Page 1

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Leire Pinedo Bustamantek, EH Bildu taldeko legebiltzarkideak eta bozeramaileordeak, honako 26 EBAZPEN PROPOSAMEN hauek aurkezten

dizkio

Fiskalitateari

buruzko

eztabaida

monografikoari. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatzen da. (11\11\08\00\0008)

EBAZPEN PROPOSAMENAK 1. Legebiltzarrak garrantzitsua

adierazten dela

justizia

du

sistema

soziala

fiskala

lortzeko,

oso

tresna

aberastasuna

birbanatzeko eta gehiago edukitzeko zortea dutenen eta klaserik kaltetuenen artean dagoen eten soziala murrizteko. 2. Legebiltzarrak adierazten du, ongizate-estatu sozial eta duina garatzeko, lehentasunezkoa dela baliabide nahikoak edukitzea herritar guztien oinarrizko eskubideak ziurtatzeko (hezkuntza, sanitatea, zaintza, etxebizitza eta abar), eta gure produkziosarearen

defentsan

jarduteko

(ikerketa

eta

garapena,

prestakuntza, industria-politika aktiboak, eta abar). Baliabide horiek estrukturalak izan behar dute, sektore publikoaren biziraupena oinarri sendoen gainean eraikiko dela ziurtatzeko. 3. Legebiltzarrak adierazten du premiazkoa dela eztabaida publiko bat abiaraztea, erakundeen eta eragile sozial, sindikal eta


politikoen artean partekatutakoa, eredu fiskal berri bat abian jartzeko, adostasunean oinarritutakoa. Izan ere, ezinezkoa da gizarte-kohesioa,

zerbitzu

publikoen

kalitatea

zein

unibertsaltasuna eta guztiontzako bizitza duin baten bermeak atxikitzea, horretarako beharrezkoak diren tresnak ez baditugu. 4. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio plan integral bat diseinatu dezala, Foru Aldundiekin batera eta elkarlanean, EAEko presio fiskala Europar Batasuneko bataz bestekora hurbiltzeko, progresibitatea ardatz izanik.

5. Legebiltzarrak eraikitzeko

adierazten

subiranotasun

du

zerga-sistema

fiskal

osoa

propio

bat

beharrezkoa

dela,

ahalmen erregulatzaileei eta kudeaketari dagokienez funtsezko bitartekoak eskainiko dituena, besteak beste, nazioarteko itunak eta

hitzarmenak

adosteko,

zuzeneko

informazio-trukeak

egiteko, enpresan handien ikuskaritza egiteko eta iruzurraren aurkako borrokan jarduteko. 6. Legebiltzarrak

Jaurlaritzari

eskatzen

dio

BEZa

eta

Zerga

Bereziak arautzeko ahalmen osoa izateko Estatu espainolarekin negoziazioak

bideratu

ditzala,

zerga-sistema

propio

eta

koherente bat eraiki ahal izateko. 7. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio Ecofinen parte hartzeko Estatu espainolarekin negoziazioak bideratu ditzala, zergasistema propio eta koherente bat eraiki ahal izateko.


8. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio gizarte kotizazioak bertan

arautzeko

negoziazioak

eta

bideratu

kudeatzeko ditzala,

Estatu

espainolarekin

zerga-sistema

propio

eta

koherente bat eraiki ahal izateko. 9. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eta Foru Aldundiei eskatzen die garapen-potentzial

handia

duen

ingurumen-fiskalitatea

garatzeko pausu sendoak eman ditzala. Izan ere, horrek izan ditzakeen bilketa-eraginez haratago, funtsezkoa izan daiteke trantsizio ekologikorako elementu pizgarri gisa. 10.

Legebiltzarrak Foru Aldundiei eskatzen die PFEZean oinarri

bakarreko bidera itzul daitezela, aurrezkiaren errentei eta gainerako errentei tratamendu bera emanez, zerga oinarri bakarrean integratuz eta tipo progresiboak aplikatuz. 11.

Legebiltzarrak

etxebizitza

Foru

erosteagatik

Aldundiei

eskatzen

indarrean

die

dagoen

PFEZean kenkaria

aurrerantzean gradualki ezaba dezatela, jadanik eginda dauden erosketen

baldintzak

errespetatuz.

Erosteagatikoen

ordez,

etxebizitza alokatzeagatiko kenkariak handituko dira errenta maila baxu eta ertainentzat. Errenta mailak handitzen diren heinean,

etxebizitza

murrizten joango dira.

alokatzeagatiko

kenkarien

ehunekoak


12.

Legebiltzarrak

Foru

Aldundiei

eskatzen

die

PFEZean

errentaren goiko mailaren tasa marjinala %50era arte handitu dezatela. 13.

Legebiltzarrak

Foru

Aldundiei

eskatzen

die

aberastasunaren gaineko zergapetzea garatu eta moderniza dezatela.

Horretarako,

ondarearen

zergak

aberatsenei

eskainitako zergak saihesteko jasotzen dituen bide nagusiak ezabatu behar dira; hau da, “ezkutu fiskala” edo PFEZ zergarekin baterako muga, eta enpresetako partaidetzak eta jarduera ekonomikoei lotutako ondasunen salbuespena ezabatu behar dira. Modu horretan, bermatuko da zerga ordaintzea benetako aberastasunen arabera. Enpresetako partaidetzak eta jarduera

ekonomikoei

lotutako

ondasun

horiek

inbertsio

produktiboak direnez, funtsezko hobaria izango dute zerga ordaintzeko unean. Zergaren erreferentzia zehaztuko litzateke %75eko funtsezko hobaria ezarriz mota guztietako enpresapartizipazio familiarretarako. 14. eta

Legebiltzarrak Foru Aldundiei eskatzen die Aberastasuna Fortuna

handien

gaineko

Zergaren

likidazio-oinarria

zergapetu dezatela, tarifa honen tasen arabera: • 0tik 500.000 eurora bitartean, %0,25ean • 500.000 eurotik 1.500.000 eurora bitartean, %0,50ean • 1.500.000 eurotik 3.000.000 eurora bitartean, %0,75ean • Eta 3.000.000 eurotik aurrera, %1ean


15.

Legebiltzarrak Jaurlaritzari eta Foru Aldundiei eskatzen die

iruzurraren

aurkako

borroka

planteamendu

integral

eta

eraginkor batean garatu dezatela, honako lehentasunak hauek izango dituena: batetik, kontzientziazioan eragitea, bestetik, saiheste azkenik,

fiskala

mugatzeko

arau-aldaketak

zerga-administrazioaren

ezartzea

eraginkortasuna

eta, eta

baliabideak handitzea. 16. die,

Legebiltzarrak Jaurlaritzari eta Foru Aldundiei eskatzen iruzurraren

aurkako

borrokaren

eremuan,

mozkinak

paradisu fiskaletarantz eta tributazio txikiko herrialdetarantz desbideratzeko jardunbideen aurkako borrokari ekin diezaiotela, horretarako erabiltzen diren ingeniaritza fiskal mota guztien aurka eginez. 17.

Legebiltzarrak Foru Aldundiei eskatzen die, iruzurraren

aurkako

borrokaren

eremuan,

zerga-iruzurraren

aurkako

jarduera hobetzeko arrisku bereziko zergadunen errolda arautu dezatela eta indarrean jar dezatela. 18.

Legebiltzarrak

Jaurlaritzari

eskatzen

dio,

iruzurraren

aurkako borrokaren eremuan eraginkortasun maila areagotzeko, Iruzur Fiskalaren aurkako Euskal Behatokiak sor dezala. 19.

Legebiltzarrak Jaurlaritzari eta Foru Aldundiei eskatzen die

administrazioaren erantzukizun

maila

fiskalari

guztietan buruzko

kontratazio

klausulak

ezar

publikoaren ditzatela,


kontratazioetan

erantzukizun

fiskala

duten

enpresei

lehentasuna emanez, eta, aldi berean, paradisu fiskalen bitartez diharduten enpresei zigorrak ezarriz. 20.

Legebiltzarrak Foru Aldundiei eskatzen die Sozietateen

gaineko

Zergaren

progresibitatea

bermatzeko,

sozietateek

lortzen dituzten irabazi edo mozkinei aplikatu beharreko tipo nominala

progresiboa

izan

dadila,

sozietatearen

tamaina

edozein izanda ere. Horrela, gehienez ere 200.000 euroko mozkinak dituzten sozietateen tipo nominala % 24 izango da. Hurrengo tramoan, 200.000 eurotik 1.000.000 eurora bitarteko mozkinak dituzten sozietateen tipo nominala % 26 izango da. Eta azkenik, urtean 1.000.000 eurotik gorako irabaziak edo mozkinak dituzten sozietateen tasa nominala % 28koa izango da. 21.

Legebiltzarrak Foru Aldundiei eskatzen die erreserbei

lotutako murrizketak ken ditzatela, eta, horren ordez, benetako inbertsioak egiteko eta kalitatezko enpleguak sortzeko helburu bakarra duen pizgarria jar dezatela. 22.

Legebiltzarrak Foru Aldundiei eskatzen die Ikerketa eta

garapenari (I+G) lotutako kenkaria bakarra eta mugatua izan dadila, eta kenkari horren justifikazioa zera izango zen, inbertsio horien ondorioek gainditu egiten dituztela inbertsioak egiten dituzten enpresen beren eremuak, eta ekonomia osoarentzat onuragarriak direla.


23.

Legebiltzarrak

Foru

Aldundiei

eskatzen

die

benetan

ikerketan eta garapenean inbertitzen diren kopuruengatik egin daitekeen kenkaria gehienez ere kuotaren % 25 izan dadila. 24.

Legebiltzarrak Foru Aldundiei eskatzen die mozkinak

dituzten enpresei inbertsio- eta enplegu-erreserba bat sortzeko aukera eman diezaietela, erakundeek mozkinaren zati bat erreserba horren esku uzteko aukera izan dezaten, hasiera batean zuzkidura horren %50 zerga-oinarritik kanpo utzita. Hurrengo urteetan erreserba hori baliatuko da aktibo ezkorronte

berriak

eskuratzeko,

ikerketa-,

garapen-

eta

berrikuntza-jardueretarako, garapen iraunkorra bultzatzen duten jardueretarako, kalitatezko enplegua sortzeko, langileen gizarteaurreikuspeneko

sistemei

ekarpenak

berdintasunerako

ekintzetarako

edo

egiteko, euskara

generosustatzeko

jardueretarako. 25.

Legebiltzarrak Foru Aldundiei eskatzen die parte-hartzea

eta erabakiak langileekin adostuta hartzea sustatzen duten enpresa-eredu

demokratikoei

erregimen

bereziak

eskain

diezazkietela. Hala, proposatzen dugu kuotaren %10eko hobaria ematea

langileek

enpresaren

kudeaketan

parte-hartze

esanguratsua izatea sustatzen duten enpresentzat, eta egungo tasa murriztu nominalak, gutxi gorabehera, %18an mantentzea.


26.

Legebiltzarrak Foru Aldundiei eskatzen die Sozietateen

gaineko Zerga berritu dezatela, gaur egungo arauek gure ehun ekonomikoaren

oinarria

diren

Pyme-en

gainean

ezartzen

duelako zerga zama handiena, eta, era berean, enpresa handien zerga zama arintzen duelako, hau da, indarrean dauden arauek izaera erregresiboa dutelako.

Gasteizen, 2018ko otsailaren 14an

Leire Pinedo Bustamante EH Bilduko legebiltzarkidea eta bozeramaileordea

Ebazpenak zerga politika  
Ebazpenak zerga politika  
Advertisement