Issuu on Google+

AZPEITIA 2013ko urria. 2. alea AURKIBIDEA ERREPORTAIA 2-3 Mugikortasuna KONPONBIDEA 4 Gatazkaren konponbidea ELKARRIZKETA 5-6-7 Hezkuntza sistema

“Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki”


ERREPORTAIA BESTE MUGIKORTASUN EREDU BATERANTZ

Autoaren kultura eraldatu eta beste mugikortasun eredu bat bultzatu nahian, garraio publikoaren aldeko apustua egina du Azpeitiko EHBilduk

G A

zken 30 urtean mugikortasuna erabilera pribatua duten ibilgailuekin, bereziki autoekin, lotu da. Autoa ardatz duen eredua garatu da gurean, eta bestelako aukerak alboratu egin dira. Urteak dira, garapen eredu horren izenean, gure herria eta eskualdea Urolako tren publikorik gabe geratu zela. Horrez gain, urteak dira “Urbano” autobus publikoa kendu zutela. Eta instituzioek trukean, oraintsu arte, ez dute garraio publikoaren aldeko apusturik egin. Bien bitartean, EAJk instituzioetatik garatu duen garraio politika horrek ondorioak ekarri ditu. Hala nola, “beste herrietara mugitu behar baduzu kotxea hartu beste erremediorik ez duzu” herritarrok askotan aipatu izan dugun leloa da. Ingurura mugitzeko autoarekiko dependentzia, eta ondorioz, autoaren kultura izugarri hedatu da gure eskualdean. Ez da kasualitatea azpeitiarrak kotxezaleak garela dioen leloa... Azpeitian mila biztanleko 658 ibilgailu daude, Gipuzkoan 552 dauden bitartean. Gainera, autoaren aldeko politikak berarekin dakartza zarata, gehiegizko trafikoak sortzen duen estresa, oinezkoen kaltetan espazio publikoak bereganatzea (aparkalekuak...) edota kutsadura. Azpeitian autoek lantegiek baino CO2 gehiago isurtzen dute.

Azpeitia, hobera Egoerari buelta eman beharra dagoela uste du EH Bilduk, eta Azpeitiko Udalak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak bestelako mugikortasun eredu baten bidean urratsak eman dituzte. Autobus zerbitzuetan, adibidez, nabariak dira

2

Garmendi auzoan egin berri den bidegorria.

Azpeitian mila biztanleko 658 ibilgailu daude, Gipuzkoan 552 dauden bitartean.

egin diren hobekuntzat azken 20 urtetan ez bezala. Lehen, Donostiarako autobusa 70 minuturo bazegoen, 45 minuturo dago orain. Zestoa-AzpeitiaAzkotia artean, batez beste, 16 minuturo daukagu autobusa, eta urte osoko larunbat gauetarako zerbitzu berriak jarri dira. Auzoetako festetara joateko ere autobus zerbitzua egon da, eta Zumarragara zerbitzu berriak ere


UDALETXETIK martxan dira. Eta noski, zerbitzuetan hobekuntza horiek egiteak erabiltzaile kopurua igotzea ekarri du. “Zergatik hobetu behar dugu garraio publikoa gero inork ez badu erabiltzen?”. Hamaika aldiz entzun dugu aitzakia hori garraio publikoan ez inbertitzeko, baina datuek bestelakoa diote. Esaterako, Azpeitiatik Donostiara jarri diren zerbitzu berrien ondorioz, %41 hazi da linea horren erabiltzaile kopurua.

Mugikortasun jasangarria helburu Bestalde, mugikortasun jasangarria lortu asmoz, bidegorri sarearen aldeko apustua egin du Udalak. Garmendi auzunean egin diren hirigintza egokitzapenei esker, Zumarragatik Lasaorako bidegorriari herri barruko lotura eman zaio edota Landeta aldera lanera oinez edo bizikletaz joateko bidegorria eta semaforoa jarri dira. Gainera, mugikortasun jasangarriak, espazio publikoaren erabilera herritarren  zerbitzura egotea eskatzen du, eta ez autoen zerbitzura. Horrela, Azpeitiko Udalak hainbat neurri hartu

Azpeititik Donostiara jarri diren zerbitzu berrien ondorioz, %41 hazi da linea horren erabiltzaile kopurua.

Azpeitiko Udalak hainbat neurri hartu du oinezkoenak izan diren erdiguneko eremuak berriro oinezkotzeko

Eskualdeko hainbat alkate eta Foru Aldundiko ordezkaria aurkezpenean.

Autobus zerbitzuak hobetzeko prozesua hasiko du Aldundiak Urola Kostan Gipuzkoako Foru Aldundiak, beste urrats bat emanez, garraio publikoaren sistema hobetzeko prozesua abiatuko du datozen asteetan. Gipuzkoako hego-mendebaldeko 2013-2014 autobus kontsezioak berritu behar ditu, eta oraingoan udalekin eta herritarrekin elkarlanean egingo du. Horretarako herritarrekin hitz egin, herritarren eta erabiltzaileen beharrak entzun eta hortik ezarriko dira hobekuntzak datozen urteetan garraio publikoko zerbitzuetan. Azpeitian urriaren 28an, astelehena, izango dugu aukera herritarrok iritzia eman eta ekarpenak egiteko. Internetez ere egin daitezke ekarpenak www.garraioahobetzen.net atariaren bidez 

du oinezkoenak izan diren erdiguneko eremuak berriro oinezkotzeko (Olatzko Andre Mariaren plazatxoa, Santio kalea, herriko plaza asteburuetan...). Alde Zaharrean aparkatu nahi diren autoak Soreasuko lur-azpiko aparkalekura joatea bultzatu da, bost orduz doan jarrita. Mugikortasun jasangarrira bidean, espazio publikoaren eta garraio pu-

blikoaren erabilerek herritarren  zerbitzura egon behar dute, instizuzioek bitartekoak jarriz eta herritarrek horiek erabiliz. Oinezkoentzat eremu publikoak irabaztea eta trafiko jasangarria lortzea, herri osasungarria bultzatzea baita. Jarrai dezagun eredu berria eraikitzen. Jarrai dezagun ingurumena eta herritarrak ardatz izango dituen bidea egiten.

3


KONPONBIDEA KONPROMISOAK HARTUZ KONPONBIDERANTZ 013ko irailak 30: Herriraren aurkako polizia operazioa jasan behar izan zuen bai euskal gizarteak orokorrean, bai Azpeitiko herriak ere. Beste 17 lagunekin batera Eneko Ibarguren herritarra atxilotua izan zen. 4 egun ziegetean pasa ostean guztiak aske geratu baziren ere, operazioa ez zen horretan geratu. Izan ere, 18 lagunei akusazio larriak mantentzen dizkiete. Eta, horrez gain, ezin ahaztu dezakegu operazioak suposatu duen beste ondorio larria: Herriraren jarduna bi urtez eten dute.

Duela bi urte, 2011ko urriaren 17ean, Aieteko adierazpena egin zen publiko. Nazioarteko pertsona entzutetsuek sinatuta, eta Euskal Herriko eragile politiko, sindikal nahiz sozial ugariren babesarekin, bake justu eta iraunkor bat lortzeko bide orri bat proposatu zen. Indarkeriaren amaieran, maila guztietan eman behar den elkarrizketan eta adostasunean oinarritzen dena. Ordudanik, hainbat aurrerapausu eman dira, eta horien artean nabarmenenak diren ETA erakundearen ekinbide armatuaren behin betiko amaiera, Foro Sozialaren gomendioak... barnebiltzen dira.

2013ko urriak 14: Segiren aurkako makroepaiketaren hasiera. 40 gazte independentisten aurka burutuko den epaiketaren baitan, Olatz Izagirre azpeitiko bizilaguna aurkitzen da. Segiko kide izatearen akusaziopean, hau da, lan politikoa egitearen ondorioz, 6 urteko espetxe zigorrari aurre egin beharko dio.

Hala ere, batzuek aintzinako formulekin jarraitzeko duten asmoa nabaria da. Azpeitiko errealitatea begiratu besterik ez dago portaera horien larritasunaz ohartzeko: Eneko eta Olatz eta Orkatz Kultur Elkartea. Lan politiko, sozial edo kultural soila egiteagatik etorkizuna baldintzatuta duten pertsonak nahiz elkartea.

2013ko urriak 17: Batasuna eta herriko tabernen aurkako auziaren hasiera; auzi honetan Orkatz kultur elkartea aurkitzen da.

Egoera honen aurrean, Azpeitiko EHBilduren ustetan, azpeitiarrok ere paper garrantzitsua dugu jokatzeko. Eta bide horretan, eredugarri gisa baloratzen dugu Herriraren aurkako erasoaren harira, Azpeitiko herriak emandako

2

Azken urteetan garai berriak ireki dira.

4

erantzuna. Udaletxeko plenoak ahobatez onartutako mozioa, langileek, ikasleek nahiz gazteek erakutsitako konpromisoa, norbanako desberdinek emandako prentsaurrekoa eta kontzentrazioarako egindako dei bateratua (eta horrek jasotako erantzuna) edota hainbat tabernari nahiz dendarik jarritako alea. Gure ustetan hori da bidea, guztiok konponbidearen aldeko alea jartzea. Eta guk horretarako konpromiso garbia dugu. Egun hauetan abiatu diren epaiketen aurka ere eta beraz, herri honen konponbide beharraren alde, bada zer eginik. Eremu sindikal, politiko, sozial... ezberdinetako indarrak biltzeko asmoz sortu duten LIBRE dinamika ezinbestean babestu behar dugu. Elkartasun eta konpromisoz ahalik eta indar gehien bildu nahi dituen dinamika horrek ere konpromisotik konponbidera eraman behar du herri hau. Beraz, guztion ekarpen eta konpromisoa beharrezkoa izango da dinamika honen nahiz bestelakoen bidez herri hau konponbidea deitzen den geltokira eramateko. Eta ondorioz, bakearen aurka dauden horiei herri honen nahia eta gaitasuna argi eta garbi erakusteko.


ELKARRIZKETA Azpeitiko EH Bilduko hezkuntzako lan taldeko kideak

“GURE HEZKUNTZA ERABAKITZERAKOAN ERABATEKO MUGA INPOSATZEA BILATZEN DU LOMCEK”

H

amaika lan eta buruhausteren inguruan hausnartzen dute Hezkuntza komisioan. Ikasturte berriarekin batera, iaztik datozen hainbat asmo abian jarri dituzte. Hala, gazteenek herriko historia ezagutzeko unitate didaktikoak aurkeztu dira, eta ikastetxetik kanpoko ekintzetarako beka sistema ere martxan jarri da. Aspalditxoan, ordea, bada burutik kendu ezin duten kontu bat, Espainiako Estatuak egingo duen hezkuntzako lege erreforma. Wert edo LOMCE legea bezala ezagutzen da, eta Partidu Popularrak duen gehiengoa aprobetxatuz datozen asteotan emango diote onarpena, eta 2014ko irailean, ikasturte berria hastearekin batera jarriko da indarrean; azken 22 urteetan irakaskuntza ez unibertsitarioan indarrean jarriko den seigarren lege organikoa izango da oraingoa.

Horrela, adostasun gutxiko lege proiektu bat onartuko dute Espainiako Kongresuan. Oposizioak egindako zuzenketak atzera bota dituzte, eta azken urratsean ere gehiengoa erabiltzeko prest da PP. Bidelagun UPN izan du orain arte — haren zuzenketa mugatu batzuk onartuta —, eta uste izatekoa da azken urratsean ere lagunduko diola.

beretik,  beste erreforma ideologiko baten aurrean gaude. Beste zentralizazio saiakera, lege dekretuz ikasleria sexuz sakabanatzen duen hezkuntza ‘diferentziatua’ jarri nahi du abian; aukera berdintasuna bermatu beharrean ebaluazioak sistema kontrolatze aldera; komunitate eskolarraren parte hartze gutxiago eta zuzendaritzak eskuduntza gehiago; ikasleen doktrinamendua...

Erreforma proiektu hau

Zer du helburu lege horrek?

inposatzailea, unifor-

Erreforma proiektu hau inposatzailea, zentralizatzailea, uniformitzailea, espainolizailea, atzerakoia, adoktrinatzailea, segregatzailea eta elitista dela deritzogu, eta Hego Euskal Herriko eta Nafarroako gobernuei gure herrian ez ezartzeko bideak jartzea eskatzen diegu.

matzailea, espainolizatzailea, atzerakoia eta elitista dela deritzogu.

PPk Espainiako Gorteetan duen gehiengoa aprobetxatuz, LOMCE edo Wert lege bezala ezagutzen den proposamena aurkeztu zuen. Hilabete asko dira lege hori eztabaidagai dela. Zein da egun, lege honen egoera? 2013ko maiatzaren 27an, Espainiako Ministro Kontseiluan behin betiko LOMCE  lege proiektua onartu zuten. Urrian Espainiako Kongresu eta Senatuan ari dira eztabaidatzen, ondoren onartzeko. Urte bukaera baino lehen onartu eta argitaratzen bada, 2014ko irailean hasiko da aplikatzen.

PPk proposatzen duen hezkuntza erreforma berri horrekin, bere ideologia neoliberalaren araberako hezkuntza ezarri nahi du, eta, aldi berean, estatu ereduaren inguruan beste zentralizazio saiakera egingo du. Zalantzarik gabe, aurretik PPk berak eta PSOEk egindako hezkuntza erreformen bide

Jaurlaritza eragile batzuekin biltzen ari da Euskal curriculuma garatzeko eta hezkuntza lege berrirako oinarriak jartzeko, eta bide orri bat onartuko dute. Zehaztasunik ez dago. Asmoak soilik. Txosten bat aurkeztu du eragileekin izandako bileretan, ‘Oinarrizko Hezkuntzarako Euskal Curriculumaren eredu pedagogikoaren markoa gauzatzeko plangintzaren hastapenak’. Horren arabera, eredu horretara lotzea borondatezkoa izango da eskolentzat. Ondorengo pausoaren emaitza, bai, izango da arau. Otsailean adostuko dute curriculum dekretuak zehazteko eztabaida hastea; ez dute eperik jarri.

5


Jaurlaritzak beste dekretu klase bat egin nahi du, ikasleen gaitasunetan ardaztutako hezkuntza duena oinarri. Zer lortu nahi du Jaurlaritzak txosten horrekin? Legearen nolakoa lauso dago, baina txostenak badu itunpeko sareari egindako keinu baten traza. Zerbitzu publikoa ematen duela dio sare horrek, eta hori aitortu egin behar dela. “Sistema bateratuaz” ari da Jaurlaritzaren agiria. Wert legeak espainiar curriculumari begirako planteamendua du: EAEk %55aren eskumena dauka orain, aurrerantzean aldiz, Espainiako Gobernuak %60an finkatuko luke zeregina. Azterketak berak egingo ditu, curriculumaren ehuneko ehuna finkatuko du. Geure curriculuma finkatzeko aukerarik ez dugu izango. Ondorioz, euskal curriculumik ez eta euskarak are eta presentzia gutxiago izango du. Euskara ez da bigarren mailakoa izango, hirugarren mailakoa baizik. Euskal Hezkuntza Sistema indargabetu nahi dute. Aginduak Madrilek eman eta Jaurlaritza delegazio bat izatea nahi da. Euskal Herria gutxiago izatea planteatzen du funtsean. 2014rako onartuko dutela diote LOMCEk urte bukaera baino lehenago onartu eta argitaratzen bada (hala egitea aurreikusten da), 2014ko irailean aplikatzen hasiko da. Lege hau ezartzen pixkanaka hasiko litzateke, ez da maila guztietan bat-batean aplikatuko. 2014ko irailean Lehen Hezkuntzako 1, 3 eta 5. mailetan aplikatuko da, hurrengo urtean 2, 4 eta 6. mailetan… Zein aldaketa ekarriko ditu ikastetxeetan? Gure nortasun, eskubide eta hezkuntza sistemaren ardatz beharko lukeen euskarari eraso zuzena egiten dio lege honek. Ikasleen garapen pertsonala, heziketa integrala eta aukera berdintasuna mugatzen dute, eta

6

oso goiz emaitza akademikoen baitan hezkuntza ibilbideak finkatzera derrigortuko du. Hezkuntza tokian tokiko beharretara egokitzeko moduak eta garapen pertsonal eta ebaluazio pertsonalizaturako aukerak mugatuko ditu, eta ikastetxe eta irakasleen lanarekiko muga eta mesfidantza handitzen du. Espainiar Estatuak erabakitako irizpideen baitan derrigorrezko azterketa orokorrak ipiniko dituzte, eta “kanpotik” eginiko ebaluazioak ezarri. Hezkuntza komunitatearen parte-hartzeko aukera eta bideak murrizten ditu, hezkuntzan eragile ezberdinen parte-hartzea mugatuz eta ikastetxetako kudeaketa demokratikoa  oztopatuz. Hizkuntza koofiziala dugun erkidegoetan, hizkuntzen erabilera kontuan hartu beharko da: Hezkuntza Administrazioak bermatuko du hezkuntza etapa guztietan hizkuntza koofizialak modu orekatuan eskainiak izatea, ikasle guztiek bi hizkuntzak menpera ditzaten. Hezkuntza Administrazioaren esku geratzen da bi hizkuntza ofizialen proportzioa ezartzea, hezkuntza sistemaren hizkuntza nagusiak (behikularrak) diren heinean. Hezkuntza zentralistagoa, españolagoa aplikatu nahi dute lege horren bidez. Estatuaren berzentralizazioa eta gure hezkuntza erabakitzerako orduan erabateko muga inposatzea bilatzen du; curriculum propioa are gehiago mugatuz, edukiak Madrildik finkatuz, ebaluazio sistemak zentralizatuz...

Hezkuntzako lan taldea.

rreratzea, hautazko materien gutxitzea,  Lanbide Heziketa birmoldatzea, unibertsitateko hauta frogak unibertsitateen esku uztea... Euskal hezkuntza sistema mugitu da aurre egiteko baina…

Merkatu eta enpresen zerbitzurako hezkuntza proposatzen du lege horrek. Eta gero eta lehenago baztertzen ditu, ahulenak.

Euskal Herriko hezkuntza eragile gehienok, ikasle, familia, langile eta beste hainbat elkarte eta erakundek argi adierazi dugu, azken hilabete luzeetan, Wert hezkuntza ministroak inposatu nahi duen LOMCE hezkuntza erreformarekiko gure erabateko desadostasuna.

Merkatu eta enpresen zerbitzura jarriaz, hezkuntza merkantilizatzeko urrats oso larria emango da, hezkuntzaren helburu beharko luken pertsonaren eta jendartearen garapena guztiz perbertituz. Horren adibide dira DBH-n emango diren aldaketak, hezkuntza ibilbideen aukeraketa au-

Bidea, Nafarroan zein EAEn, hezkuntza komunitatearekin eztabaida integrala eta zabala irekitzea da. Hemen erabaki dezagun gure hezkuntza sistema nolakoa izan behar duen; egitura, etapak, gure eskoletan landu behar den curriculuma, hezkuntza langileen sarbidea, ikastetxeen eskubideak eta betebeha-


ELKARRIZKETA Patxi eta Inaxik Azpeitiaren historia eta ondarea emango dituzte ikasgeletara. Azpeitiak herri-gutuna jaso zuela 700. urteurrena bete zen urtean (2010ean) zazpi liburuko bilduma argitaratu zen herriko ondarea, genero harremanak eta beste hainbat gai landuz. Urrats haren ondoren beste bat ematen ari gara. Azpeitiko ondarea aintzat hartuz unitate didaktikoak garatzen segituko dugu. Kultur ondarearen transmisioan nabaria den etenak azaleratu du gisa horretako hezkuntza lana egitearen premia. Lan horrek helburu pedagogiko argia du, unitate horiek herriko ondarea transmititzeko tresna izango baitira..

rrak... Erreforma horien aurrean, instituzioek badute men egitea edo ariketa soberanista egitea. Instituzioen esku dago aipatutako eztabaida integral eta zabal hori egitea, komunitate eskolarrarekin zer nolako hezkuntza sistema nahi dugun adostea, horrek ematen duen zilegitasunarekin ondorioak abian jartzeko. Bide horretan, lege horren aurrean Jaurlaritzaren jokaera ikusirik, EH Bilduk gai honen inguruko eztabaida monografiako egiteko eskatu du Gasteizko Parlamentuan. LOMCE legea aplikatzean, euskarak enborreko gaia izateari utziko dio. Lege aurreproiektu berri horrekin euskara bigarren mailako hizkuntza izatera pasako da zuzenean eta hezkuntza sisteman bere ezagutza eta erabilera inola ere ez da bermatua izango, azken urte luzetan eman diren pausoak guztiz baliorik gabe geratuko direlarik, beraz.

Espainiar estatuaren homogeneizazioaren aurrean, Azpeitiko Udalak irailaren hasieran herriko ondare kulturala ezagutarazi eta transmititzeko proiektu bat jarri du abian. Orainari eta etorkizunari heltzeko ezinbestekoa da iragana ongi ezagutzea. Herri nortasuna aztertu eta zabaltzea funtsezkoa da. Bide horretan, Azpeitiko Udalak kultur ondarearen transmisioa finkatu eta gure historia ezagutzea sustatu nahi du hezkuntzaren bidez. Unitate didaktiko horien bidez, hainbat helburu lortu nahi izan dira: gure gazte eta helduei herri ondarearen eta bertako kontuen berri ematea, herritar izaeraren kontzientzia indartzea, euskal kultura eta euskararen normalizazioa bultzatzea, integrazioa erraztea eta, herritarrengan herriarekiko jakinmina eta atxikimendua sortzea.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Azpeitiko Ikastola Ikasberri Koop., Iraurgi Ikastetxea, Azpeitiko Helduentzako Eskola eta Azpeitiko Euskara Patronatua izan dira lan horretan kolaboratzaile, eta proiektua zuzentzea Hik Hasi hezkuntza taldearen ardura izan da. Proiektua hasi besterik ez da egin. 2012.urtean hasi ginen lanean eta irailean argitaratu da lehen unitatea, eta datorren urtean beste bi unitate ateratzea da helburua. Unitate didaktiko horiek ikastetxeete guztietan landuko dira, baina sarean ere eskuragarri dago guztia (Udalaren webgunean), nahi duenak ikusi edo eskuratzeko, Herritarrek eta herriarentzat eginiko proiektua da Lan guztia garatzeko ezinbestekoa da denon ekarpena eta bereziki familia eta eskolarena. Eskutan dugun material hori eskoletan lantzeko aproposa da eta gure nahia izango litzateke horiek beren curriculumean txertatzea eta herria ezagutuz gure gaztaek heztea.

7


UDALETXETIK

azpeitia.ehbildu.net www.facebook.com/ehbilduazpeitia twitter.com/ehbilduazpeitia

8


2. Aldizkaria