Page 1


A13

MAIATZAREN 25EAN, EUROPA ERALDATZEKO Josu Juaristi, EH Bilduko europarlamentaria uropako Parlamenturako hauteskundeak ospatuko dira maiatzaren 25ean. Hauteskunde garrantzitsuak dira, ezinbestekoa baita gure bozka Estrasburgora eramatea herrien eta herritarren eskubideen alde. Etxarri Aranatzek ere ederki ezagutzen ditu kontu hauek, herrien eta herritarren eskubideak. Demokraziaz ari baikara azkenean, eta demokrazia, etxetik hasi behar da eraikitzen Etxarri Aranatzek herri kontsultarekin egingo duen moduan.

E

Herri, herritar eta europar gisa, EH Bildu bere buruaren jabe izango den gizarte baten alde ari da borrokan, hezkuntza, osasuna, lan duina eta segurtasun soziala bermatuak izango dituen gizarte baten alde. Justizia sozialaren alde, eta eskubide politikoen alde, askapen soziala eta askapen nazionala uztartuz. Europan, Euskal Herriarentzat nahi dugun gizarte hobea eta Europarentzat nahi duguna borroka berbera baitira. Oinarrizko eskubideak bermatzeko eta Europako Batasunak egun pairatzen duen defizit demokratikoa gainditzeko, iraultza demokratikoa ezinbestekoa dela aldarrikatuko dugu Bruselan eta Estrasburgon, prozesu partehartzaileak bultzatuz horretarako.

Estaturik gabeko nazioak erabakitzeko eskubidea aplikatzen hasiko dira; Eskozia eta Katalunia bidean dira, Euskal Herria mahai horren hirugarren hanka behar du izan Urte garrantzitsua da 2014 hau, eta legealdi erabakigarria izan daiteke Europako Parlamentuak maiatzaren 25ean irekiko duena. Estaturik gabeko nazioak erabakitzeko eskubidea aplikatzen hasiko dira; Eskozia eta Katalunia bidean dira eta Euskal Herrian garatzen ari den askapen prozesuak mahai horren hirugarren hanka behar du izan. Bere buruaren jabe izan nahi duten herrien eskubideak bermatu eta bideratu behar ditu Europako Batasunak eta horren alde egingo du Europako Parlamentuan EH Bilduk. Aldaketarako ordua da Europan eta EH Bilduk, Europako ezkerreko alderdiekin batera, prozesu horretan hartuko du parte, hartzen ari da parte.l

2

BI GILTZA: HISTORIA, ETA LIBRE IZATEKO NAHIA ure inguruko estatuek haien historia asmatu egin dute, euren istorioak egia ofizial bihurtzeraino; haiena asmatu, eta zapaldu dituzten herriena sistematikoki ezkutatu. Baina guk ez dugu gure iragana asmatu beharrik, ez baitiogu beldur gure iraganaren ispiluan begiratzeari. Hortik datorkie espainolei intolerantzia eta demokrazia eza, hortik izua eta ondoeza. Etengabe asmatu behar baitute haien iragana, bortizkerian eta inposizioan oinarrituta izan baita azken mende hauetan guztietan. Ongi dakite hori. Jaime Ignacio Del Burgoren hitzak dira: “Si en la conciencia colectiva entran las tesis de los aber-tzales de que Navarra fue conquistada, de que fuimos aplastados y nos hicieron españoles a la fuerza, las cosas cambiarán radicalmente”. Horregatik isilarazi behar dituzte gertaera historiko horiek.

G

Hauxe da nafarron miraria: mendeetan pairatutako konkistak eta akulturazio prozesu horiek guztiak ez dira gai izan gure herri izaera deuseztatzeko Historiak lagunduko digu gure burua hobeto ezagutzen, zergatik garen edo zergatik ez garen, herri askori gertatu bezala. “Izan ginelako, gara; garelako, izanen dira”. Historia, hala ere, ez da gure arrazoi bakarra, inolaz ere. Izaten jarraitzeko nahia ere ezinbestekoa da. Nafarron miraria hauxe da: mendeetan pairatutako konkistak eta akulturazio prozesu horiek guztiak ez dira gai izan gure herri izaera deuseztatzeko. Ez 1512an, ez 1620an, ez 1839an… Hortik datorkie izua eta ondoeza, hortik guri hitza emateko beldurra. Badakitelako ez garela eta, are gehiago, ez dugula espainol ez frantses izan nahi. Haien istorioek kontrakoa dioten arren, bizirik darraigulako. l


ERABAKITZEKO ESKUBIDEA ERABAKITZEKO ESKUBIDEA: OINARRIZKO GIZA-ESKUBIDEA rabakitzeko eskubidea herrien oinarrizko giza-eskubidea da. Hala aitortzen dute nazioarteko lege nagusiek (1945eko Nazio Batuen Gutunak, 1966ko Giza Eskubideen Aldeko Nazioarteko Itunak, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiaren hainbat eta hainbat ebazpenek‌).

E

Euskaldunon estatus politikoaren inguruko eztabaidaren oinarria Euskal Herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea dira. Euskaldunok herri bat gara, eta herri moduan jokatu nahi dugu gure etorkizunarekin. EH Bildutik herrien determinazio librerako eskubidea aldarrikatzen dugu, herritarren gehiengo sozial, politiko eta

instituzionalak hori nahi duelako. Baina eskubide hori, zoritxarrez ukatua izan dugu mendez mende euskaldunok. Gaztelako tropek Nafarroa bortxaz konkistatu zuten, eta sekula ez zaigu nafarroi galdetu ea zer izan nahi dugun. Bestalde, batzuek diote 1978ko konstituzioarekin erabaki genuela gure etorkizuna. Tinko esan nahi dugu konstituzio hura iruzur handia izan zela. Erreferendum hori baldintza predemokratikoetan egin zen, hasieratik gure herriaren izatea edo existentzia bera ukatu zuelako. Bestalde, gaur egun Europako milioika hiritar (tartean katalanak eta euskaldunak)

estatuen mehatxupean daude, tresna demokratikoak erabiliz erabakitzeko eskubidea gauzatu nahi dutelako. Baina Europako zuzenbidearen ikuspegitik, autodeterminazio eskubidea ukatzea ez da katalan eta euskaldunen kontrakoa bidegabekeria bakarrik; Europako biztanle guztien kontrako egintza da, Europako eremuan urratu nahi den eskubide unibertsala delako. EH Bildun ordezkatuak gauden alderdi eta herritarrok argi dugu zer izan nahi dugun: Euskal Herria estatu independentea izatea. Arrazoi asko ditugu. Arrazoi historikoak, kulturalak, linguistikoak, sozialak, identitarioak, juridikoak eta ekonomikoak.l

A13 ETXARRIN: GALDEKETA BAT BAINO GEHIAGO Eneka Maiz, Bilduko hautetsia pirilaren 13ko galdeketa etxarriar talde batek sustatutako ariketa demokratiko zintzo baten lekukotasuna dugu. Etxarriko gizarte zibilak nahi izan du Etxarri iritzi guztien topaleku bihurtzea, erabakitzeko eskubidea, demokrazia, elkarbizitza eta askatasuna ardatz hartuta. Ariketa horrek, bestalde, Europan garatzen ari diren beste prozesu soberanistetara hurbiltzen gaitu.

A

Denok dakigu Etxarriko galdeketa ez dela binkulantea, eta ez duela epe motzean ondorio instituzionalik izanen. Baina denok dakigu, baita ere, epe ertaineko estrategian kokatu behar dugula ariketa hau, aldi berri bati ataka irekitzen diona: Galdetzea posible da. Hitza hartzea posible da. Urrats honek autodeterminazioaren gaia ametsetako ideariotik errealitatera ekar-tzen du. Ezinetik ekinera. Utopiatik, urnara.

Etxarriko galdeketa ez da binkulantea, eta ez du epe motzean ondorio instituzionalik izanen, baina epe ertaineko estrategian kokatu behar dugu ariketa Apirilaren 13ko galdeketarekin erabakitzeko eskubidearen hazi bat ereingo da, Euskal Herriko beste hainbat herri-eragilek ereindako haziekin batera: Gure Esku dago, Nafarroa Bizirik, Durango-Iruùea gizakatea, Independentistak Sarea‌ Askok uste dugu hazi estrategiko hauei esker atzerabueltarik ez duen bidea loratzen ari dela Euskal Herrian. Euskal herritarrak politikari eta instituzioen akuilu, eta bideurratzaile.

Emaitzetatik eta datuetatik harantzago, urrats kualitatibotzat hartu behar dugu galdeketa hau. Zera dakar: demokraziari beldurra kentzea, eta debekuaren eta zentsuraren lokarrietatik askatzea; ez dugu Estatuaren baimenik behar hori guztia egiteko, geure tresnak baititugu horretarako. Izan ere, Nafarroako herritarroi ez zaigu sekula galdetu zer izan nahi dugun; ez 1512an Gaztelako tropek Nafarroa konkistatu zutenekoan, ez 1620an Frantziako koroak Nafarroa beretzat hartu zuenean, ez 1839an Nafarroako foruak berrestu zirenean, ez 1982an Nafarroako Foru Hobekuntzari Buruzko Legea ezarri zenean. Oraingoan etxarriarrei hitza hartzeko aukera historikoa eman zaigu, eta eskubide hori gauzatu ahal izanen duen Euskal Herriko lehen herria izanen gara. Lehendabizikoa baina ez azkena, dudarik gabe.l

3


A13

HAMAIKA ARRAZOI BAIETZ ESATEKO Juan Kruz Aldasoro. EH Bilduko sustatzailea GARA BAT ERRI Euskal Herria munduko herriek osatzen duten mosaikoan berezko kolorearekin agertu nahi duen herri bat gehiago da. Berezko ezaugarriak dituen herri bat gara; gure artean eta gure inguruarekin harremantzeko mintzaira propioa sortu duguna, gure ondotik etorriko diren belaunaldiei bizirik utzi nahi dieguna. Gure iraganaz harro sentitzen garen jende taldea osatzen dugu, baina bereziki etorkizuna elkarrekin bizi nahi dugulako eskuratu nahi dugu herri gisa bizirauteko ezinbestekotzat jotzen dugun goren mailako tresna juridiko eta politikoa: Estatu independentea.

H

“Herri gisa bizirauteko ezinbestekoa dugun tresna juridiko eta politikoa da Estatu independentea” ANIZTASUNA DA GURE ABERASTASUNA Jaioterri ezberdinetatik gatozen herritarrak biltzen gara Euskal Herriko orubean. Batzuk arbasoak bertakoak ditugu; beste batzuk hemen jaio gara gure aurrekoek Euskal Herria aukeratu zutelako bizitzeko leku egoki bezala. Ez gara gutxi beste herri batean jaio ondoren Euskal Herrira etorri garenak eta euskal nortasunari gure ekarpena egin nahi diogunak. EUSKARA GARA Euskal Herria euskararen herria da. Euskararen ordezkapen prozesua aspaldi abiatuta eta indarrean dago

4

frantziar eta espainiar Estatuen aldetik. Baita ordezkapenari aurre egin nahi dion eta euskara berreskuratu eta biziberritu nahi duen ahalegin kolektiboa ere. Ordezkapenaren eta belehian arteko rreskurapenaren euskarak baliabideak behar ditu ezinbestean: juridikoak, politikoak, ekonomikoak, kulturalak... Estatu bat behar du euskarak. Txillardegik zioen bezala “Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; baina estaturik gabe ziur ezetz”. EREDU EKONOMIKO ETA SOZIAL SOSTENGARRIA ETA JUSTUA NAHI DUGU Lana eta ondasunaren banaketa oinarri izango dituen jendarte justu eta solidario batean bizi nahi dugu. Borroka luzez lortuak izan diren pentsioak dagokigun eran kobratu nahi ditugu, langabezia laguntza izan nahi dugu, lan baldintza justuak nahi ditugu, osasungintza eta irakaskuntza publiko, unibertsal eta doakoak nahi ditugu. Burujabetza behar dugu politika ekonomiko eta soziala bertatik bertara erabaki ahal izateko; herritarren ongizatea zein oinarrizko eskubideen babesa ekonomiaren lehentasun gisa hartzeko. AUZOLANA OINARRI DUEN DEMOKRAZIA PARTEHARTZAILEA NAHI DUGU Euskal Herria, herritarren arteko bizitza kolektiboari garrantzi handia ematen dion herria da; ondasun komunalen kudeaketa demokratikoa eta auzolana dira euskal jendartearen autoeraketa partehartzailearen oinarriak. Herritar guztientzat eskubide berdinak eta aukera berdinak bermatuko dituen jendarte eredua nahi dugu. Gizon eta

emakumeen arteko harremanak zapalkuntza patriarkala betirako bazterrean utziz arautu nahi ditugu.

“Herriaren borondate demokratikoari ate guztiak irekitzeko garaia iritsi da” HEMEN BIZITZEKO, HEMEN ERABAKI BEHAR DUGU Gure bizitza, gure ondare kulturala eta gure natur baliabideak era demokratikoan antolatu ahal izateko tresna da erabakitzeko eskubidea. Gure orainean eta gure etorkizunean garrantzia izanen dituzten erabakiak, gu geuk hartu nahi ditugu. Tamalez, mendeak daramatzagu arrotzak zaizkigun botere guneetatik agintzen dizkiguten inposaketen ondorioak pairatzen. Gure askatasuna lotzen duten kate guztiak askatu eta gure herriaren borondate demokratikoari ate guztiak irekitzeko garaia iritsi da.l


BAI INDEPENDENTZIARI

ARRAZOI LINGUISTIKOAK Dabid Anaut. Euskara Teknikaria izkuntza bat lurralde jakin batean berreskuratzeko eta hizkuntza horren garapen osoa bermatzeko honakoa behar da: alde batetik, makroerabaki sozial eta politiko kolektibo bat, herritarren atxikimendu zabal eta sakonean oinarrituta, eta, bestetik, erabaki hori gauzatzeko bitarteko tekniko, ekonomiko, politiko eta instituzionalak. Eta horrek independentziaren ideiara eramaten gaitu, gutxienez bi arrazoirengatik: bat, erabaki politikoa hartuko duen subjektu politikoa definitua eta osatua izanen genukeelako; bestetik, subjektu horrek behar adinako bitarteko izenen lituzkeelako. Hona independentziaren aldeko arrazoi batzuk, euskaratik begiratuta: • Euskararen inguruko erabakiak kanpoko subjektuen (Frantzia eta Espainia, konparaziora) interesen eta beharren interferentziarik eta distortsiorik gabe hartuko lirateke.

H

• Euskal Herri independenteak nazio hizkuntzaren inguruko erabakiak bere interes, behar, erritmo eta ezaugarrien arabera hartuko lituzke.

"Euskal Herri euskalduna nahi dugu? Baiezkoan bagaude, biderik egokienak bilatu beharko ditugu. Eta, aukera horietan, indartsu, independentzia agertzen zaigu" • Euskararen ofizialtasunaren kudeaketa errazagoa izanen litzateke. • Hizkuntza politika burujabea egiteko independentzia aukera hobea da: ahalmen politikoa; baliabide ekonomikoak eta juridikoak; azpiegitura teknikoa… • Euskarak nazioartean ere gainerako beste hainbat hizkuntzek izanen luketen estatusa beregana lezake, beste hainbat

estatuetako hizkuntza ofizialen maila berean jarriz. • Hizkuntza politika jakin bat garatzeko hizkuntza plangintza derrigorrezko bitartekoa da, eta hizkuntza plangintza unitate txikiagoetan planteatzea errazagoa izan ohi da, normalizazio prozesuaren gorabehera guztiak zaintzea, ebaluatzea —eta, hala badagokio— egokitzea eta zuzentzea errazagoa delako. • Euskal Herri independenteak errazago osatuko luke euskara berreskuratzeko edo biziberritzeko hizkuntza politikarako eredu propioa. Euskararekiko herritarren atxikimendua errazago haziko litzateke bere identitatea ukatua sentitzen ez duen herri batean, bere burua ezagutzen duen herri batean, politikoki gorpuztuta eta eratuta dagoen herri batean, estatu handiago batean diluituta dagoen herri batean baino.l Iturria: Ideienfaktoria.net

ARRAZOI EKONOMIKOAK Joseba Garmendia. Ekonomia irakaslea EHUn

rgi geratzen da ez dugula ahalmenik jarduera ekonomikoa arautzeko, finantza sistemaren funtzionamendua antolatzeko, lan-harremanen esparru autonomoa izateko, finantza- eta aurrekontu-politika propioa ezartzeko, gizarte babesa hobetzeko, edo ahalmenak zorrozki mugatuak ditugula. Horixe da krisiari aurre egin ahal izateko euskaldunok dugun zama. Espainiatik inposatzen zaigun irtenbide erregresiboaren ordez, beste irtenbide justuagoa eta aurrerakoiagoa eraikitzeko gai baikinateke ahal-

A

“Independentziak aukerak zabaldu ditzake bizitza kalitatea hobetzeko” men horiek gure esku balira. Horrek ere egiten du erakargarri eta desiragarri independentziaranzko apustua. Independentismo berriak bideragarritasun ekonomikoan eta bere potentzialtasu-

nean ere sakontzen segi behar du”. “Independentziak aukerak zabal ditzake gure bizitza kalitatea hobetzeko. Independentziaren bidean arazoak, gabeziak eta gatazkak sortuko direla argi dago, baina aukerak eta onurak indartsuagoak izan daitezke gizarte-akordioetarako eremua, ongizatea eta elkartasuna sendotzearen bidetik. Hala izango ez balitz ere, kontutan izan beharko genuke, neurrian ere, independentziaren aldeko hautua ez dela batik bat ekonomikoa”. Berria, 2011-03-27 / 2008-VII-13 l

5


A13

Zergatik joanen zara bozkatzera? KITZ MENDIOLA BARANDALLA Zinegotzia, 32 urte “Euskal Herri aske batien sinesten det eta hori lortzeko bidien, guai bozkatzia fatie, askatasun horri sortzen ta ibiltzen fateko pausuat aurria ettie danes, ni fanbiet. Eta zu?” OLGA VAZQUEZ CALVO Galizia jaioa, 23 urtez Etxarrin bizitzen. 55 urte “Hamalau urte nituela utzi nuen nire sorterria Euskal Herrira etortzeko. Beti izan dut oso garbi nire seme-alabak euskaldundu behar nituela; euskara behar zutela euskal herritar gisa hazi, hezi eta bizitzeko. Oso gustura nago Etxarrin, pentsatzen dut herri bezala batasun gehiago behar dugula, gure arteko ezberdintasunak alboan utzi garrantzitsuak diren erronkei elkarrekin heltzeko. Apirilaren 13an boza ematera joanen naiz nere herriaren erabakietan parte hartu nahi dudalako” JON GARZIANDIA LASA 32 urte “Argi dut bozkatzera joango naizela, gure etorkizunaren norabidearen partaide izan nahi dudalako”

6

MIGUEL MAIZ NAVARRO 86 urte “Zengati fan ber neizen botue ematia? Ez neizelako española sentitzen. Bizi guzie ibilli ga abertzaliok burruke hortan, eta guai 86 urte dazkatenien aukera urai ber det zer neizen esateko: euskaldune”

JULIA PERUSKI VELASCO 66 urte

KONTXI LAKUNZA ARRATIBEL 72 urte “Guu herriyeen independentziaan aldekua neizelako eta ustetelako guu eran hobeki gobernatuko duula guu herriya. Eta bozkatzieeki nee iritziya hor gelditzen da”

ARKAITZ MUNARRIZ IGOA Gazte independentista, 27 urte

“Baiezko botoa ematera joango naiz abertzalea naizelako eta gure helburua independentzia delako”

ABERRI BARANDALLA FERNANDINO Nekazaria, 38 urte “Gu nekazariak gara, lurrari lotuak bizi gara. Gure funtzioa da elikagai osasuntsuak ekoiztea hemengo jendearentzat; gure herrietako ingurunea zaintzen dugun bitartean. Guretzat funtsezkoa da herri honek tresna propioak izatea nekazal politika burujabea egiteko. Hemen erabaki behar da zer nolako politikak egiten diren, hemengo herritarren interesei begira. Burujabetzarik gabe, Estatu propio bat izan gabe, guretzat arrotzak diren interesen menpe biziko gara beti. Horregatik guztiagatik BAI bozkatuko dut apirilaren 13an”

“Herriyandako hitze ta erabakiye! nehi detelakos”


ETXARRIARREN HITZAK

AMAIA ERDOZIA ANSO Independentista ezkertiarra, 40 urte “Lehen izan diren, orain garen eta etorkizunean izango diren Euskal abertzale guzion helburuetako bat Euskal Herriaren etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidea herriarengan izatea izan behar da. Etxarrin lehen aldiz helburu horren ariketa praktikoa errealitate bilakatuko dugu. Horrelako galdeketa bat egiteko gaitasunik ez dugula esango dutenak etorriko dira, edo eta ezertarako balio ez duela esaten dutena ere. Baina apirilaren 13tik aurrera gure herrian demokraziaz eta herriaren nahiei buruz hitz egiteko zilegitasuna galdeketa aintzakotzat har-tzen dutenek izango dute. Euskal Herria bi estatu handien artean suertatu garen herri txikia gara. Bizirauteko beti borrokatzen izan beharko dugula uste dut. Apirilaren 13ko galdeketan parte hartzea borrokan egitea da”

XOCHITL KARASATORRE MENDEZ Bilgune feministako kidea, 20 urte “Ni bozkatzia fan ber neiz iruitzen dakitelako guai arte boterie dakabienen interesen arabera jokatu dala, ta herritarrok arabai berko diaula gu etorkizune, eta ez boterie dakabienak”

LUIS MARIÑELARENA GARZIANDIA Euskal Preso Politikoa, 37 urte “Azkenean badirudi ezingo dudala nere boza eman apirilaren 13an; antolatzaileengandik jakin dudanez oso garestia izango litzateke Notario bat presoak gauden espetxe guzietara mugitzea gure boza ematearen ziurtagiri ofiziala jasotzera. Etxarritik 700 kilometrotara egonagatik kriston gogoak nituen nire herriko bizitza eta erabakietan parte hartzeko. Ukazioari aurre egiteagatik preso hartu baninduten, herritar libre gisa pentsatuz, jokatuz eta boza emanez erakutsi nahi nien ez dagoela espetxerik herri baten askatasun egarria itoko duenik. Etxarriarren esku uzten dut orain nire boza. Inor ez dadila etxean gelditu bere boza eman gabe!”

MANOLO CAMPOS CASTRESANA Etxarriko alkate ohia. 78 urte “Zerbait ikasi badut nire bizitzan da eskubideak ez direla eskatzen, gauzatu egin behar dira. Boterea dutenak ez digute ezer oparituko, gu geu izan behar dugu gure buruaren jabe egin eta gure herriaren etorkizuna eraikitzeko hitza eta erabakia hartu behar dugunak. Herri bezala ausardiaz jokatuz lortu genuen derrigorrezko soldaduskarekin amaitzea; herri bezala indarrak bilduz eta aurrera eginez lortuko dugu amesten dugun helburua, independentzia”

GENTZA ERDOZIA RAZKIN Gazte independentista, 24 urte “ “Estatu okupatzaileen zanpaketaren aurrean independentzia eta sozialismoa!”

IRATI ALZELAI KARASATORRE Ikaslea, 17 urte “Oso ongi iruitzen dakit 16 urtetik gorakuei bozka emateko aukera ematie, guk de bakaulakos eskubidie guu herriyaan etorkizune aukeratzeko. Azken fiñen, gu ga herri hontako etorkizune. Eta 13ben bozkatzia fanko neiz herriko erabakiyek guk hartzie nehi detelakos”

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON Euskaltzalea, 56 urte "Inoiz baino hiztun gehiago izanagatik, ez du sekula santan halako arriskurik izan. Euskarak estatua behar duelako bozkatuko dut nik baietz apirilaren 13an"

7


A13

“Nafarroan bereziki, inoiz baino ozenago esan behar dugu inposaketei aurre egiteko prest gaudela”

BAKARTXO RUIZ, Bilduko bozeramailea Nafarroako parlamentuan

“Etxarriarrek eginen duten bezala, euskal herritar guztiok gure iritzia emateko aukera izan behar genuke eta Estatuek herritarron hitza errespetatu”

MIREN ARANOA, Nafarroako EAko Koordinatzailea eta parlamentaria

“Etxarriko kontsultan bozkatzeak euskal nazioaren aitorpen zentzua dauka. Horregatik izan behar du baiezkoa.”

PATXI ZABALETA, Aralarren koordinatzaile nagusia eta parlamentaria


ELKARRIZKETAK Bakartxo Ruizek, Miren Aranoak eta Patxi Zabaletak Etxarriko herri galdeketaren inguruko galderak erantzun dizkigute.

ZER IRUDITZEN ZAIZUE ETXARRIKO KONTSULTA?

ZERGATIK DA INPORTANTEA BERTAN PARTE HARTZEA?

ZERGATIK ALDARRIKATZEN DUZUE BAIEZKO BOZA?

Bakartxo Ruiz:

Bakartxo Ruiz:

Bakartxo Ruiz:

Inportantea. Batetik, mugarri bat jarriko duelako, Euskal Herri osoan egiten den lehenengoa izanik, Etxarri aitzindaria izango da. Nafarroan egiteak, garrantzia gehigarria du. Euskal Herri osoan erabakitze eskubidearen afera agenda sozial eta politikoan kokatzen du eta prozesu hau Nafarroatik abiatzea inportantea da. Eta bestetik, euskal jendartearen aldarrikapen bati erantzuten diolako. Jendarteak gero eta ozenago aldarrikatzen du erabakitzeko eskubidea, badago gehiengo sozial bat horren alde egiten duena, eta horri bide ematea ahalbidetuko du ekimen honek.

Hasteko, ariketa demokratikoa delako. Eta, gainera, ikustarazten digulako erabakitze eskubidea ez dela kontzeptu abstraktu bat, baizik eta gutako bakoitzaren inplikaziotik etorri behar duen jarrera aktiboa. Iruditzen zait une honetan, eta Nafarroan bereziki, inoiz baino ozenago esan behar dugula inposaketei aurre egiteko prest gaudela. Nafarrok nafarron etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukagula. Eta hori modu demokratikoan adierazteko aukera paregabea eskaintzen du kontsultak.

Euskal Herriak burujabea izateko eskubide osoa duela uste dudalako, eta beste estatus bat behar duelako. Zalantzarik gabe, euskal herritarron oinarrizko eskubideak eta ongizatea inoiz bermatuko badira. Estatuek, Espainiar Estatuak Hegoaldeko euskal probintzien kasuan, eskubide urraketak, inposizioa, ustelkeria eta miseria besterik ekartzen ez dizkigutelako.

Miren Aranoa:

Miren Aranoa:

Miren Aranoa:

Ariketa demokratiko baten aurrean gaude. Jendarteari hitza ematea da demokraziaren oinarria, hain zuzen ere. Gainera, Etxarrikoa izanen da Euskal Herrian gai honekin egiten den lehen herri kontsulta. Etxarriarrek eginen duten bezala, euskal herritar guztiok ere aukera izan beharko genuke noizbait gure iritzia emateko eta Estatuek euskal herritarron hitza errespetatzeko.

Arestian esan dugunez, herritarrok hitz egitea da demokraziaren oinarria. Nire ustez oso inportantea da herritarrok pentsatzen duguna jakitea. Beraz, Etxarriarrek aukera itzela duzue zuen iritzia eman ahal izateko. Zalantzarik Gabe, erreferentea izanen zarete Euskal Herria osorako.

Gure herriak, Euskal Herriak, existitzeko eskubide osoa dauka gainontzeko herri libreek eskubide berbera duten bezala. Bere sistema ekonomikoa, kultura, justizia‌ propioak izan behar ditugulako jendarte justuago eta libreago eraiki nahi badugu.

Patxi Zabaleta: Patxi Zabaleta:

Patxi Zabaleta:

Ongi. Ekintza sinbolikoa da; ez dago pentsatuta ondorio juridikoak izan ditzan berehalakoan baina Katalunian egindako hainbat kontsulten antzera, honek bidea irekiko dio Euskal kontsultari. Borroka politikoa arlo guztietan jokatzen da; ekonomiaren edo gizarte mailako arloan, kulturan edo ideien munduan, komunikabideen edo sinboloen atalean. Denak dira benetako borrokak.

Hiru argudio nagusi daude: Bat, bozketa beti ekintza demokratikoa da, horregatik ez da bidezkoa kontsultak debekatzea. Bi, Etxarrin –eta agian ondoren beste herri batzuetan galdeketak egitea– Euskal Herriak herri izateko duen lehia edo dema politikoari hasiera ematea edo bide berri bat irekitzea delako. Eta hiru, desobedientzia zibilaren zentzu sakona duelako, alegia, erakundeek eta legeek tokia uzten ez dutenean.

Etxarriko kontsultan bozkatzeak euskal nazioaren aitorpen zentzua dauka. Horregatik izan behar du baiezkoa. Euskal Herrian zehar toki askotan errepikatzen baldin badira kontsultak, gero eta zailagoa eginen zaie Espainiako agintariei kontsulta orokor bat ukatzeko ustezko argudio demokratikoak bilatzea. Gainera euskal kontsultari baiezko erantzuna Nafarroan emateak balio erantsia dauka zeren eta lurraldetasunaren dema gaur egungo Nafarroaren erabaki esparrua onartuz jokatu beharko baitugu.l

9


A13

ETXARRIKO GALDEKETAZ ESAN DUTE… HASIER ARRAIZ

MERTXE AIZPURUA

Sortuko lehendakaria “Etxarriko galdeketa aitzindari izan behar da Euskal Herrian eta espero dut, egingo den bakarra ez izatea. Satisfazio handia da guretzat lehen galdeketa Nafarroan izatea lurraldetasunaren ikuspegitik duen balio erantsiagatik. Etxarriko eszenatokia giltzarria da prozesu horretan guztian: galdeketa Aberri Egunaren atarian eginen da, eta Eskoziako eta Kataluniako galdeketen “espoleta” modukoa izanen da. Hau da, hain zuzen ere, Euskal Herri osoan galdeketak egiten hasteko abiapuntu estrategikoa”

Udalbiltzako lehendakaria “Herritarren borondatean oinarritutako erabakiak dira demokraziaren muina; gakoa, beraz, herritarren borondatea da eta galdeketa printzipio demokratikoa da. Hari honi tiraka erabaki eskubidea da Etxarri Aranatzen gauzatuko dena apirilaren 13an. Zalantza izpirik gabe, erabaki eskubidea gauzatzea bera independentzia ariketa bat dela esan dezakegu, horregatik ekimen honek berebiziko garrantzia du”

ROBIN McAlpine

DAVID FERNANDEZ

Eskoziako politikaria, eta Jimmy Reid fundazioko zuzendaria “Gu ez bagara egiteko gai, beste norbaitek eraikiko du Eskoziako estatu berria. Lanik egiten ez badugu, ateak jotzen ez baditugu, ez bagara antolatzen, ez dugu irabaziko. Zorionez bere etorkizunaren jabe izateko prest dagoen herri oso bat dago, Eskozia bidezkoago bat egiteko prest. Gauza bera gertatzen da Euskal Herrian"

CUPeko parlamentaria “Etxarriko galdeketa estrategikoa izan behar da Euskal Herriarendako. Eremu munizipalak duen potentziala eta aktiboa, lehengai nagusi izan behar da mugimendu soberanistan. Gero, politikoen lana izanen da herritarrek eskatutakoa gauzatzea, besterik ez. Katalunian, esate baterako, galdeketa egin zuen lehen udalerria Arenys de Munt izan zen. Harrezkero 545 udalerritan egin da galdeketa eta Kataluniak 944 udalerri ditu. Horrek iraultza soberanista ekarri du Lurralde Katalanetan”

TXUTXI ARIZNABARRETA Independentistak sareko kidea “Identitate eta kultura ikuspuntutik, zein ikuspuntu ekonomiko, sozial eta demokratikotik begiratuta, independentzia da euskal herritar guztiontzat, abertzale izan edo ez, etorkizuneko aukerarik onena. Mugimendu independentistaren zereginak, independentziaren aldeko gehiengo zabala osatzea, eta ge-

10

hiengo hori prozesuaren baitan aktibatzea dira. Abertzalismotik haratago doan dimentsioa hartu behar du independentismoak. Abertzale sentitzen ez diren sektoreak independentismora erakarri behar ditugu. Subjektu berri horren eraikitze bidean funtsezkoa da erabakitzeko eskubidearen erabateko

onarpena euskal gizartean, horretarako, oso lagungarriak dira tokian tokiko erabakitze eskubidearen erabilpen saioak”


HAN ETA HEMEN KATALUNIAKO GALDEKETA

A13: ASKATASUNAREKIN HITZORDUA

Anna Arqué

José Manuel Ximenis

ICECeko lehendakaria. Katalanek Bruselan martxoaren 30ean egin behar duten manifestazioko bozeramailea.

Arenys de Munteko CUP Erregidorea eta2009/09/13ko galdeketaren sustatzailea

i urteren buruan (2009-2011) 554 udalerritan gauzatu genuen galdeketarekin bi kontzepturen gaineko auzi komunikatiboak izan genituen: “kontsulta” eta “independentziari buruz”.

B

KONTSULTA: Komunikazio batzordearen iritziz galdeketa behar bezala gorpuztu ahal izateko punturik garrantzitsuena, galdeketa bere osotasunean bakarra bezala ulertzea zen, nahiz eta denboran eta lekuetan batera ez egin. Nazio ikuspuntua emango zioten protokolo amankomunak izango zituen subiranotasun prozedura oso bat hasten zuen galdeketak. Horretarako garrantzitsua zen datuak modu globalean zenbatzea, ikuskatzaile internazionalek ulertu zezaten ez zirela han-hemenkako praktika isolatuak, ikus zezaten suposatzen zuen esfortzua, nahiz eta herri ekimenez gauzatua, helburu eta printzipio koordinatuak zituen antolaketa politikoa zela. INDEPENDENTZIAREN INGURUAN: Komunikazio arduradun gisa, beste auzi garrantzitsua zen “independentziaren inguruko” kontzeptua zabaltzea eta ez “independentziarako” kontzeptua. Egun, Katalunian herritarren %80 erreferenduma egitearen aldekoa bada ez da %80 independentistak garelako, baizik eta prozesua hasi zenetik ulertarazi genuelako ezezko botoa ematea ere, ariketa demokratiko gisa garrantzitsua zela. Bestalde, Legegintzarako Herri Ekimena (ILP espainieraz) mahai parlamentarioko inork ere onartu ez izanak, herritarren auto-antolaketa ekarri zuen, eszenatoki egokia sortu zelarik herritarren borondatea adierazteko eta Kataluniaren independentziaren aldeko boza emateko. Subiranotasun ekintza izan zen eta “Bai, badaiteke” sentimendua azaleratu zen. Honela adierazi ahal izan zen publikoki eta beldurrik gabe, independentzia nahi zuela amak, bizilagunak, harakinak, dendariak, lehengusinak... Inkesten gehiengoak aldatu egin ziren, manifestaldiak oso jendetsuak izan ziren eta parlamentuaren gehiengoak onetsita, erreferendum ofiziala egiteko data jarri da, hau zen 2009 urrian Arenys de Munten bildutako asanbladaren helburua Kataluniaren independentziaren aldeko Kontsultaren Koordinadora Nazionala sortu genuenean. Visca el Poble i Visca Catalunya!!

l

pirilaren 13an Etxarri Aranatzen ospatuko den independentziaren inguruko kontsultak, berebiziko garrantzia sinbolikoa eta politikoa izanen du. Ez Etxarrirentzat soilik, euskal nazio osoarentzat. Hain zuzen ere, 2009. urtean Arenys de Munten Kataluniaren independentziaren inguruan egindako kontsultak nazio katalanarentzat izan zuen garrantziaren pareko.

A

Arenys de Munten burututako galdeketa inflexio puntua izan zen orduraino independentista katalanek eginiko lanean, izan ere, independentista katalanak gutxiengoa besterik ez ziren, biztanleriaren %20. Hala, 2009. urtetik aurrera independentismoa Kataluniako Printzerriko gizarte osoan hedatu zen eta mugimendu hegemonikoa izatera pasatu zen. Arenys de Munten atzetik beste 533 herrik ospatu zuten kontsulta, milioi bat biztanle inguruk bozkatu ahal izan zuten, 60.000 boluntario antolatu eta formatu ziren eta Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkartea eta Kataluniako Asanblea Nazionala sortu ziren. Arenys de Munteko irailaren 13ko inflexio puntu hura gabe, ez lirateke ulertuko Katalunian eman ziren manifestaldi jendetsuak, besteak, beste, Via Catalana 2.000.000 partehartzailerekin. Eta ez zen posible izanen, ezta ere, Mas Presidentak 2014/09/11rako konbokatu duen independentziaren inguruko erreferenduma. Hau da Arenys de Muntek eta 2009/09/13an egin genuen lehen Herri Galdeketaren garrantzia. Orain garrantzi handiko garaia dugu Katalunian eta Euskal Herrian, eta Etxarrin eginen den galdeketa, euskal nazioaren independentzia azkartuko duen inflexio puntua izanen da. Kontziente izan behar dugu Etxarri Aranatzeko A13ak euskal nazio osoarentzat izango duen garrantziaz. Prozesua zuen esku dago orain. Zuen esku dago, desiratutako askatasuna lortzea. Gora Euskal Herria Askatasuna! Visca Catalunya liure! l

11


NAHI AL DUZU EUSKAL HERRIA INDEPENDENTE BATEKO HERRITARRA IZAN?

Bai, jakina! ZURE BOZAREKIN ETXARRI AURRERA 3 16 urtetik gorako etxarriar guztiok bozkatu ahal izanen dugu.

3 Eraman NANa, pasaportea, gida-baimena edo EHNA. Kadukatuta badago erroldaagiria eraman behar da.

3 Zalantzak argitzeko, jarri harremanetan antolatzaileekin: boto sekretu-aurreratua eman nahi baduzu, atzerriko jatorria baldin baduzu, zure gaur egungo agirietan ez badu jartzen Etxarrin bizi zarela‌ Tlf. 620 378 338 2014a13@gmail.com

3 Egun horretako lanetan lagundu nahi baduzu: mahai elektoralean egon, segurtasun lanak egin, begirale lanak egin, eguneko ekitaldietan lan egin‌ eman izena goiko kontaktuetan. Joan zaitez bozkatzera plazako bozka-bulegora 9:00etatik 20:00etara.

Festa handia izanen dugu, parte hartu ekitaldietan

A13 - Etxarri Aranatz  

Zita historikoa: Etxarriar guztiko bozkatzera!

Advertisement