Page 1

Aberri Eguna 2014 BEREZIA

Euskal Herria Bilduk hau bezalako aldizkariak egiten ditu bi astetik behin. Zure posta-helbidean jaso nahi baduzu eta azken berriak zuzenean irakurri, hemen duzu aukera: http://ehbildu.net/eu/albisteak/aldizkaria


ABERRI EGUNA 2014

ABERRI EGUNA 2014 Euskal Herrian erabaki! Zazpiak bat!

A

berri Egunaren bezperan, berriz ere EH Bildutik zuengana hurbildu nahi izan dugu bi helburuekin. Alde batetik, eta arrazoi ezberdinengatik, munduan zehar bizi zaretenei euskaldun guztion aberriaren jaiaren testuinguruan agur bero bat helarazteko, eta horrekin batera Euskal Herrian bizi dugun egoera politikoaren inguruan gure hausnarketa konpartitzeko. Dakizuenez, Europako hauteskundeak ditugu aurrean ere, eta horrek hurrengo asteotako lana ere zentratuko du hein handi batean, garrantzitsua izango baita datorren maiatzaren 25etik gure ahotsak leku bat izatea Europako Parlamentuan, konponbide prozesuaren aldeko babesa indartzeko, herrien erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta Europan zabaltzen ari den ereduaren aurrean gure ezkerreko alternatiba eraldatzailea zabaltzeko, beste herrietako ordezkariekin batera. Aurtengo Aberri Eguna oso une eta testuinguru politiko, ekonomiko eta sozial berezi eta esanguratsuan ospatuko da. Herrien erabakitzeko eskubidearen eztabaida zabalik dago Europan eta Euskal Herrian. Eta hori aldarrikatuko dugu apirilaren 19an Larresoron “Euskal Herria erabaki! Zazpiak batâ€? lemapean eta igandean, Aberri Egunean, IruĂąean, Independentistak Sareak deitu duen mobilizazioari gure babesa emanez. XXI. Mendeko Europan herriek eta nazioek bere etorkizuna erabaki eta eraikitzeko muga bakarra herritarren borondateak izan beharko luke. Aitortza politikoa eta erabakitzeko es-

2

kubidea, oinarrizko printzipioak dira demokrazian. Eskozia, Catalunya eta beste hainbat herrik egiten duten bezala, Euskal Herritarrok ere gure

etorkizuna libreki erabakitzeko borondatea adierazi behar dugu, Europan eta munduan.

XXI. Mendeko Europan herriek eta nazioek bere etorkizuna erabaki eta eraikitzeko muga bakarra herritarren borondateak izan beharko luke


ABERRI EGUNA 2014 Urte zailak bizi izan ditugu gure herrian gatazka luze eta gogor baten testuinguruan. Orain gatazkaren arrazoi eta ondorioak gainditzeko bidean gaude, eta bide horretan Euskal Herriak benetako oinarri demokratikoak behar ditu, besteak beste prozesua bururaino eraman ahal izateko eta gure etorkizuna, gizartearen iritzi eta borondatearen arabera antolatu eta eraikitzeko.

Madril eta Parisek ez dituzte aintzat hartzen gure herriaren aldarrikapenak, eta erabakitzeko eskubidearen eztabaidari bizkarra ematen diote.

Frantziar eta Espainiar estatuek, konponbide prozesuak euskal gizartean sortu duen esperantza higatzera jo dute. Madril eta Parisek ez dituzte aintzat hartzen gure herriaren aldarrikapenak, eta erabakitzeko eskubidearen eztabaidari bizkarra ematen diote. Europan eta munduan eztabaida berdintsu hori mahai gainean dagoen arren, bi dago estatuek zentralismo eta jakobinismo atzerakoien atzaparretan harrapatuta utzi nahi gaituzte.

Frantziar jakobinismoak Ipar Euskal Herrian babes sozial eta politiko zabala duen Lurralde Elkargoa errealitatet bihurtzea oztopatu nahi du. Era berean, atzerakada demokratiko nabarmenean murgilduta dagoen espainiar estatuak, Espainia handi eta bakarraren diskurtso zaharrean lurperatu nahi du lurraldetasunaren eztabaida, Nafarroa Garaian aldaketa politikoa oztopatuz eta EAEn estatus berriaren eztabaida estatutuaren erreforma huts batera bideratuz

EHren aitortza eta erabakitzeko eskubidean oinarritutako prozesu bat aldarrikatzen dugu, eremu bakoitzaren berezitasunak errespetatuz.

Baina lurraldetasunaren eztabaidaren beharra eta premia ezin dute ezkutatu, eta testuinguru horretan gure herriak bakea eta demokrazia behar dituela ozenki esatera gatoz, Euskal Herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidean oinarritutako prozesu bat aldarrikatuz, eremu bakoitzaren berezitasunak errespetatuz. Ezin da etorkizuna eraiki eredu zaharkituetan oinarrituz eta gizartearen gehiengoaren kontra.

Ezin da etorkizuna eraiki eredu zaharkituetan oinarrituz eta gizartearen gehiengoaren kontra.

Gure herriaren etorkizuna eraikitzeko irizpide demokratikoetan oinarritutako eztabaida eta prozesua bultzatu behar da, gizartearen eragile politiko, sindikal eta sozialen elkarlana sustatuz eta elkarrizketa politiko zabala bermatuz Nafarroa Garaian, Ipar Euskal Herrian eta EAEn, beti ere herritarren borondatea kontuan hartuta. Eta prozesu horren abiapuntuan erabakitzeko eskubidea eta herriaren aitortza kokatu behar dira, oinarrizko printzipio demokratikoak baitira.

[BIDEOA] Aberri Eguna 2014 - Euskal Herrian erabaki, Zazpiak bat!

Mugarik gabeko demokrazia behar dugu, garai berri hauetan gizartearen benetako protagonismo eta gidaritza bermatzeko, botere errealarekin, gure herriaren eskubideak babesten duen gehiengo demokratikoak osatuz. Euskal Herritarren borondate politikoaren adierazpena berritzeko unea da, EH subjektu politiko bezala eta nazio gisa aitortuz eta beraz, nazio gisa dagozkion erabakitzeko eskubidea onartuz.

3


ABERRI EGUNA 2014

Nazioarteko babesa Euskal Herriko bake prozesuari

Euskal Herriko bake prozesuak babesak jasotzen jarraitu du azken hilabeteetan. 2013ko urrian Donostiako udalak “Mayors For Peace”kin elkarlanean “Bakea tokian tokian eraikitzen” nazioarteko konferentzia antolatu zuen” (http://donostiapeace.com/es/programa). Bertan Euskal Herria, Irlanda, Estatu Batuak, Kurdistan, Kolonbia, Italia eta beste hainbat tokitako herri ordezkariak, alkateak bereziki, hartu zuten parte. Beraiekin batera gatazken konponbidean adituak diren pertsonak egon ziren. Bertan bildutakoen helburua, izenburuak zioen bezala, gatazken konponbidean beste herri instituzioak izandako esperientziak entzun eta beraietatik irakaspenak atera. Horrekin batera euskal herrietako instituzioak bake justu eta iraunkor bat lortzeko duten papera aztertu eta helburu hori lortzeko egin dezaketen lanaren inguruan hausnartu. 2013ko urriaren 17an, Aieteko konferentziaren bigarren urtemuga betetzen zen egunean, Mexiko hiriko museoan Euskal Herrian Bakearen aldeko Topaketa Kontinentala ospatu zen. Bertan 22 pertsona esanguratsu, euskal bake prozesuari beraien babesa azaldu zioten, horien artean artean LatinoAmerikako 13 lehendakari ohi: Miguel Álvarez Gándara, Oscar

4

Miguel Álvarez Gándara, Oscar Arias, Belisario Betancour, Rodrigo Borja, Cuauhtémoc Cárdenas, Piedad Cordoba, Ricardo Lagos, Cesar Gabiria, Vinicio Cerezo, Fernando Lugo, Alvaro Colom, Miguel D’Escoto, Cesar Gabiria, Luis O. Maira, Federico Mayor Zaragoza, Jaime Paz Zamora, Carlos Mesa, Danilo Rueda, Julio Mª Sanguinetti, Jorge Tapia, Lucia Topolansky eta Juan Cª Wasmosy, Aieteko adierazpenarekin bat egin zuten. Beranduago Brasilgo lehendakari ohi Lula Da Silva ekimen honekin bat egin zuen.


ABERRI EGUNA 2014

Arias, Belisario Betancour, Rodrigo Borja, Cuauhtémoc Cárdenas, Piedad Cordoba, Ricardo Lagos, Cesar Gabiria, Vinicio Cerezo, Fernando Lugo, Alvaro Colom, Miguel D’Escoto, Cesar Gabiria, Luis O. Maira, Federico Mayor Zaragoza, Jaime Paz Zamora, Carlos Mesa, Danilo Rueda, Julio Mª Sanguinetti, Jorge Tapia, Lucia Topolansky eta Juan Cª Wasmosy, Aieteko adierazpenarekin bat egin zuten. Beranduago Brasilgo lehendakari ohi Lula Da Silva ekimen honekin bat egin zuen. Ertamerikako Parlamentuak eta Parlamentu Andinoak ere honen aldeko adierazpenak onartu zituzten. Sinatzaileek itxaropentsu azaldu ziren Euskal Herriko egoerarekin eta alde guztiei dei egin zieten, baita estatu espainol

eta frantsesei ere, era arduratsu eraikitzaile eta baikor batean parte hartzeko konponbide prozesuan. Ekimenaren bultzatzaileak iragarri zuten lanean jarraituko dutela Euskal Herrian bakea lortzearen alde, Aieteko deklarazioari atxikimendu gehiago biltzen eta iritzi korrontea sortzen Ameriktean gatazkaren konponbidearen alde. 2014ko otsailean Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak, ETAk bere “armak, lehergaiak eta gailuak erabileratik kanpo uzten” hasia zela baieztatu zuen (http://www. ivcom.org/inicio/). Estatuko zein nazioarteko prentsak jaso zuen urrats garrantzitsu honen berri, nazioarteko hainbat eragilek beste behin ere beren babesa adierazi

zuten emandako urratsari, hoien artean azpimarragarriak dira Desmond Tutu, Bill Clinton, Gerry Adams edo Friednship (Euskal Herriko bake prozesuaren Eurodiputatuen taldea)-ren adierazpenak. (http://www.basquepeaceprocess. info/?p=7327). Askok beraien kezka ere azaldu zuten estatu espainola zein frantsesak prozesuan parte hartzeari uko egiten jarraitzen dutelako, Jonathan Powell-ek Financial Times egunkarian idatziriko artikuluan adierazten duen bezala. Aldaketa eta itxaropen haizeak dabiltza Euskal Herrian, ez gabiltza bakarrik, geroz eta gehaigo dira munduko bazter guztietatik gurekin bat dabiltzanak.

5


Josu Juaristi

EH Bilduren hautagaia Europako Hauteskundetara

“

Maiatzaren 25ean Europako Parlamenturako hauteskundeak ospatuko dira. EH Bildu lehenengo aldiz aurkeztuko da hauteskunde hauetara. Honek ez du esan nahi, jakina, iritsi berriak garenik Europako politikara; koalizioa osatzen duten alderdiek lan asko egin dute esparru honetan eta bide eta esperientzia horrekin lurreratuko da EH Bildu Europako Parlamentuan. Herritarren eta herrien eskubideak defendituko ditugu Europan, beste Europa bat behar dugulako, nahi dugulako, justizia, askatasuna eta berdintasuna ardatz izango dituena. Europan ere, herritarren eskutik egin nahi du bidea EH Bilduk. Eta bide horretan berebiziko garrantzia du guretzat herritik kanpo zaudeten guztiokin kontatzea, zuen iritziekin, ekarpenekin eta borrokekin. Agurrik eta besarkadarik beroena bidali nahi dizuet lerrootatik. Besarkada hori, Euskal Herria errebeldearen besarkada, aurki Bruselatik eta Estrasburgotik ere iritsiko zaizue. Bitartean, zaindu eta ongi izan!�

Euskal Herria Bilduk hau bezalako aldizkariak egiten ditu bi astetik behin. Zure postahelbidean jaso nahi baduzu eta azken berriak zuzenean irakurri, hemen duzu aukera: http://ehbildu.net/eu/albisteak/aldizkaria

Diaspora eu  
Diaspora eu  
Advertisement