Issuu on Google+

Euskal Herriko Mus Federazioa

PRENTSA DOSIERRA www.euskalherrikomusfederazioa.org

EUSKAL HERRIKO V. MUS TXAPELKETA PRENTSA DOSIERRA

Euskal Herriko Mus Txapelketa

1.orrialdea

w w w . e u s k a l h e r r i k o m u s t xa p e l k e t a . o r g

Agiri osoak 6 orrialde ditu.


Euskal Herriko Mus Federazioa

PRENTSA DOSIERRA www.euskalherrikomusfederazioa.org

MUS JOKOAREN SORRERA Mus jokoaren lehenengo aipamena Manuel de Larramendi filologo eta Jesuita euskaldunak egin zuen 1754ean bere hiru hizkuntzetako hiztegian (Euskara, Gaztelania eta Latina)

Historia zale gehienek diotenez, Euskal Herrian jaio zen 40 kartako karta-sorta erabiltzen duen mus joko hau. Mus izena musu-tik etor litekeenaren zantzu handiak daude, musua baita jokorik onena, 31a adierazteko keinua. Hordago-aren esapideak ere, hor dago leku adierazletik etor litekeela huste da, apustua maila gorenera iristen denean esan ohi den adierazpena.

Jokalariei launa karta ematen zaizkie. Karta hauek banatu ondoren, lau fase (edo jokaldi) izaten dira, hurrenkera honetan: Handira: Kartarik handienak nork dituen. Txikira: Kartarik txikienak nork dituen. Pareak: Parerik onenak nork dituen; nolabait, zenbateraino diren antzekoak suertatu zaizkizun lau kartak. Jokoa: Jokorik onena nork duen. Karten balioen baturaren araberakoa da, eta 31 puntu behar dira gutxienez. Inor ez bada horrenbestera heltzen, puntura jokatzen da. Kasu horretan, 30 puntu izango da punturik onena.

EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETAREN SORRERA Hamar urte igaro dira bideari ekin genionetik eta zalantzarik gabe bide oparoa izan delakoan gaude. Aurretik bide luzea izan arren, garrantzitsua da nondik gatozen gogoratzea, nora goazen ez ahazteko.

2002. urtean. Iparra Hegoa elkartea Euskal Herriko Mus Txapelketa antolatzen hasi zen. Garai hartan, Orreaga Fundazioak Nafarroako mus txapelketa antolatzen zuen. Bai Euskal Herriari ekimena, Iparra Hegoa eta Orreaga fundazioak hausnartu eta Euskal Herri osoko muslariak biltzeko une edo gune bat sortzea adostu zuten. Zazpi herrialdetako muslariak herri gisa aritzeko eta lotzeko egitasmo txiki bat zabaltzeko erabakia hartu zuten.

Euskal Herriko Mus Txapelketa urtez urte indartuz joan da eta beste hainbat esparrutan bezala, Euskal Herria oinarri hartuta egitura propio bat sortzearen beharra nabarmena zen. Egitura hori sortzeko helburuarekin, txapelketaren antolakuntzan gero eta pertsona gehiago antolatzen joan dira azken urteetan eta guztion artean Euskal Herriko Mus Federazioa sortu dugu.

Egindako bide honetan ezinbestekoa izan da Iparra Hegoa, Orreaga Fundazioa eta Bai Euskal Herriari elkarteen laguntza, baina behin onez ikasita eta gutxieneko egitura sortuta, Euskal Herriko Mus Federazioa osatutzat ematen dugu.

Euskal Herriko Mus Txapelketa

2.orrialdea

w w w . e u s k a l h e r r i k o m u s t xa p e l k e t a . o r g

Agiri osoak 6 orrialde ditu.


Euskal Herriko Mus Federazioa

PRENTSA DOSIERRA www.euskalherrikomusfederazioa.org

EUSKAL HERRIKO MUS FEDERAZIOAren HELBURUAK Mus txapelketak guk huste baino zabalduagoak daude. Adibidez inork gutxik badaki ere Munduko Mus Txapelketa ere antolatzen da lau urtero. Horretarako, Euskal Herria munduaren aurrean ordezkatu ahal izateko Euskal Herriko Mus Federazioa osatu dugu.

Helburu horrekin, pauso sendoak ematen ari gara. Euskal Herriko Mus Federaziotik eskutitz bat bidali diogu Munduko Mus Federazioari bertako partaide izateko informazioa eskatuz.

Gure helburua ez da gaur egun egiten diren mus txapelketak ordezkatzea, indartzea baizik eta bide horretan Euskal Herri gisa, gure izatea eta nortasuna aldarrikatzea.

Emeki-emeki Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko sortu dugu Euskal Herriko Mus Federazioa. Horregatik antolatzen dugu nazio mailako txapelketa herriz herri.

Euskal Herrian mus jokoa, mahai jokoetan zabalduena izaki eta jakinik modu eta ohitura ezberdinetara jokatzen zela, oztopoak gainditu eta elkar hartzea helburu duen egitasmoa indartzeko erabakia gauzatzera dator Euskal Herriko Mus Federazioa.

Bide honetan hainbat eta hainbat elkarte, talde eta pertsonen laguntza jasotzen dugu antolakuntzan.

EUSKAL HERRIKO V. MUS TXAPELKETAren AURKEZPENA •

AURREKARIAK: Txapelketa datuetan •

Azken bi urtetako txapelketako parte hartzea errepikatu da igoera txiki batekin., pasa den urtean 2250 inguru izan dira zazpi herrialdetan barna herriz herri parte hartu zuten euskaldunak. o

2009ko txapelketan 1.120 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan.

o

2010eko txapelketan 1.800 bikotek parte hartu zuten txapelketan.

o

2011ko txapelketan 2.200 bikotek parte hartu zuten txapelketan.

o

2012ko txapelketan 2.250 bikotek parte hartu zuten txapelketan.

Zabalpena: Euskal Herri osoko 250 herri baino gehiagotan jokatu ohi da Euskal Herriko Mus Txapelketa.

Euskal Herriko Mus Txapelketa

3.orrialdea

w w w . e u s k a l h e r r i k o m u s t xa p e l k e t a . o r g

Agiri osoak 6 orrialde ditu.


Euskal Herriko Mus Federazioa

PRENTSA DOSIERRA www.euskalherrikomusfederazioa.org

TXAPELKETAREN FASEAK o HERRIETAKO KANPORAKETAK  

 



Herriz herri antolatuko dira lehen kanporaketak, gaurtik hasi eta 2013ko urtarrilaren 31 arte. Txapelketan edonork parte hartu ahalko du, bere herrian nahiz bertan antolatzen ez bada ingurukoren batean. Horretarako museko bikotea izan eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko ditu lekuan bertan. Parte hartzean oinarrituriko ordezkaritza joango da herrialdeko kanporaketara: Herriko mus kanporaketa onartzeko GUTXIENEZ LAU BIKOTEk parte hartu behar dute. • 4 bikotetik - 10 bikote arte : bikote bakarra herrialdera. • 11 bikotetik - 18 bikote artean: bi bikote herrialdera. • 19 bikotetik – 25 bikote artean: hiru bikote herrialdera. • 26 bikotetik aurrera: lau bikote herrialdera. • Ordezko bikote baten kontaktua ere bidali beharko da badaezpada ere. OHARRA: Herrialde bakoitzeko antolakuntzak, sailkatu kopurua orekatzeko eskubidea eta bete beharra izango du. Herrialde edo herri bakoitzari dagokion bikote partaidetza gainditzen denean, herrialde bakoitzeko antolakuntzak herri nahiz eskualde mailako kanporaketak antolatzeko ahalmena izango du, herrialde mailako ordezkaritza orekatzeko helburuarekin.

o HERRIALDE MAILAKO KANPORAKETAK • •

Zazpi herrialdetan egingo dira kanporaketak. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa eta Zuberoan hain zuzen. Kanporaketa egunak eta xehetasunak, webgunean zehaztuko dira. Baina aurreratu dezakegu herrialdeetako kanporaketak 2013ko otsailaren 23an izango direla. Finalerako pasea: Herrialde bakoitzetik gutxieneko ordezkaritza bat finkatuko da eta gainerako parte hartzearen arabera finkatuko da. Adibidez: 2012ko txapelketan Arabatik 16 bikote sailkatu ziren, Bizkaitik 16 bikote, Nafarroa Garaitik 32 bikote, Gipuzkoatik 32 bikote, Lapurditik 14 bikote, Behe Nafarroatik 12 bikote eta Zuberoatik 4 bikote.

o NAZIO MAILAKO FINALA 

Agurainen (ARABA) burutuko da, 2013ko martxoaren 9an. egun osoko festa izango da, bazkari eta musikaz lagundurik.

SARI NAGUSIAK: 45.000 euro baino gehiagotan baloraturiko sariak •

Herri mailan o o

Parte hartzaile bakoitzak ardo botila bat jasoko du oroigarri gisa. Horrez gain herrialderako sarrera eta herri bakoitzean jarri ohi diren sariak biltzen saiatuko dira tokiz toki.

Euskal Herriko Mus Txapelketa

4.orrialdea

w w w . e u s k a l h e r r i k o m u s t xa p e l k e t a . o r g

Agiri osoak 6 orrialde ditu.


Euskal Herriko Mus Federazioa

PRENTSA DOSIERRA www.euskalherrikomusfederazioa.org

Herrialde mailako sariak: o o

o

Final nagusiko sariak: o

Bikote txapeldunak:  Garai ikurra eta txapela, 3000 euro esku dirutan eta nazioarteko* bidaia 4 lagunentzat, Eroski Bidaiak-en eskutik. * Karibera bidaia dena barne.

o

2. bikoteak:  Garai ikurra, 1.500 euro esku dirutan eta 2 lagunentzako nazioartera bidaia. * Kanariar Uharteetara bidaia.

o

3. bikoteak:  750 euro esku dirutan eta asteburuko relax egonaldia Lesakako Atxaspi Hotelean.

o

4. bikoteak:  500 euro esku dirutan eta AEKn Euskaraz ikasteko urte osoko bi matrikula.

o

5. bikotetik 16.eraino opari txikiagoak.

EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETAKO ARAUTEGI OFIZIALA o

Herrialdeko txapelak eta garai ikurrak daude jokoan. Zehazki 7 bikotek jantziko dituzten 14 txapel. Gainera, lau pertsonentzako relax asteburuak Atxaspi Hotelean, bazkariak, afariak, Euskal Herriko produktuekin osaturiko saskiak eta Arabar Errioxako ardo loteak ere banatuko dira lehen sailkatuen artean. Horrez gain, finalerako sarrera eta herrialde bakoitzean sari bereziak banatuko dira irabazle eta parte hartzaileen artean.

Euskal Herriko Mus Txapelketarako arautegia webgunean duzue euskaraz, Gazteleraz eta frantsesez. www.euskalherrikomusfederazioa.org/arautegia

TXAPELKETAKO LAGUNTZAILEAK o

www.euskalherrikomusfederazioa.org/laguntzaileak

www.euskalherrikomusfederazioa.org WEBGUNE BERRIA, bitarteko berriak: •

ALBISTEAK: Zazpi herrialdetako albisteen jarraipena modu errazean burutzeko eran antolatu dugu.

FEDERAZIOA: Euskal Herriko Mus Federazioaren inguruko informazioa bildu dugu. Bertan parte hartu nahi duenari ere gonbita luzatuz.

Euskal Herriko Mus Txapelketa

5.orrialdea

w w w . e u s k a l h e r r i k o m u s t xa p e l k e t a . o r g

Agiri osoak 6 orrialde ditu.


Euskal Herriko Mus Federazioa

PRENTSA DOSIERRA www.euskalherrikomusfederazioa.org

TXAPELKETA: Mus txapelketako informazio guztia biltzen du. Nola parte hartu daitekeenetik hasi eta nor bere herrian txapelketako kanporaketa antolatzeko prestutasuna duen orok, zer egin beharko lukeen azaltzeraino. Urtez urteka Euskal Herriko txapeldunak izan direnen argazkiak eta izenak bildu ditugu.

HERRIZ HERRIKO INFORMAZIOA: Gune honetan, herrialde eta herria aukeratuz bertako informazioa ikusi ahalko da.

AGENDA: Agenda txikia da lehen begi kolpean ikusiko dena, goiburua sakatuz egutegi osoa ikuskatu ahalko da.

BOLETINA: Hala nahi duenak, astero jasoko ditu bere postontzi elektronikoan atari honetan plazaraturiko albisteak.

Euskal Herrian, 2012ko urriaren 24ean.

HARREMANETARAKO : RAUL GARTZIA (0034) 945 102 970 eta (0034) 649 995 038 prentsa@euskalherrikomustxapelketa.org

Euskal Herriko Mus Txapelketa

6.orrialdea

w w w . e u s k a l h e r r i k o m u s t xa p e l k e t a . o r g

Agiri osoak 6 orrialde ditu.


PRENTSA DOSIERRA Euskal Herriko V. Mus Txapelketa