Page 1

SANTURTZIKO UDAL TALDEA VICTOR SAEZ AUZUNEA, 2

94.461.87.00 – 670.222.283 bildusanturtzi@hotmail.com Agurrak: Joan den apirilean zuen auzoaren, Bullonen, hirigintza-plana onartu zen Santurtziko Udaleko plenoan. Santurtziko EH Bilduko Udal Taldekook honen inguruko gure ikuspuntua azaldu nahi dizuegu auzotarroi. Lehenik eta behin, gure elkartasuna adierazi nahi dizuegu Udal Gobernu guztien partez horrenbeste urteko utzikeria jasan duzuelako. EH Bildurentzat, eta gure ustez herri osoarentzat, auzoaren arazoa konpontzea lehentasuna da.

Lehenengoz, jakin ezazue EH Bilduk EZEKO borobila eman ziola EAJk aurkeztutako proiektuari. Alde batetik, arrazoi teknikoak direla eta; bestetik, arrazoi politikoengatik. Arrazoi teknikoei dagokienez, proiektua aztertu ondoren jakinarazi nahi dizuegu Udal Gobernuak berriro ere EKONOMIKOKI BIDERAEZINA den proiektu bat aurkeztu duela. Hori oso larria da; are gehiago aurreko proiektuaren

epaiaren

ondoren,

zeinetan auzotarroi arrazoia aitortzen zitzaizuen. Esandako epaiak proiektua ekonomikoki jasanezina dela adierazi zuen 26 milioi euroko kopuruagatik. Aldi berean, garrantzitsua da zuei jakinaraztea oposizioko alderdi guztiak (PP eta PSOE) ados gaudela argudio honekin eta beste alderdiek ere kontra bozkatu zutela.


SANTURTZIKO UDAL TALDEA VICTOR SAEZ AUZUNEA, 2

94.461.87.00 – 670.222.283 bildusanturtzi@hotmail.com Bestalde, arrazoi politiko ugari ere badira eta hurrengo lerroetan horiek laburbiltzen ahaleginduko gara. Gainera, ezin dugu alde batera utzi bizi dugun egoera ekonomikoa eta krisialdi larria. Gure lurraldean zehar ehunka etxebizitza berri utzik daude, bai BOE bai libreak, egokitu zaizkien pertsonek ezin dituztelako ordaindu. Horixe da etxebizitzaren egoera. Beste alde batetik, gure herriaren beharrizanak kontuan hartu behar dira: Beharrezkoak dira 1000 etxetik gora Bullonen, beste horrenbeste Villarren eta 700 inguru CLHn? Argi eta garbi EZ. Udalaren beraren datuen arabera, dagoeneko 1952 etxebizitza huts daude eta aurreikuspenen arabera, populazioa ez da areagotuko, guztiz kontrakoa baizik. Proiektu horiek behar dituen bakarra PNV-ren Gobernu Taldea da, bakar-bakarrik bere xahutze-politikak sortu duen diru-zuloa ordaintzeko (Bizkaiko zorrik handiena duen bigarren udalerria da). Eta arrazoi politikoekin bukatzeko, gure ustez Bullon auzorako aurkeztu duten proiektuak, paisaian, ingurugiroan eta hirigintzan eragin ikaragarria izango luke gure herrian, hamarkadatan arriskuan jarriz eta gure Serantes mendiko magalak (guztion ondarea eta hurrengo belaunaldietarako gorde behar duguna) urbanizatzeko lehen pausua emanez. Azkenik, adierazi nahi dizuegu ez garela proiektuari ezezkoa ematean geratuko,

EH Bilduk badauka Bullon eta

Santurtzirako beste alternatiba bat. Auzoaren oraingo egoera konpontzea lehentasunezkoa delakoan gaude eta, horretarako, datozen urteetan Santurtzin egongo diren etxebizitza-beharrizanak hausnartuko dituen azterketa sakon bat planteatzen dugu, zenbat etxebizitza berri behar diren (behar izatekotan) eta horietako zenbat Bullonen eraiki behar diren jakiteko. Era berean, auzoaren egoeraren gaineko azterketa sakon bat behar da, zehaztuz zein etxebizitza botako diren eta zein ez. Hori egin ostean, etxebizitza-bloke bat edo gehiago eraikitzea aztertu beharko litzateke, etxadiak zentzuz itxiz, etxebizitzarik gabe geratuko diren pertsonak beste etxe batean egokitzeko. Gainerako etxebizitzak hiri-antolamenduan sartu beharko dira, eta hiri-antolamendutik kanpo egotearen ondorioz etxebizitzek zein auzoak jasan dituzten kalteak konpontzeko plan bat jarri beharko litzateke, auzoa hobetzeko eta modernoago egiteko beharrezko konponketez eta azpiegiturez hornituz.

Borroka luzea izango da eta, ondorioz, harremanetan jarraituko dugu. Eutsi goiari eta gora Bullon!

Carta bullon auzokide eusk def  

Bullon auzoko makroproiektuari buruzko hausnarketa

Advertisement