Page 1

HERRI PROGRAMA 2015 1

2 EDITORIALA 路 3 ELKARRIZKETA 路 4-9 LORTZEN HARI GARENA 路 10-11 HERRIALDEA - ESKUALDEA路 12 TALDEA

HERRI PROGRAMA 2015 12 ORRI.indd 1

2015/04/01 9:04:59


2

>> M editoriala

gure bidea.

ILA ESKER IRAKURLE: jadanik zu ere bidea egiten ari zara, hari gara beraz. Ez gara bidea egiten oraintxe hasitakoak, Zaldi bidea, Herri bidea, Udal bidea, Euskal bidea... Azken batean

Garaian garaiko bitartekoekin: zaldiz, oinez, edo Whatsappez. Herri kolore anitz eta biziaz osatutako udal-taldeak ditugu helburu, nahiz eta erreza ez izan. Batzuetan kanpotik dauzkagu mugak, besteetan norbere barruan. Apaltasunez baina, bidean aurrera egiteko deteminazio guztia dugu. Gure bidea behetik gorakoa da, gora iritsitakoan gorputz eta arima gogobetetzen duenetakoa. Helmugarako norabidean, bidean ikasitakoaz gozatuz. Bada beste bide bat ordea, aspaldian maiz entzuten duguna eta herri ondasun ekonomiko eta materialez jabetzeko tentazioari eutsi ezinik giza duintasuna kolokan jartzen duena. Hau ez da gure bidea. Herri-programa eta lan-talde honek BIDEA egin nahi du lau urte hauetan herritarrekin batera eztabaidatutako eta adostutako ildoan. Egitasmo batzuk ez dira bat-batean betetzeko modukoak izango, herri txiki hauetako bitartekoak mugatuak direlako. Batzuk, ordea, gauzatuko ditugu eta beste batzuk gauzatzeko bidean jarri. Nahiago dugu oinak lurrean jarrita aritu, egitasmoak artifizialki puztu baino. Orain artean bezala, gure bidean sakonduz eta euskal bidea indartuz.

HERRI PROGRAMA 2015 12 ORRI.indd 2

“Herri-programa eta lan-talde honek BIDEA egin nahi du lau urte hauetan, herritarrekin batera eztabaidatu eta adostutako ildoan.”

“Orain artean bezala, gure bidean sakonduz eta euskal bidea indartuz.”

2015/04/01 9:05:00


3 LAU URTEAN BIDEA IREKITZEN 2011-2014 legegintzaldia amaierara iritsi da. Lau urtez egindako lanaren inguruan balantzea egin nahi izan dugu orain arteko Bilduren udal-taldearekin. Hemen duzue hausnarketa:

L

au urte hauetan zein izan dira lorpen handienak zuen ustez?

Proiektuei dagokienez, hor daude Beti Gazteko berritze lanak eta elkartea bera, eskola-eremua eta parkeak, hilerriko lanak, argiteria, kultura-laguntzak, herri-krosa, arau subsidiarioak, hondakin bilketa-sistema berria, herri-bideen konponketa, interneteko herri ataria, auzolanak, “Etorkizuneko Zaldibia” parte hartze prozesua... Bestetik, funtzionamenduari dagokionez, hasieratik gertukoak eta irekiak izaten saiatu gara eta uste dugu lortu dugula. Eta hobetu beharrekorik? Arantzaren bat utzi dizuenik? Beti dago zer hobetu. Bat esatekotan parte hartzearen gaia aipatuko genuke. Gure ustez herritarrek Udala tresna bezala erabili behar dute, herritarrek esan behar diote Udalari zer egin. Horretarako daude hainbat gairi buruzko batzordeak eta udal herri-batzarrak. Hauetan, herritar gehiagok parte hartzea nahi genuke. Legealdi honetan saiatu gara hortarako bideak irekitzen, baina

HERRI PROGRAMA 2015 12 ORRI.indd 3

“ Hasieratik gertukoak eta irekiak izaten saiatu gara” “Gure ustez herritarrek Udala tresna bezala erabili behar dute, herritarrek esan behar diote Udalari zer egin. Hortarako daude batzordeak eta herri-batzarrak.” oraindik lan asko dago hor egiteko. Egia da baita ere, egungo bizimoduak ez duela asko laguntzen, baina gure ustez partehartzea oinarrizkoa da eta saiatu beharra dago hori bultzatzen. Pertsona eta herritar gisa zer eman eta zer kendu dizue udal-kargua izateak? Eman kendu baino gehiago. Herritarrekin harremanak izateko aukera eman digu, herriari eta bere funtzionamenduari buruz asko ikasi dugu, taldean lan egi-

ten ere bai. Ondo egindako lanak ematen duen poza sentitu dugu eta azken batean, herria ikusteko beste modu bat eman digu. Zerbait kentzekotan denbora, baina beharrak eraginda hori ere ondo kudeatzen ikasi dugu. Bukatzeko zerbait gehitu nahiko bazenute... Ba herritar guztiak animatu nahi ditugu aurrerantzean ere Udaleko kontuetan parte hartzera eta denon artean gure herriaren alde lan egitera.

2015/04/01 9:05:01


4

Lortzen ari garena... Zaldibia Gorria Herriari eman eta herriarengandik jaso. Zaldibiak kalitate oneko zerbitzuak eskaintzen ditu eta hauek hobetzen eta zabaltzen jarraitu beharra dago. Bide horretan hainbat proiektu beharrezko ikusten ditugu: Merkataritza. Merkataritzak bizia ematen dio herriari eta esan beharrik ez dago beherantz egin duela azken boladan. Herriko merkataritza bultzatzea eta herritarren kontzientzia piztea ezinbestekoak direla uste dugu.

Hondakinak. Zaldibitarrok aurrerapen handia eman dugu bilketa-sistema berriari eta bakoitzaren konpromisoari esker. %33tik %80 birziklatzera iritsi gara oso denbora gutxian. Hala ere, beti dago zer hobetua; esaterako, hondakin gutxiago sortzea eta berrerabilpena bultzatzea, baita auzokonpostaren apustua ere. Gaiarekiko sentsibilizazio eta heziketa kanpainak beharrezkoak dira.

Udal-zerbitzuak. Gure asmoa zerbitzu-sarea hobetzen eta herritarren beharretara egokitzen jarraitzea da, baita zuzeneko kontratazioei eustea ere, lehentasuna herriko jendeari emanaz. Hilerria eta hileta zibilak. Hainbat konponketa lanekin jarraitzea ezinbestekoa da hilerrian. Bestetik, gure artetik joan dena agurtzeko moduak aldatu direnez, beharrezkoa jotzen dugu hileta zibilen gaia lantzen jarraitzea. Ur-sarea. Ur zikinen gaia konponduta, edateko uraren sarean hainbat konponketa eta egokitzapen egiteko plana martxan jartzea beharrezkoa ikusten dugu.

Fiskalitatea eta gardentasuna. Aipatutako zerbitzu hauek guztiek kostua dute, besteak beste, zaldibitarrok tasen bidez ordaintzen duguna. Beharrezkoa iruditzen zaigu informazioa gardenki herritar orori azaltzeko bideak bilatzea eta behar denetan eztabaidaguneak irekitzea.

ESKOLA-EREMUA

Azken urteetan hainbat egokitzapen egin dira eskola-eremuan eta horretan jarraitzea ezinbestekoa da. Haurtzaindegi berria egitea da datozen urteetako lehentasuna, parte hartze prozesuan argi geratu zenez, baita eskola-sarrera estaltzea ere.

HERRI PROGRAMA 2015 12 ORRI.indd 4

2015/04/01 9:05:03


5 Zaldibia Berdea Ingurumena. Amalurra babestea eta zaintzea guztion eginbeharra da eta bide horretan, eguneroko ohitura txikiek zeresan handia dute: mugikortasunak, hondakinen kudeaketak, elikadurak eta energiak... Ingurumenarekiko errespetua edozein proiektutan bete beharreko baldintza dela uste dugu. Herrian bertan garatzeko hainbat proposamen dauzkagu: herri-baratzeak, auzokonposta indartzea, garraio publikoa sustatzeko kanpainak egitea, bioaniztasuna bermatu eta indartzeko kanpainak egitea... Lehen-sektorea. Ingurumenaz hitz egitean ezin aipatu gabe utzi lehen sektorean dihardutenen eta baserritarren lana. Lan horri esker gorde baitira belaunaldiz belaunaldi Zaldibiako herriaren izaera eta hain maite ditugun bazterrak.

Basogintza. Basoak eraberritzeko eta bertako landaredia bultzatzeko planak sustatzea dugu erronka. Turismoa. Geroz eta indar handiagoa duen landa-turismoaren barruan asko du eskaintzeko gure herriak. Aralarren atarian egonik, bisitari askorentzat erakargarria da Zaldibia. Eskualdeko beste herriekin batera turismo-gida bat egiteak eta gure eskaintza zabaltzeak bultzada emango lioke herriari; ez soilik bisitariei begira, herria bizitzeko ere bai. Herri-lurrak eta erreka. Auzolanean oinarrituz herriarenak diren lurren kudeaketa egokia egitea dugu helburu, herritarron beharrak bioaniztasunarekin uztartuz. Ildo beretik, hain beharrezko dugun erreka zaintzeko kontzientziazioa eta elkarlana bultzatuko ditugu.

HERRI PROGRAMA 2015 12 ORRI.indd 5

2015/04/01 9:05:06


6 Zaldibia Morea Ongizatea.

Aniztasuna.

Herritar guztien beharrak eta eskubideak entzuten eta errespetatzen dituen herria izan nahi dugu.

Aniztasuna aberastasuna da eta zaldibiar guztiok eskubide eta aukera berdinak izan behar ditugu edozein dela ere gure jatorria, sexua edo gaitasunak.

Sistemaren krisiak gogor kolpatu ditu herritarrak eta inoiz baino gehiago saiatu beharrean gaude osasun arretan, gizarte-laguntzetan, premia larrian daudenei laguntzen, eta abar.

Parekidetasuna. Pertsona orok aukera berdinak izatea dugu xede, eta argi dago oraindik bide luzea dagoela egiteko. Horregatik, lanean jarraitzea ezinbestekoa da. Udaleko politika publikoetatik hasi eta pertsonen burujabetza helburu duten herri-proiektuetara lan-esparru handia dugu. Indarkeria matxistaren aurrean, berriz, prebentzioa, heziketa eta erantzun bateratua ezinbestekoak dira, baita indarkeria sexista jasan dutenei arreta integrala eskaintzea ere.

HERRI PROGRAMA 2015 12 ORRI.indd 6

Elkarbizitza eta elkar-ezagutza dira giltza eta gure asmoa harreman horiek bultzatzea da. Herrian sortu berri den aniztasun taldea indartzea da, adibidez, horietako bat.

Gazteak eta helduak. Etorkizuna eta iragana direla esaten da eta orainalditik kanpo uzten dira. Bi sektore hauek bereziki kolpatuak izan dira krisia dela eta. Biek ala biek, jendartearen parte aktibo izan behar dutela uste dugu, eta herri-mailan sektore hauen parte-hartzea sustatzea oinarrizkoa da. Sektore hauen beharrei erantzuten dieten proiektuak sortu eta sustatzea dugu helburu.

2015/04/01 9:05:07


7 Zaldibia Urdina Kultura. Jendartearen isla da kultura, baita hau eraldatzeko giltza ere. Kultura aniztasunetik, euskal kultura ardatz, eskubide pertsonal zein kolektiboa da kultura. Aisialdi eta entretenimendu hutsetik harago doa, herri baten oinarria da. Herrian baditugu hainbat elkarte eta talde, eta elkarrekin lanean aritzea da bidea. Horrez gain, sorkuntzarako baliabide gehiago eskaintzea eta auzolana ezinbesteko direla uste dugu herri bizia izaten jarraitzeko. Euskara. Gure kulturaren, herriaren eta nortasunaren oinarria da euskara. Euskaldunok euskaraz bizitzeko eskubidea dugu eta bide horretan, UEMAren babesarekin lanean jarraitu behar dugu. Zaldibia euskararen arnasgunea da, baina halere badugu zereginik: herritarron hizkuntza ohiturak eta familia transmisioa lantzea, euskaraz ez dakiten herritarrei euskalduntze bideak irekitzen jarraitzea, tokiko euskal hedabideak babestea... Kirola, Hezkuntza eta aisia. Garapen pertsonal osorako beharrezkoak ditugu hirurak, izan haur, gazte edo heldu. Zaldibiak baditu hainbat Kirol Elkarte. Hauekin elkarlanean aritzea eta azpiegituren mantenu-lanak egitea funtsezkoak dira. Bestetik, hezkuntza eta aisialdiari dagokionez, bereziki haur eta gaztetxoei begira, behar berriak sortu dira eta eskaintza zabalagoa bultzatu behar delakoan gaude.

JAIAK. Urte osoan zehar asko

dira Zaldibian egiten ditugun jaiak. Festa hauek, gure eguneroko ohituren ispilu dira eta agerian jartzen dira herritarren zaletasun eta jokaerak. Horregatik, garrantzia handia du jaien antolakuntzak eta gure eredua argi dugu: festa herrikoiak, parekideak, euskaldunak eta partehartzaileak.

HERRI PROGRAMA 2015 12 ORRI.indd 7

Festak antolatzeko hainbat bilera egiten dira herritar eta eragile guztientzat irekiak. Bai urriko festak, bai auzoetakoak antolatzeko herritarren partehartzea oinarrizkoa izan da orain arte eta aurrera begira ere berdin. Hori da bidea, guztiontzat lekua izango duten jaiak nahi baititugu, herritarrok herritarrontzat eginak.

2015/04/01 9:05:09


8 Zaldibia Horia Hirigintza. Hirigintza eraikuntzak egitea baino gehiago da. Hirigintza proiektu batek herritarren egunerokoan eta bizimoduan eragin handia du. Ez da berdina herri bat heldu baten ikuspegitik eraikitzea edo haur batenetik eraikitzea, adibidez. Azken hamarkadan urrats handia eman da Zaldibiako herri-gunean irisgarritasuna eta kohesioa hobetuz eta kale nagusiari arnasa emanaz. Hau eta gehiago kontuan izanik, herri antolamendu proiektuarekin (arau subsidiarioak) jarraitzea ezinbestekoa izango da. Herri-gunekoak nahiko aurreratuta daude eta datozen urteetan landa-eremuari heldu behar zaio.

Etxebizitza asko eraiki dira eta hemendik aurrera, dauzkagun etxeak berritzen joatea, etxe hutsak eta zaharrak berreskuratzea eta salerosketaz gain bestelako aukerak aztertzea izango da bidea, alokairu soziala esaterako. Udalak herriko hainbat azpiegitura ditu bere esku eta hauen erabilera aukerak aztertzea eta berrikuntza lanak egitea ere beharrezkoa dela uste dugu.

HERRI PROGRAMA 2015 12 ORRI.indd 8

Bestalde, Udalaren eskumenean egon ez arren, Bilorerentzat irtenbidea bilatzen eta deskontaminazioa eskatzen jarraitu behar dugu behar diren ate guztiak joz. Konponbidea erakunde publiko ezberdinen elkarlanetik etorri beharko dela uste dugu gaur gaurkoz egoera zein den ikusita. Mugikortasunean ere, garraio publikoan hobekuntzak egin dira eta Zaldibiatik Ordiziarako bide-gorri proiektua aurrera doa. Hauek sustatzea eta bestelako proiektuak egitea, hala nola internet sarearena, beharrezkoak dira diru-laguntzak daudenerako prest egoteko.

2015/04/01 9:05:11


9 PARTE HARTZEA

Legealdi hontan Gipuzkoako Foru Aldundiak ITTEN, 2000 biztanletik beherako herriei proiektuak egiten laguntzeko zerbitzua jarri du martxan. Hori dela eta, “Etorkizuneko Zaldibia� parte hartze prozesua garatu da Foru Aldundiaren eta Zaldibiako Udalaren elkarlanaz eta lehentasunezko hainbat proiektu zehaztu ditugu herritarrok.

HARTU ZIREN ERABAKIAK: 1. Plazako frontoia estaltzea. 2. Haurtzaindegi berria eraikitzea eskola eremuan. 3. Udal eraikina eta plaza ingurua berritzea. 4. Artxanberriko udal-lokalen erabilera erabakitzea. 5. Antzokian berrikuntzak egitea. 6. Herri-gunea oinezkoentzat egokitzeko aukera ezberdinak lantzea Datozen urteetarako, beraz, baditugu aurrera eraman beharreko proiektuak. Batzuk martxan daude jada eta beste batzuk bide horretan jartzea da gure asmoa. Zaldibiaren oraina eta etorkizuna ez da gutxi batzuen erabakia, herritar guztiona da. Horregatik, herritarrek zuzenean parte hartzeko bideak bilatzea eta bultzatzea dagokigu, baita parte hartzearen kultura berpiztea ere, izan horrelako prozesuekin, edo udal-batzordeetan. Demokrazia zuzenean sinesten dugu eta hortarako baliabideak jartzen jarraituko dugu.

HERRI PROGRAMA 2015 12 ORRI.indd 9

2015/04/01 9:05:12


10

HERRI PROGRAMA 2015 12 ORRI.indd 10

2015/04/01 9:05:14


11

HERRI PROGRAMA 2015 12 ORRI.indd 11

2015/04/01 9:05:17


12

@ehbilduzaldibia zaldibia@ehbildu.net

Joxan Etxabe Nazabal - Lierni Irastorza Garmendia - Unai Beloki Garmendia - Izarne Arruebarrena Lizarraga

Josu Ugartemendia Ugalde -Eztitxu Mujika Mariezkurrena -Izaro Etxeberria Oliden - Arantxa Luluaga Izuskiza

Xumai Matxain Arruebarrena -Saroi Jauregi Aiestaran -Manuel Labaka Odria -Arantxa Armendariz Arizkorreta

Hasitako bidean jarraitzeko ilusioz eta gogoz gaude, herritarrentzat eta herritarrekin.

Aitor Mujika - Maialen Zubizarreta - Aitor Mujika - Maialen Zubizarreta - Aitor Mujika - Maialen Zubizarreta - Aitor Mujika - Maialen Zubizarreta - Aitor Mujika - Maialen Zubizarreta - Aitor Mujika - Maialen Zubizarreta

HERRI PROGRAMA 2015 12 ORRI.indd 12

2015/04/01 9:05:21

Herri programa 2015  

Zaldibiako EHBilduren Herri-Programa duzue hemen.