Page 1

2018ko ekaina

LEZO

2. LEZO ERROTIK parte-hartze prozesua hasi dugu Hemos puesto en marcha el proceso de participaciรณn LEZO ERROTIK

3-4 Gaurkotasun-gaiak


Bada zenbait aste Lezoko Mendekosteak ospatu genituela. Zabarre piratak ez zion huts egin urteroko hitzorduari eta urtean zehar kanpoko kortsarioei lapurtutako altxorrak herritarron artean banatu zituen aurten ere. Ederra da lezoarrok jaien bueltan sortutako pertsonaia mitologikoa. Ederra da pentsatzea lezoar pirata ausartak, aberats gaizto ahaltsuei aurre egiten diela, ez gainera bere hobe beharrez, herritar guztion hobe beharrez, baizik. Zoritxarrez gaur egungo Lezo lekutan dago kontakizuna egia bilakatzetik. Gure herriaren norabidea lezoarrok baino, herritik urrun begira ditugun agintari eta enpresagizon boteretsuen interesek markatzen baitute. Euren diru eta botere goseak asetzera bideratutako proiektuekin Lezoren etorkizuna baldintzatzen dute (portuak, industrialdeak, erraustegiak, trenbideak...).

Han pasado unas semanas desde que celebramos, en Lezo, las fiestas de Pentecostés. El pirata Zabarre, acudió puntual a su cita y distribuyó, entre sus paisanos, aquellos tesoros que durante el año había robado a corsarios de otros países. Realmente admirable este personaje mitológico creado por el pueblo en torno a sus fiestas. Es fantástico pensar que ese valiente pirata de Lezo, se enfrenta a los malignas/ os,ricas/os y poderosas/os, no para su propio lucro sino para beneficiar a las gentes de su pueblo. Lamentablemente, nuestro pueblo está a años luz de que ese cuento se convierta en realidad. El futuro de Lezo, más que decidirlo su gente, viene marcado desde el exterior por intereses de gobernantes y grandes empresarias/os. Por proyectos encaminados a saciar sus ansias de poder y riqueza, a la vez que supeditan el porvenir de Lezo (puerto, polígonos industriales, incineradoras, ferrocarriles,…).

Bada garaia, lezoarrok gure herriaren lemazain lanean hasteko. Bada garaia, gure herriaren etorkizunaz gu geu jabetzeko. Horretarako sortu da Lezo Errotik prozesua. Herriaren etorkizuna, lezoarron beharretan, nahietan eta ametsetan ainguratzeko, errotzeko. Bai eta behar diren aldaketei errotik heltzeko. Izan ere, gure herriaren etorkizunaren jabe egiteko, ezinbestekoa baita norantz joan nahi dugun argitzea, herriaren etorkizuna amestu eta marraztea.

Es hora de que las/os lezoarras afiancemos el timón de nuestro pueblo y nos pongamos a trabajar. Es hora de que, cada una/o de nosotras/os, se responsabilice del porvenir de Lezo. Con ese fin, surge el proceso “ Lezo errotik”. Por un lado, para que el porvenir se sujete y arraigue en las necesidades, pretensiones y sueños de las/os lezoarras. Por otro, para hacer posibles, desde la base, los cambios que para ello sean necesarios. Pues para ser dueñas/os del futuro de este pueblo, es imprescindible asi mismo, ver con claridad hacia donde nos dirigimos, soñar y configurar el futuro de Lezo.

Gu ere Zabarrerekin ia batera itsasoratu ginen, lemari tinko heldu diogu eta gure arazo, behar eta erronken inguruko lehen gogoeta saioa egin genuen. Bidaia hasi besterik ez da egin, ordea. Gure herriaren etorkizuna lezoarrokin eta lezoarrontzat pentsatzea etengabeko erronka eta zeregina izango da guretzat ondorengo urteotan, gure herriaren lema eta burujabetza eskuratu artean. Guztiak gonbidatuta zaudete abentura zoragarri eta zirraragarri honetara. Lezoar piratok! Etorkizuna gure esku egon dadin… abordatzera!

A la par que Zabarre, amerizamos nosotras/os también, hemos agarrado con firmeza el timón y realizamos la primera sesión con el fin de reflexionar en torno a nuestros problemas, necesidades y retos. Sólo ha sido el inicio de este viaje. Pensar en el futuro de Lezo será, en los próximos años, además de un desafío para las/os lezoarras, una tarea continua hasta conseguir las riendas y la soberanía. Estáis todas/os invitadas/os a participar en esta ilusionante y emotiva aventura. ¡Piratas de Lezo! Para que el futuro esté en nuestras manos… ¡al abordaje!


LABUR-LABUR

PENTSIODUNEN MOZIOAK BABESIK EZ! Martxoko osoko bilkuran, pentsiodunek sartutako mozioa baztertu egin zuten Lezoko EAJtak eta PSEk bozkatzeko aukerarik eman gabe, pentsiodunei inolako azalpenik eman gabe. LA MOCIÓN DE LOS PENSIONISTAS SIN APOYO En el pleno de marzo, EAJ y PSE de Lezo retiraron la moción presentada por los/as pensionistas sin darles explicaciones, ni dar opción a poder votar la misma.

MILITARRIK GABE ASKOZ HOBE Maiatzaren 13an Jaizkibel desmilitarizatzeko mendi martxa antolatu zuten eskualdeko hainbat taldek, bertan Jaizkibel bezelako naturgune garrantzitsuak (Europa natura 2000-n parte da) herritarren gozamenerako izan behar duela aldarrikatu zen eta ez militarrak maniobrak egiteko.

NON DAGO PSEko ZINEGOTZIA? 2017-09-28ko Osoko Bilkuran, EAJk %30eko liberazioa onartu zion gobernukide duen PSEko Jose Angel Sanchez zinegotziari (10.593,56€ko ordainketa gordina urteko). 201801-25eko Osoko Bilkuran liberazio hori %50era igo zion (17.655,94€ko ordainketa gordina urteko). Baina non dago PSEko zinegotzi den Jose Angel Sanchez? Zein da bere lan jardunaldia Lezoko Udalean? Bada, lanaldi erdiko kontratua duen arren, ez da Udaletik agertzen, Lezoko Udalera ez da etortzen. Lanera azaldu gabe soldata ordaintzen dio Alkate jaunak. Zergatik onartzen eta babesten du Martiarena Alkate jaunak halako jarrera? Ze arrazoi dituzte?

MUCHO MEJOR SIN MILITARES.

DÓNDE ESTÁ EL CONCEJAL DE PSE?

El 13 de marzo varios grupos comarcales organizaron una marcha para pedir la desmilitarización de Jaizkibel. En la misma se reivindicó que los espacios naturales importantes como Jaizkibel (parte de Europa Natura 2000) deben ser para el disfrute de la ciudadanía y no para maniobras del ejército.

En el pleno celebrado el 28-09-2017, PNV y PSE decidieron aprobar la liberación parcial del 30% de jornada para el concejal socialista Jose Angel Sanchez (10.593,56€ bruto al año). En el pleno celebrado el 25-01-2018 decidieron aumentar esa liberación al 50% (17.593,56€ bruto al año). Pero, ¿cuál es la jornada laboral del concejal socialista en el Ayuntamiento de Lezo? Desde que se aprobó su liberación parcial no ha acudido al Ayuntamiento de Lezo a trabajar, no acude a su puesto de trabajo en el Ayuntamiento de Lezo. El Sr Alcalde le está pagando el sueldo sin que acuda a trabajar. ¿Por qué tolera y defiende esta actitud, esta situación el Sr Martiarena Alcalde del Ayuntamiento de Lezo? ¿Cuáles son las razones?

KOMERTZIO TXIKIA BAZTERTUTA Lezoko EH Bilduk komertzio txikia babesteko mozioa aurkeztu zuen, Usurbil eta Irun arteko merkatal zentro erraldoien metro karratuak ez bikoizteko, Lezoko EAJk eta PSEk mozioa baztertu egin zuten. EL PEQUEÑO COMERCIO EXCLUIDO EH Bildu de Lezo presentó una moción para defender el pequeño comercio para pedir que no se dupliquen los metros cuadrados de los gigantescos Centros Comerciales existentes entre Irun y Usurbil. EAJ y PSE de Lezo retiraron la moción.

SEXU ASKATASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA Lezoko EH Bilduk bat egiten du hurrengo egunetan LGTBI+ kolektiboaren eskubideak defendatzeko antolatuko diren ekimenekin. Eskubide hauek defendatzeko Nazioarteko Eguna, ekainaren 28an da. Adi deialdietara! DÍA INTERNACIONAL DE LA LIBERTAD SEXUAL EH Bildu de Lezo apoya todos los actos que se organicen próximamente para defender los derechos del colectivo LGTBI+ que se celebra mundialmente el 28 de junio. Estad atentas/os a las convocatorias.

ERRAUSTEGIA GELDITU OSASUNA BERMATU Maiatzaren 4an Lezoko osasun etxetik abiatuta erraustegiaren aurkako ekimena burutu zuen LEZON ONDO AI GINEN taldeak. Erraustegi batetik gertu bizitzeak duen arriskua salatu nahi izan zuten. Lezo, Zubietako erraustegitik arrisku handiko eremuan dago eta gure osasunarentzako oso kaltegarria izango dela salatu zuten. EL PARO DE LA INCINERADORA GARANTIZA LA SALUD. El cuatro de mayo, partiendo desde el ambulatorio de Lezo, el grupo LEZON ONDO AI GINEN llevó a cabo un acto en contra de la incineradora. Denunciaron el riesgo que hay al vivir cerca de una incineradora. Lezo está dentro de la superficie de riesgo de la incineradora de Zubieta lo cual, denunciaron que de llevarse a cabo será muy dañino para nuestra salud.

EAJ-PSE-REKIN ABERATSAK GARAILE Ba al zenekien EAJ-PSEk 15.400.000 euro oparituko dizkietela urtero Gipuzkoako 38 aberatsenei? GRACIAS A LAS POLÍTICAS DEL PNV-PSE LOS RICOS GANAN MÁS ¿Sabias que el PNV-PSE van a regalar cada año 15.400.000 euros a las 38 personas más ricas de Gipuzkoa?


LABUR-LABUR

LEZO EAJ-PSE GOBERNUA PRIBATIZAZIOAK BULTZATZEN EAJ/PSE Udal Gobernuak legegintzaldi honetan enpleguari dagokionean hartu dituen erabakiak kontuan hartuz gero, pribatizazioaren alde egin dutela begibistakoa da. Munizipalizazioaren aldeko erabakia hartu beharrean pribatizazioaren hautua egin dute; enplegu duina sustatu beharrean enpresen interesak lehenetsi dituzte. EAJ/PSE gobernuak pribatizatu dituen zerbitzuak: - Lorezaintza zerbitzua: Orain arte Udalak lan eskeintza argitaratzen zuen langabezian zeuden herritarrek denboraldi baterako lan aukera izan zezaten. Gaur egun enpresa pribatu baten esku dago. - Kale garbiketa eta hondakin bilketa zerbitzua: Legegintzaldi honetan amaitzen zen 2007. urtean EAJk FCC-Serbitzu enpresekin 8 urterako sinatu zuen kontratua. Zerbitzua publifikatzeko aukera aztertu beharrean, oraingo EAJ/PSE gobernuak berriro ere zerbitzua FCC-Serbitzu enpresa pribatuen esku uztea erabaki du 2022 urte arte. Zoritxarrez hemen ez dira bukatzen gobernu talde honen asmoak. Aurrez Lezoko argiteria zerbitzua ere saiatu dira enpresa pribatu baten esku uzten eta orain, Lezoko ur zerbitzua pribatizatzeko asmoa dute Añarbeko Urak, S.A.ren menpe utziz.

ENPRESA EMPRESA

EURO URTEKO ANUAL

NOIZ ARTE HASTA CUANDO

LOREZAINTZA JARDINERIA

GUREAK BERDEA

122.433,21€

2021eko iraila Septiembre 2021

KALE GARBIKETA

FCC-SERBITZU

461.741,14€

2022ko apirila

ZERBITZUA / SERVICIO

LIMPIEZA VIARIA

HONDAKIN BILKETA

Abril 2022

SAN MARKOS

RECOGIDA DE RESIDUOS

165.000€

2020ko abendua Diciembre 2020

PNV-PSE FOMENTANDO LA PRIVATIZACIÓN Observando las decisiones tomadas por el equipo de gobierno formado por PNV/PSE, queda en evidencia que el objetivo de este gobierno es privatizar los diferentes servicios del Ayuntamiento de Lezo. En vez de apostar por municipalizar los servicios, de fomentar un empleo digno, han preferido optar por la privatización y priorizar los intereses de las empresas privadas. Servicios privatizados por el equipo de gobierno PNV-PSE: - Servicio de jardinería: Hasta ahora el ayuntamiento ofertaba unos puestos de trabajo para que la gente que estuviera en paro pudiera optar a algún puesto, pero PNV/PSE han decidido otorgar este servicio a una empresa privada hasta el año 2021. - Limpieza viaria y recogida de residuos: En el año 2007 PNV firmó un contrato para los siguientes 8 años con las empresas FCC-SERBITZU para que fueran las adjudicatarias del servicio. Teniendo en cuenta que este contrato ha concluido durante esta legislatura, habría sido un buen momento para analizar la posibilidad de municipalizar el servicio, pero el gobierno PNV/PSE ha preferido firmar otro contrato con las empresas FCC-SERBITZU hasta el año 2022. Las intenciones de este equipo de gobierno no finalizan aquí. Estuvieron a punto de conceder el servicio de alumbrado de Lezo a una empresa privada y su próximo objetivo es privatizar y entregar el servicio de aguas de Lezo a Aguas del Añarbe, S.A.

JOSE LORENZO AYESTARAN LEGORBURU Centro Penitenciario ALICANTE II (Villena) Carretera Nacional 330, km. 66 03.400 Villena (Alicante)

Lezoko EH Bildurekin harremanetan jarri nahi baduzu edo zure iritzia eman edo galdera edo iradokizun bat egiteko bidali mezua: lezo.ehbildu.eus eta lezo@ehbildu.eus

Lezo EH Bildu ekaina 2018  

Lezoko EH Bilduk 2018ko ekainean argitaraturiko aldizkaria.

Lezo EH Bildu ekaina 2018  

Lezoko EH Bilduk 2018ko ekainean argitaraturiko aldizkaria.

Advertisement