Page 1

AZPEITIA 2014ko apirila. 3. alea AURKIBIDEA AURREKONTUAK 2 EKONOMIA 3-4-5 GATAZKAREN KONPONBIDEA 6-7

Ekonomia sustatzeko lanean


AURREKONTUAK HERRI PARTAIDETZAREKIN ESKUALDEA ERAIKIZ Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuetan eskualdea eraikitzeko 500.000 euro zertan inbertitu erabaki genuen eskualdeko herritarrek, eta ekimenak jarraipena izango du aurten

G

Iazkoa bukatuta, aurtengoan, prozesuari jarraipena emango dio Aldundiak. Gobernatzeko beste modu baten aurrean gaude, eta abantailak besterik ez ditu herritarrontzat. Kudeaketa publiko eraginkorragoa lortzeaz gain, herritarron benetako beharrei erantzuten zaie, gardentasuna bermatzen da; eta, garrantzitsuena, herritarrok lau urtean behingo bozkatzaile hutsak izateari uzten diogu.

Ekimenaren baitan Sanagustinen egindako batzarretako bat.

G

ipuzkoako Foru Aldundiak Urola bailarako herritarren esku utzi zuen 500.000 euro zertan inbertitu erabakitzea, iaz. Aldundiko aurrekontuetan zuzenean parte hartzeko lehen esperientzia izan zen Gipuzkoan; aurrekontuen zati bat zertan erabili erabakitzeko ahalmena herritarren esku utzi zen. Parte-hartzetik haratago zer, nola eta zertan inbertitu erabakitzeko prozesu pilotua eta berritzailea jarri zen abian, horrela. Lehenengo, herritarron ekarpen eta proposamenak jaso ziren, ondoren Aldundiak jasotako proposamenak aztertu zituen, ea bideragarriak ziren ikusteko. Bukatzeko, honako proiektuak egitea erabaki genuen herritarrok:

2

Mendietako bidezidorrak txukundu: 110.000 Burujabetza energetikoaren plana egin: 65.000 Errezil, Beizama eta Zestoan ume eta gazteen parte hartze programa osatu: 45.000 Oroimen historikoa landu: 22.000 Eskualdeko historia berreskura tzeko plana egin: 30.000 Baserri bideak konpondu: 150.000 Lasao eta Zestoako trenbidea egokitu: 78.000

Politika egiteko modu berrietara jo dugu. Parte-hartzea baino haratago doan ereduaren aurrean gaude. Herritarrok erabakia hartzen dugu, eta teknikoki posible bada, proiektua gauzatzen da. Politika egiteko eredu horrek herritarroi ere beste modu batera pentsatzea eskatzen digu, modu aktiboan. Proposamenak egin, defendatu, eztabaidatu... norbere interes propiotik irten eta interes orokorraren arabera pentsatzea. Hau da, herri bezala pentsatzea, ez da erraza, izan ere, aldaketa sakona da. Herriaren eraldaketa norberagandik hasten da. Herritarrok konpromisoa hartzen badugu, eta parte hartzeko kultura hedatzen bada, ezinezkoa izango da bide horretan atzera egitea. Azpeitian ere bide horretan egin dugu aurrera. Elkarlanean oinarritutako esperientzia berriak jarri dira abian, 2011. urtean abiatu zen ‘Denon artean’ prozesua, esaterako. Pixkanaka, ia kontura gabe, aldaketa sakonagoa izatea lortu dugu arlo instituzionalean. Herritarrak protagonista errealak bilakatu gara. Bozka emateaz gain, gure herriari dagozkion erabakietan eta inbertsioetan zuzenean parte hartzen dugu.


UDALETXETIK EKONOMIA

EKONOMIA SUSTATZEKO LANEAN DIHARDUGU

U

rteak luze doaz herritarrontzat eta enpresentzat, azken aldian, krisia dela eta. Krisi ekonomikoak gogor jo du Azpeitia. Garai ekonomiko honetan, beharrik ikusi ez eta ez ziren enpresak gehiegi zaindu, alde egiten utzi zitzaien, eta formazio eta Lanbide Heziketari ere ez zitzaion duen garrantzia eman, eta ondorioak orain pairatzen ari gara.

onartu nahi; betebeharrentzat bazkide badira, eskubideentzat ere bai. EH Bilduk, Grumaleko langileei eta gertukoei, beste behin ere, elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkie. MCCri, berriz, langile horien eskubideak, hau da, kooperatibako bazkideen eskubideak errespetatzeko exijitzen dio, eta Grumaleko langileei, lehenbailehen, jasaten ari diren egoera horretatik irteteko bide duina emateko eskatzen dio. EH Bilduk bestelako neurririk ez du ez onartuko ezta ulertuko ere.

Azpeitiak kolpe gehiegi jaso ditu, eta azken kolpe gogorrenetakoa Grumal enpresa jasotzen ari dena da. EH Bilduk harrituta eta kezkaz jarraitzen du Grumalen kasua. Ideologikoki, eredu ekonomiko eta sozial gisa, eredua da kooperatibismoa, eta ez da ulergarria, MCC-k (Mondrag贸n Corporaci贸n Cooperativa) hartu duen jarrera. EH Bilduk kooperatibismoan sinesten du, eta enpresa zein gizarte mailan dituen konpromisoekin erabat egiten du bat. Kooperatibismoaren ardatz nagusienetakoa elkartasuna da, eta balore indartsu eta garrantzitsua da hori benetan, hala erakutsi du urte luzeetan. Horregatik, ez da ulergarria MCC-k Grumalekin eta bertako langileekin duen jarrera. Grumaleko langileak MCC-ko bazkideak bezala kooperatibako betebehar guztiak bete dituzte, etxeko lan guztiak egin dituzte, eta kooperatiban hartutako erabaki guztiak bere egin eta bete dituzte. Orain, aldiz, langileen eskubideak jokoan daudenean, MCC-k ez dizkie

Ekonomia sustatzeko neurriak

Ekin edo etsi. EH Bilduk herriko egoera ekonomikoa aldatu eta hobetu asmoz udalen bidez eskualdeko ekonomia sustatzeari ekin zion

Ekin edo etsi. Herriko egoera ekonomiaren gainbehera ikusirik eta udaletako eskumen ezaren aurrean, bi aukera horiek izan ditu EH Bilduk. Pasiboki begira egon beharrean ekitea erabaki zuen, eta herriko egoera ekonomikoa aldatu eta hobetu asmoz udalen bidez eskualdeko ekonomia sustatzeari ekin zion iaz. Enplegu eta ekonomia sustatzeko eskumenik ez dute udalek, eta historikoki ez da inoiz eskuhartu arlo horretan. Enplegu eta ekonomia sustatzeko plan eta eskuhartze guztiak Eusko Jaurlaritzaren baitakoak dira. Baina Eusko Jaurlaritzak Urola eskualdean ezer egiten ez duela ikusita, edo are okerrago, zer gertatzen den jakiteko interesik ere ez duela ikusita, herriko

3


EKONOMIA

ekonomia nola erortzen zen begira egon beharrean ekitea erabaki zuen EH Bilduk.

Enpresa berriak sortzea. Ekintzailetasuna. Ekonomia so-

Enpresa ugariri, tamalez, ateak itxi dizkiete. Horrek, langabezia handitzea eta herriko ekonomia kolokan jartzea ekarri du. Horri aurre egiteko, EH Bilduk proiektu ezberdin ugari landu ditu Azpeitiaren eta orokorrean eskualdearen garapen bidean aurrera egiteko. Betiere, eskualdeko beste udalekin eta Iraurgi Berritzen garapen agentziarekin elkarlanean eta koordinatuta. Horrez gain, 2013an, 350.000 euro jarri zituen Udalak 4 ardatz nagusi zituen sustapen ekonomikoa abian jarri eta aurrera eramateko.

Merkataritzarako eta baserritarrentzako laguntza berezia. Ordezkapenak egiteko, edo

Langabetuak kontratatzeagatik laguntza: Enplegu txekea. Gipuzkoako enpresek azpeitiar

langabetuei kontratatu mugagabeak egiteagatik laguntzak.

Ekintzailetasun zentroa eta proiektu berriak abian jartzeko lokalak uztea. Ekintzailetasun zentroa zabaldu zen Sindikatu Zaharraren azkenengo solairuan.

4

ziala bultzatzea.

langileak hiru edota sei hilabeterako kontratatzeagatik merkatari eta lehen sektorekoarentzat laguntzak. Iazko lehen urrats garrantzitsu horrek emandako emaitza baikorrak ikusirik, 2014ko aurrekontuetan ere ekonomia sustatzeko proiektu eta laguntzetarako zatia jarri da. Diru poltsa hori, ordea, ezin da udal aurrekontuak bakarrik hartuta ulertu, Iraurgi Berritzen garapen agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzak ere badute harremana sustapen ekonomikoko hainbat laguntza edo neurrirekin zerikusia. Ondorengo hauek izango dira sustapen ekonomikorako 2014ko inbertsio nagusiak: - Eskualdeko plana. -Transformazio

industrialeko

proiektua: 150.000 euro Gipuzkoako Foru Aldunditik bideratuta - Sustapen ekonomiko plan propioa: 350.000 euro - Garapen komunitarioa, formazioa Udalak zuzenean ematea: 95.000 euro - Iraurgi Berritzen: 245.209 â‚Ź (Loiola Berrikuntza barne) - Lanpostu zuzenak sortzeko aurreikuspena, 8 lanpostu lanaldi osoz: 182.000 euro - Iraurgi Berritzenen adostutako Azkoitia eta Azpeitiko Sustapen ekonomikorako plana: 150.000 euro. 2014, urtean udalak ekonomiara bideratutako inbertsio osoa 1.022.209 eurokoa izango da.

Aldaketa sakonagoa Baina sustapen ekonomikoaren plana ez da bere horretan isolatuta garatutako plana. Gaur egun, lehentasuna


EKONOMIA

ez da epe motzera egungo egoerari irtenbidea ematea bakarrik, baita eskualdeak etorkizun ekonomiko oparoa izateko neurriak hartu eta baliabideak jartzea edo sortzea ere. 2013ko Denon Artean parte hartze prozesuan ere, adibidez, galdera nagusia herriko ekonomiari lotutakoa izan zen: zer egin dezakegu ekonomia sustatzeko? Arlo ezberdinetatik galdera horri erantzutea eta horretarako herritarren partaidetza bidez ekarpenak eta ideiak bildu ziren. Bide batez, norberaren arazoez harago, herriaren arazoen irtenbidean parte hartzea bultzatu da. Ekonomia sustatu eta enplegua sortzeko bide horretan, beste erakunde publikoen laguntza eta sinergiak ere aprobetxatu dira. Ildo horretan, jasotako laguntzei esker, zuzeneko kontratazioak egin eta  enplegu publikoa sustatu eta postu berriak sortu dira Udalean. Baina ekonomia sustatuz enplegua sortzea ezinbestekoa den bezala, herritarren prestakuntza ere ezinbestekoa da. Hala, Azpeitiko Udaletik hainbat formazio ikastaro eta titulu ateratzeko eskaintzak egin dira eta egiten jarraituko da. Lan merkatuan sartzeko herritar gero eta prestatuagoak izatea da helburu. Bide horretan, orain artean, herritar ugari izan dira ikastaro horietan beren prestakuntza jaso edo ofizioren bat ikasten. Urola Erdiko udalek eta Iraurgi Berritzen garapen agentzia bailarako industria mapa osatzen ere hasi berri dira, enpresen jarduerari eta gaitasunen inguruko informazioa bildu eta elkarlanerako nahiz aukera industrial berriak detektatzeko asmoz. Beraz, bide berean indarrak batu eta

aurrera egiteko plan eta estrategia bila ari da EH Bildu. Ez du eskumenik, baina egoera bere horretan utzi eta Eusko Jaurlaritzaren zain egon baino, ekiteko eta egitasmo berriak abiarazteko bidea hartu du. Horretarako, akordio politikoak ere bilatu ditu: akordio ekonomiko puntualak proiektuak garatu edo aurrekontuak ateratzeko, eta akordio politiko iraunkorrak. Hori baita EH Bilduren filosofia eta oinarria, akordioak bilatzea, aniztasunetik komuneko puntuak eta indarguneak biltzea, herriaren mesedetan izango direlakoan.

duk akordioren bidean jarraituko du lanean.

Azken akordio politiko zabala, udalaz gaindi, Azpeiti eta Azkoitiko udaletako alderdi politikoek adostu zutena da. Akordio horretan, eskualdearen jarduera ekonomikoaren dibertsifikaziorako estrategiaren lan lerro nagusiak finkatu zituzten eskualdeko garapenaren jarraikortasuna bermatzeko. Ondoren, Azpeitiko EAJk akordioaren izpirituaren kontrako adierazpenak egin bazituzten ere, Azpeitiko EH Bil-

Eskualdea jasaten ari den odol hustearen aurrean, EAJ eta Eusko Jaurlaritza ez dira egoeraz arduratu. Hori baino okerragoa izan da jarrera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren garapen eta Lehiakortasun Sailburua batzokira ere etorri zen, baina ez da Udalarekin bildu, ez da eragileekin bildu.

2014ko otsaileko langabezia tasak Azpeitia: %14, 50 Urola erdia: % 13,90 Gipuzkoa: % 14,20 Euskal Autonomia Erkidegoa: % 16,30

EAJk laguntzarik ez, eta oztopo Akordio politiko anitz eta zabala lortu eta egun gutxira, akordioaren zilegitasuna kolokan jartzea eta beraien kabuz lana diskrezioz egiteari ekin diotela esatea, hori da Azpeitiko EAJk eta orokorrean, EAJk herriko ekonomiari egin dion ekarpen bakarrenetakoa.

Formakuntza zein ekonomia sustatzeko proiektu zehatzak aurkezteko bilera ugari eskatu zaizkie Eusko Jaurlaritzako sailburu ezberdinei, utzikeria eta erantzun positibo bakar bat ere ez da jaso. Baina ez da Eusko Jaurlaritzak edo EAJk EH Bilduko Udalekin duen jarrera; izan ere, egoera larrian dauden eskualdeko enpresetako langileek ere eskatu izan dizkiete bilerak, eta erantzuna berdina izan da. Isiltasuna. Jarrera hori ikusita, EH Bilduk Eusko Jaurlaritzak ez eskualderako ezta erkidegorako ere planik ez duela uste du. Ez du plan industrial estrategikorik, ez du plan ekonomikorik. Ez du planik, orokorrean. Ez dute jakin eta ezin dute asmatu krisi garaiak kudeatzen, egoerari adarretatik heldu eta neurriak hartzen. EH Bilduk, ekiteko bide horretan jarraituko du lanean, herriko ekonomia sustatuz.

5


GATAZKAREN KONPONBIDEA

HERRI GISA ERANTZUN ETA ERAIKIZ

2

014. urtearen lehen hilabete hauek ezin esan dezakegu garrantzirik gabekoak izaten ari direnik gatazkaren konponbideari dagokionean. Gertaera garrantzitsu ugari jazo dira. EPPKk 2013ko abenduaren 28an, eta preso ohiek, urtarrilaren 5ean, egindako adierazpenak. Urtero urtarrilean egin ohi den manifestazioaren debekua eta EPPKren bitartekarien aurkako operazio poliziala. Arkaitz Bellon preso gaztearen heriotza. Hilabeteak iraun dituzten eta azken asteetan amaitu diren zentzugabeko epaiketa politikoak, Olatz Izagirre espetxeratu eta Orkatz Kultur Elkartea ixteko arriskuan daudelarik.

Arkaitz Bellon elorriotarraren heriotzaren aurrean hainbat herritarrek eginiko kontzentrazioa. Eskuinean Libre eguneko une bat.

6

Batzuk konponbidearen aldeko ekarpen positiboak, zalantzarik gabe. Besteak berriz, eraso zuzenak. Hala ere, eraso zuzen horiei alde positiborik ateratzearren, kasu batzuetan emandako erantzun zabala aipatu behar da. 2014ko urtarrilaren 10ean, hurrengo egunerako “Tantaz tantak� deituta zuen mobilizazioaren debekuaren aurrean, EHBilduk EAJrekin eta Euskal Herriko eragile sindikal nagusiekin batera deitutako manifestazioan herri gisa erantzun ahal izan genuen. Azpeitiarrok ere hala egin genuen. Arkaitz Bellon elorriotar presoaren heriotzaren aurrean ere, herri gisa erantzuteko aukera eman ziguten


Azpeitiarroi, eremu desberdinetako hainbat herritarrek egindako deialdiarekin. Espetxe politika honi ez. Sakabanaketa amaitu lelopean deitutako kontzentrazioan, Azpeitiar andana bildu zen. Martxoaren amaieran, erabakitzeko eskubidearen alde Gure Esku Dago dinamikako kideek ere aukera paregabea eskaini ziguten azpeitiar orori. Eta eskainiko digute oraindik ere aurrerantzean. Azpeitiko EHBilduren ustetan mugarri nahiz aurrera begirako eredu izan beharko luke erantzun molde honek, herri bezala jorratu beharreko bidearen norabide, herri honen eta nola ez, herritar guztion eskubideak aitortuak izan daitezen. Herritarrek izan behar dute etengabeko protagonista, baina eragile politiko nahiz instituzioek ere badugu zeresana eta zeregina. Gure prestutasuna adostasunetara iritsi eta elkarlanean oina-

rrizko eskubideak bermatzea da, herritar guztion eskubideak bermatzea. Hala ere, askotan ulergaitza egiten zaigu EAJren jarrera. Adibidez, apirilaren 1eko udalbatzan LIBRE dinamikak mozio bat aurkeztu zuen eta bertan Olatz Izagirre Azpeitiko emakume gaztearen espetxeratze arriskua salatu eta libre izateko duen eskubidea aldarrikatzen zuen. Horren aurrean EAJko udal ordezkariek ez zuten bozkatu ere egin, ez omen zegokion Udalari. Udalari ez dagokio Olatzi babesa eskaini eta dagokion eskubidea aldarrikatzea? Lan politikoa egiteagatik espetxeratzeko arrisku handia du Olatzek eta guk EHBilduk, herritar ugarirekin batera etengabeko babesa eskainiko diogu Olatzi. Oroimen historikoa, urteetan gertatu dena ahanzturarik gabe eta egian oinarrituta idaztea, urteetako gatazka politiko eta armatuaren ondorioz eragin diren biktima guztien errekonozimendua eta zauriak sendatzeko bideak egitea, herritar guztion oinarrizko

eskubideak bermatzea eta herritarron elkarbizitza eta normalizazio politikorako urratsak ematea da guztion artean egin beharko genuken bidea. Konponbiderako bidea, bakerako bidea. Herri gisa erantzuteak bezainbesteko garrantzia du herri gisa eraikitzeak. Eta bai baterako, bai besterako, Azpeitian ere, hainbat aukera izango dira aurrerantzean ere. Erantzuteari dagokionean, Olatz eta Orkatzen epaien inguruan iristen diren berriei erreparatu beharko diegu. Eta herri bezela erantzuteko prestatu. Eraikitzeari dagokionean berriz, erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu herritarrean ere beharko da herritar ororen ekarpena, aipatu den gisan. Azpeitiko EHBilduk norabide horretan jarraitu nahiko luke gatazkaren konponbideari dagokionez, elkarri entzunez, adostasunak bilatuz eta elkarlana bultzatuz. Eta horretarako, borondate argia du.

7


UDALETXETIK

azpeitia.ehbildu.net www.facebook.com/ehbilduazpeitia twitter.com/ehbilduazpeitia

8

Ehbildu apirila  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you