Plana prestatu eta bere jarraipena egiten da, ikastolako ikuspegi eta jarraipen osoa eginez. (Ikus Eranskina IV)

3.6.3 Finantziazioa

Ikastetxearen finantzaketa-portzentajerik handiena (% 80) Hezkuntza Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Udalaren laguntzen eskutik dator. Gainerakoa, gurasoen ekarpenen bidez osatzen da. Zuhurtasunez jokatzea du helburu, arriskuak ekidinez eta oreka mantenduz.

20


Hezkuntza-Proiektua | 21

21


Hezkuntza proiektua ei