Issuu on Google+

AB Auk e r a Be r d i nt a s una

HAUTESKUNDEPROGRAMA2012

PAREKI DETASUNA: SEXUANI ZTASUNA


AB Aukera Berdintasuna

HA

AB

PAREKIDETASUNA: Sexu Aniztasuna

Aukera Berdintasuna

EO ING IND

TESTUINGURUA:

EB HN HKK OS JS KH KH

29

Gizarteratze sexistak garrantzi handia du emakume eta gizonen bizitzetan eta, bereziki, sexualitatearen alorrean. Haurtzarotik, oso modu ezberdinean kontzeptualizatzen dira gorputza, grinak, gozamena, bikotea, maitasuna, sentimenduak, sexu-harremanak, afektuen adierazpena, etab. Sexualitatearen bizipena estuki lotuta dago, gainera, emakumezko eta gizonezko identitateen eraikuntzarekin. Emakumeen gizarteratze sexistari dagokionez, aipatzekoa da beren sexu-buruaskitasuna ohituraz mugatuta egon izan dela, gizarte-zigorrak gogor markatu izan baititu beren gorputzaren eta sexualitatearen jabe agertzen diren emakumeak, azken hori askatasunez adierazi eta garatzen dutenean. Hain zuzen ere, gizonen gozamenerako sexu-objektu huts gisa aurkezten dituzte, oraindik ere, emakumeen aniztasun erotikoa eta beren sexu-grinak zein praktikak. Gizonezkoen sexualitate-eredu soziala hertsiki mugatuta dago genitaletara, koitora eta heterosexualitatera eta, horrenbestez, ugalketa-helburuetara. Eredu horretatik aldentzen den bestelako edozein sexu-adierazpen edo jolas erotiko beheragoko mailakotzat jotzen da: onenetan, atarikotzat edo bukatu gabeko sexu-harremantzat, eta txarrenetan, berriz, gaixotasuntzat. Areago dena, genitalek (gizonezkoenek, batez ere) parte hartzen ez duten jolas erotikoak ez dira benetako sexu-harremantzat jotzen. Horrela, matxismoa eta homofobia —aurrekoaren adierazgarri nagusienetako bat— dira “gizonezkoen heteronormatibitatea” delakoaren oinarria, hots, gizonek menderatutako harreman heterosexualen sagarapenarena, gizartean onar daitezkeen harreman-mota bakar gisa. Homofobia gizonezkoen identitate horrekin gogorki lotuta dago. Identitate hori, hain zuzen, emakumezkoaren ezaugarriekiko kontrajarrita eta horiek baztertuz eraikitzen da, eta gizonek elkar zaintzeko eta maitatzeko jokabide eta gaitasunak garatzea inhibitzen du, nagusiki, beren grina erotikoaren joera zein den axola gabe. Eredu baztertzaile hori gailentzen da oraindik gaurko egunean, nahiz eta, aniztasuna zikiratu eta gizonen beraien sexu-askatasuna zigortzeaz gainera, emakumezkoen sexualitatearekin lotutako grinak, gorpuztasuna eta boluptuostasunari gainjartzen zaion.


PAREKIDETASUNA: Sexu Aniztasuna

Sexu-harremanetan eta harreman intimoetan gertatzen dira indarkeriazko jokabideak, bai emakumeen aurka eta bai jendaurrean heterosexismoaren arautik irteten diren pertsonen aurka ere.

AB

Aukera Berdintasuna

Azken hamarkadetan aurrerapen garrantzitsuak izan dira legeetan lesbiana, gay, bisexual eta transexualen elkarte edota kolektiboen borrokari eta bultzadari esker, batez ere, bai eta genero-rolen esleipen sexistari aurre egiten dioten eta rol horiek edozein sexutako kideek beren gain hartzeko aukeraren alde egiten duten mugimenduei esker ere (transgeneroak, queer, emakumezko eta gizonezko transfeministak, etab.). Hala eta guztiz ere, urruti gaude oraindik sexu-aniztasuna eta -askatasuna balio on eta, hortaz, nahigarri gisa hartuko duen gizarte batean bizitzetik. Horrela, Euskal Herrian, sexu-eskubideak ez daude bermatuta oraindik eta sarri askotan urratzen dira. Sexu-paradigma hori (heteroaraukeria) aldatzen laguntzea da Euskal Herria Bilduk datozen urteetarako bere gain hartu duen konpromiso eta benetako erronketako bat.

Hau da EH-BILDU koalizioak sexu-askatasunari dagokionez duen helburu nagusia: ANIZTASUN AFEKTIBO ETA SEXUALA IKUSARAZI ETA ERRESPETARAZTEA EUSKAL HERRIAN.

Horretarako, koalizioak “SEXU ANIZTASUNAREN ETA SEXU ASKATASUNAREN LEGEA” egingo du; horren bidez, behar adina politika aktibo garatu eta aplikatzea bultzatuko da, gizonek emakumeekin eta beste gizonekin dituzten harremanetan indarkeriarik gabeko jokabide-ereduak sustatze aldera. Lege hori ikuspuntu feministatik abiatuko da eta maskulinismo-eredu berriak sustatuko ditu, berdintasunaren eta ideal matxistak zalantzan jartzearen inguruko gogoetari bide emango diotenak.

SEXU ANIZTASUNAREN ETA SEXU ASKATASUNAREN LEGEA:

Eginkizun orokorra: · Informazio- eta sentiberatze-ekintzak sustatuko ditu, elkartasunezko kontzientzia berri bat sortzen lagunduko dutenak, jarrera-aldaketa bultzatuko dutenak eta lesbiana, gay, transexual zein transgeneroei zuzendutako aurreiritzi eta fobiak desagerraraztera bideratuko direnak, pertsona horiek herritarren eskubide guztiak eraginkortasunez baliatzeko baldintzetan bizi daitezen. · Era berean, sexu-langileei babesa emango zaie arlo guztietan (lana, osasuna, babes juridikoa eta legeei dagokiena), baita haiei zein beren aldarrikapenei ahotsa eman ere.

30


AB Aukera Berdintasuna

HA EO ING IND EB HN HKK OS

· Euskal administrazioetako kargu publikoek informazioa eskura izatea eta prestakuntza jasotzea sustatuko du, jendaurreko jarrerak aurreiritzietatik aske egon daitezen, eta sexu-aniztasunaren aurkako iritzirik adieraz ez dezaten. Beren kargua baliatuz matxismoa, transfobia, lesbofobia eta homofobia sustatzen duten ekintza edo elkarteetan parte hartzen duten pertsonak zigortuko dira. · “Sexu Aniztasun eta Askatasunerako Euskal Behatokia” sortuko da, Sexu Aniztasunaren eta Sexu Askatasunaren Legea betetzen dela zaintzeko eginkizun nagusiarekin, bai eta beste hauekin ere: · Harremanak eta komunikazio egonkor eta arautua ezarriko dira Euskal Herriko transexualen, lesbianen eta homosexualen elkarte eta kolektiboekin, bai eta genero-rolen esleipen sexistari aurre egiten dioten mugimenduekin ere, horien guztien interesak eta beharrizanak behar bezala ezagutzeko, batetik, eta administrazioarekin zein erakunde publikoekin batera ekintza-estrategia komunak diseinatzeko, bestetik. · Sexu-joera eta -identitatea direla medio euskal gizartean izan daitezkeen bazterkeria-egoerei buruzko ikerketa eta ebaluazioak egingo ditu. (Bereziak izan daitezke, kasuen arabera: genero berekoen arteko indarkeria; bullying edo eskolako jazarpen transfobikoa, lesbofobikoa, homofoboa eta bifobikoa; lan-merkatuan sartzeko eta integratzeko zailtasunak, etab.) Era berean, neurri eta esku-hartze zuzentzaile eta aurrehartzaileak proposatuko ditu, kasuan kasu egokitzat jotzen direnak.

JS

· Behatokiak aholkuak emango dizkie administrazio guztiei sexualitatearekin lotutako legeak, arauak eta politikak egiteko orduan.

KH KH

· Aholkularitza juridikoa emango dio eskatzen duen herritar orori, sexu-joera edo -identitateari lotutako bere eskubideak urratu direla edo urra daitezkeela ikusten duenetan.

31

Ekintzak HEDABIDEETAN: Sexu Aniztasunaren eta Sexu Askatasunaren Legeak erakunde- eta publizitate-kanpaina bereziak bultzatuko ditu sexu-errealitate minorizatuak ikusarazteko, horiek modu positibo eta aberasgarrian aipatuz. Tratu txarren aurkako kanpainei dagokienez, berriz, genero berekoen arteko indarkeria aipatu eta ikusaraziko da horien artean. · Eskuliburu deontologiko bat prestatuko da LGBT+ (lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero, etab.) kolektiboei eta, bereziki, transexualen errealitateei eragiten dieten berriak hedabideetan tratatzeko. Eskuliburu hori gomendio gisa baliatuko da heterosexista ez den publizitatea hedatzeko orduan ere.


PAREKIDETASUNA: Sexu Aniztasuna

Ekintzak HEZKUNTZAN:

AB

Aukera Berdintasuna

· Sexu Aniztasunaren eta Sexu Askatasunaren Legearen bitartez, aniztasun afektibo eta sexualari zein familia-aniztasunari buruzko prestakuntza eta gaitasunak emango zaizkie irakasleei eta etorkizuneko hezkuntzako langileei. · Sexu- eta familia-aniztasunari buruzko heziketa hezkuntza-curriculumean sartuko du, maila guztietan, modu zeharkakoan bai eta zuzenean ere, sexuheziketako programa berezien bitartez beharrezkotzat jotzen diren derrigorrezko hezkuntzako mailetan zein horren ondorengo mailetan ere. · Programa horiek begirunearen, berdintasunaren, askatasunaren, gozamenaren eta erantzukizunaren printzipioak sustatuko dituzte esparru afektibo eta sexualean eta, horrekin batera, maskulinismoeredu berriak bultzatuko dituzte, berdintasunari bide emango diotenak eta eredu matxistak zalantzan jarriko dituztenak. · Eskola-jazarpenaren edo bullyingaren aurkako protokoloetan transfobia, lesbofobia, homofobia eta bifobia ere sartuko dira. · Bertako kalitatezko material didaktikoak sortuko dira ikasle, irakasle zein familientzat, sexu-, afektibitate- eta familia-errealitate ezberdinak islatuko dituztenak, horiek guztiak ikusarazi eta positiboki gizarteratzeko.

Ekintzak HERRITARREN ASKATASUNEN ARLOAN: · (Azpi)Zuzendaritza bat sortuko da Eusko Jaurlaritzan, LGBT+ kolektiboetako pertsonekin lotutako prozeduretan inplikatuta dauden Justizia Administrazioko organo guztiak (bertakoak zein laguntzaileak) koordinatzeko. · Prestakuntza- eta sentsibilizazio-programak antolatuko ditu epaile, fiskal eta polizientzat, sexu-aniztasunaren eta -askatasunaren aurkako jokabideen aurrean jazarpen penal eraginkor bat lortzeko, bai eta eraso horien biktimentzako babes handiagoa eta aurreiritzirik gabeko tratua lortzeko ere, arlo horretako diziplina anitzeko funtzionario-taldearen aldetik. · (Azpi)Zuzendaritza horrek bultzatu, prestatu eta aplikatuko ditu Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen esku-hartzeak arautzeko protokolo bereziak LGBT+ kolektiboetako pertsonekiko harremanei dagokienez, transexualekikoak, batez ere, bai eta horiek guztiak prentsa-oharretan tratatzeko modu egokiak ezarri ere. · Genero berekoen arteko indarkeriaren biktimak sartuko dira arretaprotokolo orokorretan, bai eta emakume transexualek jaso dezaketen indarkeria ere, beren NANean emakume-generoa jasota ez duten arren. · Sexu-joera edo -identitatea dela medio jazarritako pertsona guztiei aholkua eman eta asilo politikoa zein dagozkien eskubideen aitorpena lortzen lagunduko die, hala eskatzen badute, beren administrazio-egoera dena delarik ere.

32


AB Aukera Berdintasuna

HA EO ING

Ekintzak GIZARTE- ETA EKONOMIA-ARLOAN: · Sindikatuekin batera neurrien dekalogo bat prestatuko da lantokietan gerta daitezkeen sexu-joera eta -identitatearekin lotutako fobien aurka borroka egiteko eta gai horietan sentsibilizatzeko, pertsona guztiak lanean integratzen laguntze aldera, beti ere. · Arreta berezia emango zaio transexualtasunari eta, arlo horretan, enplegu-sustapenezko eta ekintza positibozko politika bereziak egin eta aplikatuko dira, kontratazioetan pertsona horiek sistematikoki baztertzea ekiditeko.

IND POLITIKAK OSASUN- ETA SANITATE-ARLOETAN:

EB HN HKK OS JS KH KH

33

· Adierazpen instituzional berezi bat onartuko da transexualitatearen despatologizazioa sostengatzeko, ustezko “nahasmendu” hori behin betiko ken dezaten DSM 1 eta GNS 2 eskuliburuen hurrengo berrikuspenetan. · “DSM-IV” Buruko nahasmenduen diagnosi- eta estatistika-eskuli burua, Estatu Batuetako Psikiatren Elkarteak egiten duena, eta ·“GNS-10” Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena, Osasunaren Mundu Erakundeak egina. · Patologizazioa saihesteko ekintza-protokoloak prestatuko dira, aniztasuna eta norbanakoaren askatasuna bermatuko dutenak, sistema publiko zein pribatuko langileentzako gomendio eta gidaliburu gisara.


Euskal Herria Bildu: Programa 2012