Page 1

labur-labur

ehbildulezo@gmail.com

PRESOEN EGOERA Lorentzo Aiestaran: Soto del Realeko espetxean daukate isolamenduan hilabete batzutan Madrileko epaileen galderak erantzuten dituen bitartean. Ekainaren hasieran espero da Frantziako Nanterreko espetxera (1000 km) eramango dutela berriz. Xabier Alegria: 6 hilabete isolamendu gogorrean pasa ditu martxoaren bukaera arte. Puerto de Santa Mariako espetxean (1200 km) jarraitzen du. Kalean behar luke.

EUSKARA TALDEA Lezon badugu euskara bultzatzeko eta indartzeko asmoz hainbat herritarrez osatutako taldea. Laister izango dugu taldearen eta bere asmoen berri.

MARTIN GARITANO Gipuzkoako Aldun Nagusia herrian izan genuen otsailaren 20an Lezoko hainbat txoko, elkarte eta eragile bisitatuz Herritarrekin Herrira egitasmoaren barruan. 19:00etan Gezala Auditorioan bilera irekia izan zuen lezoarrekin. Espero dezagun gure iritzia ondo entzun izana.

MOZIOAK Azken Osoko Bilkuretan onartutakoak Bildu eta PNVren bozkekin. PSE-EEko zinegotzia ez da bertan izan hirutan: 1.-Harkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko adierazpen instituzionala Bildu eta PNVren bozkekin. 2.-Urnieta eta Irungo IATko langialeek beraien lan baldintzak salatzeko aurkeztutako mozioa Bildu eta PNVren bozkekin 3.-Bonantza uzo elkarteak aukeztutakoa Lezo eta Donibane artean bidegorria egitearen alde Bildu eta PNVren bozkekin 4.-Saharako Arabiar Errepublikaren aldekoa bere 38. urteaurrenean Bildu eta PNVren bozkekin 5.-Martxoaren 8aren bueltan Emakumeen Nazioarteko egunaren aldekoa Bildu eta PNVren bozkekin 6.-Herriko tabernen auzian 35/02 epaiketaren amaieraren aldekoa Bildu eta PNVren bozkekin 7.-Bandera espainolaren inposizioaren aurkakoa Bildu eta PNVren bozkekin. Udaleko ordezkariak Altamirako bizilagunekin elkartu ziren martxoaren 29an Altzate Auzo Elkartean auzoko ekipamendua hobetzeko asmoarekin. Azotarrek egindako proposamenekin azterketa eta bideragarritasun plana egin du udalak eta apirilaren 12ko bigarren bileran adostasun batzuetara iritsi ziren denak. 50000â‚Ź inguruko aurrekontua dago horretarako. Azken pausoa bizilagun guztien esku geratuko da izan ere auzotarrez osatutako lan-talde bat sortu baitzen proposamen hauek Altamirako etxe guztietara zabaltzeko. Laister bozkatu egingo dute egindako proposamenen artean batzuk aukeratzeko.

L

angabezia maila jasanezinetara heltzen ari da gure herrian. Miseria eta prekarietate soziala zein laborala etengabean zabaltzen ari dira eta, datuek erakusten dutenez, langile pobreen fenomenoa gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da. Izan ere, hamar langiletatik lau pobrezia mugatik behera bizi dira honezkero Euskal Herrian. Azken datuen arabera Lezon 449 pertsona daude langabezian, 236 emakume eta 213 gizonezko.

2014ko APIRILA 1 zbkia

harremanetarako:

ehbildulezo

Hau ez da krisiaren emaitza zuzena, ez da, hondamendi naturala bailitzan, onartu beharrekoa gertaera. Ez da arazo ekonomiko hutsa. Arazo guztiz politikoa da. Langabezia eta pobrezia areagotzen ari dira langabezia eta pobrezia areagotzen duten politikak egiten ari direlako. Patronalak gauza bakarra du buruan: lan kostuak, epe laburreko irabaziak. Baina hortik ez da ekonomiaren susperraldirik etorriko, ez eta lehiakortasunik. Soldatak murriztuz, espediente zein kaleratzeekin edota negoziazio kolektiboaren deuseztapenarekin, langabezia eta herriaren pobrezia areagotzen dira. Ordua da herri moduan pentsatzen eta aritzen hasteko. Eredu hau agortuta dago, denontzat, eta, beraz, eredu ekonomiko eta produktibo berri baterantz egin beharra daukagu, denok. Eztabaida asko egin behar dira: nola bultzatzen dugun jarduera ekonomikoa, nola sortzen dugun enplegu duina, nolako lan harreman eredua behar dugun honetarako, zer paper jokatu behar duen sektore publikoak, nola finantziatuko dugun ehundura produktiboaren berrantolaketa bat... hamaika dira egin beharreko eztabaidak, baina modu konpartitu eta adostuan egin beharrekoak. Bidegurutze batean gaude: edo bankaren eta multinazionalen berehalako mozkin ekonomikoen alde egin edo Euskal Herriaren etorkizun ekonomikoa bermatu. Eta, lehen esan bezala, hori arazo politikoa da eta, hortaz, konponbide politikoa behar du. LABek aldaketa prozesuaren zutabe soziala izan nahi du. Gu prest gaude buru belarri aritzeko gure herriak dauzkan erronka horiei begira eta eskaintza zintzo hori egiten dugu. Euskal Herriak bere bidea egiten hasteko garaia heldu delako. Langileen Euskal Herria nahi eta behar dugulako.

LANGILEOK ERABAKI, EUSKAL HERRIAK ERABAKI DEZAN! Adi maiatzaren 1eko mobilizazioei eta hartu parte. Oarsoaldeko LAB

editoriala aldarri honen alde egitea ere, gutako bakoitzari dagokigu. Euskal herritarrok izango gara ekainaren 8an egin nahi den giza katearen protagonista, gutako bakoitza eta guztiok batera.

kaleetan. Igande goizean alaitasun hori gurekin hartu eta guztiak Lakuntzara bidean jartzeko gonbitea egiten digute Gure Eskukoek. Ondoren berriro Lezon jaiarekin jarraitzeko. Gure etorkizuna beste inoren eskutan uzteko gauza garrantzitsuegia delako, guztioi dagokigulako, Lakuntzako kilometroa jendez, irrifarrez, kantuz eta alaitasunez betetzera gonbidatu nahi zaituztegu guk ere. Ekainaren 8an giza katean elkar ikusiko dugu.

Gure etorkizuna gure esku dugula eta ez dagoela beste inoren eskuetan.

Gure Esku Dagok lezoarrok ere erronka honetako protagonista izatea nahi du. IruĂąea eta Durango arteko kilometro bat jendez betetzea nahi du. 87. Kilometroa izango da lezoarrok bete beharko duguna, Sakanako Lakuntza herrian hain zuen ere. Metroz metro, elkarri eskua emanaz giza katea osatzeko 200 lezoarretik gora han egoteko erronka dugu.

Erabakitze eskubidea demokraziaren oinarrietako bat da, gutako bakoitzari baitagokio bere etorkizunarekin zer egin nahi duen erabakitzea eta guztion artean erabaki behar baitugu herri honen etorkizuna nolakoa nahi dugun. Honela

Baina lezoarrontzat aurtengo ekainaren 8ak badu bestelako berezitasunik ere, Lezon mendekoste jaien erdian izango baikara. Zabarre pirata eta bere eskifaia herrian izango dugu eta izango dugu egun horietan nahiko dibertsio Lezoko

rabakitze eskubidearen aldeko hitzordu garrantzitsua izango dugu ekainean Euskal Herrian, Gure Eskuk Dago mugimenduak deituta.

E

IruĂąea eta Durango elkartuko dituen giza katea egin nahi da eta horretarako 50000 lagunetik gora elkartu nahi dira. 50000 lagunetik gora jai giroan eta aldarrrikapen garbi batekin, euskaldunok badugula erabakitzeko eskubidea, euskal herriak baduela bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea eta nazio bat garela.

Oharra: Giza katean izen emateko, metroa erosteko edo egitasmoarekin bat egiteko Gure Esku Dago taldeko kideak ostiral arratsaldetan, 18:30etik 20:00etara kultura aretoan aurkituko dituzu eta larunbat eguerdietan herriko plazan. Gure esku dago, Lezo facebookean informazio gehiago izango duzu.


EUROPAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEAK aiatzak 25, Europako hauteskundeen aurrean," Herriek Erabaki" izena izango duen koalizioa jaio da . Bere baitan, EH BILDU, BNG, Andecha Astur, Puyolón de Puchas, Alternativa Nacionalista Canaria eta Unidad del Pueblo taldeak joango gara.

M

Egungo ereduak aberatsen eta pobreen arteko tartea handitu egin du ikaragarri, pobreen lerroak amaigabe gizenduz. Europar Batasuneko estatu gehienek bultzatutako eredua biluztu egin du krisiak: austeritatea, murrizketak... pertsonen eskubideen ordez merkatuaren beharrak. EH Bilduk, Europako ezkerreko beste alderdi kide askorekin batera, beste Europa bat eraiki nahi du: justua, soziala,

irekia, ekologista, berdintasunean oinarritutakoa, baketsua... Eta horren alde proposamen zehatzak proposatu eta konpartitutko ditu Europako Parlamentuan. Eskuineko ereduaren eta demokratikoki legitimatua ez dagoen Troikaren aginduek bigarren edo hirugarren planoan utzi dituzte herritarrak. Hori da gaurko testuinguru larria. Europan bizi den jendearen ongizate orokorra, berez, edo teorian, Europaren xede nagusia dena, zakarrontzira bota dute Europar Batasuneko estatu kide gehienek. Alderantziz, agintariek herritarren bizkarrera bota dute krisiaren pixu guztia, zorraren zama. EH Bilduk horren aurka borrokatuko du, baita Europan ere.

Europako Parlamentuan eta, beraz, Bruselan, EH Bilduk interlokuzio propioa izateak berebiziko garrantzia du euskal gatazkaren konponbidean. Euskal Herriak bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea duela adieraziko du EH Bilduk Bruselan eta Estrasburgon. Euskal Herriaren eta Europako Parlamentuaren arteko ezinbesteko lotura izango da EH Bildu, bi norabidetan. Euskal demokrazia eraikitzeko garaia dela adieraziko dugu Bruselan eta Estrasburgon. Madrilek eta Parisek elkarrizketa, akordioa eta herritarren borondatea ardatz dituen prozesuaren aurrean agertu duten jokabide itxia salatuko dugu; Aietek irudikatu zuen

IKURRINA BAI, ESPAINOLA EZ.... Hauxe da gure trantzia badu bere garrantzia ez da komeni agintzen duten dena onartzia horra gure iritzia espainola ez jartzia bandera ez bainan guk behar dugu independentzia badakit zaila dagola bainan noiz artean hola ez dezagula ahal bada berriz isuri odola bainan "mariano"nola? hori ezin da inola balkoi berean jarri ikurrina eta espainola

spainiako estatuak gure udaletxean bandera gorri-horia jartzeko aginduaren aurrean Lezoko ikurrinaren aldeko taldea sortu zen herrian eta inposaketa salatzeko kanpaina jarri zuen habian. Herriko eragile, elkarte eta norbanakoen ehunka atxikimendu bildu zituzten aste gutxitan herriaren nahia zein den islatuz. Herritarren artean ikurrinak ere banatu ziren etxeko balkoietan jartzeko. Martxoaren 22rako ikurrinaren aldeko eguna antolatu zuten eta eguraldiak ez bazuen asko lagundu ere jendea pozik ibili zen herriko kaleetan barna antolatutako manifestazioan. Plazan ekitaldia egin eta gero bazkari goxo bat dastatu zuten denek frontoian.

E

beren bandera eta traste "malaletxean"gaituzte dena onartuko dugunik inork ez dezaten uste aurka daude zahar ta gazte borrokan jai eta aste "ebrotik" behera jar ditzatela nahi duten hainbeste MARTZELINO LEGORBURU Xabier Alegria Loinaz PUERTO DE SANTA(doinua MARIAN "mainontzi") ESPETXERATUA

EH BILDU EREDU SOZIOEKONOMIKOA H BILDUn lehentasunezko helburu bat daukagu: Gipuzkoako persona guztiek bizitza osoan zehar beharko dituzten gizarte-zerbitzu guztiak eskura izan ditzatela, beti ere sare publikoaren barruan, kalitatezko arreta bermatuz. Jakin badakigu helburu ausarta dela, baina guretzako uko ezinezkoa ere bada. Eta gainera ziur gaude lortu daitekeela eredu ekonomiko eta sozialaren benetako aldaketa lortuz gero.

E

Zergak biltzeko sistemaren erabateko erreforma gauzatzeko konpromiso osoa dugu. Beste eredu bat nahi dugu, progresiboagoa, gehiago duenak gehiago ordain dezan, orain gehiago duenak zirrikituak eta ihesbideak erraz aurkitzen dituelako behar baino gutxiago ordaintzeko. Gure zergabilketarako sistema zuzenagoa eta eraginkorragoa izango da, zalantzarik gabe. Oso argi dugu EAJk Gipuzkoan egin duen Gizarte Politika penagarria izan dela, beti PSE eta PPren eskutik, eta erabateko aldaketa behar du, errotik. Ezetz esaten diogu gizartezerbitzuak pribatizatzeari. Onartezina da hirugarren adinentzako, menpekoentzako, adin-txikikoentzako eta gizartebazterkeriaren biktimentzako zerbitzuak enpresa pribatuen esku uztea. EH Bildutik gogor salatu nahi dugu Gipuzkoako Batzar Nagusietako 2014 Urtarrileko osoko bilkuran oposizioaren zerga kontra-erreformaren ondorioz, 26 milioi euro gutxiago jasoko direla lurraldean, zerbitzu publikoak mantentzeko inposatu dituzuen hiru foru arau erregresiboen ondorioz. EAJk, PSEk eta PPk bultzatu duten kontra-erreformaren sustrai ideologikoa du, eta gutxien dutenak kaltetuko ditu. Kezkagarria da Sozietate Zergari dagokiona, hirukoteak inposatutakoaren ondorioz diru gutxiago bilduko baita zerga honen bidez; eta gainera enpresa handien zerga-ordainketa oso maila apaletan mantentzen duten elementuak ezabatu ez eta kontran indar gehiago hartuko lukete. Erregimen berezi batzuen ezaugarriak ere orokortu egiten dira enpresa guztientzat. Gutxiago daukatenen gain handitzen baita presio fiskala. Gure eredua kontrako norabidean doa; ez dugu etsiko eta gure ekarpenak egiten jarraituko dugu, eutsi egingo diogu zerga sistema ekitatiboago, birbanatzaileago eta justuagoa lortzeko bidean abiatu dugun ildo sendo eta koherenteari. Lezon ere oinarri hauei jarraituz, Gizarte zerbitzuetan apostu sendoa egin du Udal Gobernuak. 2014rako aurrekontuetan, berdintasunerako partida ekonomikoa 1600€tik 6000€ra igo da. Familiei diru laguntzetan 5000€tik 15000€ra igo da eta familia eskuhartzean 41000€tik 50000€ra pasa da. Aipatu beharra dago ere, kultura, aisia eta kiroletako eragileei emango zaizkien diru laguntzak %10 igoko direla 2014ean.

EHbildu Lezo  

EHbildu Lezo aldizkariaren 1. alea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you