Issuu on Google+

J S J USTI Z I ASOZ I ALA HAUTESKUNDEPROGRAMA2012

ETXEBI ZI TZA


AB HA EO

JS

Etxebizitza

Justizia Soziala

ING IND EB HN HKK

Euskal Herrian indarrean dauden lege arau desberdinek, pertsona orok etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea duela jasotzen dute, baina errealitatea oso bestelakoa da. Lehen mailako behar eta eskubide bat den arren, gaur egun etxebizitza izatea luxuzko ondare izatera pasa da.

Justizia Soziala

Etxebizitza ezin da utzi merkatuen eskura bakarrik, honek jendartearen parte bat babesik gabe gelditzea ekar baitezake. Eremu honetan jardun beharra dugu beraz, kontuan hartuta etxebizitzari lotutako gainerako aldagaiak baldintzatuko dituela. Jardun publikorik gabe, ez da etxebizitzari lotutako zerbitzu publikorik izango, ez eta etxebizitza politika publikorik garatuko; baina batez ere, hori gabe ezin izango da garatu jendarteak arrazoizko baldintzetan etxebizitza duinak eskura ditzan benetako eskubide eraginkor eta errealik.

KH KH

Frankismoaren garaietatik autonomia EAEn garatutako jarduerak lurzoru merkatuaren desarautze politikan eta ondorioz etxebizitzarenean, oinarritu dira.

OS JS

155

Etxebizitzarekin lotuta orain arte garatu diren jardun politikoak errotik aldatu behar dira beraz. Lurzoruaren desarautzeek, interes tipo baxuek, etxebizitzari zuzendu behar zitzaion instituzio mailako jardun politiko gabeziarekin, eta ondorioz jarduna arlo pribatuaren esku uztearekin batera, higiezinen burbuila puztu baitzuten, eskari soziologikoak lekarkeen beharrei erantzun nahian (demografia piramidea osatzen duen esparru zabalenak 30 urte bete zituen 2006an). Honek guztiak, desegiten ari zen hedatze-politikaren garapena ekarri du, lurzoruaren prezioak etxebizitzarenean eraginez, gainera. Eta hau, honako arrazoiengatik eman da: • Lurralde eta hirigintza antolamendurako irizpideek, zegoen eskariari erantzuteko behar izango liratekeen baino lur gehiago hirigintza-garapenerako sailkatu izana ekarri dute hainbat udalerritan. • Urte hauetan zehar, alokairuzko etxebizitza bultzatu beharrean, jabegoa sustatu duen zerga politika garatu da. Horrela, lurraren balio espekulatzaileek aurrera egitea bermatu da. • Lurralde antolamendua, lurren eskaintzak sortzen zituen behar errealak bi-


Etxebizitza

koiztuz eta hirukoiztuz garatu da, indarrean dauden Lurralde Antolamenduko Gidalerroetan ikus daitekeenez.

JS Justizia Soziala

• Geldirik dagoen Udal Legeak, aurrekontuetako sarrerak gutxitu diren une honetan, udal administrazioen gaitasuna baldintzatua egotea ekarri du. Udalak, horrela, lurraren eta etxebizitzaren merkatua arautzeko legez legokiekeen eragin eta garapen gaitasunean aurrera egin ezinik geratu dira. • Babes publikoko etxebizitza sustapenak (alokairua, babes publikoa, etxebizitza tasatua), bere lehentasunezko helburuetan ez du izan alokairu babestuko etxebizitza parkea eraikitzea, soziologikoki behar handiena sortu den unean, berau asetzeko aukera egon bazegoenean. • Eta egoera orokor honi, finantza entitateek etxe desjabetzen bitartez sortu duten errealitate berri bat erantsi behar zaio: egunero gauzatzen diren desjabetzeak; ehunka pertsona ordura arte jabegoan edo alokairuan izan duten etxea uztera behartu dira.

NEURRIAK

1.- Etxebizitza Legea sortu, etxebizitza izateko eskubide unibertsala jasoko duena: diru sarrera mugak kontuan hartuko ez dituena, lehentasun eta baldintzei lotutako arautze zabal, anitz eta zehatza izango duena, babes sisteman izango diren pertsonen izaeraren araberakoa. Etxebizitzaren Izatearen Segurtasun Juridikoa indarrean jarri, legea onartu eta hurrengo egunetik, eta gehienez lau urteko epean izango duelarik erabateko balioa (legegintzaldi bat). 2.- Etxebizitza politika integrala garatzeko lege baliabideen garapena. Administrazio publiko desberdinen jardunak ildo berari jarraitu beharko dio eta haien arteko koordinazioa bermatuko da. 3.- Etxebizitza politiken garapenean, EAEko administrazio publiko guztien erantzukizun partekatua, alokairuzkoa lehenetsiz. EAE mailako Etxebizitza Plan Zuzendariaren lanketa eta garapenean, EAEko administrazio publiko guztien erantzukizun partekatua. Esleipen sistemak oinarri objektiboa izango du: erosteko ahalmena, familia unitatea osatzen dutenen kopurua, ondarea… alokairu sozialak ez du gaindituko bizikideen unitateak dituen sarreren %15a, eta alokairu publikoak inolako kasutan ez du gaindituko aipatutako sarreren %30a. 4.- Urbanizagarri gisa sailkatutako lurrak, administrazio publikoen lurzoru ondare moduan arautu. Lurzoruaren Legeak ezarritako tresnen erabilera sistematikoa, Administrazioak landa lur salneurrian eskura ditzan, alokairu sozialaren etxebizitza parkea osatzeko. Udalak bultzatu, haien lurretan alokairu erregimenean egongo diren babes publikoko etxebizitza parkeak izan ditzaten.

156


AB

5.- Etxebizitza eskatzaileen zerrendak batu, bai eta babestutako etxebizitzarako esleipen zerbitzuaren batzea ere gauzatu.

HA

6.- EAE mailako etxebizitza hutsen udal zentsuak osatu, alokairu publikoaren merkatuan mugiarazteko helburuarekin.

EO

7.- Hirigintza eta Etxebizitza esparruko Topaketa Foroen sustapena, EAEko administrazio publiko desberdinen parte-hartzearekin.

ING IND EB HN HKK OS JS Justizia Soziala

KH KH

157

8.- Kalifikazio orokorraren eta bigarren transmisioetako beharrezko salmentako erregimenaren orokortzea, babes publikoa duten etxebizitza multzoetarako. 9.- Etxebizitza alokatzeko sustapen lanaren gauzapen eta garapena: administrazio publiko desberdinen lurzoru erreserba gehienak horretara konprometitu, ondoren alokairu erregimena izango duten etxebizitzak egiteko. 10.- Interbentzio publiko koordinatua, alokairuzko etxebizitza babestu nahikoaren eskaintza eragiteko. Eskaintza sustatzeko laguntza publikoak handitu, babestutako alokairuzko etxebizitza publikoa egin dadin. 11.- Alokairuzko etxebizitzaren erakunde publikoa sortu. Kohesio sozialaren sustapena. Baliabide publikoen lehentasunezko eremua, babeseko alokairuaren sustapenak izan behar du. Nolabaiteko babes publikoaren erregimena zehazterakoan, babeseko alokairua lehenetsi, alokairuzko etxebizitzaren parke publikoak jarrita dituen helburuak guztiz bete arte. 12.- Politika fiskala zuzendu, jabegoa lehenesten baitu alokairuaren aurrean. Erosteko laguntza fiskalak bertan behera utzi eta alokairurako laguntza fiskalak mantendu. 13.- Mailakako trataera fiskala azpierabilitako etxebizitzei zuzenduta, bigarren etxebizitzak barne. Kanon edo ariel ez fiskala, etxebizitza hutsei aplikatuko litzaiekeena, lurraren okupazio sostengarria lortzeko bidean. Hutsik dauden etxebizitza merkatuan lehentasunezko hirigintza interbentzioen arautzea. 14.- Indarrean dauden Lurralde Ordenamendurako Araubideen berrikuskapena, ingurumen zaintzaren irizpideak txertatuz, eta bertatik kenduz esponjamendu eta benetako beharrei erantzun ez dieten eskaintzen ugaritzeak. Etxebizitza eta ingurumen politikek batera joan behar dute, material ekologikoen eta natura baliabideen erabilera sustatuz. Erabilitako etxebizitzen egokitze politika sustatu, baliabide naturalak optimizatuz eta traba arkitektonikoak ezabatuz. Espazio mistoak sustatu, erresidentzia eta jarduera sozial zein ekonomikoen artean (lana, bizitza, aisia), mugikortasun beharrak murriztea baitakar, eta gure auzoak bizirik mantentzea baitakar, kohesio soziala eta espazio seguruak ahalbideratuz. 15.- Etxebizitzako Plan Zuzendariaren berrikuskapena, alokairurako etxebizitzaren ondare publikoa gauzatu dadin bermatuko duena, benetako beharrei


Etxebizitza

erantzuteko gai izango dena, ekonomia erreala itotzen eta mugatzen duen hipoteka-presioa lasaituko duena. Honek, sustapen publikoa nagusiki etxebizitza eredu honi zuzentzea ekarriko du, herritarren beharrei erantzunez. Horretarako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bankuek dituzten etxebizitzen, egite bidean dituzten sustapenen, lur eta gainerakoen erosteko aukerari buruzko eztabaida ireki behar da, salneurriaren beherapen nabarmenarekin (adibidez, %60koa etxebizitzetarako, %70 eta 80 bitartekoa egite bidean dauden sustapenetarako, eta %90era artekoa lurretarako). Baliabide horiek guztiak alokairu sozialera bideratu, bankuei irabaziak geure lurraldeko kredituetan inbertitu ditzatela exijituz.

JS Justizia Soziala

16.- Aurrekontu bermearen Udal Legearen arautzea, lurzoruan udalek duten ondare autonomia sustatuz. 17.- Udalen lurzoru ondarearen garapen eta dinamizazioaren kontrola, beste elkarteren artean Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren esku legokeena. Udalak eragile espekulatzaile bilakatzea ekidin, udal horiek izan lezaketen birkalifikazioen irabazien menpekotasuna ez emateko neurriak abian jarriz. 18.- Finantza sistemaren gaineko ikuskapena, hipoteka-zor guztia ikuskatuz, eta zilegitasunik gabeko zorra zenbatekoa den jakiteko. 19.- Finantza entitateei dagokien betebehar sozialaren eta higiezinen desjabetzen gaineko analisia. Ondorengo neurriak proposatzen ditugu: • Finantza erakundeak jabetza eskumenak dituen erakunde publikoen esku uztea. • Etxebizitza horren erabilera eta okupazioa alokairu sozialaren bidez kudeatzea. • Hipotekaren ordainketaren ez-ohiko etetea ezartzea hala eskatzen duten familiei, hipoteka ordaintzerik ez dutenean arrazoi objektiboak direla medio (langabezia, kasu). Proposatzen da hipotekaren ordainketa aldi jakin baterako uztea; kaltetuak ez du etxebizitza utziko eta bankuari alokairu soziala ordaintzeko konpromisoa hartuko du (familiaren erosteko ahalmenaren arabera ezarriko litzateke zenbatekoa, diru sarreren %15 izango litzatekeena). Arrazoi objektiboak desagertzen direnean eta familiak aurreko egoerara bueltatzen direnean (eta beti ere etxebizitza eskubidedunak hala nahi duenean), alokairua ordaintzeari utziko litzaioke eta hipoteka ordaintzeari berrekin. • Finantza erakundeek hipotekak emateko orduan duten jarrera aztertzea eta arduragabekeriaz jokatu denean, erantzukizuna onar dezaten eskatuko zaie. 20.- Hirigintza antolaketarako aholku batzordeetan, etxebizitza politikaren arautze ofizialaren gaineko interbentzioa, herritarren parte-hartzea bideratzeko helburuarekin. Antolamendua eta etxebizitza beharren kuantifikazioak, bai eta hauen tipologia zehaztea eta segimendua egitea behar dute.

158


Euskal Herria Bildu: Programa 2012