Page 1

J S J USTI Z I ASOZ I ALA HAUTESKUNDEPROGRAMA2012


AB HA EO

JS

Enplegua

Justizia Soziala

ING IND

LANAREN BANAKETA

EB HN HKK

SARRERA

OS JS Justizia Soziala

KH KH

149

EH Bilduren ereduak ekonomia pertsonen zerbitzura jarriko du, eta ez merkatuen zerbitzura. Aberastasuna zuzen banatzea, kalitateko enplegua sortzea eta ordaindutako zein ordaindu gabeko lana banatzea ditu oinarri eredu horrek. Horren haritik, gizarte-mailako eta genero-mailako harremanak behar bezala egituratzea beharrezkotzat hartzen dugunez, lanari buruzko kontzeptuak bere baitan hartzen duen ikuspegia handiagoa da ordaindutako lanak hartzen duena baino. Kontuan izan behar da merkatu-produkzioa baino sistema konplexuagoa dela ekonomia, eta beraz, produkzioa eta erreprodukzioa egituratu behar dira, bi eremu horiek erabat lotuta baitaude ekonomia-garapenarekin. Zaintza-jarduera ekonomia-jarduera intentsiboa da enpleguaren sorreran, eta halaber, ezinbestekoa biziari eusteko, eta printzipio horrek (biziari eustea) orekatu behar ditu ekonomiaren alor guztiak. Horregatik, EH Bilduren ustez, lanari buruz dugun kontzeptuari leial izanik, egungo krisi sistemikoari irtenbidea emango badiogu, ezinbestekoa da gure ekonomiaren funtsezko oinarrietako bat dela onartzea eta eraldatzea, hau da, erreprodukzio-lanari eta zaintzaren ekonomikoari lotuta dagoena. Kalitate oneko zaintzak ezartze aldera, beharbeharrezkoa da adieraztea ezinbestekoak direla honako hauek: soldata duinak ezartzea, langileen eskubide sozialak aitortzea eta orain arte ezkutuan egon den gizarte-sektore hori ikusaraztea. Lan-harremanetako eta gizarte-babeseko geure eredu bat ziurtatzeko neurriak ezartzearen alde gaude, gizarte- eta lan-alorreko segidako erreforma neoliberalei eta kapitalismoaren birsorkuntza eragiten duten erreformei aurre egiteko; izan ere, murrizketen bidez ezarri dira erreforma horiek. Neurri neoliberal horien adibide bat sektore berrien pribatizazioa da; izan ere, pribatizatu egin dira gizarte-zerbitzuak, osasun-arloa, hezkuntza, zaintza-ekonomiarekin


Enplegua

zerikusia duten zerbitzuak. Neurri horiek ezartzean, ahalik eta etekin handien lortzearen logika hartu dute aintzat, bakar-bakarrik ekonomikoa –izaera publikoa ordeztuz–, edo soldaten murrizketaren logika, edo erretiratze-adina atzeratzearena.

JS Justizia Soziala

Azken batean, gure ereduak Euskal Herrian, gure herriko ekonomian eta bertako langilerian inbertitzea du helburu, oinarri hartuta lanaren benetako banaketa, eta emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna. Gaur egun bizi dugun krisi handi honek bi generoetako eta adin askotariko sektore zabal bat baztertzea eta egoera larrian egotea eragin du. Krisiaren ondorio larriak gizarte-sektore eta ekonomia-sektore ahula dutenek bizitzeaz gain, sektore publikoko langileek zein langile kualifikatuek ere bizi dituzte. Etengabeko pobretze-prozesuaren ondorioz, pobrezia-tasak gora egin du, eta Gasteizko eta Iruñeako gobernuek, berriz, gizarte-babesa eskuratzeko baldintza gogorragoak jarri dituzte. Langabezia-tasa handiagoa da hilabetetik hilabetera, eta zenbait azpisektoretan enplegua erregulatzeko espedienteen kopurua izugarri handia da. Nabarmentzeko modukoa da, gazteek, inoiz ez bezalako goi-mailako prestakuntza izanik ere, langabezia-tasa izugarria dutela; gainera, oso aukera gutxi dute –edo bat ere ez– enplegua aurkitzeko. Langabeziaren, lan-eskasiaren eta mila euro baino gutxiagoko soldaten ondorioz, bizitza duina izateko baldintzak edukitzea ia ezinezkoa da, eta geure ekonomia- eta gizarte-garapena oztopatzen duten gaitzak dira. Baldintza horiek hobetzeko, teknologia hobeak eta kualifikazio hobea oinarri duten eredu baten alde egin behar dugu; soldata-lehia oinarri ez duen eredu baten alde. Halaber, Administrazioaren, sindikatuen eta enpresarien artean hitzarmen gehiago adostea eskatzen dugu, egungo sistemak (okupazionala, arautua eta etengabekoa) bere baitan hartuko dituen eta lan-eskaera sustatuko duen Lanbide Heziketako eredu bat osatzeko. Horretarako, enpresen eta langileen kotizazioak izango ditu ereduak, etengabeko prestakuntzari eta prestakuntza okupazionalari dagokien zatia finantzatzeko. Laneko osasunari aurre egingo dion euskal (EH) eredu publiko baten alde gaude, prebentzioa oinarri izango duena eta bere baitan oso-osorik hartuko dituena laguntza-, osasun- eta errehabilitazio-jarduerak zein lan-baldintzak ikuskatzeko jarduerak. Euskadiko erakundeek eredu hori finantzatzeko ahalmena izango dute. Geure gizarte-segurantzako sistemak ziurtatuko ditu lankontingentzien eta kontingentzia arrunten ondorioz behar diren laguntzak, lan-arriskuagatiko eta amatasunagatiko laguntzak, bai eta erretiroko eta langabeziako laguntzak ere, eta geure erakundeek beraiek etorkizunean ezartzea erabakitzen dituzten laguntzak ere bai. Horrez gain, ezkutuko ekonomia azaleratzearen alde gaude; izan ere, immigrazioaren eta gaztediaren esplotazioa eta etxe-langileen etxeko lana dira ekonomia-mota horren adierazgarri nagusiak.

150


AB

Lehen adierazitako hori guztia lortzeko, neurri jakin hauek proposatzen ditugu:

HA EO ING IND

Lan-harremanetako eta gizarte-babeseko geure eredu bat lortzeko bidean aurrera egitea.

· Negoziazio kolektiborako geure esparru bat sortzea.

EB LANA ETA ABERASTASUNA BANATZEA:

HN HKK

1. · Lana banatzea, ordaindutakoa zein ordaingabea, gizonezkoen eta emakumezkoen aukera-berdintasuna oinarri hartuta.

OS

2. Lanaldia murriztea, lana banatzeko zein lan-eremua eta lanetik kanpokoa uztartzeko.

JS

3. Kalitate oneko enplegua sortzeko eta kualifikazio profesionaleko enplegua sortzeko politika eraginkorrak ezartzea.

Justizia Soziala

KH KH

· Inbertsiorako eta enplegua sortzeko egitura-funtsa abian jartzea. 4. Soldatak zentzuz orekatzea, egun dauden desberdintasunei aurre egiteko:

oro

· Lanbide arteko gutxieneko soldata pobrezia-mailatik gora ezartzea; hau da, 1.075 eurokoa izatea. ·Gehieneko soldataren eta gutxieneko soldataren (ordainsari-mota hartuta soldatatzat) arteko aldea, 1-12 artekoa izatea, asko jota.

151 5. Geure pentsio-sistema publiko bat sortzea eta finkatzea. 6. Erretiro-adina berriro ere 65 urtekoa izatea eta errelebo-kontratuarena, 60 urtekoa. 7. Aldi Baterako Laneko Enpresak desagerraraztea. 8. Iraupen luzeko enpleguak sortzea, euskal produkzio-sarea sendotuta: · Produkzioa dibertsifikatzea. · Gizartearentzat baliagarriak izango diren ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea. · Kualifikazio profesionala hobetzea. · Produkzioan gehiago inbertitzea. · Espekulazio-mugimenduak zigortzea.


Enplegua

9. Ezkutuko ekonomia azaleratzea, ikuskaritza-mekanismoak gogortuz.

JS Justizia Soziala

10. Kontratazioan kausalitatea berreskuratzea eta azpikontratazioen kateari amaiera ematea. 11. Profesionalen Gizarte Segurantza lortzea, enplegu egonkorra lortze aldera.

3. Laneko osasunaren babeserako eredu bat sortzea, bere baitan hartuko dituena prebentzioa, prestakuntza, ikuskaritza, eta eredu hori antolatzeko eta finantzatzeko ahalmena.

1. Laneko arriskuen prebentzioaren alorrean prestakuntza askoz ere gehiago eskaintzea, lan-ezbeharrak gerta ez daitezen. 2. Laneko segurtasuna sustatzen duten enpresei laguntzea. 3. Prebentzio-jarduerari lehentasuna ematea. 4. Kontratu publikoetan, prebentziorako araudia ez betetzea zigortu egingo da. 5. Amiantoak eragindako gaitzak eta beste gaixotasun batzuek eragindakoak laneko gaixotasuntzat har daitezen sustatzea eta konpentsazio-funtsa eratzea. 6. Ikuskaritza-alorra sendotzea. 7. Osasunaren prebentziorako ordezkaria eta osasun-alorreko koordinatzailea sustatzea. 8. Sexu-jazarpeneko eta mobbing kasuetarako protokoloak aplikatzea.

4. Lanean etengabeko prestakuntza, kualifikazioaren hobekuntza eta teknologia berriak sustatzea.

Susperraldian dauden sektoreak (energia berriztagarriak‌) garatzea, etengabeko prestakuntza estrategikoaren eta inbertsio publikoaren bidez.

152


AB

5. Ekimen publikoa berreskuratzea, helburu hauek izanik:

HA 1. Zenbait sektore estrategikotan jabetza publikoa zabaltzea eta berreskuratzea.

EO ING IND

2. Enplegu politika eta plangintza ekologikoa uztartzea. 3. Deslokalizazioari amaiera emateko ahalik eta neurri gehien ezartzea. 4. Zerbitzu publikoen kudeaketa zuzena berreskuratzea. 5. Enplegua erregulatzeko espedienteen tramiteetan berme-emailea izatea.

EB HN

6. Euskadiko Gizarte Segurantzaren gaineko eskumen osoa eskatzea, ahalmen arauemailea barne.

HKK OS JS

1. Mutuek langileenganako duten erantzukizun zibila enpresa-aseguratzaileen esku uztea, eta hala, lanagatiko osasun-laguntza (gaixotasun- edo istripuarrazoiengatik) Osakidetzaren esku uztea.

Justizia Soziala

2. Osalanen egiteko bat izatea Lan Osasunaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren alorretako enpresa-batzordeetan (gizarte-segurantza) parte hartzea, erakunde aditua den aldetik.

KH KH

3. Lanbideren egitura birmoldatzea, enplegurik ez duten pertsonei laguntza osoa emateko. 4. Bertan behera uztea zenbait gizarte-laguntzatan aplikatzen diren murrizketa arauemaileak eta aurrekontuekin zerikusia dutenak.

153 7. EKITATEA:

1. Ekitatea ziurtatuko duten politika aktiboak bermatzea. 2. Berdintasunaren alorreko araudia betetzen duten ikuskaritzak abian jartzea.


Enplegua

8. Gizarte-ekonomia solidarioaren esparru-lege bat garatzea eta ezartzea.

JS Justizia Soziala

1. Baztertuta eta egoera larrian dauden sektoreetan sortzen diren ideiak eta proiektuak sustatuko dituen sistema bat ezartzea; eta gizartearentzat baliagarriak diren eta/edo gizarte-jabetzako enpresak sustatzea, ekologia- eta gizarte-intereseko alorretan gizarteak eta merkatuak dituen premiei aurre egiteko. 2. Gizarteratze-enpresen lan-kontseilua eratzea. 路 Gizarteratze-enpresak sustatzea eta lehenestea, pobreziaren aurkako borroka egiteko ekonomia-eragileetako batzuk baitira.

9. PARTE-HARTZEA SUSTATZEA

路 Gizarte- eta sindikatu-eragileek politika publikoak zehazten eta ebaluatzen benetan parte hartzeko eskubidea izan dezaten ziurtatzea. 路 Langileen parte-hartzea bultzatzea.

10. Autonomo faltsuak egon ez daitezen neurriak abian jartzea.

154


AB HA EO

JS

Etxebizitza

Justizia Soziala

ING IND EB HN HKK

Euskal Herrian indarrean dauden lege arau desberdinek, pertsona orok etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea duela jasotzen dute, baina errealitatea oso bestelakoa da. Lehen mailako behar eta eskubide bat den arren, gaur egun etxebizitza izatea luxuzko ondare izatera pasa da.

Justizia Soziala

Etxebizitza ezin da utzi merkatuen eskura bakarrik, honek jendartearen parte bat babesik gabe gelditzea ekar baitezake. Eremu honetan jardun beharra dugu beraz, kontuan hartuta etxebizitzari lotutako gainerako aldagaiak baldintzatuko dituela. Jardun publikorik gabe, ez da etxebizitzari lotutako zerbitzu publikorik izango, ez eta etxebizitza politika publikorik garatuko; baina batez ere, hori gabe ezin izango da garatu jendarteak arrazoizko baldintzetan etxebizitza duinak eskura ditzan benetako eskubide eraginkor eta errealik.

KH KH

Frankismoaren garaietatik autonomia EAEn garatutako jarduerak lurzoru merkatuaren desarautze politikan eta ondorioz etxebizitzarenean, oinarritu dira.

OS JS

155

Etxebizitzarekin lotuta orain arte garatu diren jardun politikoak errotik aldatu behar dira beraz. Lurzoruaren desarautzeek, interes tipo baxuek, etxebizitzari zuzendu behar zitzaion instituzio mailako jardun politiko gabeziarekin, eta ondorioz jarduna arlo pribatuaren esku uztearekin batera, higiezinen burbuila puztu baitzuten, eskari soziologikoak lekarkeen beharrei erantzun nahian (demografia piramidea osatzen duen esparru zabalenak 30 urte bete zituen 2006an). Honek guztiak, desegiten ari zen hedatze-politikaren garapena ekarri du, lurzoruaren prezioak etxebizitzarenean eraginez, gainera. Eta hau, honako arrazoiengatik eman da: • Lurralde eta hirigintza antolamendurako irizpideek, zegoen eskariari erantzuteko behar izango liratekeen baino lur gehiago hirigintza-garapenerako sailkatu izana ekarri dute hainbat udalerritan. • Urte hauetan zehar, alokairuzko etxebizitza bultzatu beharrean, jabegoa sustatu duen zerga politika garatu da. Horrela, lurraren balio espekulatzaileek aurrera egitea bermatu da. • Lurralde antolamendua, lurren eskaintzak sortzen zituen behar errealak bi-


Etxebizitza

koiztuz eta hirukoiztuz garatu da, indarrean dauden Lurralde Antolamenduko Gidalerroetan ikus daitekeenez.

JS Justizia Soziala

• Geldirik dagoen Udal Legeak, aurrekontuetako sarrerak gutxitu diren une honetan, udal administrazioen gaitasuna baldintzatua egotea ekarri du. Udalak, horrela, lurraren eta etxebizitzaren merkatua arautzeko legez legokiekeen eragin eta garapen gaitasunean aurrera egin ezinik geratu dira. • Babes publikoko etxebizitza sustapenak (alokairua, babes publikoa, etxebizitza tasatua), bere lehentasunezko helburuetan ez du izan alokairu babestuko etxebizitza parkea eraikitzea, soziologikoki behar handiena sortu den unean, berau asetzeko aukera egon bazegoenean. • Eta egoera orokor honi, finantza entitateek etxe desjabetzen bitartez sortu duten errealitate berri bat erantsi behar zaio: egunero gauzatzen diren desjabetzeak; ehunka pertsona ordura arte jabegoan edo alokairuan izan duten etxea uztera behartu dira.

NEURRIAK

1.- Etxebizitza Legea sortu, etxebizitza izateko eskubide unibertsala jasoko duena: diru sarrera mugak kontuan hartuko ez dituena, lehentasun eta baldintzei lotutako arautze zabal, anitz eta zehatza izango duena, babes sisteman izango diren pertsonen izaeraren araberakoa. Etxebizitzaren Izatearen Segurtasun Juridikoa indarrean jarri, legea onartu eta hurrengo egunetik, eta gehienez lau urteko epean izango duelarik erabateko balioa (legegintzaldi bat). 2.- Etxebizitza politika integrala garatzeko lege baliabideen garapena. Administrazio publiko desberdinen jardunak ildo berari jarraitu beharko dio eta haien arteko koordinazioa bermatuko da. 3.- Etxebizitza politiken garapenean, EAEko administrazio publiko guztien erantzukizun partekatua, alokairuzkoa lehenetsiz. EAE mailako Etxebizitza Plan Zuzendariaren lanketa eta garapenean, EAEko administrazio publiko guztien erantzukizun partekatua. Esleipen sistemak oinarri objektiboa izango du: erosteko ahalmena, familia unitatea osatzen dutenen kopurua, ondarea… alokairu sozialak ez du gaindituko bizikideen unitateak dituen sarreren %15a, eta alokairu publikoak inolako kasutan ez du gaindituko aipatutako sarreren %30a. 4.- Urbanizagarri gisa sailkatutako lurrak, administrazio publikoen lurzoru ondare moduan arautu. Lurzoruaren Legeak ezarritako tresnen erabilera sistematikoa, Administrazioak landa lur salneurrian eskura ditzan, alokairu sozialaren etxebizitza parkea osatzeko. Udalak bultzatu, haien lurretan alokairu erregimenean egongo diren babes publikoko etxebizitza parkeak izan ditzaten.

156


AB

5.- Etxebizitza eskatzaileen zerrendak batu, bai eta babestutako etxebizitzarako esleipen zerbitzuaren batzea ere gauzatu.

HA

6.- EAE mailako etxebizitza hutsen udal zentsuak osatu, alokairu publikoaren merkatuan mugiarazteko helburuarekin.

EO

7.- Hirigintza eta Etxebizitza esparruko Topaketa Foroen sustapena, EAEko administrazio publiko desberdinen parte-hartzearekin.

ING IND EB HN HKK OS JS Justizia Soziala

KH KH

157

8.- Kalifikazio orokorraren eta bigarren transmisioetako beharrezko salmentako erregimenaren orokortzea, babes publikoa duten etxebizitza multzoetarako. 9.- Etxebizitza alokatzeko sustapen lanaren gauzapen eta garapena: administrazio publiko desberdinen lurzoru erreserba gehienak horretara konprometitu, ondoren alokairu erregimena izango duten etxebizitzak egiteko. 10.- Interbentzio publiko koordinatua, alokairuzko etxebizitza babestu nahikoaren eskaintza eragiteko. Eskaintza sustatzeko laguntza publikoak handitu, babestutako alokairuzko etxebizitza publikoa egin dadin. 11.- Alokairuzko etxebizitzaren erakunde publikoa sortu. Kohesio sozialaren sustapena. Baliabide publikoen lehentasunezko eremua, babeseko alokairuaren sustapenak izan behar du. Nolabaiteko babes publikoaren erregimena zehazterakoan, babeseko alokairua lehenetsi, alokairuzko etxebizitzaren parke publikoak jarrita dituen helburuak guztiz bete arte. 12.- Politika fiskala zuzendu, jabegoa lehenesten baitu alokairuaren aurrean. Erosteko laguntza fiskalak bertan behera utzi eta alokairurako laguntza fiskalak mantendu. 13.- Mailakako trataera fiskala azpierabilitako etxebizitzei zuzenduta, bigarren etxebizitzak barne. Kanon edo ariel ez fiskala, etxebizitza hutsei aplikatuko litzaiekeena, lurraren okupazio sostengarria lortzeko bidean. Hutsik dauden etxebizitza merkatuan lehentasunezko hirigintza interbentzioen arautzea. 14.- Indarrean dauden Lurralde Ordenamendurako Araubideen berrikuskapena, ingurumen zaintzaren irizpideak txertatuz, eta bertatik kenduz esponjamendu eta benetako beharrei erantzun ez dieten eskaintzen ugaritzeak. Etxebizitza eta ingurumen politikek batera joan behar dute, material ekologikoen eta natura baliabideen erabilera sustatuz. Erabilitako etxebizitzen egokitze politika sustatu, baliabide naturalak optimizatuz eta traba arkitektonikoak ezabatuz. Espazio mistoak sustatu, erresidentzia eta jarduera sozial zein ekonomikoen artean (lana, bizitza, aisia), mugikortasun beharrak murriztea baitakar, eta gure auzoak bizirik mantentzea baitakar, kohesio soziala eta espazio seguruak ahalbideratuz. 15.- Etxebizitzako Plan Zuzendariaren berrikuskapena, alokairurako etxebizitzaren ondare publikoa gauzatu dadin bermatuko duena, benetako beharrei


Enplegua

erantzuteko gai izango dena, ekonomia erreala itotzen eta mugatzen duen hipoteka-presioa lasaituko duena. Honek, sustapen publikoa nagusiki etxebizitza eredu honi zuzentzea ekarriko du, herritarren beharrei erantzunez. Horretarako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bankuek dituzten etxebizitzen, egite bidean dituzten sustapenen, lur eta gainerakoen erosteko aukerari buruzko eztabaida ireki behar da, salneurriaren beherapen nabarmenarekin (adibidez, %60koa etxebizitzetarako, %70 eta 80 bitartekoa egite bidean dauden sustapenetarako, eta %90era artekoa lurretarako). Baliabide horiek guztiak alokairu sozialera bideratu, bankuei irabaziak geure lurraldeko kredituetan inbertitu ditzatela exijituz.

JS Justizia Soziala

16.- Aurrekontu bermearen Udal Legearen arautzea, lurzoruan udalek duten ondare autonomia sustatuz. 17.- Udalen lurzoru ondarearen garapen eta dinamizazioaren kontrola, beste elkarteren artean Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren esku legokeena. Udalak eragile espekulatzaile bilakatzea ekidin, udal horiek izan lezaketen birkalifikazioen irabazien menpekotasuna ez emateko neurriak abian jarriz. 18.- Finantza sistemaren gaineko ikuskapena, hipoteka-zor guztia ikuskatuz, eta zilegitasunik gabeko zorra zenbatekoa den jakiteko. 19.- Finantza entitateei dagokien betebehar sozialaren eta higiezinen desjabetzen gaineko analisia. Ondorengo neurriak proposatzen ditugu: • Finantza erakundeak jabetza eskumenak dituen erakunde publikoen esku uztea. • Etxebizitza horren erabilera eta okupazioa alokairu sozialaren bidez kudeatzea. • Hipotekaren ordainketaren ez-ohiko etetea ezartzea hala eskatzen duten familiei, hipoteka ordaintzerik ez dutenean arrazoi objektiboak direla medio (langabezia, kasu). Proposatzen da hipotekaren ordainketa aldi jakin baterako uztea; kaltetuak ez du etxebizitza utziko eta bankuari alokairu soziala ordaintzeko konpromisoa hartuko du (familiaren erosteko ahalmenaren arabera ezarriko litzateke zenbatekoa, diru sarreren %15 izango litzatekeena). Arrazoi objektiboak desagertzen direnean eta familiak aurreko egoerara bueltatzen direnean (eta beti ere etxebizitza eskubidedunak hala nahi duenean), alokairua ordaintzeari utziko litzaioke eta hipoteka ordaintzeari berrekin. • Finantza erakundeek hipotekak emateko orduan duten jarrera aztertzea eta arduragabekeriaz jokatu denean, erantzukizuna onar dezaten eskatuko zaie. 20.- Hirigintza antolaketarako aholku batzordeetan, etxebizitza politikaren arautze ofizialaren gaineko interbentzioa, herritarren parte-hartzea bideratzeko helburuarekin. Antolamendua eta etxebizitza beharren kuantifikazioak, bai eta hauen tipologia zehaztea eta segimendua egitea behar dute.

158


AB HA EO

JS

Gizarte Politika

Justizia Soziala

ING IND EB HN HKK OS JS Justizia Soziala

KH KH

159

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala aldarrikatu zenetik, bere izpirituaren aurka doazen eskubideen arteko bereizketa artifizialak ezartzeko saiakerak egin dira, eta zenbait kategoria, banaketa edo “belaunaldi” bereizi dira. Hala, lehendabizi, eskubide zibilak eta politikoak bermatu behar zirela justifikatu nahi zen, eta ondoren, “bigarren belaunaldikoak” deitzen direnak, berdintasunarekin zerikusia duten eskubide sozialak eta ekonomikoak. Giza eskubideak, zibilak eta politikoak (bizitza eskubidea, adierazpen askatasunerako eskubidea, norbere gorputzari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea, esaterako), eskubide ekonomikoak, sozialak eta kultura-alorrekoak (lanerako eskubidea eta gizarte segurantzarako eskubidea), bai eta eskubide kolektiboak ere (garapenerako eskubidea eta erabakiak aske hartzeko eskubidea) unibertsalak eta besterenezinak izateaz gain, bereizi ezinak dira, elkarren artean lotura eta elkarren mendekoak direlako. Hau da, bat hobetuz gero, gainerakoak hobetzea dakar. Eskubide bat urratuz gero, gainerakoetan eragina izango du. Giza Eskubideez aritzen garenean, sarri ez dira kontuan hartzen gizarte-eskubideak, nahiz jatorrizko deklarazioan jasotzen diren. Eta ez dira kontuan hartzen, batzutan, kanpoko eragileen ekintzengatik –merkatuena–, eta beste batzutan, administrazioek alde batera uzten dituztelako, ez baitute haien oinarrizko babesa bermatzen. Gaur egun, atal honi dagokionez, Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak gizarte-zerbitzuak erregulatzen eta planifikatzen dihardute, bai eta gutxieneko errenten berme-politikak ezartzen ere.

Gizarte Zerbitzuak

Sektore publiko sendo baten alde egiten dugu –zerga-sistema progresibo baten bidez finantziatuta–, pentsioak, osasuna eta hezkuntza ziurtatzeaz gain, zerbitzu hauek bermatu eta emango dituena: pertsonen zaintzarekin zerikusia


Gizarte politika

duten zerbitzuak, haurtzaroarekin zerikusia dutenak (jangela publikoak, haureskolak…), adineko pertsonekin zerikusia dutenak (etxez etxeko laguntza-zerbitzua, egoitzak, eguneko zentroak) eta mendekotasun-arazoekin zerikusia duten gainerako zerbitzu guztiak.

JS Justizia Soziala

Pertsonentzako zerbitzuetan inbertitzea oinarrizkoa da lanpostuak sortzeko eta zaintzaileek soldatapeko enplegu bat lor dezaten laguntzeko. Halaber, ekonomia-eredua aldatzeko ere lagungarria izango da. Hau da, norberarentzako denbora eta bizitza zaintzea lehen lerroan egongo dira ekonomia-eredu berrian, eta ez gure munduaren etorkizuna arriskuan jartzen ari diren produkzio-kontsumismoa. 1. Gizarte-zerbitzuak ziurtatzea eta garatzea, eskubide subjektibo ezin hobea baita, eta hortaz, administrazioen betebeharra. 2. Euskal Gizarte Zerbitzu Sistema publikoa eta batua sortzea Euskal Autonomia Erkidego osoarentzat. 3. Finantza-alorra behar beste egokitzea, 2016. urterako Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistema herritar guzti-guztiei ziurtatze aldera behar diren baliabide guztiak izateko, Gizarte Zerbitzuen Legeak ezarritakoari jarraiki. 4. Gizarte Zerbitzuetan “baterako ordainketa-berrordainketa” mailakako murrizketa. Lehenik eta behin, mendekotasun-arazoetarako laguntzak doakoak izateko aukerak aztertzea. Gutxieneko salbuetsiaren zenbatekoa igoko dugu. 5. Gizarte Zerbitzuen Legea aldatzea, zerbitzuen prestazioan enpresa pribatuek eragin gutxiago eta parte-hartze txikiagoa izan dezaten. 6. Pertsonak zaintzen lan egiten dutenek soldata duinak jaso ditzaten ziurtatzea, langileen gizarte-eskubideak aitortuta eta baztertu izan den gizartesektorea ikusaraztea. 7. Mendekotasun-arazoetan laguntzeko euskal sistema bat sortzea, premisa hauek izango dituena: · Zaintza-eskubidea herritar guztientzat. · Zaintza-lana aitortzea. · Mendekotasunaren kontzeptua zabaltzea. · Zerbitzuei lehentasuna ematea, prestazio ekonomikoen aldean. · Gizonezkoen erantzukidetasuna, zaintza-zereginetan. · Haur-eskolak, jangela publikoak eta eguneko zentroak sustatzea. · Emakume zaintzailearen rola ez sustatzea. · Zaintzaileentzat zaintza-programak eta zerbitzuak garatzea. 8. Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Mapa lotesleak izango dira bakoitzari dagozkion administrazio-alorrentzat. 9. Gizarte Zerbitzuen Legea osorik gara dadin lortzea.

160


AB HA EO ING IND

10. Bereziki ingurukoen zaintzari erreparatzen diogu, eta batez ere, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuari: horregatik guztiagatik, zerbitzu gehiago eskainiko ditugu eta pixkanaka erabiltzaileen ekarpena murriztuko dugu; laguntza integrala eskainiko dugu eta zerbitzua zuzenean kudeatu ahal izateko neurriak ezarriko ditugu. 11. Zenbait zerbitzu erregulatzea helburu duten dekretuak aldatzea eta beste batzuk onartzea, langileen ikuspegia eta erabiltzaileena zein haien senideena kontuan izanik. 12. Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta maizago egitea. 13. Zaintzaren alorreko kualifikazio profesionalak erregulatzea.

EB HN HKK OS JS Justizia Soziala

KH KH

161

14. Hiritartasun Oinarrizko Errentari buruzko proposamen bat egite aldera, gizarte-eztabaida eta eztabaida politikoa abian jartzea. 15. Bien bitartean eta ahalik eta lasterren, Diru-sarrerak Bermatzeko Legea aldatzea, orain urratzen diren eskubideak berreskuratzeko, irizpide hauek oinarri hartuta: · Urtebeteko errolda-epea berrezartzea. · Baldintza gutxiago. · Zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldata bezainbestekora handitzea; lehen esan dugunez, pobrezia-mailatik gora ezarriko dena. · Pentsioen osagarriaren zenbatekoa handitzea, pobrezia-mailatzat ezarrita dagoena osatu arte, eta osagarri hori jasotzeko irizpide malguagoak jartzea. · Bizikidetzako unitate kideen kopuruaren arabera ezarrita dauden tarteen kopurua handitzea. · Lan-pizgarriak aplikatzeko gehieneko denbora-tartea handitzea. Jaso ahal izateko adinari dagokienez, urte gutxiagorekin jasotzea. · Sistema herritar guztientzat izan dadin neurriak ezartzea, eta Gizarte Larrialdiko Laguntzak jasotzeko denbora-mugak kentzea. 16. Euskadiko erakundeen subiranotasuna aldarrikatzea, Gizarte Segurantzako prestazioei dagokienez.

Euskal Herria Bildu: Programa 2012  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you