Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Page 99

Hizkuntza Normalizazioa

HN

euskararen garapen osoa azkartu eta lortzeko hizkuntza politika berria, eraginkorra eta burujabea garatu eta gauzatu behar dugu, eta euskarari estatus egokia ematea ezinbestekoa da, hizkuntza berezkoa eta normalizatu beharrekoa, hizkuntza ofiziala, lehentasunezkoa eta jakin beharrekoa izan dadin.

HIZKUNTZA POLITIKA BERRIAREN OINARRIAK

Bidegurutzean gaude: euskararen egungo politika eta egitura juridiko hauskorrean jarraitzea ala euskararen politika aldatzea eta marko normalizagarri berria eraikitzea. EHBilduk euskararen esparru horretatik ahal den azkarren irten eta euskararen marko normalizagarri berria eraiki nahi du. Euskaraz oso-osorik bizitzea ahalbidetuko duten baldintza politikoak, juridikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak lortu behar ditugu, hizkuntza politika berria eragiteko. Euskararen erabilera moteltzeko joera saihesteko eta irabazpidean jartzeko, euskara beharrezko bihurtzeko eta euskararen normalizazioa bideratzeko. Euskara jakitea unibertsalizatzeko, euskararen erabilera handitu eta euskararen normalizazioan jauzi kualitatiboa emateko. EHBilduren hizkuntza politika berriaren proposamena gaur egungo errealitatetik abiatuko da, egingarria, bideragarria eta pragmatikoa izango da, interes alderdikoirik gabea eta euskararen normalizazioaren beharretik sortua. Hizkuntza politika berriaren oinarriak Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak proposatutako gutxienekoak izango dira: • Burujabea, kanpo esku-hartzerik gabekoa: hizkuntza politika burujabea bideratzea, gaur egun dauden oztopoak eta debekuak gainditzeko eta politika eragingarria abian jartzeko. • Euskararen estatus juridiko egokia duena. Hau da, euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza eta normalizatu beharrekoa, hizkuntza ofiziala, lehentasunezkoa eta jakin beharrekoa. • Euskararen erdigunera jo eta baliabide nahikoak dituena: euskararen normalizazioaren zentralitatea aldarrikatu eta praktikara eramango dugu. Euskara ardatz bai diskurtso eta praxi politikoan eta baita administrazio publikoaren egituretan ere. Zentralitateak esan nahi du baliabide pertsonal eta baliabide ekonomiko nahikoak bideratu behar direla euskararen normalizaziorako, urrats kuantitatibo eta kualitatibo nabarmena emanez. • Elkarlana, lidergo partekatua eta zeharlerrotasuna: euskararen normalizazioa norbanako eta eragile guztien bultzadatik eta indarren auzolan estutik etorriko da. Eragile guztien erantzunkidetasun aktiborik ez bada ez da normalizaziorik lortuko. Horrek lidergo eta estrategia partekatua eskatzen du esparru guztietan eta bide-orri zehatza adostea, efizientziaz eragin ditzan elkarlana eta zeharlerrotasuna. Era berean, hizkuntza politika bateratua burutzeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta Nafarroa Garaiarekin eta Iparraldearekin koordinatzeko; tokian tokiko errealitate bakoitzaren abiaburua,

100


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.