Page 1

Zurekin

ZALDIBIAgara

Juan Karlos Izagirre Foru hauteskundeetarako zerrendaburua

ÂŤAukera eta ahalmen handiko herrialdea da Gipuzkoa. Baina, oraindik ere, asko dago hobetzekoÂť

A K I J U M EZTITXU A N E R R U K MARIEZ


Eztitxu Mujika Mariezkurrena Zaldibia, 1990 Irakasle ikasketak ditu, lau urtetan udaleko zinegotzi izan da, familiaren dendan ere aritzen da. Azken urtean ama izateko erronkari ere heldu dio. Lanean jarraitzeko indar, gogo eta ilusioa darion lantalde berriaren gidari paregabea .

ÂŤLanean jarraitzeko indarra eta esperientzia bildu ditugu, herriak balia gaitzalaÂť 2


Egungo gizartean, Udalak zerbitzuak emateko erakunde soil gisa agertzen dira eta hori aldatu egin behar da. Herritarrek protagonismo handiagoa izan behar dute eta Udalak horretarako bideak jarri. Herritarren tresna izan behar du Udalak.

H

erria egiteko era eta ikuspuntu ezberdinak daude, eta Udaletik egiten den lanak eta erabiltzen diren moduek badute eragina horretan. Ezkertiar eta independentista garenontzat jendartearen eraldaketarako gune bat gehiago da Udala, etxea, auzoa, lantokia, kuadrilla edo kalea diren bezala. Eraldaketa burujabetzatik dator, erabakiak hemen eta geuk hartzetik. Kolektiboan pentsatuz, norberetik ekinez. Horregatik da garrantzitsua herritarren ahalduntzea lantzea eta elkarlanerako bideak irekitzea. Pertsona askea ez da loturarik ez duena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta ahalmena dituena baizik. Udalean erabakiak hartzen dira, herrian eta herritarrengan eragina dutenak gainera. Erabaki horiek, azkar asko hartu ditzakete urrutiko bulego batean, gure herria ezagutu ere egiten ez dutenek. Har ditzake alkateak, nahiko azkar, dekretuak sinatuz. Har ditzake udal gobernuak, hilean behingo osoko bilkuretan. Edo erabakia herritarrek hartu dezakete, behar den forma eta erritmoan, elkarrekin hitz egin eta adostasunetara iritsiz.

Akaso hartutako erabakia berdina izan daiteke, baina erabakia hartzeko modu batek edo besteak herritarrengan uzten duten sentipena eta irakaspena ezberdinak dira guztiz. Urrutiko bulegoetan edota alkatearenean hartzen den erabaki bakoitzean, herritarrak ahalduntzeko aukera bat galtzen da. Norbera erabakiaren parte bada, berriz, bere sentitzen du, eta hori da gakoa, hori gure erronka. Erabakia hartu aurretik, ordea, bidea egin behar izaten da. Egungo bizimoduak ez digu uzten prozesuari behar adina denbora eskaintzen, emaitza bilatzen baitugu segituan. Baina gauzei bere denbora eman behar zaie, eta helburu bakarra ezin da tontorra izan. Bidean ikasten da gehien, bideak ahalduntzen gaitu. Eta amaieran, adostutako erabakia okerra izan bada, denon artean banatuko dugu errua; eta zuzena izan bada, berriz, guztion artean ospatuko dugu. 4 urte denbora gehiegi da agindu nahi duenarentzat eta gutxi herritarrak ahaldundu nahi dituenarentzat. Azken urteetan horretan ahalegindu gara, batzuetan asmatu dugu, besteetan ez. Lan batzuk egin ditugu, besteak martxan daude eta beste hainbat burutzeko geratu zaizkigu. Lantalde berria aurkeztu dugu erreleborako. Eman diezaiegun babesa herria ahalduntzen jarraitzeko.

2015-2019 arteko Zaldibiako EH Bilduko zinegotziak 3


Zurekin

AMEZKETA gara Zaldibiak behar dituen proposamenak

Herritarren partaidetzaz, plaza ingurua diseinatuko dugu

Herri bideak zabaltzeko auzolaneko irudia.

P

F

A

B

laza eraberritzeko erabakia hartu zen 2014ko parte hartze prozesuan. Erabaki hartan sakonduz, udal eraikin berriaren proiektua idatzita eta finantzaketa lotuta dago; obra esleitzea da hurrengo urratsa. Lanek dirauten bitartean badugu ordea erronka berria, plazaren diseinuaz eztabaidatzea: estalpea, parkea, terrazak... Nola antolatu? Herriaren bihotza izanik, guztiok dugu zeresana. Ikuspuntu ezberdinak jaso eta denon neurriko plaza diseinatzeko bideak jarriko ditugu. ldi berean, udal eraikin berriaren obra gauzatuko da. Behe solairuan Beti Gazte Elkartearen bulegoa eta Ostatua egongo dira, eta bertako zerbitzu eskaintza zabaldu nahi dugula. • Zaldibia Plazara! Partaidetza prozesua egingo dugu plazaren diseinuaz herriko sektore guztiekin hausnartu eta eztabaidatzeko. Behin eztabaida burututa, proiektua idatziko da. • Udal eraikin berriaren obrei jarraipena egingo diegu eta behe solairuko espazioen erabilerak landuko ditugu erabiltzaileekin.

4

Herri lurretan eta Aralarren, oreka eta elkarbizitza Zaldibiako bultzatuko ditugu

oru Aldundiak aurreko legegintzaldian izan duen norabidea eta erabilitako modua ez dira egokiak izan. Zer bezain garrantzitsua izaten da nola, baina EAJk eztabaida demokratiko, ireki eta gardenari uko egin dio. Aralar Parke Natural izendatu zenetik 25 urte igaro dira, eta orduko azterketek zioten ganadu karga handiegia zela eta neurriak hartu behar zirela. EH Bilduk enkargatutako Larreen Antolamendu Plana jaso berri dugu, eta hori izango da gure abiapuntua. elaunaldi bakoitzaren lana da hurrengo belaunaldiari bizi baldintza hobeak uztea. Aralarko lurretan bezala herrikoetan, jasangarritasunak, orekak eta berreskurapenak izan behar dute ardatz; horretarako, sektore ezberdinen elkarlana eraiki behar da. • Aralarren eta herri lurretan orekaren, elkarbizitzaren eta berreskurapenaren alde lan egingo dugu, zientzialariek eta erabiltzaileek duten jakintza baliatuz. • Goizaneko eraldaketa gunea sustatu nahi dugu, ekoizleak eta herritarrak lotuz. • Ingurumenak duen garrantziaz jabetzeko, ikuspegiak zabaldu eta ekimen praktikoak proposatuko ditugu.


Euskara, kultura eta kirola: egin, eta batez ere, eragin

IZAN KANTUZ ekimeneko argazkia.

E K

uskararen arnasgune da Zaldibia. Arduraz zaindu eta dagokion balioa aitortu nahi diogu gehienon lehen hizkuntza denari. Halere, asko dira euskararen jabe ez direnak eta bere egin nahi dutenak. Udaletik bitartekoak eskainiko dizkiegun arren, jauzi egin eta euskaraz bizi nahi dutenek, ezinbestekoa dute herritarron konpromisoa ere. ultura eta kirola ez dira soilik ikuskizunak, herri nortasuna, herri sorkuntza, herri jakintza dira. Jaiak ere kultura dira, baina aspaldian zain gaudela dirudi. Norbaitek eskainirikoa jasotzeko zain. Zaldibian badugu nortasun nahikoa kultura, kirolak, jaiak eta euskara bezalako eremuak antolaketa herrikoi batetik garatzeko, baita erronka berriak asmatzeko ere. • Zaldibiako kultur eragileak bildu eta ahaldundu nahi ditugu kultur eremuari bultzada berri bat emateko. • Udalaren jabetzako kultur eta kirol baliabide eta azpiegiturak eragile horien beharretara egokitzeko lan egingo dugu. • Euskara bere egin nahi duen orori bitarteko zabalak eskainiko dizkiogu.

Ertzetik erdigunera: aniztasuna, gazteria hezkuntza eta berdintasuna

2019ko martxoaren 8ko irudia.

E A

torkizuna izenburuko lau hitz horietan dago, baina ez da bere kasa etorriko; gaurdanik lan egin behar dugu norabide horretan eta eremu ezberdinetatik. "Bizitza erdigunera!" aldarrikatzen dugu feministok, egungo jendarteak ez dielako baliorik ematen etxeko lanei, zaintzari eta heziketari, nahiz eta denok dakigun oinarrioinarrizkoak direla. rlo horietan guztietan lan asko dago egiteko, kontzientziaziotik hasi, diagnostiko eta plangintzak egin eta politika zehatzak aplikatzeraino. Udalaz gaindi, herriko taldeekin zuzenean egin beharreko lanketak dira, eta Zaldibian badago horretarako sarea: Aske talde feminista, ZGA, Guraso Elkartea eta Lardizabal Herri Eskola, Etxekonekok aniztasun elkartea… • Herriko sare eta talde guztiekin elkarlanean aritu nahi dugu. • Hausnarketa, diagnostiko eta plangintzak egiteko bitartekoak jarriko ditugu. • Udalean, berdintasun teknikaria kontratatuko dugu barne zein kanpo lanketarako.

5


Zurekin

ZALDIBIA gara

Zurekin

Ezkerretik eskuinera: Jexux Mari Jauregi Beloki “Altzo Txiki” • Mila Etxeberria Arrese • Jon Luloaga Aranburu • Margari Eizagirre Aranburu • Mikel Luloaga Aranburu “Lulu”- Eztitxu Mujika Mariezkurrena • Unai Beloki Garmendia • Maialen Mendizabal Luluaga • Xabier Irastorza Jauregi “Berdi“ • Laida Elizegi Armendariz • Agustin Mujika Iartza “Takolo” • Jone Garmendia Alkaiaga

Lantalde gaztea eta herrigintzan esperientziaduna osatu dugu. Eremuz eremu lanketa sakon eta konprometitua egitera gatoz. Horretarako, zure konpromisoa ere ezinbestekoa dugu.

U

dalerako izen zerrenda bat baino gehiago, lantaldea osatu dugu eta badago aldea batetik bestera. EH Bilduren oinarriek ezarritako irizpideak ere kontuan izan ditugu: alkategaia emakumea izatea eta lantalde parekidea izatea, esperientzia eta freskotasuna nahastea, gazteak eta ez hain gazteak, kalekoak eta baserrikoak… Arloz arlo herritarrekin lan egiteko hautagai onenak ditugulakoan gaude. Hona esku artean darabilgun antolaketa proposamena: ALKATETZA: Eztitxu Mujika izango da alkategaia, Mikel Luloaga eta Unai Belokirekin osatutako hirukoak talde trinkoa osatuko dute HIRIGINTZA, PARTE HARTZEA, OGASUNA, ZERBITZUAK eta ONGIZATE ARLOAk landu, eguneroko gaiak kudeatu eta koordinatzeko ardura elkarbanatuko dute.

6

INGURUMENA ETA LANDA GARAPENA. Unai Belokik eta Xabier Irastorzak hartuko dute eremu honen ardura. Lehen zintzilik utzitako erronkei elkarlanean heltzeko gogotsu daude. KULTURA, EUSKARA ETA KIROLA. Agustin Mujika eta Jon Luloaga arituko dira arlo honetan. Herriko bi saltsero elkartu dira herritarrak zirikatu eta herri dinamika sustatzeko. BERDINTASUNA, GAZTERIA, ANIZTASUNA ETA HEZKUNTZA. Jone Garmendia, Laida Elizegi eta Maialen Mendizabali, bide berriak urratzea dagokie, etorkizunerako Zaldibia gaurdanik eraikitzeko oinarriak finkatzea hain zuzen. Margarik, Altzo Txikik eta Milak osatzen dute zerrenda. Hau da gure hautagaitza, herritarrekin batera lanera gogotsu datorrena. HERRIAK BALIA GAITZALA!


Orain

Zurekin

Zurekin

UDAL HAUTESKUNDEAK

@ehbilduzaldibia

FORU HAUTESKUNDEAK

www.zaldibia.org/ehbildu

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

zaldibia@ehbildu.eus

Profile for EH Bildu Zaldibia

Zurekin ZALDIBIA gara! EH Bildu HERRI PROGRAMA  

Advertisement