__MAIN_TEXT__

Page 1

E n e ro 2 02 1 Urt a rri la

Merezi duzun Santurtzi eraikiko dugu eta zurekin egingo dugu Gutxi barru, maiatzean, EHBilduren sorreratik hamar urte beteko dira, gure herriko ezkertiar eta subiranista guztientzako etxe komuna sortzeko hainbat indar politikoek egindako apustua. Hamar urte horiek ez dira Santurtzin alferrik izan, eta indarrak biltzeko prozezuak emaitzak eman ditu, eguneroko lanarekin, apaltasunetik eta gure herriarekiko konpromisotik Santurtzi hobetzea posible dela erakutsiz. Santurtzi hobetze horretan ezinbestekoa da entzutea eta elkarlanean aritzea gure kale eta auzoak hobekien ezagutzen dituztenekin, hots, sare-asoziatibo eta herritarrarekin eta egunean egunean, lan boluntarioa eta ahalegin handia eginez, Santurtzin bizitzea harrotasunerako arrazoia izatea egiten duzuenokin.

“EHBildurengan konfiantza duten santurtziarrak gero eta gehiago dira, beraz, gero eta hurbilago dago merezi duzun Santurtzi�

Horri guztiari esker, gero eta gehiago dira EHBildurengan zein bere proiektuan konfiantza duten santur-tziarrak. Urte hauetan guztietan Santurtzi hobetzeko gauza izan gara eta uste dugu urrats oso garrantzitsu baten unea iritsi dela, merezi duzun Santurtzi zurekin eraikitzeko unea.

MEREZI DUZUN SANTURTZI 2021 urteko lehen aldizkari honetan EHBilduren lau zinegotziei egindako elkarrizketak dakartzagu. Bertan irakurriko duzu landu dituzten gai inportanteenen egoera. Konprometituta ikusten ditugu eta gogoz jarraitzeko asmoz helburu zehatz bat lortzeko: merezi duzun Santurtzi posible egitea, eta zurekin egitea ere! Horrez gain, etorkizuneko Santurtzi diseinatuko duen plan bati buruz mintzatuko gara: HAPOaz, (Hiria Antolatzeko Plan Orokorra) modu urbanistikoan herria definitzen duen tresna. Hemen irakurri dezakezu gure iritzia gai honekiko: iraganean egin zituzten akatsak zuzentzeko garaia da, merezi duzun Santurtzi guztion artean eraikitzeko. Goazen ba!


SANTURTZI 670.22.22.83

Garbiketa Santurtzin

“Herria inoiz baino zikinago dago eta oso tristea da Gobernu Taldeak ez ikusiarena egitea”

Santurtziar gehienon sentzazioa da herrian garbiketa falta nabaria dela. Horregatik, EHBildutik egoeraren azterketa egin eta hainbat ondoriotara iritsi ziren. Elkarrizketa honetan zinegotzia den Carlos Sáezek ardatz nagusiak komentatzen dizkigu. Zergatik dago Santurtzi hain

zikin azken urteetan? Santurtziarrok eskotean lau milioi euro baino gehiago ordaintzen dugu garbiketa eta zarama bilketaren truke, baina enpresak bere eginkizunak betetzen ez baditu eta Gobernu Taldeak ez ikusiarena egiten badu, emaitza herrian azken urteetan dugun errealitate tristea da: zikinkeria. Urtea da salaketa egin zenutela, aldatu al da zerbait? Bide luzea dago oraindik. Egon diren aldaketak, gutxi izan badira ere, gure salaketen ondorio izan dira. Deigarriena, salaketen ostean bi isun jarri zitzaizkiola enpresari, salatzen genuen ez betetze baten ondorioz: ez zi-

tuzten bere langileen bajak betetzen. Horrez gain, denboraldi luzeetan ez dituzte izan kontratoak agintzen dituen makimeria eta kamioiak. Eta zer eragin zeukan horrek? Langile gutxiagorekin ezinezkoa dela kontratua bete eta behar den moduan garbitzea. Hori bai, enpresak zerbitzuagatik kobratzen jarraitzen zuen. Penagarria da, batez ere urteetan aritu izan direlako horrela, Udalak bazekien eta inoiz ez zien isunik jarri. Horregatik guk ildo horretatik jarraituko dugu lanean, jarraipen oso estua eginez eta Santurtzi merezi dugun bezain garbi egotea exijituz, lortu arte.

Politika sozialak:

“Ezin dugu Arnas Zentruaren itxiera bezalako mozketa gehiago onartu”

Ez-ohiko egoeren aurrean, ez-ohiko neurriak ezarri behar direla uste du Amaia Gineak, eta Santurtziko Udal Gobernuak guztiz kontrakoa den bidetik jo duela argi eta garbi dauka. Krisialdiaren hasieran murrizketarik egingo ez zuten prome-

sa adierazi zuten arren, azken hilabete hauetan zehar arlo soziala eta kulturala oso kaltetuak izaten ari dira gure herrian, zerbitzu batzuk desagertarazi dituztelarik. Justo arlo soziala inoiz baino gehiago behar dugunean, kontrakoa ari dira egiten.

Nola ikusten duzu osasun krisiari Santurtzin ematen ari den erantzuna? Gobernuak kudeaketarako gaitasun eskasa duela uste dugu. Hasieran normaltzat har zitekeen inprobisatzea, ez baikenuen halako zerbait espero, baina bat-batean jarraitzen dute, edozein moduz, etor litekeena aurreikusi eta aurreratu beharrean. Baina gehien harritzen nauena

gauza bat esan eta beste bat egiten dutela da. Murrizketarik ez zela egongo esan zuten baina honezkero zerrenda itzela da: Gaztebox eta nagusientzako Atseden Zentrua itxi dituzte (herritarren eremuan egoeraren larria hain nabaria den unean), SKAn sekulako mozketa dago, bertako langileen egoera are gehiago ezegonkortuko duena…eta honen guztiaren aurka izango gaituzte beti.


SANTURTZI santurtzi@ehbildu.eus

OHGZ ordaintzeko laguntzak:

�2021 urterako gure lehentasuna Santurtzin OHGZ ordaintzeko laguntza berriro ezartzea da�

Iaz, Santurtzin Gobernu Taldeak OHGZ ordaintzeko laguntza kentzea erabaki zuen eta erabakia 2021erako ere mantendu dute. Laguntza hauek 2017an ezarri ziren, EHBilduren urteetako lanaren ondorioz. Taldeko bozeramailea den Miren Matanzasek azaltzen digu egoera. Nola ikusi duzue EHBildun laguntza kentzea? Balorazioa oso negatiboa da,

indarrean egon den bitartean urtero 1500 familia baino gehiagori lagundu baitie. Gure ustez laguntza urrats garrantzitsua zen politika fiskal justuago eta progresibo baterantz, non gutxiago dutenek gutxiago ordaintzen duten. Hori horrela, zergatik erabaki dute kentzea? Hori EAJ eta PSOEri galdetu beharko litzaieke, beraiek baitira inorekin kontatu gabe erabakia hartu dutenak. Guri emandako azalpenek ez dute zentzurik: lehentasuna egoera larrienean daudenei laguntzea baldin bada ez dauka inolako zentzurik persona horiei begira hartu zen neurria ezabatzeak. Mozketa hutsa da eta atsedenik gabe

egingo dugu lan berriz ere neurria martxan jartzeko. Urte luzeko borroka baten emaitza izan zen, eta orain zerotik hasi behar berriro? Tira, zerotik ez gara hasiko, izan ere bost urtetan zehar legez kontrakoa zela esaten baitziguten, eta gure beste proposamen askorekin gertatzen den bezala, argi geratu da legearena aitzakia baino ez zela, gure ideiei zilegitasuna kentzeko asmoarekin. Baina argi daukagu, aurtengo aurrekontuetan egin dugun moduan emendakin batekin, berriro martxan jartzeko lanean jarraituko dugula, teknikoki zein ekonomikoki egingarria dela erakutsiz eta Santurtzin horren beharra dagoelako.

Politikarien soldatak: “Gure soldata jaitsiz esaten duguna betetzen dugula frogatu dugu� EHBildu Santurtzin oposizioaren lehen indarra da, beraz, legez, zinegotzi liberatu (soldatadun) bat izatea dagokio. Ardura hori Joxi Martinek hartu du, taldeko beste zinegotziek euren lanetan jarraitu eta EHBildun modu boluntarioan jarraitzen dutelarik. Zergatik onartu zenuten liberazioa? Gugan konfiantza ezarri zutenekiko erant-

zukizunagatik, ahalik eta lanik onena egiteko egin zutelako, eta hori horrela izateko, zenbat eta ordu gehiago izan Santurtziri eskaintzeko, orduan eta hobeto. Baina hori bezain argi geneukan gainontzeko politiko liberatuen soldatak gehiegizkoak direla. Horregatik, urteetan defendatu dugunarekin bat eginik, nire soldata %21 murriztea erabaki genuen,

gainontzeko politikoek baino %29 gutxiago kobratzea dena. Santurtzik urtean 10.000 euro aurreztuko ditu. Nolakoa izaten ari da esperientzia? Zinegotzia izatea oso berezia da, errazten baitizu herria hobeto

ezagutzeko. Hori bai, askotan gogorra egiten zaigu, gogo eta asmo on guztiek talka egiten baitute Gobernuak jartzen digun hormaren kontra. Herria auzolanean eraiki beharrean, dena alde bakarretik burutzea nahiago dute.


UDALETXETIK

SANTURTZI

HAPO berria

Hain izen bitxia duen gauza hori, eta Santurtziren etorkizunerako hain garrantzitsua dena

Urrian Santurtziren HAPO berriaren hasierako onarpena egin zen. Urrats garrantzitsua atzean uzteko egungo HAPOa, 1998an onartu zena eta urbanistikoki txapuza hutsa izateaz gain 700 familia baino gehiago ordenamendutik kanpo izan dituena, inolako babesik gabeko egoera sortu dielarik. Bide luzea eta lan handia dago oraindik behin-betiko onarpena egin arte, EHBildutik uste

Txitxarra, Mamariga, Barandiaran, Kueto, Billar eta Pajareseko zenbait eraikin ordenamendutik kanpo daude. 1998ko HAPOa onartu zenetik horren egoera injustoan dauden 700 etxebizitzetako 300 dira. EHBilduk urteak daramatza ahalik eta azkarren ordenamenduan “sartu� behar dituztela esanez. Gobernu Taldearen erantzuna beti izan da ezinezkoa zela, bideraezina eta gainera legez kanpokoa. HAPO berriak ea 300 etxebizitza horiek ordenamendu barruan egongo direla planteatzen du, beraz, bere eskubideak 22 urtean arrazoirik gabe bahituta egon dira. Hamarkadetako Santurtziren politika urbanistikoaren adibide hutsa

baitugu planteatzen dituen hainbat proiektu Santurtzirentzat oso kaltegarriak direla, beraz, alegazioen bidez aldatzen saiatuko gara. Baina garrantzitsuena eginda dago, 1998ko HAPOa Historian sartzen ari da. Gobernu Taldearen borondatea baino ez da falta aurrerantzean egiteke dagoen bidea akordioen bidez egiteko, guztion Santurtzi, merezi duguna, auzolanean egiteko.

baino ez da, asmo espekutatiboei erantzun diena beti, herriaren benetako beharrei erantzun beharrean. Seinale guztiek esaten dute Santurtzin populazioak eta familia kopuruak behera egingo dutela baina 1347 etxebizitza berri eraikitzea planteatzen dute. Ez dute, ordea, ezertxo ere egiten alokairuen merkatura ateratzeko gure herrian hutsik dauden 1700 etxebizitzak. Eta hau guztia gutxi balitz, zenbait proiektu zonalde berdeetan egiteko planteatzen dira, hala nola Billarren eraiki nahi dituzten 175 etxebizitza edota Fontusoko 109 etxebizitzak. Hau da, Santurtzi grisez margozten jarraitu. Eta zer gertatuko da berritzearen behar urgentea duten zonaldee-

kin? Azken 22 urteetan bezalaxe jarrai dezaten nahi dutela, ordenamendutik kanpo, enpresa eraikitzaile batek interesa izan arte (interes ekonomikoa, noski). HAPOa berritzea albiste ona da, bai, etorkizuneko Santurtzi margozten eta 1998an, txantxullo garaian, egindako akatsak konpontzen uzten digulako eta egiten dituen planteamendu batzuk ere albiste ona dira. Baina albiste txarren aurrean eta akats zaharren errepikapenaren aurrean, kaltetuei informazioa helarazten, lanean eta unean unean dagokiona egiten jarraituko dugu. Eta hori hemen eta orain, merezi duzun Santurtzi eraikitzeko HAPOa hobetuko duten alegazioak aurkeztea da.

Profile for EH BILDU SANTURTZI

Info Santurtzi 2021eko urtarrila  

Info Santurtzi 2021eko urtarrila  

Advertisement